Edukira joan

Sei Nazioen Txapelketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sei Nazioen Txapelketa
Six Nations Championship
KirolaErrugbia
Sorrera urtea1883
PartehartzaileakEskozia
Frantzia
Gales
Ingalaterra
Irlanda
Italia
Aurtengoa 2024ko txapelketa
Palmaresa
Ingalaterra Ingalaterra29 Txapelketa
Gales Gales28 Txapelketa
Frantzia Frantzia18 Txapelketa
Irlanda Irlanda16 Txapelketa
Eskozia Eskozia15 Txapelketa
Italia Italia0 Txapelketa
Beste sari batzuk
Slam Nagusia
Koroa Hirukoitza
Kalkuta Kopa
Zurezko koilara
Webgunea
Sei Nazioen Txapelketako webgunea

Sei Nazioen Txapelketa Europako errugbi txapelketarik ezagunena da. Urtero jokatzen da otsaila eta martxoan, eta Ipar Hemisferioko talde nazionalik onenek hartzen dute parte.

1883 urtean izan zuen lehen ekitaldia. 1940tik 1999 arte, Bost Nazioen Txapelketa izena izan zuen,[1] Britainiar uharteetako lau taldeez gain, Frantziak ere parte hartzen baitzuen. 2000 urtean Italia gehitu zitzaien eta geroztik sei naziok jokatzen dute txapelketa: Ingalaterrak, Eskoziak, Irlandak, Galesek, Frantziak eta Italiak[2]. Irlandako selekzioan Ipar eta Hegoaldeko jokalariek batera jokatzen dute, horregatik, taldearen ikurra lau probintzia bateratuen bandera da.

Gizonezkoen Sei Nazioen Txapelketaz gain, emakumezkoen eta gazteen (20 urtez azpitik) txapelketak ere daude, geroago sortu zirenak. Emakumezkoen artean Espainiak jokatu zituen lehen ekitaldiak baina 2007tik aurrera Italiak haren tokia hartu zuen.

Lehiatzen diren sei herrialdeen kokapena

Txapelketa urtero jokatzen da eta talde bakoitzak behin bakarrik jokatzen du gainontzekoen aurka. Garai batean garaipen bakoitzeko bi puntu eskuratzen ziren, berdinketa bakoitzeko puntu bat eta porrot bakoitzeko bat ere ez. 2017tik aurrera ordea hobari edo plusak gehitzen zaizkienez, puntuaketa sistema erabat aldatu da: 4 puntu garaipen bakoitzeko, 2 berdinketa bakoitzeko, 4 edo entsegu gehiago lortuz gero hobari puntu 1 (erasoko bonusa) eta 7 puntuz edo gutxiagoz galdu ezkero beste puntu 1 (defentsako bonusa).

Partida guztietan garaipena lortuz gero Slam nagusia saria jasotzen da. Bi urtetan etxeko eta kanpoko partida guztiak jokatuz (bi urte behar dira, etxeko eta kanpoko partidak urte batetik bestera txandakatuz baitoaz) Slam Nagusia bi aldiz jarraian lortzea bost alditan bakarrik gertatu da: Galesek 1908+1909 urteetan, Ingalaterrak 1913+1914, 1923+1924 eta 1991+1992an eta Frantziak 1997+1998an[3]. Ingalaterra da denera Slam Nagusi gehien irabazi dituen taldea.

Historian zehar sarritan puntu berdinekin amaitu izan zuten taldeek eta txapelketa elkarbanatu egiten zuten, bientzat izaten zen garaipena beraz. 1973an bost parte hartzaileen berdinduta amaitu zuten eta bostak izan ziren garaile. 1994tik aurrera berdinketa hausteko partidetan lorturiko puntuen kopurua hartu izan da kontutan, eta berdinketak jarraitzekotan egoera horretan zeuden taldeen arteko partiden emaitzak hartu dira kontutan.[4]. Ez da beste irizpideren beharrik izan orain artean.

Sei Nazioen Txapelketak Bost Nazioen Txapelketaren oinordekoa da, hau halaber Home Nations-en (Lau herrialdeen arteko txapelketa) ondorengoa izan zen.[5] 1996tik aurrera, Txapelketak ofizialki (ordura arte izenez bakarrik) Europako Errugbi Txapeldunaren titulua ematen hasi zen[6][7].

1880. hamarkadako Ingalaterra eta Eskoziaren arteko partida baten marrazkia.

