Academia.eduAcademia.edu

Erdi Aroko euskararen historia kanpotik eta barnetik

Lan honetan Erdi Aroko euskararen kanpoko eta barneko historia laburra aurkezten dugu. Kanpoko historiari dagokionez, orduan euskarak zukeen hedaduraz, elebitasun egoeraz eta bestelako gaiez dihardugu. Barne historiari dagokionez, Erdi Aroko euskarak zituen ezaugarri fonologiko, morfologiko eta sintaktikoak azalduko ditugu. Amaieran ondorio gisa Erdi Aroko euskararen periodizazio zirriborro bat aurkeztuko dugu.

ANUARIO DEL SEMINARIO DE FILOLOGÍA VASCA «JULIO DE URQUIJO» International Journal of Basque Linguistics and Philology XLVI-2 2012 © «Julio Urkixo» Euskal Filologia Instituto-Mintegia Instituto-Seminario de Filología Vasca «Julio de Urquijo» «Julio Urkixo» Basque Philology Seminar Institute © Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua ISSN: 0582-6152 Depósito legal / Lege gordailua: BI - 794-07 ANUARIO DEL SEMINARIO DE FILOLOGÍA VASCA "JULIO DE URQUIJO" International Journal of Basque Linguistics and Philology ASJU, xlvi-2, 2012 Jorge Etxague Burgos, Arrasateko Erreketaren Eresiak eta Erdi Aroko madarikazioformula eklesiastikoak: sumi aditz erroaren inguruan . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 1 F. Borja Aginagalde eta Blanca Urgell, xvi. mendeko mendebaldeko lekukotasun berri bat: Sarasketa hiztegitxoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 13 Iñaki Aldekoa Beitia, Graciosoaren figura Barrutiaren teatroan . . . . . . . . . . . . . . . . . 31 Eider Rodríguez Martín, La influencia de la biografía de Joseba Sarrionandia en la recepción crítica de su obra . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 53 Urtzi Reguero Ugarte, Erdi Aroko euskararen historia kanpotik eta barnetik . . . . . 63 Ander Egurtzegi, Hugo Ernst Schuchardt: bibliografía vasca . . . . . . . . . . . . . . . . . . 161 Ariane Ensunza Aldamizetxebarria, Gernika-Lumoko euskararen aldakortasuna: aldagai fonetiko zenbait . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 177 José Andrés Alonso de la Fuente, Noticias de lingüística histórica (III) . . . . . . . . . 245 Beatriz Fernández, -(k)i eta -ra . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 257 Maitena Etxebarria, Bilingüismo y realidad sociolingüística de la lengua del grupo Wayuu en el Caribe Colombiano . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 271 Liburu berriak / Reseñas / Reviews Peter Austin y Julia Sallabank (eds.), The Cambridge Handbook of Endangered Languages, Cambridge University Press, Cambridge, 2011, 578 pp. (Camilo Enrique Díaz Romero) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 295 Bernhard Hurch (ed.), Seberino Bernardo de Quirós, Arte y Vocabulario del Idioma Huasteco (1711), Lingüística Misionera 3, Iberoamericana-Vervuert, Madrid, 2013, 256 pp. (Camilo Enrique Díaz Romero) . . . . . . . . . . . . . . . . . . 305 ISSN: 0582-6152 [XLVI-2] 9 770582 615466 ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK Urtzi Reguero Ugarte UPV/EHU Laburpena Lan honetan Erdi Aroko euskararen kanpoko eta barneko historia laburra aurkezten dugu. Kanpoko historiari dagokionez, orduan euskarak zukeen hedaduraz, elebitasun egoeraz eta bestelako gaiez dihardugu. Barne historiari dagokionez, Erdi Aroko euskarak zituen ezaugarri fonologiko, morfologiko eta sintaktikoak azalduko ditugu. Amaieran ondorio gisa Erdi Aroko euskararen periodizazio zirriborro bat aurkeztuko dugu. Abstract In this approach we attempt to present an external and internal history of the Basque in the Middle Age. About the external history, we go depth into the extension of the Basque, about the situation of bilingualism and other interesting themes. In relation to the internal history, we will present phonological, morphological and syntactical characteristic of medieval Basque. At the