Edukira joan

Portugesezko literatura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luís Vaz de Camões-en "Os Lusíadas"


Portugesezko literatura hizkuntza horretan egindako literatura da, aspalditik Portugal-en eta berrikiago Brasilen eta Afrikako herrialde lusofonoetan (Angola, Cabo Verde eta Mozambike batez ere).

Errenazimenduan urrezko garaia izan zuen Luís de Camões-en "Os Lusíadas" obrarekin, eta XIX. mendearen ondoren ere idazle oso ezagunak izan ditu: Fernando Pessoa poeta handia mendeen artean, XX. mendeko Jose Saramago eleberrigile handia, Nobel Saria eskuratu zuena 1998an.

Lehen literatura galaikoportugesez idatzi zen, trobadoreek zabaldutako kantuez osatuta, proventzeraren eragin handia zutenak. Poema ezagunenak Cancioneiro da Ajuda liburuan jaso ziren. Portugalgo Dionisio I.aren gorteak, okzitaniarren antzera, poesia-sorkuntzaren gune garrantzitsu bat babestu zuen. Generorik garrantzitsuenak hauek dira: cantiga d'amigo (herri-tradiziokoa, emakume bat bere maiteari zuzentzen zaiona), cantiga d'amor (maitasun-poema dotoreak) eta cantiga d'escarnio e maldizer (poema satirikoak). Ezagutzen den autore bakanetako bat Martín Codax da, trobadore gehienen kantuak anonimoak baitira.

Epika ez zen hainbeste lantzen, Europako liburuen itzulpenak eta gutxi gehiago.

Errenazimentua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errenazimentuarekin hizkuntza kultua sortzen da, hizketa arruntetik urrun, latinizatua askotan. Kontinente osoan gertatzen den moduan Italiako eragina handia da poesian. Luís de Camões (1524-1580) Portugalgo Errenazimentuko olerkari epikoa gailendu zen XVI. mendean. Haren Os Lusiadas (1572, Lusoren ondorengoak edo Portugaldarrak) Portugalgo poema nazional bihurtu zen.

João de Barrosek Décadas da Ásia idatzi zuen, Portugalgo bidaiari loriatsuen inguruan. Gil Vicente antzerki-sortzailea ere garrantzitsua izan zen, mota askotako obrak idatzi zituen eta: Erdi Aroko eragina duten biblia-zatien erlijio-irudikapenak, komedia klasikoen eta modernoen bertsioak, amodiozko gaizki-ulertuetan eta egoera barregarrietan oinarrituak.

Barrokoa eta Neoklasizismoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrokoak nolabaiteko gainbehera dakar, garaian espainiera kultura-hizkuntza gisa bultzatu zelako, 1640ko iraultzaren ondoren independentzia lortu bazuten ere. Gainbehera hori neoklasizismoan zehar mantendu zen bere horretan, lan oso klasikoekin eta berrikuntza handirik gabe.

Literatura berritzeko arau puristekin hautsi eta erabilera komuneko hizkuntza berreskuratu behar zen, Almeida Garrettek horri ekin zion erromantizismo ingelesa eta frantsesa ezagutu ondoren. Jarraitzaileak izan zituen, Castilho esaterako, baina. Antero de Quentalek eskola honen aurka erreakzionatu zuen eta poesia ezkor eta existentziala landu zuen, Teófilo Bragak jarraitu zuena (politikari moduan ere nabarmendu zen).

Erromantizismoaren beste idazle nabarmen bat Camilo Castelo Branco izan zen, baina Portugalgo prosa bere gorenera iristen da José María Eça de Queirós (1845-1900) eleberrigile errealistarekin, kanonaren ezinbesteko idazlea bihurtuko dena.

Pessoaren estatua "A Brasileira" kafetegiaren kanpoaldean.

Bi mendeen artean aipagarria da Fernando Pessoa olerkari modernista (1888-1935). Itzal handiko idazlea izan zen eta itzulienetako bat da.

Pessoaren lana heteronimo edo ahots poetikoen asmakuntzan oinarritu zen, eta, horri esker, lirikako erregistro guztiak ukitu zituen, literatura idazteko modua berritu zuen bere herrialdean (arrakastaren zati handi bat hil ondoren izan arren). Bere bertsoek modernismoaren, abangoardien eta post-erromantizismoaren oihartzunak dituzte, eta XX. mendeko poetei bidea ireki zien. Bigarren erdian Herberto Helder-en ahotsa nabarmendu zen, portugesezko poeta originalenetako bat.

Prosan autore garrantzitsuenak mende amaierakoak dira: António Lobo Antunes eta José Saramago. Portugaletik kanpo bizitzea, kritika egitea, Literaturako Nobel sarirako hautagaiak izatea eta literatura hizkuntza nagusietarako itzuliak izatea dute ezaugarri komun. Saramagok Nobel saria irabazi zuen 1998an. Miguel Torga ere aipa daiteke eragina izan duten idazleen artean.

Brasilgo idazleak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portugalgo idazleak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrikako idazleak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Camões sariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Camões sariak portugesez idazten duten idazleentzako sari nagusia da 1989tik. Sariak bizitza osoko lana saritzea bilatzen du, sortzaile hauek ondare literarioari eta kulturari egindako ekarpenak saritzeko. Hauek izan dira irabazleak:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. The Lusiads. (Noiz kontsultatua: 2013-08-31).
  • gno Picchio - Historia do Teatro Português. Lisboa, 1969.
  • G. C. Rossi - A literatura italiana e a literatura de língua portuguesa. Porto, 1973.
  • J. do Prado Coelho - A originalidade da literatura Portuguesa . Lisboa , 1977.
  • A. Ferreira - Perspectiva do Romantismo Português . Lisboa, Moraes, 1979.
  • F. J. Vieira Pimentel - Presença : labor e destino de uma geração (1927-1940). Coimbra, 2003.
  • Miguel Real - Introdução à cultura portuguesa. Planeta ed., 2011.
  • Miguel Real - O Romance Português Contemporâneo. Caminho ed., 2012.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]