1883an izan zuen lehen ekitaldia. 1882ko abenduaren 16an hasi zen Gales eta Ingalaterraren arteko partidarekin. Ingelesak 0-2 nagusitu ziren[8] (entseguaren ondorengo konbertsio kopurua hartzen zen kontutan). Lehenengo txapelketa hura 1883ko martxoan bukatu zen eta Ingalaterrak 3 partida irabazi zituen Eskoziak bi eta Irlanda eta Galesek bat ere ez. Koroa Hirukoitza ere ingelesek eskuratu zuten talde guztiei irabazi ondoren. 1883an jarri zen jokoan lehen aldiz Kalkuta Kopa, Ingalaterra eta Eskoziaren arteko partidaren irabazlearentzako saria. 1884ko ekitaldian ere ingelesak nagusi izan ziren. 1885eko ekitaldia abiatu zen baina aurreko urtean Ingalaterra eta Eskoziaren arteko partidan istiluak izan zirenez talde biek elkarren kontra jokatzeari uko egin zioten eta ez zen txapelketa amaitu.

1888an Ingalaterrak ez zuen Nazioarteko Errugbi Elkartean sartu nahi izan eta bi urtez txapelketatik kanporatua izan zen. 1890 urtean itzuli zen eta Eskoziarekin elkarbanatu zuen garaipena. 1897 eta 1988an ere ezin izan zen txapelketa amaitu.

Hasierako hamarkada hauetan Eskozia izan zen nagusi eta 11 garaipen lortu zituen. Galesek zortzi lortu zituen eta Irlandak eta Ingalaterrak bosna.

1908ko ekitaldian Slam Nagusia saria ematen hasi ziren partida guztiak irabazten zituenari. Lehenengo bi ekitaldiak Galesek irabazi zituen.

1910 ekitaldian Frantzia sartu zen txapelketan. Ingalaterra izan zen hurrengo bi hamarkadetan nagusi. 1915 eta 1919 artean ez zen txapelketarik jokatu Lehen Mundu Gerraren erruz baina 1920an berriz ekin zioten lehiari. 1931 urteko ekitaldia amaitzerakoan Frantziari jokalari profesionala izatea egotzi zioten eta txapelketatik kanporatua izan zen[8][9]. Zortzi ekitalditan berriz ere lau herrialde britainiarrak izan ziren lehian. 1940 eta 1946 artean bigarren etenaldia izan zen, oraingoan Bigarren Mundu Gerra zela eta.

Frantzia eta Galesen arteko partida.

1947an berrekin zioten txapelketari, berriz ere Frantzia barruan zela. Hurrengo urteetan Irlanda eta Gales nagusitu ziren. 1954an iritsi zen Frantziarren lehen garaipena, Ingalaterra eta Galesekin elkarbanatua izan bazen ere. 1960, 1970 eta 1980 hamarkadetan frantsesek eta galestarrek lortu zituzten garaipen gehienak[9], 1990 hamarkadan ordea ingelesen pizkundea etorri zen.

Ipar Irlandako gatazkak bete betean jo zuen txapelketa. 1972ko Derryko Sarraskiaren ondoren Dublinen jokatu beharreko errugbi partida aurreko taldeen aurkezpenetan God Save the Queen ereserkia jotzeari uko egitea erabaki zen[10], neurri hau mende laurden batez egon zen indarrean. Ingelesak haserretu ez zitezen Frantziak Dublinen jokatu behar zituen partiden aurretik Marseillesa ereserkia ere ez jotzea erabaki zen. Era berean Irlandarren ereserkia ere kanpoko partidetan ez jotzea erabaki zen. 1973. urtea bitxia izan zen, bost taldeek elkarbanatu baitzuten garaipena, bakoitzak bi partida irabazi eta hiru galduta.

1989an Kalkuta Koparen antzeko bi txapelketa abiatu ziren, Millennium Trophy Ingalaterra eta Irlandaren artean eta Centenary Quaich Irlanda eta Eskoziaren artean. 1990an Edinburghen Kalkuta Kopa jokatu zenean Ingalaterra zen faborito argia baina eskoziarrek O Flower of Scotland ereserkia abestu zuten partidaren hasieran eta garaipena lortu zuten. Hori gutxi balitz urte hartako txapelketako partida guztiak irabazi zituen. Ordutik aurrera selekzioak jokatzen dituen partida guztien hasieratan abesten dute[11].

1996 urtetik aurrera ofizialki Europako Errugbi Txapelketa izena hartu zuen eta beraz garaile bakarra behar zuen txapelketak. Partidetan lorturiko puntuak eta jasotakoak hasi ziren kontuan hartzen.

Irlanda 2009an txapeldun.

Azken aldaketa nabarmena 2000 ekitaldian izan zen, Italia sartu baitzen txapelketan[12]. Sorpresa handia eman zuen gainera, estraineko partidan aurreko ekitaldiko txapelduna zen Eskozia 34-20 emaitzaz garaitu baitzuen Erroman. Galtzailearen zurezko koilara jasotzea egokitu zitzaion ordea.

Bi sari berri jarri ziren abian, Giuseppe Garibaldi Trophy Frantzia eta Italiaren atean eta Eurostar Trophy Frantzia eta Ingalaterraren artean. 2000 hamarkadan Frantziak 5 garaipen lortu zituen. Hurrengo urteetan Irlanda, Gales eta Ingalaterrak lortu dituzte garaipenak.