end, we will present a draft of the periodization of the Basque in the Middle Age. 1. Sarrera* 1.1. Lanaren helburua eta egitura Lan honen helburua Erdi Aroko euskara1 hobeto ezagutzea eta euskararen dialektalizazioa nola abiatu zen ulertzeko argi pixka bat aurkitzea da. Erdi Aroko euskararen gramatika historikoa, edo bestela esanda, historia da lan honetan dakarguna, historia Mitxelenak (1964b: 39) emandako bi zentzuetan, alegia: Cuando el término historia aparece relacionado de una u otra manera con una lengua, se debería tener muy presente una distinción esencial: la que separa la histo* Lan hau Erdi Aroko euskara: dialektalizazioaren hastapenetarantz gure master tesian oinarritzen da eta beste bi artikuluren osagarri (ik. Reguero 2011b eta 2013a) da. Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/ EHU) 2010/2011 ikasturtean lau urtetarako emandako Ikertzaileen prestakuntzarako laguntza-ri esker burutu ahal izan da (kodea: PIF10/2010/PIF10017). Ezin utz nitzake eskertu gabe Ricardo Gómez lanaren zuzendari eta zuzentzaile bezala izandako pazientziagatik eta Iñaki Camino eta Joseba Lakarra epaimahaikide (eta irakasle) bezala egindako iruzkin eta oharrengatik. Esan beharrik ez dago dauden huts guztiak nire-nireak direla. UFI 11/14 formazio eta ikerketa taldearen baitan kokatzen da argitalpen hau. 1 Arazo terminologiko batekin aurkitzen gara hemen: euskara gaur darabilgun hizkuntza da, baina beste izenik ezean, Antzin Aroan eta Erdi Aroan hitz egin ziren euskararen aurreko egoerei ere euskara deitu diegu, jakitun garelarik garai hauetako euskarak ez zirela berdinak eta, ezinbestean, hizkuntzak aldaketa jasan duela. [ASJU, XLVI-2, 2012, 63-160] 64 URTZI REGUERO UGARTE ria interna de la lengua, que se atiene a los datos que nos proporcionan los documentos lingüísticos en cuanto tales, de la historia externa, que no es otra que la del pueblo al cual ha servido de vehículo principal o único de comunicación, y la del territorio donde ha estado en uso. La distinción tiene buenos fundamentos no sólo en el orden del conocimiento, sino también en el orden de la realidad. Por una parte, es posible construir la historia de una lengua sin conceder más que una atención marginal a los acontecimientos históricos externos, como también puede suceder que conozcamos bastante bien la historia de un país en un período determinado sin que por ello poseamos sino una información fragmentaria sobre su situación lingüística. Erdi Aroko euskararen historia, beraz, bi zentzutan aztertuko dugu; batetik, hizkuntzaren beraren historia (barne historia) eta, bestetik, hizkuntza hori erabili zukeen herriaren historia (kanpo historia). Horretarako, hasteko, ikergaiaren egoera zertan den, ikertzaile nagusiak zein izan diren eta orain arteko proposamenak zein izan diren eta nolakoak izan diren laburki aurkeztuko dugu (§2.2). Hau eginda, Erdi Aroko euskararen kanpo historiaz jardungo dugu (§3). Atal honetan, besteak beste, historiaren gorabeherez (§3.1), euskarak izan zitzakeen hedaduraz eta mugez (§3.2) eta eleaniztasun egoeraz (§3.3) jardungo dugu. Kanpo historiaren zatia amaituta, Erdi Aroko euskararen barne historiaz arituko gara (§4); hau da, Erdi Aroko euskararen bilakabide eta ezaugarri fonologiko, morfologiko eta sintaktikoez arituko gara. Lanerako erabili ditugun datuak beste lan batean eman ditugu ezagutzera (Reguero 2011b); halaber, azterketaren ondoren egon litezkeen ondorio dialektologikoak ere beste lan batean jaso ditugu (Reguero 2013a). Mitxelenak (1963) hizkuntzaren historia eta protohistoria definitzeko darabiltzan irizpideen arabera, Erdi Aroko euskara protohistorian koka genezake, alegia, urri eta mugatua izan arren lekukotuta dagoen hizkuntza egoera da Erdi Arokoa. Lekukotasun hauek aintzat hartu ditugu Erdi Aroko hizkuntza ezagutu eta ondoren Euskara Batu