Rikardo Arregi saria
Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak | |
---|---|
2011ko edizioko saridunak. | |
Saritutakoa | Kazetaritza sariak (Kazetaritza sari nagusia, Komunikazio saria, Bazetari berria, Epaimahaiko sari berezia, Ohorezko mugarria) |
Babeslea | CAF, Elhuyar Fundazioa |
Kokalekua | Andoain |
Herrialdea | Euskal Herria |
Lehen sari banaketa | 1989 |
Webgune ofiziala | rikardoarregikazetaritzasaria.eus |
Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak Andoaingo udalak urtero antolatzen dituen sariak dira, Rikardo Arregi kazetariaren omenez. Lehen edizioa 1989an izan zen. Sarien helburua euskarazko kazetaritzaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikuntza bultzatzea da. Horretarako, hainbat ataletan banatu izan dira urtean zehar egindako lanak, nahiz eta 1998tik aurrera Sari Nagusia eta Kazetari berria saria finkatu diren, baita edizio batzuetan Ohorezko Aipamena, Aipamen berezia, eta Epaimahaiaren Sari berezia ere.
Sariari Euskal "Pulitzerra" deitu izan zaio[1].
Saridunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sariak banatzeko kategoriak birritan berrantolatu dire (2005ean eta 2018an) behean hiru taulatan aurkezten dira saridunak. (1989-2005, 2006-2017 eta 2018tik aurrera).
Hauek dira 2016tik aurrera emandako sariak:[3]
- 2024ko azaroan Rikardo Arregi sarien ohorezko mugarria jaso zuen, zientzia dibulgazioan egindako ekarpenarengatik.[4]
Urtea | Kazetaritza saria | Komunikazio saria | Ohorezko mugarria |
---|---|---|---|
2024[4] | Feminizketak, Isabel Jaurena eta Olatz Silva, Berria[5]. | Ikusgela, Euskal Wikilarien Kultura Elkartea | Ana Galarraga |
2023[6] | Bideak podcasta (Jon Telleria eta Goizeder Taberna) | Lore Hostoak podcasta (Ekain Perez) | Menane Oxandabaratz |
2022 | Miel A. Elustondo | Enpresabidea.eus | Patxi Baztarrika eta Elixabete Garmendia |
2021 | Beñat Zaldua | BASILIKA podcast-a
(Irati Urrestarazu, Sahatsa Jauregi, Gorka Bereziartua, Beñat Sarasola, Jone Uriarte, Lur Olaizola, Kepa Matxain, Jon Urzelai, Pablo Marte, Oihane Iraguen, Enrike Hurtado, Ainhoa Urien, Maider Arregi, Mijo Lizarzaburu) |
|
2020 | Arantxa Arza eta Felix Zubia (Osasun Etxea, Euskadi Irratia) | CodeSyntax (Egunean behin) | |
2019 | Kanaldude | Ttap aldizkari digitala | |
2018 | Anaitasuna, Zeruko Argiatik ARGIAra, Ttipi-Ttapa, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, EITB, Elhuyar aldizkaria, Euskaldunon Egunkaria, Euskal Irratiak, Eibar.org, Goiena |
Hauek dira 2006tik 2017ra bitarte emandako sariak:[3]
Saria 1989an sortu zenetik 2005ra arte izan ziren saridunen zerrenda bat argitaratu zuten antolatzaileek.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ "Zeintzuk dira argazkiko horiek?" (Pako Aristi)
- ↑ «Rikardo Arregi sariko irabazle batzuk» query.wikidata.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-10).
- ↑ a b «Rikardo Arregi kazetaritza saria» rikardoarregikazetaritzasaria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
- ↑ a b «Ana Galarragak Rikardo Arregi sarien ohorezko mugarria jasoko du» Berria 2024-11-04 (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
- ↑ «BERRIAren 'Feminizketak' serieak irabazi du Rikardo Arregi saria Kazetaritza sailean» Berria 2024-11-27 (Noiz kontsultatua: 2024-11-27).
- ↑ «Bideak eta Lore hostoak podcastek irabazi dute Rikardo Arregi saria» Berria 2023-11-29 (Noiz kontsultatua: 2023-11-30).
- ↑ Rikardo Arregi sariko irabazleak urtez urte (1989-2005). .