Yeşim Ustaoğlu
Yeşim Ustaoğlu | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Sarıkamış (en) , 1960ko azaroaren 18a (64 urte) |
Herrialdea | Turkia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Robert College (en) |
Hizkuntzak | turkiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria eta arkitektoa |
|
Yeşim Ustaoğlu (Kars, 1960ko azaroaren 18a) turkiar zinema zuzendaria da[1], 2008ko Donostiako Nazioarteko Zinemaldian sari nagusia den Urrezko Maskorra irabazi zuena.[2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kars probintzian jaio zen eta Trabzonen hazi zen, Itsaso Beltzaren ertzean. Karadeniz Unibertsitate Teknikoan arkitektura ikasketak egin ondoren Istanbulera joan zen Yıldız Unibertsitate Teknikoan masterra egitera eta arkitekto, kazetari eta zinema kritikari lanetan aritu zen.[3]
Hainbat laburmetrai egin zituen eta sariak irabazi zituen, eta 1994an lehenengo film luzea egin zuen, İz ("Arrastoa") izenekoa. Film hau Moskuko Nazioarteko Zinema Jaialdian erakutsi zen[4]. 1999an Güneşe Yolculuk ("Eguzkitara bidaia") filmak nazioarteko arrakasta izan zuen turkiar baten eta kurdo baten arteko diskidetasuna azaltzen baitu.
2008an Donostiako Nazioarteko Zinemaldian Pandora'nın Kutusu ("Pandoraren kutxa") filmarekin Urrezko Maskorra irabazi zuen. Emakumezko batek Urrezko Maskorra lortzen zuen lehenengo aldia izan zen.[5]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Year | Filmea | Euskaraz | Oharrak |
---|---|---|---|
1984 | Bir Anı Yakalamak | Momentua harrapatu | laburmetraia |
1989 | Magnafantagna | Magnafantagna | laburmetraia |
1990 | Düet | Duetoa | laburmetraia |
1992 | Otel | Hotela | laburmetraia |
1994 | Iz | Arrastoa | Lehenengo film luzea |
1999 | Güneşe Yolculuk | Eguzkitara bidaia | Berlinalen, "Aingeru urdina" saria |
2003 | Bulutları Beklerken | Hodeien zain | |
2004 | Sırtlarındaki Hayat | Bizitza sorbalda gainetan | laburmetri dokumentala |
2008 | Pandora'nın Kutusu | Pandoraren kutxa | Donostiako Nazioarteko Zinemaldian, Urrezko Maskorra saria |
2012 | Araf | Araf | |
2016 | Tereddüt | Argi iluna | Antalyako Zinemaldian hainbat sari |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Dönmez-Colin, Gönül. (2006). Cinemas of the Other: A Personal Journey with Film-makers from the Middle East and Central Asia. Intellect ISBN 978-1-84150-143-7. (Noiz kontsultatua: 2024-09-21).
- ↑ «'Pandoranin kutusu' filmari eman diote Urrezko Maskorra» Berria 2008-09-27 (Noiz kontsultatua: 2024-09-21).
- ↑ Arslan, Müjde. (2010). Yeşim Ustaoğlu : su, ölüm ve yolculuk (Birinci basım ed.). Beyoğlu, İstanbul ISBN 9786051030937..
- ↑ «Московский Международный кинофестиваль» 46.moscowfilmfestival.ru (Noiz kontsultatua: 2024-09-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) Fernández, Harri X.. (2023-09-21). «Le voy a dar un dato sobre... el Zinemaldia» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-09-21).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zuzendariaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)