Zaharra (EBZ) berreraikitzen saiatzeko edo, behintzat, nolakoa zatekeen ezagutzeko. Lanaren ulertzea errazte aldera, lagungarri gisa, mapa zenbait sartu ditugu; batzuk gureak dira, besteak bibliografiatik atereak; hori dela eta, azken hauetan beti aipatzen da iturria. Gureak behin-behinekoak dira, eta erabili ditugun datuen arabera egin dira. Hauen helburua ezaugarri bataren edo bestearen hedadura zein izan zitekeen irudikatzea izan da. Beraz, marraztutako mugak gutxi gorabeherakoak dira eta, bestalde, mapa hauetan zeharka isla litekeen Euskal Herri historikotik kanpoko euskararen hedadura ez da zehatza. 2. Erdi Aroko euskararen azterketarantz Euskararen historiaren eta protohistoriaren ezagutzan sakontzeko Erdi Aroko euskara ezagutzea ezinbestekoa da. Hain zuen ere, gogoratu behar da Erdi Aroko euskara protohistorian sartzen dela, izan ere, urriak izan arren, garai hartako euskararen izaeraren berri eman diezaguketen ezaugarriak topa baititzakegu. Atal honetan Erdi Aroko euskararen azterketaren egoera aurkeztuko dugu laburki, baita azterketa honen garrantzia azpimarratu ere. Halaber, Erdi Aroko euskara aztertzeko ditugun iturri motak aurkeztuko ditugu. ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 65 2.1. Sarrera Erdi Aroko euskara v. mendetik xv. mendera arteko garai luzean hitz egin zen euskara genuke, beti ere hizkuntzaz barneko irizpideak erabiliz Lakarrak (1997a: 156) egindako periodizazioaren arabera. Beste lan batean, ordea (Gorrochategui & Lakarra 2001: 429), Erdi Aroko euskara (“vasco medieval”) xi-xv. mende bitarteko euskara izendatzeko erabiltzen da. Lehenengo periodizazioaren arabera, akitanieraren (c. i-iii. mendeak) eta euskara arkaikoaren (1545-1600) artean kokatuko litzateke Erdi Aroko euskara.2 Akitaniera Erdi Aroko euskaratik bereizteko arrazoi nagusiak hauexek dira Lakarraren ustez: hitz eraketako bilakabideak, hots, elkarketa eta eratorpeneko bokal erorketak eta neutralizazioak, kontsonante erorketak eta aldaketak gertatzea. Bilakabide honen aztarnarik ez da Akitaniako euskaran; bai, ordea, Erdi Arokoan. Bestalde, euskara arkaikoa deitzen duen horren garaia, alegia 1545 urtetik (hots, lehen lekukotasun luzeak hasten diren garaitik) 1600 bitartekoa, funtsean Erdi Arokoaren berdina dela baieztatzen du, eta biak bereizteko arrazoi bakarra lekukotasun kopurua da. Lakarrak berak (1997a: 516) aitortzen duen bezala, periodizazio hau zirriborro bat besterik ez da.3 Bertan euskararen aroak aurkeztu eta aro edo garai hauen arteko ezberdintasun gutxi batzuk ematen dira, kuantitatiboki urriak badira ere, kualitatiboki garrantzitsuak direnak nolanahi ere. Ezaugarri hauetan sakontzea eta gehiago aztertzea beharrezkoa da zirriborroa izango ez den periodizazioa egiteko; horretarako, Gorrochategui eta Lakarrari (2001) jarraituz, periodo bakoitzean zehaztasun gehiago eman beharko lirateke eta, horrez gain, garaiak sakonago aztertu eta periodo luzeak direnean, Erdi Arokoa kasu, azpi-aroak ere bereizi beharko lirateke. Periodizazio bat edo bestea hartu (esan nahi da, 1997koa edo 2001ekoa), ikus daiteke Erdi Arokoa dela garairik luzeena. Gainerako periodoak 100 urteren bueltan dabiltza akitaniera salbu (hiru mende). Erdi Arokoa da, alde handiz gainera, denbora gehien hartzen duena: lehen periodizazio saioan hamar mende; bigarrengoan, aurrekoaren erdia, bost mende. Honen arrazoia, bistan da, lekukotasun gabezia eta urritasuna da (ik. orain lan honetan §2.3), baina baita garai horretan Euskara Batu Zaharra kokatzeko beharra ere. Diakronista bezala, eta hizkuntza denboran zehar aldatzen doala onartzen badugu, ezinbestean onartu beharrean gaude Erdi Aroko euskara ez dela bat eta bakarra, alegia v. mendeko (edo xi. mendeko) eta xv. mendeko euskaren artean desberdintasunak egongo zirela pentsa genezake. Hamar mende hizkuntzaren garapenean