Edukira joan

Piet (programazio lengoaia)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Piet programazio lengoaia esoterikoa da, David-Morgan-Mar programatzaileak diseinatutakoa, non bere programak bitmap-ak diren eta arte abstraktu bezala ikusten diren. Erakusle batek programa konpilatzen du kolorez kolore mugitzen. Aginduak burutuko dira erakuslea kolore batetik irtetzean.

Lengoaiaren izena Piet Mondrian margolariari egiten dio erreferentzia.

Sintaxia eta koloreak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

20 kolore ezberdin erabiltzen ditu lengoaia honek. 18 kolore koloretsuak (6 kolore nagusi, eta hauen aldaketak, argia eta iluna), txuria eta beltza.

#FFC0C0

gorri argia

#FFFFC0

hori argia

#C0FFC0

berde argia

#C0FFFF

zian argia

#C0C0FF

urdin argia

#FFC0FF

magenta argia

#FF0000

gorria

#FFFF00

horia

#00FF00

berdea

#00FFFF

zian

#0000FF

urdina

#FF00FF

magenta

#C00000

gorri iluna

#C0C000

hori iluna

#00C000

berde iluna

#00C0C0

zian iluna

#0000C0

urdin iluna

#C000C0

magenta iluna

#FFFFFF txuria #000000 beltza

Kolore koloretsuak zenbaki osoak gordetzeko gai dira. Kolore beltza programaren fluxuaz arduratuko da. Irudiaren kanpoko eremuak, kolore beltza bezala jokatzen dute. Txuriak ez ditu eragiketak egiten, baina erakuslea beste kolore batera joateko ahalbidetzen du. 20 kolore hauen artean beste bat balego, konpiladoreak edo interpretatzaileak ez dio kasurik egingo.

Piet
"Piet" inprimatzen duen kodea
Piet
"Hello World" inprimatzen duen kodea

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]