Edukira joan

Pertika-jauzi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pertika jauzi» orritik birbideratua)
Pertika jauzia.

Pertika-jauzia[1] atletismoaren proba bat da, altuera jauziaren antzekoa baina parte-hartzaileak barra luze eta malgua erabiltzean datzana. Antzinako Greziatik praktikatzen da, eta kretarrek eta zeltek ere jardun izan zuten denbora zaharretatik.

Aire zabaleko markei dagokienez, Sergei Bubka ukrainarrak munduko errekorra ezarri zuen 1994ko uztailaren 31n, Sestrieren (6,14 m), eta emakumezkoen markarik onena bestela Jelena Isinbaieva errusiarrarena da (5,06 m, 2009). Ate barrukoen kasuan, Jennifer Suhr estatubatuarrak ondu zuen Isinbaievak zuen marka zentimetro batez, (6,02 m), 2013ko martxoaren 2an Albuquerquen (Mexiko Berria). Gizonezkoen aldean, Armand Duplantis suediar-estatubatuar jauzilaria da marka absolutuaren jabea, aire zabalekoa ere hobeturik, 6,23 m egin baitzuen (Clermont-Ferrand, 2023ko otsailaren 25a), 23 urte besterik ez zuelarik. Beste jauzilari ezagunak dira -ez onenak ordea-, Brad Walker estatubatuarra, edo Renaud Lavillenie frantziarra gizonezkoetan; Svetlana Feofanova errusiarra, Emma George australiarra edo Naroa Agirre euskalduna emakumezkoetan.

Pertika 4 eta 5 metro arteko luzera duen barra bat da, jauzian erabiltzen dena. Antzina, banbu edo metalezkoak izaten ziren. Egun, berriz, beira zuntzez eta karbonoz egiten dira. Erabilienak, beira zuntzezkoak dira, karbonoz eginikoak baino malgutasun handiagoa baitute horiek.

Pertikek, gogortasun maila ezberdinak dituzte. Gogortasuna adierazten duen zenbakia zenbat eta handiagoa izan, hainbat eta bigunagoa da pertika. Honela, 23 zenbakia daroan pertika, biguna da, eta 15a daramana, berriz, gogorra. Badago pertikaren gogortasuna neurtzeko beste modu bat ere: Pertika frogatua izan den libra kopurua. Munduko gogorrena, UCS Spiritek eskainitakoa, gizonezkoen egungo munduko errekorra duenak jauzi egiteko erabiltzen zuenak du: Sergei Bubkak, alegia. Pertika honek, 220 libra edo 100 kiloko gogortasuna du. Jakina, zenbat eta handiagoa izan zenbakia, gogorragoa da pertika. Honela neurtzeak duen arazo bakarra, bi pertikak luzera berbera eta libratan gogortasun berbera izan dezaketela baina benetako gogortasun ezberdina izan dezaketela da, eta, beraz, gomendagarria da gogortasuna benetako gogortasunean neurtzea, eta ez libratan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2001]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.