Phlomis
Phlomis | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Lamiales |
Familia | Lamiaceae |
Generoa | Phlomis Linnaeus, 1753 |
Azpibanaketa | |
100+, ikusi testua
|
Phlomis Lamiaceae familiako landare generoa da. Familiako genero anitzena da, 400 espezietatik 200 Phlomis generokoak baitira.
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorriz Mediterraneoko landareak dira baina gaur egun Europa eta Asia artean zabaldurik dago, Korea, Txina, Mongolia, Nepal eta Indiara ere iritsi da.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zurtoin tente eta iletsuak dituzte eta altuera desberdineko espezieak agertzen dira, 3 dm txikienak eta 2 m altuenak.
Hostoak lantzeolatuak dira eta batzuk zerra itxurako ertza dute. Sarritan iletsuak ere izaten dira.
Infloreszentziak osatzen ditu. Bertizilo banatuak dituzte eta brakteak hostoen antzekoak izaten dira gehienetan. Loreak horiak, moreak edo zuriak izan daitezke. Bost sepalotako kaliza ere iletsua da eta korola bilabiatua.
Erabilerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ornamentazio landare gisa erabiltzen dira normalean.
Espezie hautatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Phlomis alpina
- Phlomis armeniaca
- Phlomis betonicoides
- Phlomis bovei
- Phlomis bracteosa
- Phlomis cashmeriana
- Phlomis chrysophylla
- Phlomis crinita
- Phlomis fruticosa
- Phlomis grandiflora
- Phlomis herba-venti
- Phlomis inaequalisepala
- Phlomis italica
- Phlomis lanata
- Phlomis longifolia
- Phlomis lychnitis
- Phlomis lycia
- Phlomis macrophylla
- Phlomis maximowiczii
- Phlomis melanantha
- Phlomis milingensis
- Phlomis oreophila
- Phlomis pratensis
- Phlomis purpurea
- Phlomis rigida
- Phlomis rotata
- Phlomis russeliana
- Phlomis samia
- Phlomis spectabilis
- Phlomis tathamiorum
- Phlomis tuberosa
- Phlomis umbrosa
- Phlomis viscosa
- Phlomis younghusbandii