asko izan daitezke, eta aldaketa handiak eta txikiagoak gerta zitezkeen. Beraz, Lakarraren periodizazioaren barnean, Erdi Aroko euskara deitu zaion horretan hainbat periodo bereiz litezkeelakoan gaude (ik. orain lan honetan §5). Mitxelena (1981) uste onean bazebilen, euskararen dialekto historikoen aitzindari datekeen Euskara Batu Zaharra vi. mendean hitz egin zen. Beraz, guri dagokigun ga2 Bigarrenean ere bai, baina azken honetan iii-xi. mendeen tartea ez da inongo garaitan sartzen, agian mende horietan dagoen lekukotasun ezagatik, eta mende horietan kokatu behar litzatekeelako Mitxelenak 1981ean proposatutako Euskara Batu Zaharra. 3 2001ekoa aurrekoa baino garatuxeagoa da, datu eta zehaztasun gehiago ematen dira. 66 URTZI REGUERO UGARTE raian “sortu” zen euskara batu hura. Erdi Aroko azken garaietara bagoaz, ordea, euskara dialektoetan bereizirik dagoela nabarmen ikus daiteke. Agi denez, Erdi Aroan euskararen bilakabidean aldaketa handiak gertatu ziren eta, beste edozein garaitan gerta zitekeen bezala, konbergentzia eta dibergentzia handiak gertatu ziren. Hizkuntzan gertatutako bateratze eta bereizte fenomeno hauek gizartearen baitan gertatutako aldaketek eragindakoak dira, hein batean bederen. Hizkuntzalarion lana da historialarien laguntzaz, eta gizartearen historia eta garapena ezagutuz, hizkuntzaren konbergentzia eta dibergentzia noiz, nola eta zergatik gertatu ziren azaltzea. 2.2. Erdi Aroko euskara ezagutzeko garrantzia, arazoak eta iturri motak Azken urteetan Erdi Aroko euskara gutxi aztertu bada ere, inondik inora, Erdi Aroko euskara aztertzeak ez du garrantzia gutxi. Lacarrak (1957: 20-21) bere lan bikainean Erdi Aroko euskara aztertzeak duen garrantziaz esan zuena dakargu hona; luze xamarra izan arren, bere horretan sinatuko genuke: El interés que puede tener este estudio de las reliquias de la lengua vasca que nos trasmiten los textos medievales, no necesita ponderación. Sería absurdo el intentar hacer etimología basándose tan sólo en el vascuence actual; toda lengua evoluciona al correr de los años, y si hoy reconstruimos el castellano hablado hace 500 u 800 años, lo mismo debe intentarse con el vascuence. Es verdad que son pocos y pobres los textos que nos han llegado de esta lengua, pero por pobres que sean deben ser utilizados al máximum si queremos señalar unas leyes generales de evolución del idioma, si queremos conocer el desgaste que éste ha sufrido en el hablar cotidiano, pues sería ingenuo pensar que hoy se habla exactamente igual que hace 800 años. Por eso me parece un tanto aventurado, a mí profano en estas materias, el querer explicar por el vascuence actual inscripciones de época romana, o el relacionar el vascuence actual con el caucásico o con cualquier otra lengua remota en el espacio y en el tiempo. Parece más lógico proceder como se ha procedido, por ejemplo, en el estudio de las lenguas románicas, y remontarse paulatinamente hasta mil años atrás y si se puede hasta los dos mil años, mejor. Si sería absurdo establecer comparaciones entre el castellano actual y el latín, prescindiendo de las formas romances medievales, no parece lógico reconstruir el vascuence de los tiempos ibéricos a base de tan sólo del vascuence actual, sin tener en cuenta el de los siglos intermedios. Euskararen historiaren eta protohistoriaren ezagutzan aurrera joan nahi badugu, euskararen bilakabidea nolakoa izan den ezagutu nahi badugu eta atzera joanaz aitzineuskara berreraiki nahi badugu, ezin dezakegu Erdi Aroko euskara aztertu gabe bazterrean utzi. Beharrezko dugu, beraz, orduko lekukotasunak bildu eta aztertzea; halaber, lekukotasunon maiztasuna, kokagunea eta interesgarri diren beste hainbat datu ere begiratzekoak dira. Urriak dira, zoritxarrez, Erdi Aroko euskara aztertzeko ditugun testu edo lekukotasunak; eta honek arazoak sortzen ditu garai hartako euskara aztertzeko orduan. Arazo honi, bestalde, euskarazko lekukotasunak erdaraz idatzitako testuetan eta erdaren grafia sistemaren arabera idatzita egoteak dakarren arazoa gehitu behar zaio. Era berean, ez dakigu dokumentuaren idazleak euskaraz zekien eta, beraz, esaten zenaren, entzuten zuenaren eta idazten zuenaren artean gaizki-ulertuak, gaizki-entzunak, etab. egon zitezkeen. ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 67 Gainera, lekukotasunen interpretazioak ere hainbat izan daitezke, batetik ez delako ondo ulertzen idatzita dagoena. Esaterako, Garai herriko hilarri batean Mitxelenak (TAV, §2.1.2) iauninco irakurtzen badu ere, nuninco ere irakur liteke (Azkarate & García Camino 1996: 143). Bestetik, testua ondo irakur daitekeen kasuetan ere, irakurritakoari hizkuntzalariek eman diezaieketen interpretazioan ezberdintasunak egon litezke. Zailtasunak eta oztopoak ugariak izan arren, hauek ezin izan daitezke lan ez egiteko aitzakia. Dakigula, ez dago euskarazko Erdi Aroko (xv. mendea baino lehenagoko) testu luzerik, baina gogora dezagun Caro Barojak esandakoa (1969: 105): Pero, en fin, dentro del conjunto de textos romances, de un grupo u otro, quedan, como incrustadas, palabras vascas; y dentro del vocabulario vasco quedan, también, a modo de incrustaciones, una serie de palabras latinas de aspecto arcaico, que a veces, no entran en el sistema de cambios fonéticos que se impone en la Romania a partir de unas fechas. Emandako aipuan Caro Barojak aipatzen dituen “palabras incustradas” horiek Erdi Aroko erdal testuetan agertzen diren euskarazko hitzak, esaldi laburrak, toponimoak eta glosak dira. Bestalde, euskal hiztegian “a modo de incustraciones” dauden erdal hitz horiek ez dira latinetik hartutako maileguak besterik; behin euskaran sartuta euskararen bilakabidea jasan duten hitzak alegia. Maileguon analisiak beste modu batera ezagut ezin genitzakeen bilakabideak ezagutzeko aukera ematen digu. Lekukotasunen urritasunaren gainetik zientziak eta, bereziki, euskal hizkuntzalaritzak aurrera egingo badu, beharrezkoa da lekukotasun urritasunak dakartzan oztopo eta zailtasunak gainditzen lagunduko diguten hizkuntzalari eta filologoen armak zorroztea. Jarraian Erdi Aroko euskara aztertzeko ditugun lekukotasunak aurkeztuko ditugu; ikusiko denez, ugarienak pertsona eta leku izenak dira, baina erdaraz idatzitako testuetan euskarazko bestelako hitz bat edo beste aurki daiteke, baita kasuren batean testu labur bat ere. Horretaz gain, euskaraz idatzitako bi glosa ere baditugu. 2.2.1. Onomastika Erdi Aroko euskararen lekukotasun ugariena onomastikari dagokio, alegia, euskarazko jatorria duten leku eta pertsona izenak dira. Orduko dokumentu askotan agertzen dira euskarazkoak diren izenok. Badira gure artean datu hauek bildu eta aurkeztu dituzten hainbat lan (ik. Reguero 2011b). Beste datu gehiagorik ezean, onomastika eta, bereziki, toponimia da, arriskuak arrisku, Erdi Aroko euskara ezagutzeko iturri baliagarriena; baita euskara galdua den eremuetako euskara nolakoa zen jakiteko dukegun iturrietarik nagusienetakoa. Toponimo hauek eman dezaketen informazioa oso mugatua da. Besteak beste, bilakabide fonologiko batzuen berri eman dezakete; esaterako, Xemen (1366) edo Xuloaga (1454) aurkitzen baditugu Erdi Aroko dokumentuetan, pentsa genezake ordurako sabaikaritze adierazkorra indarrean zela4 (Oñederra 1990: 24 edo lan honetan §4.1.2.7). 4 Akitanieraz bilakabide hau indarrean bide zen. Gorrochateguik eta Lakarrak (2001: 431) gogorarazten dutenez, Rhin inguruan agertu ziren zilarrezko xafletako Xembus izeneko <x> grafemak sabaikaria adieraz lezake. 