Edukira joan

Nerd: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
21. lerroa: 21. lerroa:
[[Kategoria:Arketipo literarioak]]
[[Kategoria:Arketipo literarioak]]
[[Kategoria:Antiintelektualismoa]]
[[Kategoria:Antiintelektualismoa]]
[[Kategoria:Nerd kultura]]

21:36, 15 abuztua 2021ko berrikusketa

Richard Ayoade aktorea. The IT Crowd telesaileko protagonistetako bat (Telesail horietako protagonistei nerd etiketa jarri ahal zitzaien).
Jim Parsons aktorearen irudia graffiti batean. Nerd ezaugarri edo topiko asko batzen zituen berak interpretatzen zuen Sheldon Cooper pertsonaia The Big Bang Theory telesaioan.

Euskarara mailegaturiko nazioarteko hitza da nerd. Nerdo euskal aldaera ere erabili izan da[1]. Giza arketipo bat izendatzeko erabiltzen da. Nerd hitza izen eta adjektibo bezala erabiltzen da euskaraz, pertsona mota bati erreferentzia egiteko.

Nerd etiketa merezi izateko, pertsona batek zaletasun intelektual bereziak agertu beharko lituzke. Zientziak, kosmologia, esate baterako; matematika, teknologia, hizkuntzalaritza... Nerdak batez ere ordenagailuekin izaten dira adituak, eta oso arituak izaten dira beti.

Nerd etiketa norbait zirikatzeko erabiltzen da, baina pertsona batzuek bere buruari egozten diote nerd etiketa, bere buruaz irri egiteko asmoz, gehienetan.

Nerd etiketa, euskaraz, batez ere testuinguru umoretsuan erabiltzen da. Testuinguru honetan, nerdek zaletasun eta dohain intelektual oso aurreratuak izaten dituzte alde batetik, baina, bestetik, gizarte-harremanetarako gaitasun oso eskasa. Nerden arketipo umoretsuetan, nerdek ez dute bere itxura fisikoa bere gizarteko joera nagusietara batere moldatzen, eta harreman afektiboak lortzeko zailtasun handiak izan ohi dituzte. Arketipo umoretsuetan, nerdak harreman fisikoak lortzeko ezintasun erabatekoa duten pertsonak dira. Nerdek haiek bezalako beste nerden lagun taldeetan bakarrik izaten dituzte giza harremanak, eta egiten dituzten txiste eta dauzkaten kultura-erreferentziekin, talde horietatik kanpo ez dute inolako gizarte-arrakastarik izango.

Ikus, gainera

Erreferentziak


Kanpo estekak


Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.