Edukira joan

Txubillo

Koordenatuak: 43°19′15″N 2°00′33″W / 43.3207°N 2.0093°W / 43.3207; -2.0093
Wikipedia, Entziklopedia askea
Txubillo
Datu orokorrak
Garaiera181 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°19′15″N 2°00′33″W / 43.3207°N 2.0093°W / 43.3207; -2.0093
MendikateaMendizorrozko mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa

Txubillo, Hiru Txubilloak eta Igeldo mendia ere deitua, Donostiako badiaren mendebaldean eta Igeldo herriaren ekialdean dagoen mendi bat da, 184 metrorekin. Kontxako badiatik ikus daitezkeen hiru tontor nagusietako bat da, Santa Klara uhartearekin eta Urgull mendiarekin batera. Hiru Txubilloak izena Kontxako baitatik mendian ikus daitezkeen hiru gailurrei egiten die erreferentzia. Ekialdekoa da gailur nagusia eta Txubillo izena du; mendebaldekoari Millabier deitzen zaio.[1]

Egun, mendiko gailurrean Monte Igueldo hotela eta Igeldoko jolas-parkea daude. Gailurrera igotzeko Igeldoko funikularra har daiteke. Garai batean itsasargi bat zegoen gailurrean, baina hura eraldatu zuten jolas-parkeko dorrea egiteko eta mendian beherago jarri zuten egungo Igeldoko itsasargia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Tellabide, Josu; Agirresarobe, Asier; 101 bazter Donostiako (55 or.), Alberdania, ISBN 978-84-9868-003-4

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]