Edukira joan

Sugegorri sudurluze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sugegorri sudurluze
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaSquamata
FamiliaViperidae
GeneroaVipera
Espeziea Vipera ammodytes
Linnaeus, 1758

Sugegorri sudurluzea (Vipera ammodytes) batez ere Balkanetan aurkitzen dugun sugegorria da; iparraldetik Italia ipar-ekialdera eta Errumania hego-mendebalde eta hego-ekialdera; hegoaldetik Zikladeak eta Peloponesoraino hedatzen da.

Helduak 65 cm baino txikiagoak izaten dira, buztana barne. Zenbait ale 90 cm-ra irits daitezke batzuetan. Ekialdeko Europako sudur-apendize nabaria duen sugegorri bakarra. Bere gorputza samar sendoa eta bere buru triangeluarra ezkata txikiz estalirik dago, begi bakoitzaren gainean handia den ezkata bat izan ezik. Aurpegiko ezkata ez da gorantz abiatzen sudur-adarraren gainean.Azkeneko hau 9-20 ezkata txikiz estalirik dago. Gorputz erdian bizkargaineko ezkatez osatutako 21-23 ilarak daude. Kolorea eta marrazkia aldaketarik gabekoa da. Arrak askotan gris argia eta emeak grisaxkak, arrexkak edo arre-gorrixka. Ia beti orno-lerro bat ondo definitua ertza ilunarekin dute, sigi-saga osatuz edo lotuak dauden erronbo serie bat.

Beheko aldea grisaxka, edo arrosa ilunagoak diren orbanekin.Isats-muturraren azpiko atala gorri, horixka edo berdexka izan daiteke. Melanismoa arraroa da.

Europan hiru subespezie aurkitu dira baina haien arteko desberdintasunak ez dira oso garbiak.

Mota askotako habitatan kausitzen den sugea da,baina atsegin dituenak hegal harritsuak dira landaredi eta eguzkiari esposizio ona baldin badago. Labore-lurreko harrizko pareta, baso ireki, eta hartxingadietan ere egoten da . Bere eremuko hegoaldean itsasmailatik 2500m-etara dago.Normalean egunez dago baina batzuetan, bere eremuko alde beroenetan, gautar dela esaten da. Samar odolgabe, patxadatsu eta motela da. Gogaitzen bazaio indarrez txistu egiten du. Ugaztun txiki, hegazti eta muskerraz elikatzen da.

Beste sugegorriak bezala,obobibiparoa da. Arrautzak amaren barruan txitatzen dira erditzeko unea iritsi arte.

Oso pozoitsua da. Bere hozkada beste Europako sugegorrienak baino askoz arriskutsuagoa da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]