Edukira joan

67P/Txuriumov-Gerasimenko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txuriumov-Gerasimenko» orritik birbideratua)
67P/Txuriumov-Gerasimenko
Behaketa
Magnitude absolutua12,9
Gorputz-gurasoaEguzkia
AurkitzaileaKlim Churyumov (en) Itzuli eta Svetlana Gerasimenko
Aurkikuntza-data1969ko urriaren 22a
Aurkikuntza-lekuaAlmaty
Honen izena daramaKlim Churyumov (en) Itzuli eta Svetlana Gerasimenko
Orain duen posizioa ikusi
Orbitaren ezaugarriak
Apoapsis5,68123333245 AU
Periapsis1,243265644018 AU
Ardatzerdi handia3,4622495 AU
Eszentrikotasuna0,640908129745
Orbita-periodoa2.353,07606597 egun
Batezbesteko anomalia8,8599274335 °
Makurdura orbitala7,0402950313 °
Goranzko nodoaren luzera50,135573491 °
Periapsiaren argumentua12,798250034 °
Ezaugarri fisikoak
Diametroa3,4 km
Dentsitatea0,533 g/cm³
Albedoa0,06
Behin-behineko izendapenak1988i
1982 VIII
67P/1975 P1
1976 VII
67P/1969 R1
1969h
1989 VI
1982f
1969 IV

Txuriumov-Gerasimenko kometa (errusieraz: Чурюмова — Герасименко), lehengo izena 67P/Txuriumov-Gerasimenko eta batzuetan 67P/C–G, 67P kometa edo soilik 67P, kometa bat da, oraingo periodo orbitala 6,45 urte, errotazio periodoa 12,4 ordu inguru eta gehienezko abiadura 135.000km/h dituena. Hurrengo perihelioa (Eguzkitik hurbilena) 2015eko abuztuaren 13an izan zen. Kometa guztiek bezala, izena aurkitzaileena du, Klim Ivanovitx Txuriumov eta Svetlana Ivanovna Gerasimenko sobietar astronomoak, lehengo aldiz 1969an ikusi zutena argazki plaka batean.

Txuriumov-Gerasimenko ESAren Rosetta misioaren helburua da. Espazio-ontzia 2004ko martxoaren 2an jaurti zen. Rosetta 2014ko abuztuaren 6an elkartu zen kometarekin eta 2014ko irailaren 10ean orbitaratu. Rosettaren lurreratzailea, Philae, 2014ko azaroaren 12an lurreratu zen, eta kometa nukleoan lurreratzen zen lehen espazio-ontzi bihurtu.

Orbitaren historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oro har, kometak orbitaz bestelakotzen dira Jupiter ondotik igarotzean eta perturbazio bat jasatean. 1959 baino lehen, Txuriumov-Gerasimenko kometaren perihelioa 2,7 ua (400.000.000 km) inguru zen. 1959ko otsailean, Jupiterrekin eragina jasatean, perturbazioak perihelioa txikitu zen 1.3 AU (190,000,000 km) izateraino, eta horrela mantendu da orain arte.

Kometaren 2009ko perihelioaren ondoren, ikertzaileek ikusi zuten errotazio-periodoa 12,76 egunetik 12,4 egunera igaro zela. Badirudi aldaketa hau sublimazioak eragindako indar-momentuagatik dela.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]