68 URTZI REGUERO UGARTE Horretaz gain, morfologiaz ere datu gutxi batzuk eskura daitezke: -ko atzizki txikigarriaren erabilera pertsona izenetan, -eta, -aga leku izenetan, etab. Eratorpen morfonologikoaz eta hitz-elkarketaz ere informaziorik lor daiteke, gertatzen diren hots galerak eta aldaketak esate baterako. Sintaxiaz, ordea, ezer gutxi eskura dezakegu onomastikatik; Gehienez ere aditz trinkoa daraman ezizen bat edo bestek eman diezaguke informazio apurren bat, baina dakigunaz gain askoz gehiagorik ez. Hona halako bi adibide: Gari dario (Etxarren, 1366), Pero Pascoal badarraiçu (Lizarra, 1366). Hitz ordenaz zer esana izan lezakete Erdi Aroko lekukotasunek; esaterako, ohiko hurrenkera [I + Adj] dela eta [Gen + I] edo [I + Gen] hurrenkerak daudela, etab. Egun edo euskararen historian zehar erabilitako izen-abizenen jatorria, hauek historian zehar izan duten garapena, etab. aztertzeko aukera ere ematen dute, baina hau gure lanetik kanpo geratzen da. Onomastikarekin, hala ere, kontuz eta zuhurtzia handiz ibili beharra dago. Besteak beste, demagun pertsona izenen artean, dokumentu eta urte berean, Echauerçe eta Echeuerri agertzen direla, alegia, lehen elementu bera duten bi hitz elkartu, baina batean aldaketa gertatu da eta bestean ez. Hemen bi aukera ditugu: lehena, bi pertsonak leku berekoak dira eta hitz-elkarketa legea ez da erabat gertatu; bigarrena, bi pertsonak, nahiz eta leku bereko dokumentuan agertzen diren, ez dira leku berekoak. A priori ezin genezake bataren edo bestearen alde egin, baina lekukotasunen azterketa sistematikoa lagungarri izan liteke halako zalantzak argitu eta aldaketa nondik nora eta noiz zabaldu zen zehazteko. Antzeko zerbait gerta liteke toponimoekin. Dokumentu batean leku izen bat ager daiteke, dokumentua agertu den herrian ez dagoena, baizik beste eskualde batean, eta bilakabide konkretu bat erakusten duena. Kasu horretan nongoa da bilakabidea, dokumentua agertu den herrikoa ala toponimoa dagokion herrikoa? Halaber, onomastikak ekar dezakeen beste arazo bat hauxe da, alegia, hizkuntza arruntean gertatzen diren bilakabideak batzuetan ez dira gertatzen edo ez dira idatziz adierazten. Tentuz ibili ezean, arriskutsua izan liteke hau, batez ere bilakabideen kronologia finkatzeko orduan. Susmagarri izan litezkeen kasuak azpimarratu eta susmagarri ez diren kasuekin konparatzea izan liteke bidea.5 Onomastikaz ari garela, ezin ahantz dezakegu Mitxelenak esandakoa (1961b: 245): En efecto, los nombres propios —que estrictamente no significan nada, sino que se limitan a designar— son el objetivo lingüístico menos apropiado para fundar sobre ellos conclusiones sólidas: por desgracia, dentro de éstos son precisamente los nombres de persona —con su movilidad, su sujeción a la moda, etc.— los de manejo más difícil. Las inferencias que de ellos se obtengan no podrán ser, por lo tanto, más que probabilísticas. En otras palabras, un puñado de nombres propios no nos autoriza a emitir los juicios categóricos que tres o cuatro líneas de textos seguidos fundamentarían sin trabajo. 5 Susmagarria noiz den eta noiz ez den zehaztea ez da beti erraza. Askotan eskribaua itxura jasoa ematen saiatzen da toponimo edo antroponimo bati (gogora Aceari vs. Acenari kasua). Kontradibide garbirik ezean nekeza da halako zuzenketa baten aurrean gauden ala forma erabiliaren artean gauden erabakitzen. ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 69 Nolanahi ere, Mitxelenak berak (1982a) esan bezala, toponimoak aztertzea ez da uste bezain antzua, ez behintzat ausardiaz aztertzen badira. Toponimiak eta, oro har, izen bereziek hizkuntzari buruzko datu andana eman dezakete; besteak beste, non hitz egin zen, nolako hizkuntza zen, bilakabideak non gertatu ziren, hizkuntzaren egitura zaharrak zein ziren eta beste hainbat informazio. Maiz antroponimia eta toponimia biak batera joan ohi dira, pertsona izenek pertsonaren jatorria adierazten duen deitura baitaramate: batzuek euskara hutsezko egituran: Ansso Azcayneco (1364), Miquel Iturrico, Miguel