Paweł Adamowicz: berrikuspenen arteko aldeak
14. lerroa: | 14. lerroa: | ||
[[Kategoria:Poloniako abokatuak]] |
[[Kategoria:Poloniako abokatuak]] |
||
[[Kategoria:Poloniako katolikoak]] |
[[Kategoria:Poloniako katolikoak]] |
||
[[Kategoria:Ohorezko Legioko zaldunak]] |
22:31, 4 maiatza 2020ko berrikusketa
Paweł Bogdan Adamowicz (Gdańsk, Polonia, 1965eko azaroaren 2a - 2019ko urtarrilaren 14a) poloniar politikaria eta abokatua izan zen. 1998tik 2019ra Gdańskeko alkatea izan zen. Piotr Adamowicz kazetaria zuen anaia.
Bizitza
Zuzenbidea ikasi zuen Gdańskeko Unibertsitatean, non ikasle-mugimenduko kide nabarmena bihurtu zen. 1988ko grebako antolatzaileetako bat izateaz gain, greba-komiteko burua izan zen. 1990etik 1993ra unibertsitateko errektoreordea izan zen.
1998an Adamowicz Gdańskeko alkate hautatu zuten. Guztira, sei udal hauteskunde irabazi zituen jarraian alkatetzan jarraituz bere heriotzaren egunera arte.
2019ko urtarrilaren 13an, Gdańskeko Eguberrietako Karitatearen Orkestra Handiaren agertokian, pertsona batek Adamowicz sastakatu zuen. Erasoaren ondorioz, egoera kritikoan eraman zuten erietxera, baina hurrengo egunean hil zen zauri larrietatik ezin osatuz.