2020ko ekitaldian COVID-19 pandemiak txapelketa eten zuen laugarren jardunaldia eta martxoan jokatu beharreko partidak urrian jokatu ziren[13]. 2021. urteko partidak ikuslerik gabe jokatu ziren eta emakumezkoen eta 20 urtez azpikoen partidak garaiz kanpo jokatuko ziren.

Sei Nazio edo Herrialde partehartzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Eskozia Eskozia
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Frantzia Frantzia
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Gales Gales
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Ingalaterra Ingalaterra
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Irlanda Irlanda
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Italia Italia
Sei Nazioen Txapelketako garaikurra (ezkerrean) eta Koroa Hirukoitzarena (eskuman), Irlandak 2009an irabazi zituenak.
  • Sari nagusiak:
    • Slam Nagusia: Txapelketako partida guztiak irabazten dituenak jasotzen duen garaikurra. 1908an eman zen sari hau lehen aldiz.
    • Erabateko Garaipena edo Garaipen Soila: Slam Nagusia lortu gabe txapelketa irabazten duen taldeak jasotzen du. Garai batean garaipenetan berdinduta zeuden talde guztiak kontsideratzen ziren txapeldun baina 1990tik aurrera berdinketak ekiditeko kontutan hartzen hasi zen alde eta aurkako puntuazioa. Gaur egun partida bakoitzean eraso eta defentsa bonusak jasotzen dira eta hauek ere berdinketak hausteko erabiltzen dira.
    • Koroa Hirukoitza: Home Nations (Britainiar Uharteetako lau taldeak) artean partida guztiak irabazi dituen taldeak jasotzen du.
  • Talde biren arteko sariak:
    • Kalkuta Kopa: Eskozia eta Ingalaterraren arteko garaileari ematen zaio, 1879tik, Sei Nazioen Txapelketa baino zaharragoa da, beraz[14].
    • Millennium Trophy: Ingalaterra eta Irlandaren arteko garaileari ematen zaio. Dublin hiriaren sorreraren milurtekoa ospatzeko sortu zen eta 1988tik aurrera eskaintzen da[15].
    • Centenary Quaich: Irlanda eta Eskoziaren arteko garaileari ematen zaio. Quaicha zeltiar edalontzi mota bat da[16][17][18].
    • Giuseppe Garibaldi Trophy: Frantzia eta Italiaren arteko garaileari ematen zaio, 2007tik, Giusseppe Garibaldiren omenez, Nizan jaio baitzen, savoiar lurraldea zenean (egun, frantses hiria da).
    • Eurostar Trophy edo Le Crunch: Ingalaterra eta Frantziaren arteko norgehiagoketako garaileari ematen zaio. Ez da ordea garaikurrik banatzen eta jarraipen handirik ere ez du izan.
    • Auld Alliance Trophy: Eskozia eta Frantziaren arteko garaileak eskuratzen du. 2018an izan zuen lehen ekitaldia.
    • Doddie Weir Cup: Gales eta Eskoziaren arteko garaileak eskuratzen du. 2018an izan zuen lehen ekitaldia.
    • Cuttitta Cup: Eskozia eta Italiaren arteko garaileak eskuratzen du. 2022an izan zuen lehen ekitaldia.
  • Galtzailearen saria:
    • Zurezko koilara: 1999 artean partida guztiak galtzen zituen taldeari ematen zitzaion sari birtuala (ez da garaikurrik ematen) zen, 2000tik aurrera azken postuan geratu den taldeari ematen zaio.

Errugbi estadioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Twickenham Stadium Stade de France Millennium Stadium
82.000 ikusle[19] 80.000 ikusle[20] 74.500 ikusle[21]
Ingalaterra Londres Frantzia Saint-Denis Gales Cardiff
Irekiera: 1909 Irekiera: 1998 Irekiera: 1999
Stadio Olimpico Murrayfield Stadium Aviva Stadium
70.000 ikusle[22] 67.500 ikusle[23] 51.700 ikusle[24]
Italia Erroma Eskozia Edinburgh Irlanda Dublin
Irekiera: 1937 Irekiera: 1925 Irekiera: 2010

Txapelketak bere historian izan duen ikusle kopuru handiena 1975ko martxoaren 1ean izan zen Murrayfield Stadiumean, 104.000 ikuslerekin, Eskozia eta Gales arteko norgehiagoka batean.[25][26]

  Ingalaterra
Ingalaterra
Frantzia
Frantzia
Irlanda
Irlanda
Italia
Italia
Eskozia
Eskozia
Gales
Gales
Parte-hartzeak 128 95 130 25 130 130
Bakarkako garaipenak (garaipen partekatuak)
Home Nations 5 (4) 4 (3) 9 (2) 7 (3)
Bost Nazioak 17 (6) 12 (8) 6 (5) 5 (6) 15 (8)
Sei Nazioak 7 6 5 0 0 6
Denera 29 (10) 18 (8) 16 (8) 0 (0) 14 (8) 28 (11)
Slam Nagusiak
Home Nations 2[oh 1]
Bost Nazioak 11 6 1 3 6
Sei Nazioak 2 4 3 0 0 4
Denera 13 10 4 0 3 12
Koroa hirukoitzak
Home Nations 5 2 7 6
Bost Nazioak 16 4 3 11
Sei Nazioak 5 7 0 5
Denera 26 13 10 22
Zurezko koilarak
Home Nations 7 10 5 6
Bost Nazioak 10 12 15 15 10
Sei Nazioak 0 1 0 18 4 2
Denera 17 13 25 18 24 18