Periz mendico (1366); beste batzuek gaztelerazko egituran: Iohan de Mendiribarren (1366), Enaut de Larçabau (1353); hibridoak ere badira: Johan de Muruco (1364) edo Garchot de landa arteko (1366). Antroponimoei dagokienez, hainbat motatakoak aurki ditzakegu, batzuk besteak baino konplexuagoak direnak. Sinpleenen artean izen edo adjektiboez lagundutako pertsona izenak ditugu: Miguel Mearra, Garcia Suri, Garcia Lucea eta Lope Eger (Nafarroa, 1366). Hauetan izenak bakunak (aurrekoen modukoak) edo konplexuak izan daitezke: Mikel Periz musu gorri (1366), esaterako. Ziurrenik, izenari laguntzen dioten adjektibo edo izen hauek dagokion pertsonaren nortasunari, izaerari, ezaugarri fisikoari edo bestelako ezaugarri bati egiten diote erreferentzia. Adjektibo eta izenekin batera, aditz trinkoa ere eraman dezakete izenek; goraxeago aipatu ditugu halako bi kasu: Gari dario, Pero Pascoal badarraiçu (1366). Orpustanek (1999: 223 eta 307) Garcia ator (1103) eta Pero Sanchiz dicho atorr (1366) horietan hator aginterazko forma dakusa. Esan izan da antroponimoak sortzeko erabilitako hizkuntzak ez duela zertan izena daraman pertsonak darabilen hizkuntza berekoa izan. Pertsona izenak modaren araberakoak izan daitezke, eta Erdi Aroan ere erdaldunek euskarazko izenak izan zitzaketen moda dela eta. Eneco izenekoek erdaraz soilik hitz egin zezaketen, baina antroponimoetan euskararen izen morfologiako elementuak egoteak —Miquel Iturrico, Sanso Urraquarena— euskara erabiltzen zela adieraz edo iradoki dezake. Euskarazko toponimia agertzen den kasuetan euskarak bertan izan duen presentziaz zalantza gutxiago izan dezakegu; areago, toponimian ere izen morfologiako elementuak agertzen badira. Antroponimoak eta toponimoak leku berean lekukotzeak euskara hitz egiten zela adierazten du zalantza handiegirik gabe. 2.2.2. Hitz solteak, esaldiak eta testu laburrak Onomastikarekin batera, hitz solte eta esaldi zein testu laburren bat edo beste azaltzen da Erdi Aroko lekukotasunen artean, baina, tamalez, aurrekoak baino nabarmen gutxiago dira. Hauetariko gehienak, denak ez badira, Mitxelenak TAVen bildu eta aztertu zituen. Orpustanek ere (1999: 204-216) aztertzen ditu. Maiz ezin dezakegu esan lekukotasuna euskarazko hitz soltea den ala leku izena den. Mitxelenak (TAV, §2.2) Erdi Aroko dokumentuetako hainbat lekukotasun hitz soltetzat hartzen ditu, baina leku izenak ere izan zitezkeen. Are gehiago, erdarazko testua osorik irakurrita leku izena dela baieztatzea errazago bide da ezen ez hitz soltea dela baieztatzea. 70 URTZI REGUERO UGARTE Hona adibideak: de illo fonte qui vocatur Lamiturri [Donemiliaga, 945; TAV, §2.2.1] vinea que est iuxta caminum de Urbavide [Leire, 1090; TAV, §2.2.2] la carrera que es clamada Legariavidea [Iratxe, 1321; TAV, §2.2.2] unam pieçam que est in Subiça et est prope illa ecclesia in Liçaverria [Iratxe, 1061; TAV, §2.2.3] in villa que nominatur Iriverri [SJuan, d.g.; TAV, §2.2.3] que apellatur Bazterreco ardançea [Iratxe, 1164; TAV, §2.2.4] aliam peçam seminaturam de I kaficio tritici que peça vocatur Iriondoco soroa [SJuan, d.g.; TAV, §2.2.4] pieça clamada Ançare Soroa… pieça que se llama Varace Çarra [Iratxe, 1397; TAV, §2.2.4] ena era que es clamada Larraynçuria [SJuan, d.g.; TAV, §2.2.4] Bistan denez, lekukotasun hauetako euskarazko elementuak hitz solte izatetik baino toponimo izatetik gertuago bide daude; izan ere, apellatur, vocatur, clamada eta in bezalakoen ostean datoz. Nolanahi ere, toponimian agertzen diren hitzak inoiz eguneroko hizkuntzan erabili izan direla pentsatzea zentzuzkoa dirudi. Gainera, batzuetan ez da argi geratzen non egon daitekeen toponimoen eta izen arrunten edo egituren arteko muga. Alegia, hiztunak baratze zaharra toponimo edo leku baten izen berezi bezala erabiltzen du ala berria ez den eta izen zehatzik ez duen baratzeari