Edukira joan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Politikak

Politikak
Wikipedia:Politikak
Lasterbidea
WP:Politikak
Politika formalak
Politika informalak
Beste politika batzuk

Edozein hizkuntzatako Wikipedia guztietan betetzekoak diren oinarrizko arauez gainera, badira Wikipedia bakoitzean (hizkuntzaren, hiztun komunitatearen eta wikilari komunitatearen berezitasunak direla kausa) onartzen diren arau berezi batzuk, politikak deritzenak. Euskal Wikipediak daramatzan urteetan ere, euskal wikilariek politika batzuk onartu dituzte, entziklopedia hau koherentziaz eta albait txukunen lantzen laguntzeko asmoz. Kasu guztietan, Euskal Wikipediako politikak Wikipedia:Bost euskarriak izenekoetan dauden oinarrituta, Wikipedia guztietako politika zehatzak inspiratzen dituzten oinarri eta printzipioak, alegia; Bost Euskarri horiek Wikipedia guztietan berdinak dira eta beraz, ez dira eztabaidagai. Orrialde honek, bada, Euskal Wikipediako politikak azaltzen dizkizu.

Bi motako politikak bereizten dira: politika formalak, bozketa bidez onartutakoak; eta politika informalak, bozketa baten bidez onartu ez direnak eta maiz wikilari baten eskutik ezarritakoak, baino zentzuzkoak direnak, areago denbora pasa ahala, bereziki horiei buruzko eztabaidarik sortu ez bada.

Politika formalak komunitatean irekitako bozketa batean gehiengoz erabakitzen dira. Batzuetan, politika konplexuak direnean, bozketa batzuetan zehar erabaki daitezke. Politika formalak egonkorrak dira eta horiek aldatzeko eztabaida bat ireki behar da, arrazoiak azaltzeko, eta amaieran aurreko bozketa izan behar da, aurreko bertsioaren bozketetan baino parte hartze handiago batekin. Politika formal bat aldatzeko bozketa baten irekiera gutxienez administratzaile baten onespena izan beharko luke. Wikipediako politika formalen orriak administratzaileek bakarrik aldatu ahal izango dituzte, bozketetan erabakitakoaren arabera. Wikipediako politika formalek ez dituzte arautzen politika-gai horri buruzko alderdi guztiak eta horregatik administratzaileek alderdi horiei buruzko irizpide zehatzagoak txertatu ahal izango dituzte politika formaletan, baina argi utziz Txantiloi:Wikipedia iritzia erabiliz ez direla formalak. Badira eztabaidatik kanpo eta bozketaz aldatu ezin daitezkeen politika formalak, legezko kontuak direlako, Wikipedia:Egile eskubideak multzoko politikak, esaterako.

Politika informalak wikilari batek edo wikilari talde batek proposatutako politikak dira, eta bozketa edo adostasun zabal batez onartu ez badira ere, printzipio eta irizpide zentzuzkoak jasotzen dituzte, eta denbora luzean eztabaidatu ez badira, politika sendoak direla esan daiteke. Politika informalak politika formal bihurtu daitezke, horretarako bozketa batek hala onartzen badu. Bozketa hori abiarazteko, ez da beharrezkoa administratzaile baten onespena.

Wikipediako politikek, formalek nahiz informalek, ez dute osatzen arautegi bat. Euskal Wikipedia burokrazia izatea nahi ez duenez, politikak aplikatzerakoan salbuespenak egon daitezke. Salbuespen bat egin behar dela uste baduzu, zabaldu zalantzarik gabe eztabaida-orri bat dagokion artikuluan edo auzian.

Ikus, gainera