Risalamande
Risalamande | |
---|---|
Pudin | |
Osagaiak | arroz-esnea |
Historia | |
Jatorria | Danimarka |
Sorrera-data | 1900 |
Risalamande (batzuetan ris a la mande, frantsesezko riz à l'amande, 'arroza almendrarekin') Gabonetan erabili ohi den Danimarkako postre tradizionala da. Arroz-esnea eta esne-gaina, banilla eta arbendol xehatua nahastuz egiten da, eta hotza hartzen da gerezi-saltsarekin (kirsebærsauce).
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Normalean, arbendol oso bat egoten da postrean, eta aurkitzen duenak sari berezi bat irabazten du: agian txokolate-bihotza, mazapan-txerria, Svikmøllen aldizkariaren zenbakia edo mahai-joko txiki bat.[1] Haur txikiak dituzten etxeetan, ohikoa da nagusiek almendra osoa ezkutatzea haur batzuen atalean. Dibertsioaren zati bat honetan datza: almendraren bila dabilenak ahal duen guztia ezkutatzen du, eta gainerako mahaikideek risalamande guztia jan behar dute haren bila, nahiz eta lehenago Gabonetako afari oparo bat jan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX. mendean Danimarkan sortu zen eta dirudienez Frantziako riz à l'impératrice postre klasikoan oinarritu zen. Arroz pastelak ohiko bihurtu ziren garai hartan eta risalamande postre garesti gisa sortu zen, izan ere bi osagai garesti baitzituen, bainilla eta arbendiola.