Home Nations (1883-1909)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Txapelduna(k) Slam nagusia Koroa hirukoitza Kalkuta Kopa Zurezko koilarea Oharrak
1883 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra -
1884 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Irlanda Irlanda
1885 Ez zen txapelketa amaitu
1886 Ingalaterra Ingalaterra
Eskozia Eskozia
- berdinketa Irlanda Irlanda
1887 Eskozia Eskozia - berdinketa -
1888 ez zen amaitu - - - Ingalaterrak ez zuen parte hartu
1889 ez zen amaitu - - Gales Gales Ingalaterrak ez zuen parte hartu
1890 Ingalaterra Ingalaterra
Eskozia Eskozia
- Ingalaterra Ingalaterra -
1891 Eskozia Eskozia Eskozia Eskozia Eskozia Eskozia Irlanda Irlanda
1892 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Gales Gales
1893 Gales Gales Gales Gales Eskozia Eskozia -
1894 Irlanda Irlanda Irlanda Irlanda Eskozia Eskozia -
1895 Eskozia Eskozia Eskozia Eskozia Eskozia Eskozia Irlanda Irlanda
1896 Irlanda Irlanda - Eskozia Eskozia -
1897 ez zen amaitu - Ingalaterra Ingalaterra -
1898 ez zen amaitu - berdinketa -
1899 Irlanda Irlanda Irlanda Irlanda Eskozia Eskozia Ingalaterra Ingalaterra
1900 Gales Gales Gales Gales berdinketa -
1901 Eskozia Eskozia Eskozia Eskozia Eskozia Eskozia Ingalaterra Ingalaterra
1902 Gales Gales Gales Gales Ingalaterra Ingalaterra Eskozia Eskozia
1903 Eskozia Eskozia Eskozia Eskozia Eskozia Eskozia Ingalaterra Ingalaterra
1904 Eskozia Eskozia - Eskozia Eskozia -
1905 Gales Gales Gales Gales Eskozia Eskozia Ingalaterra Ingalaterra
1906 Gales Gales
Irlanda Irlanda
- Ingalaterra Ingalaterra -
1907 Eskozia Eskozia Eskozia Eskozia Eskozia Eskozia Ingalaterra Ingalaterra
1908 Gales Gales Gales Gales Gales Gales Eskozia Eskozia -
1909 Gales Gales Gales Gales Gales Gales Eskozia Eskozia Irlanda Irlanda

Bost Nazioak (1910-1931): Frantzia onartua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Txapelduna(k) Slam nagusia Koroa hirukoitza Kalkuta Kopa Zurezko koilarea
1910 Ingalaterra Ingalaterra - - Ingalaterra Ingalaterra Frantzia Frantzia
1911 Gales Gales Gales Gales Gales Gales Ingalaterra Ingalaterra Eskozia Eskozia
1912 Irlanda Irlanda
Ingalaterra Ingalaterra
- - Eskozia Eskozia Frantzia Frantzia
1913 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Frantzia Frantzia
1914 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Eskozia Eskozia
Frantzia Frantzia
1915
1919
Lehen Mundu Gerrarengatik ez zen jokatu txapelketa
1920 Eskozia Eskozia
Gales Gales
Ingalaterra Ingalaterra
- - Ingalaterra Ingalaterra Frantzia Frantzia
1921 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra -
1922 Gales Gales - - Ingalaterra Ingalaterra -
1923 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra -
1924 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra -
1925 Eskozia Eskozia Eskozia Eskozia Eskozia Eskozia Eskozia Eskozia Frantzia Frantzia
1926 Irlanda Irlanda
Eskozia Eskozia
- - Eskozia Eskozia -
1927 Irlanda Irlanda
Eskozia Eskozia
- - Eskozia Eskozia -
1928 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra -
1929 Eskozia Eskozia - - Eskozia Eskozia Frantzia Frantzia
1930 Ingalaterra Ingalaterra - - berdinketa -
1931 Gales Gales - - Eskozia Eskozia -

