Petxina
Petxina[1] kupula baten oinarri zirkularra eta azpiko espazio karratu baten arteko topaketa konpontzen duen hiruko formako eraikuntza elementua da. Hiruki formako azalera esferiko bat du, hiru zirkunferentzia arkuk mugatua. Kupula eliptiko batetatik laukiluze formako oinplano batetara pasatzea ere ahalbidetzen du. Petxinek, kupularen pisua izkinetara bidaltzen dute, zutabeen gainean eutsita daudelarik.
Petxinen erabileraren lehen saiakerak, erromatarrek egin zituzten, baina arkitektura baliabide honen benetako esplotazioa, Bizantziar Inperioan egin zen, VI. mendean. Bere kupularentzako euskarri mota hau erabiltzen duen eraikinik nabarmenena, Hagia Sofia eliza da, Istanbulen dagoena.
Aurrerago, batez ere, Erromaniko, Pizkunde, Barroko eta Islamiar arkitekturan erabilia izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Arkitektura hiztegian ez da agertzen. Gaztelaniaz Pechina eta frantsesez Pendentif.