UriosteEuskal HerrikoBizkaiko tren geraleku bat da, Ortuella udalerrian kokatuta dagoena. Haren izena gora behera, ez dago Urioste auzoan bertan kokatuta, baizik eta Aiega etxaldean.
Nahiz eta sarbide erabilgarririk izan, nasa eta trenaren arteko tartea dela eta geltokiaren erabilera ez da irisgarria. Arartekoak argitaratutako irisgarritasuna eta garrioaren ikerketa-diagnosiaren arabera, «Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileak ezin du modu autonomoan nasa eta unitate mugikorraren plataformaren arteko desnibela libratu» eta «Burdinbide zerbitzuen eragileak ez dio Mugikortasun Urriko Pertsona erabiltzaileari bermatzen ibilgailutik igo edota jaistea».[2]