Home Nations (1932-1939): Frantzia kaleratua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Txapelduna(k) Slam nagusia Koroa hirukoitza Kalkuta Kopa Zurezko koilarea
1932 Ingalaterra Ingalaterra
Irlanda Irlanda
Gales Gales
- - Ingalaterra Ingalaterra -
1933 Eskozia Eskozia - Eskozia Eskozia Eskozia Eskozia -
1934 Ingalaterra Ingalaterra - Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra -
1935 Irlanda Irlanda - - Eskozia Eskozia -
1936 Gales Gales - - Ingalaterra Ingalaterra -
1937 Ingalaterra Ingalaterra - Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra -
1938 Eskozia Eskozia - Eskozia Eskozia Eskozia Eskozia -
1939 Ingalaterra Ingalaterra
Irlanda Irlanda
Gales Gales
- - Ingalaterra Ingalaterra -

Bost Nazioak (1940-1999): Frantzia berriz onartua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Txapelduna(k) Slam nagusia Koroa hirukoitza Kalkuta Kopa Millennium Trophy Centenary Quaich Zurezko koilara
1940
1946
Bigarren Mundu Gerrarengatik ez zen jokatu txapelketa
1947 Ingalaterra Ingalaterra
Gales Gales
- - Ingalaterra Ingalaterra Eskozia Eskozia
1948 Irlanda Irlanda Irlanda Irlanda Irlanda Irlanda Eskozia Eskozia -
1949 Irlanda Irlanda - Irlanda Irlanda Ingalaterra Ingalaterra -
1950 Gales Gales Gales Gales Gales Gales Eskozia Eskozia -
1951 Irlanda Irlanda - - Ingalaterra Ingalaterra -
1952 Gales Gales Gales Gales Gales Gales Ingalaterra Ingalaterra Eskozia Eskozia
1953 Ingalaterra Ingalaterra - - Ingalaterra Ingalaterra Eskozia Eskozia
1954 Ingalaterra Ingalaterra
Frantzia Frantzia
Gales Gales
- Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Eskozia Eskozia
1955 Frantzia Frantzia
Gales Gales
- - Ingalaterra Ingalaterra -
1956 Gales Gales - - Ingalaterra Ingalaterra -
1957 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Frantzia Frantzia
1958 Ingalaterra Ingalaterra - - berdinketa -
1959 Frantzia Frantzia - - berdinketa -
1960 Ingalaterra Ingalaterra
Frantzia Frantzia
- Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Irlanda Irlanda
1961 Frantzia Frantzia - - Ingalaterra Ingalaterra -
1962 Frantzia Frantzia - - berdinketa -
1963 Ingalaterra Ingalaterra - - Ingalaterra Ingalaterra -
1964 Eskozia Eskozia
Gales Gales
- - Eskozia Eskozia -
1965 Gales Gales - Gales Gales berdinketa -
1966 Gales Gales - - Eskozia Eskozia -
1967 Frantzia Frantzia - - Ingalaterra Ingalaterra -
1968 Frantzia Frantzia Frantzia Frantzia - Ingalaterra Ingalaterra Eskozia Eskozia
1969 Gales Gales - Gales Gales Ingalaterra Ingalaterra -
1970 Frantzia Frantzia
Gales Gales
- - Eskozia Eskozia -
1971 Gales Gales Gales Gales Gales Gales Eskozia Eskozia -
1972 ez amaitua - - Eskozia Eskozia Ingalaterra Ingalaterra
1973 Ingalaterra Ingalaterra
Frantzia Frantzia
Irlanda Irlanda
Eskozia Eskozia
Gales Gales
- - Ingalaterra Ingalaterra -
1974 Irlanda Irlanda - - Eskozia Eskozia -
1975 Gales Gales - - Ingalaterra Ingalaterra -
1976 Gales Gales Gales Gales Gales Gales Eskozia Eskozia Ingalaterra Ingalaterra
1977 Frantzia Frantzia Frantzia Frantzia Gales Gales Ingalaterra Ingalaterra Irlanda Irlanda
1978 Gales Gales Gales Gales Gales Gales Ingalaterra Ingalaterra Eskozia Eskozia
1979 Gales Gales - Gales Gales berdinketa -
1980 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Eskozia Eskozia
1981 Frantzia Frantzia Frantzia Frantzia - Ingalaterra Ingalaterra Irlanda Irlanda
1982 Irlanda Irlanda - Irlanda Irlanda berdinketa -
1983 Frantzia Frantzia
Irlanda Irlanda
- - Eskozia Eskozia -
1984 Eskozia Eskozia Eskozia Eskozia Eskozia Eskozia Eskozia Eskozia Irlanda Irlanda
1985 Irlanda Irlanda - Irlanda Irlanda Ingalaterra Ingalaterra Eskozia Eskozia
1986 Frantzia Frantzia
Eskozia Eskozia
- - Eskozia Eskozia Irlanda Irlanda
1987 Frantzia Frantzia Frantzia Frantzia - Ingalaterra Ingalaterra -
1988 Frantzia Frantzia
Gales Gales
- Gales Gales Ingalaterra Ingalaterra -
1989 Frantzia Frantzia - - berdinketa Ingalaterra Ingalaterra Eskozia Eskozia -
1990 Eskozia Eskozia Eskozia Eskozia Eskozia Eskozia Eskozia Eskozia Ingalaterra Ingalaterra Eskozia Eskozia Gales Gales
1991 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Eskozia Eskozia -
1992 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Eskozia Eskozia Irlanda Irlanda
1993 Frantzia Frantzia - - Ingalaterra Ingalaterra Irlanda Irlanda Eskozia Eskozia -
1994 Gales Gales - - Ingalaterra Ingalaterra Irlanda Irlanda berdinketa Eskozia Eskozia
1995 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Eskozia Eskozia Gales Gales
1996 Ingalaterra Ingalaterra - Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Eskozia Eskozia -
1997 Frantzia Frantzia Frantzia Frantzia Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Eskozia Eskozia -
1998 Frantzia Frantzia Frantzia Frantzia Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Eskozia Eskozia Irlanda Irlanda
1999 Eskozia Eskozia - - Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Eskozia Eskozia -

