Ronald B. Kitaj
Ronald B. Kitaj | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Chagrin Falls, 1932ko urriaren 29a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Los Angeles, 2007ko urriaren 21a (74 urte) |
Heriotza modua | suizidioa |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Royal College of Art (en) Academy of Fine Arts Vienna (en) Cooper Union (en) Camberwell College of Arts (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | artista, margolaria, ilustratzailea, argazkilaria eta artista bisuala |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Viena Oxford eta Londres |
Enplegatzailea(k) | Camberwell College of Arts (en) |
Kidetza | Royal Academy of Arts Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia |
Mugimendua | Pop Artea |
Izengoitia(k) | Kitaj, Ronald Brooks |
Ronald B. Kitaj (Cleveland, Ohio, 1932ko urriaren 29a - Los Angeles, Kalifornia, 2007ko urriaren 21a) ingeles margolaria izan zen. Pop Art eta Figurazio Berria joeren jarraitzailea zen.
Oinarrizko ikasketak bukatu zituenean, merkataritza-ontzi batean sartu zen, eta bidaiak egin zituen Karibe eta Hego Amerikara. Bien bitartean, pintura-ikasketak egin zituen New Yorkeko Cooper Unionen, espresionismo abstraktuaren eraginpean. Gero, bidaia gehiago egin zituen Europan eta Afrikaren iparraldean, eta, soldadutza bukatuta, arte-ikasketak sakondu zituen Ingalaterran (1962). Kitajek, orduko joera nagusiaren kontra, pintura figuratiboa egin zuen batez ere, era askotako gaiak landuz: historia, politika, soziologia eta, batez ere, poesia. 1962an, collageak egiten hasi zen Chris Praterrekin. Bakarkako lehen erakusketa Londresko Marlborough Galleryn egin zuen 1963an, eta arrakasta handia izan zuen. Bestalde, eskolak eman zituen Estatu Batuetako eta Europako zenbait unibertsitatetan. Azkeneko lanetan, gero eta nabarmenagoa da Frantziako XIX. mendeko margolarien eragina.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.