Kaixo, aspaldi honetan landare eta animalia izen batzuk aldatu ditut eta arazo bat topatu dut: nola jakin euskarazko izen arruntak? Euskaltzaindiaren Hiztegian intsusa, pago, andura edo lizar bezalako hitzak ditugu, baina Wikipediako izenburuak intsusa beltz, pago arrunt, andura edo lizar arrunt dira. Ez dut erreferentziarik ikusi eta ez dakit nondik atera diren izenburu hauek. Euskaltermen agertzen diren izenez kanpo ez dut beste zerrendarik aurkitu. Politika honetan espezie bakoitzak duen euskarazko izen arrunta izenburutzat erabiltzea adostu zen, baina ez zen zen zehaztu euskarazko izenak non dauden. Bide batez, latinezko izenak ere aldatu egiten dira orrialde batetik bestera.
Beraz, politika hau osatzea proposatzen dut eta horrela idaztea:
Espezieen artikuluetan, izenburutzat erabiliko da espezie horrek euskaraz duen izen arrunta, Euskaltermen araberakoa; halako izenik ez dagoenean, berriz, izen zientifikoa erabiliko da, hots, Wikidatan agertzen dena. Ikus bozketa.
Ez dakit gai hau eztabaidatu eta bozkatu behar den, azken finean politika bera ez baita funtsean aldatuko. Dena den, inork ez badu kontrako iritzirik agertzen, aldaketa txiki hauek neuk egin ditzaket.