Sei Nazioak (2000- ): Italia sartu zen

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Txapelduna Slam nagusia Koroa hirukoitza Kalkuta Kopa Millennium
Trophy
Centenary
Quaich
Eurostar
Trophy
Garibaldi Zurezko
koilara
2000
Gehiago
Ingalaterra Ingalaterra - - Eskozia Eskozia Ingalaterra Inglat. Irlanda Irlanda Ingalaterra Inglat. Italia Italia
2001
Gehiago
Ingalaterra Ingalaterra - - Ingalaterra Inglat. Irlanda Irlanda Eskozia Eskoz. Ingalaterra Inglat. Italia Italia
2002
Gehiago
Frantzia Frantzia Frantzia Frantzia Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Inglat. Ingalaterra Inglat. Irlanda Irlanda Frantzia Frantz. Italia Italia
2003
Gehiago
Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Inglat. Ingalaterra Inglat. Irlanda Irlanda Ingalaterra Inglat. Gales Gales
2004
Gehiago
Frantzia Frantzia Frantzia Frantzia Irlanda Irlanda Ingalaterra Inglat. Irlanda Irlanda Irlanda Irlanda Frantzia Frantz. Eskozia Eskozia
2005
Gehiago
Gales Gales Gales Gales Gales Gales Ingalaterra Inglat. Irlanda Irlanda Irlanda Irlanda Frantzia Frantz. Italia Italia
2006
Gehiago
Frantzia Frantzia - Irlanda Irlanda Eskozia Eskozia Irlanda Irlanda Irlanda Irlanda Frantzia Frantz. Italia Italia
2007
Gehiago
Frantzia Frantzia - Irlanda Irlanda Ingalaterra Inglat. Irlanda Irlanda Irlanda Irlanda Ingalaterra Inglat. Frantzia Frantz. Eskozia Eskozia
2008
Gehiago
Gales Gales Gales Gales Gales Gales Eskozia Eskozia Ingalaterra Inglat. Irlanda Irlanda Ingalaterra Inglat. Frantzia Frantz. Italia Italia
2009
Gehiago
Irlanda Irlanda Irlanda Irlanda Irlanda Irlanda Ingalaterra Inglat. Irlanda Irlanda Irlanda Irlanda Ingalaterra Inglat. Frantzia Frantz. Italia Italia
2010
Gehiago
Frantzia Frantzia Frantzia Frantzia - berdinketa Irlanda Irlanda Eskozia Eskoz. Frantzia Frantz. Frantzia Frantz. Italia Italia
2011
Gehiago
Ingalaterra Ingalaterra - - Ingalaterra Inglat. Irlanda Irlanda Irlanda Irlanda Ingalaterra Inglat. Italia Italia Italia Italia
2012
Gehiago
Gales Gales Gales Gales Gales Gales Ingalaterra Inglat. Ingalaterra Inglat. Irlanda Irlanda Ingalaterra Inglat. Frantzia Frantz. Eskozia Eskozia
2013
Gehiago
Gales Gales - - Ingalaterra Inglat. Ingalaterra Inglat. Eskozia Eskoz. Ingalaterra Inglat. Italia Italia Frantzia Frantzia
2014
Gehiago
Irlanda Irlanda - Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Inglat. Ingalaterra Inglat. Irlanda Irlanda Frantzia Frantz. Frantzia Frantz. Italia Italia
2015
Gehiago
Irlanda Irlanda - - Ingalaterra Inglat. Irlanda Irlanda Irlanda Irlanda Ingalaterra Inglat. Frantzia Frantz. Eskozia Eskozia
2016
Gehiago
Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Inglat. Ingalaterra Inglat. Irlanda Irlanda Ingalaterra Inglat. Frantzia Frantz. Italia Italia
2017
Gehiago
Ingalaterra Ingalaterra - - Ingalaterra Inglat. Irlanda Irlanda Eskozia Eskoz. Ingalaterra Inglat. Frantzia Frantz. Italia Italia
2018
Gehiago
Irlanda Irlanda Irlanda Irlanda Irlanda Irlanda Eskozia Eskozia Irlanda Irlanda Irlanda Irlanda Frantzia Frantz. Frantzia Frantz. Italia Italia
2019
Gehiago
Gales Gales Gales Gales Gales Gales berdinketa Ingalaterra Inglat. Irlanda Irlanda Ingalaterra Inglat. Frantzia Frantz. Italia Italia
2020
Gehiago
Ingalaterra Ingalaterra - Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Inglat. Ingalaterra Inglat. Irlanda Irlanda Frantzia Frantz. Frantzia Frantz. Italia Italia
2021
Gehiago
Gales Gales - Gales Gales Eskozia Eskozia Irlanda Irlanda Ingalaterra Inglat. Frantzia Frantz. Italia Italia
2022
Gehiago
Frantzia Frantzia Frantzia Frantzia Irlanda Irlanda Eskozia Eskozia Irlanda Irlanda Irlanda Irlanda Frantzia Frantz. Frantzia Frantz. Italia Italia
2023
Gehiago

