Edukira joan

San Joan Ebanjelariaren eliza (Uharte)

Koordenatuak: 42°50′N 1°35′W / 42.83°N 1.59°W / 42.83; -1.59
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Joan Ebanjelariaren eliza
San Joan Ebanjelariaren elizaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaUharte
Koordenatuak42°50′N 1°35′W / 42.83°N 1.59°W / 42.83; -1.59
Map
Historia eta erabilera
ElizbarrutiaIruñea eta Tuterako artxidiozesia
Arkitektura

San Joan Ebanjelariaren eliza Nafarroako Uharte udalerrian dagoen eliza bat da.

Donibane plazan dago, Uharteko udaletxearen alboan.

XII. mendean hasi zen eraikitzen, barruan mende bat aurrerago eraikitako erretaula bat eta Ama Birjinaren irudi gotikoa daude. Jatorrizko eraikina Erdi Aroan altxatu zen, gaur egungo kokalekutik gertu. Eliza harrizko gangez estalitako nabe bakarrak osatzen du, nabea aldi berean zatitan banatuta dagoelarik. Nabearen azken zatian dorrea altxatzen da. Herritarrek "beheko eliza" deitzen diote, Doneztebe elizatik bereizteko. XVI. mendean eraikina handitu zuten, gurutzeria berria eta aurrealdea eraiki zirelarik. Lanak hasi eta berehala, diru arazoak zirela eta, bertan behera utzi behar izan zituzten.

"Beheko eliza" izenez ezagutzen zen, Doneztebe elizatik -"goiko eliza"- bereizteko. XVI. mendean handze lanak egin zituzten, gurutzadura eta burualdea, baina obra-lanak ez ziren bukatu eta zimentuetatik hasitako handitze berri bat egitera behartuak izan ziren. Elizaren gorputz osoa. Obra-lanak urte batzuk irain zuten erabat bukatu arte.

1775. urtean elkartu ziren bi parrokiak; ondorioz, tenpluaren tamaina handitu behar izan zen eta, helburu horrekin, Jesus Haurraren kapera eraiki zen. Hainbat aldaketa eta erreforma jasan ditu tenpluak gaur egungo zurruntasun arkitektonikoa lortu arte.

Hainbat zatiz osaturiko habearte artikulatua eta harrizko ganga batez estalia. Azken zatiaren gainean dorrea altxatzen da.

Elizakaipagarriak diren hainbat elementu artistiko baditu: Arrosa-leihoa -tradizio gotikoko erliebeekin landutako bi moldurakoa- eta bataiarria dira, seguruenik, San Joan Ebanjelariaren eliza zaharretik kontserbatu diren testigantza urrietako bi. Arrosa-leihoko moldura bakoitza hogei motiboz osatuta dago, irudi fifuratoboak eta izaera abstraktoko geometrikoak tartekatuz.

Baina, zalantzarik gabe, Andre Mari Zuriaren irudia da bitxirik preziatuena eta interes artistiko handiena duena. Marmol zurian landutako irudi bat da, Andre Maria Haurra besoetan duela, eta marmol beltzezko oinarri baten gainean dago. Oinarrian latinez idatzia baina karaktere gotikoekin grabatutako inskripzio batek bere istorioaren berri ematen digu. Andre Maria 1349an ekarri zen Parisetik eta Martín Huarte jaunak, Iruñako merkataria, elizari eginiko oparia da. Eskulturaren kalitatetik ondorioztatu dezakegu autoreak gotiko frantsesak Parisen bizi zituen urte berezi haietako artista hoberenen artean zegoela. Hainbestekoa da uhartearrek Andre Mariari dioten debozioa, esan daitekela ia-ia bazter ordezkatu duela elizaren izenpeko Santua.

Erretaula nagusia interes artistiko handikoa da ere. 1535ean Joan Bustamante Lizarrako artistak margotua. Egurrezko euskarria du eta bigarren solairua eta teilatupea estaltzen ditu, Kristoren bizitzaren hainbat pasarte irudikatzen du. Erretaularen gorputz eskultorikoa ebanjelarien irudiak osatzen dute, San Joan buru dela eta gurutziltzatu bat goialdean. Artista egilea ezezaguna da.

Uharteko elizak baditu bisitariaren harreta merezi duten beste arte obrak ere.

Eskualdeko Hiri Garraioak 2 linea ditu:

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]