Irlanda Irlanda

Irlanda Irlanda Irlanda Irlanda Eskozia Eskozia Irlanda Irlanda Irlanda Irlanda Frantzia Frantz Frantzia Frantz. Italia Italia
2024
Gehiago
Irlanda Irlanda - - Eskozia Eskozia Ingalaterra Ingalaterra Irlanda Irlanda Frantzia Frantz berdinketa Gales Gales

Emakumezkoen Sei Nazioen Txapelketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Emakumezkoen Sei Nazioen Txapelketa»
Ingalaterra da garaipen gehien lortu dituen selekzioa.

Emakumezkoen Sei Nazioen Txapelketa Eskozia, Frantzia, Ingalaterra, Irlanda, Italia eta Galesko taldeen artean jokatzen den errugbi lehiaketa da. 2002 eta 2006 artean Espainiak jokatu zuen eta 2007an haren lekua hartu zuen Italiak.

Urtea Irabazlea Slam Nagusia Koroa hirukoitza Zurezko koilara
Home International Championship
1996 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Eskozia Gales Irlanda
1997 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Irlanda Irlanda
1998 Eskozia Eskozia Eskozia Eskozia Eskozia Eskozia Irlanda Irlanda
Bost Nazioak
1999 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Irlanda Irlanda
2000 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Gales Gales
2001 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Gales Gales
Sei Nazioak
2002 Frantzia Frantzia Frantzia Frantzia Ingalaterra Ingalaterra Irlanda Irlanda
2003 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Espainia Espainia
2004 Frantzia Frantzia Frantzia Frantzia Ingalaterra Ingalaterra Irlanda Irlanda
2005 Frantzia Frantzia Frantzia Frantzia Ingalaterra Ingalaterra Gales Gales
2006 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Espainia Espainia
2007 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Italia Italia
2008 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Eskozia Eskozia
2009 Ingalaterra Ingalaterra Gales Gales Italia Italia
2010 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Gales Gales
2011 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Eskozia Eskozia
2012 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Eskozia Eskozia
2013 Irlanda Irlanda Irlanda Irlanda Irlanda Irlanda Eskozia Eskozia
2014 Frantzia Frantzia Frantzia Frantzia Ingalaterra Ingalaterra Eskozia Eskozia
2015 Irlanda Irlanda Irlanda Irlanda Eskozia Eskozia
2016 Frantzia Frantzia Ingalaterra Ingalaterra Eskozia Eskozia
2017 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Italia Italia
2018 Frantzia Frantzia Frantzia Frantzia Ingalaterra Ingalaterra Eskozia Eskozia
2019 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Eskozia Eskozia
2020¹ Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Gales Gales
2021² Ingalaterra Ingalaterra ez ez Gales Gales
2022 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Eskozia Eskozia
2023
  • ¹ COVID-19 pandemiaren erruz ez ziren 2020ko txapelketako partida guztiak jokatu, baina Ingalaterrak nagusitasun osoz irabazi zuen[27].
  • ² COVID-19 pandemiaren eraginez 2021eko txapelketak formatua aldatu zuen eta Slam Nagusiaren eta Koroa hirukoitzaren saririk ez zen banatu.
Taldea Garaipenak Urteak
Ingalaterra Ingalaterra 18 1996, 1997, 1999, 2000, 2001, 2003, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2017, 2019, 2020, 2021, 2022
Frantzia Frantzia 6 2002, 2004, 2005, 2014, 2016, 2018
Irlanda Irlanda 2 2013, 2015
Eskozia Eskozia 1 1998

Gaztetxoen Sei Nazioen Txapelketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetxoen Sei Nazioen Txapelketa edo 6 Nations Junior delakoa 20 urtez azpiko jokalariek jokatu ohi dute eta talde partehartzaileak hauek dira: Eskozia, Frantzia, Ingalaterra, Irlanda, Italia eta Gales.

Txapelketa hau 2008. urtean sortu zen 21 eta 19 urtez azpiko bi lehiaketen batasuna lortzeko xedeaz. Ingelesek lortu zuten lehendabiziko urteko Slam Nagusia eta txapelketa gehien lortu duen taldea izan da.

Urtea Irabazlea Slam Nagusia
2008 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra
2009 Frantzia Frantzia
2010 Irlanda Irlanda
2011 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra
2012 Ingalaterra Ingalaterra
2013 Ingalaterra Ingalaterra
2014 Frantzia Frantzia Frantzia Frantzia
2015 Ingalaterra Ingalaterra
2016 Gales Gales Gales Gales
2017 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra
2018 Frantzia Frantzia
2019 Irlanda Irlanda Irlanda Irlanda
2020 bertan behera¹
2021 Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra Ingalaterra
2022 Irlanda Irlanda Irlanda Irlanda
2023 Irlanda Irlanda Irlanda Irlanda
2024 Ingalaterra Ingalaterra
Taldea Garaipenak Urteak
Ingalaterra Ingalaterra 8 2008, 2011, 2012, 2013, 2015, 2017, 2021, 2024
Irlanda Irlanda 4 2010, 2019, 2022, 2023
Frantzia Frantzia 3 2009, 2014, 2018
Gales Gales 1 2016

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Godwin, Terry. (1984). The International Rugby Championship 1883-1983. Londres: Willows Books ISBN 000218060X..
  2. Henri Garcia, "La fabuleuse histoire du rugby", Minerva, 2004, ISBN 2-8307-0782-6
  3. Vincent Laudet, Caroline Moncel, Sandrine Matichard, Isabelle Calais: "XV de France : Le tournoi à la une", L’Équipe, 2006, ISBN 2-915535-24-8
  4. Rules of the RBS 6 Nations Championship. RBS 6 Nations.
  5. Jean Denis, Histoire Du Tournoi Des Cinq Nations Ou Sans Médailles Ni Couronnes, Farnot, 1979
  6. Scotland: European champions. BBC News 2000-01-31.
  7. 16 mars linternaute.com: Le Tournoi des Cinq Nations officiellement coupe d'Europe des Nations
  8. a b Trueman, Nigel. Rugby Football History. (Noiz kontsultatua: 2018-02-02).
  9. a b (Ingelesez) Six Nations history. 2002 (Noiz kontsultatua: 2018-02-02).
  10. (Ingelesez) Gallagher, Brendan. (2013-02-08). Six Nations 2013: the day John Pullin's England 'turned up' 40 years ago to revive Irish rugby during Troubles. ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2018-02-02).
  11. (Ingelesez) «John Allan's Rugby Tales: Flower of Scotland» RugbyRocks (Noiz kontsultatua: 2021-02-06).
  12. (Frantsesez) «Le premier match de l'Italie aux 6 nations» Memosport 2017-03-15 (Noiz kontsultatua: 2018-02-02).
  13. (Ingelesez) «Guinness Six Nations State of Play: Four teams battle for the title» Six Nations Rugby 2020-10-13 (Noiz kontsultatua: 2020-10-25).
  14. (PDF) The Calcutta Cup: the legacy of a club that died. scottishrugby.org.
  15. About Us. rfu.com.
  16. Massie, Alan. (2000-02-19). Lamenting the sad decline of the fighting Irish. The Scotsman, 31 or..
  17. Ferrie, Kevin. (1999-03-22). Scotland now have quality in quantity. The Herald, 1 or..
  18. Walsh, David. (2005-02-13). Scots torn apart by Irish mean machine. The Sunday Times, Sport 2 or..
  19. (Ingelesez) «Twickenham Stadium» RFU (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  20. (Frantsesez) «Histoire & Valeurs» Stade de France 2015-09-07 (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  21. (Ingelesez) «Facts and Figures» principalitystadium.wales (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  22. (Ingelesez) «Stadio Olimpico - Rome - The Stadium Guide» www.stadiumguide.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  23. (Ingelesez) «Tours of BT Murrayfield Stadium | Scottish Rugby Union» www.scottishrugby.org (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  24. «Home» www.avivastadium.ie (Noiz kontsultatua: 2018-02-09).
  25. rbs6nations.com: Murrayfield stadium
  26. scrum.com: Scotland-Wales 1975
  27. (Ingelesez) «Remaining 2020 Women's Six Nations matches cancelled» Six Nations Rugby 2020-11-10 (Noiz kontsultatua: 2020-11-14).
  28. (Ingelesez) «No winner for U20 Six Nations as Championship cancelled» Six Nations Rugby 2020-08-05 (Noiz kontsultatua: 2020-10-25).
  1. Galesi 1908ko eta 1909ko Slam Nagusiak aitortzen zaizkio; izan ere, Frantzia 1910 arte txapelketan onartua izan ez bazen ere, aurreko bi urteetan Galesko selekzioak, Koroa hirukoitza irabazteaz gain, Frantziari nagusitu zitzaion torneotik kanpo.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]