deitzeko erabiltzen du? Gauza bera gertatzen da goiko adibideetako Antzaren soroarekin, Bazterreko ardantzearekin eta Iriondoko soroarekin. Halaber, Orreagako 1284ko saroi zerrendan agertzen den la somera muga horretako muga ez ote da toponimoa baino hitz soltea? Muga hitza bera maiz lekukotzen da Erdi Aroko lekukotasunetan: “illos terminos uel mugas de Mendigorria” (Abarzuza, 1194; Jimeno & Jimeno 1998), “los dos moiones e mugas de piedra” (Zizurkil, 1389), etab. Azken finean, gaur edo historikoki toponimoak direnak lehenago hitzak edo egiturak, oro har, arruntak ziren, izen berezietatik, santu izenetatik edo halako beste bideren batetik datozen toponimoak salbu. Esan nahi baita, toponimoak, aipatutako salbuespenak salbuespen, hizkuntzan erabilera arrunta duten hitzetatik sortzen dira eta, nolabait, hitz arruntok leku jakin bat izendatzeko erabiltzean sortzen da toponimoa. Badira, halaz ere, Erdi Aroko euskaraz erabiltzen ziren hitzen, alegia, toponimo ez diren hitz solteen lekukotasun gutxi baina ziur batzuk ere. Besteak beste, 1167 urteko Iruñeko Gotzain On Pedro eta On Vela kondearen arteko akordiozko testuan (TAV, §2.2.11): unamaiçter, buruçagui (biak birritan, nahiz eta lehena grafia ezberdinez lekukotu). Bi hitzok ezagunak dira egun. Lehenaren etimologia *unai-maizter, alegia ‘behi-zainen maizterra’-edo da. Bigarrenaren etimologia zailxeagoa bide da: badirudi *buru+zani izan daitekeela (FHV, §21.6, 415. or. 16. oharra). xiv. mendeko Nafarroako Foru Orokorrean ere (TAV, §2.2.13) badira hainbat hitz solte: Opilarinçada eta opil arinçada.6 Euskarazko opil bide da ogi eta ardoan ze- 6 Hitz soltetzat eman badugu ere, gogoan izan behar da zerga baten izena dela opil arinçada. Hala ere, opil hitz solte bezala agertzen da Irantzuko Liburu Gorria-n, ziurrenik euskaratik hartutako mailegu bezala: sueldos e opila (xiii. mendea). ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 71 tzan zergaren izenean agertzen den hitza.7 Dokumentu berean açaguerrico izeneko zerga ere agertzen da birritan, ondoan azalpen hau daramala: “aqueylla pecha deve ser quoanto un ome puede levar en el onbro”. Mitxelenaren arabera (TAV, 53. or.) bi zatikatze izan ditzake hitzak: -aguerrico edo -guerrico. Lehenengo kasuan ‘ageriko, agerian dagoena’ genuke; bigarrenean ‘gerriko, gerriari dagokiona’. Lehenengo elementuari dagokionez, ez dago batere garbi, Mitxelenak (h)atz-ekin lot ote litekeen aipatzen badu ere. Ozterate eta erret bide izeneko zergak ere ageri dira aipatu dokumentuan. Mitxelenak dioenez (TAV, 54. or.), ozterate-k oztera (‘ostera edo armadara’) joatearen ekintza adierazten du. Urgellen arabera (2006: 927; ik. halaber lan honetan §4.3.5.3), -te bukaeradun aditz-izenaren lehen lekukotasun absolutua dateke. Erret bide hitz elkartua da <*errege bide eta, beraz, dakuskegunez, hitz-elkarketa erregela gertatua zen garai hartarako. Badira dokumentu berean hona ekarriko ez ditugun beste lekukotasun interesgarri gehiago ere (ik. TAV, 54-56. or.). Esalditzat har genitzakeen hainbat lekukotasun ere baditugu. Ezagun denez, euskarazko esaldi zaharrenak Donemiliagako kartularioan azaldutako glosak dira (ik. §2.2.3). Halaber, badira aski beranduagokoak izan arren Erdi Aroko euskararen corpuseko esalditzat har genitzakeen lekukotasun gehiago ere, urriak izan arren: On bazendu avaria [NFO, xiv. m.; TAV, §2.2.13] Apeçari ez oroc axegin [NAN, 1415; TAV, §2.2.16] Galdocha coçaldia yldala valmaseda conestarra [Bienandanças e Fortunas, 1399-1476;TAV, §2.2.16] Honako adibideok aditza duten esaldiak dira, baina badira lekukotasun luzexeago batzuk, aditzik ez dutenez, esaldi ez baina hitz soilak ere ez direnak eta, beraz, sintaxiaren gaineko nola-halako informazioa eman diezaguketenak: Lope iaun Ortire semea Orçiren çorita çaharra Orçiren çorita soroa Larrandorenen bi sarohe [Iratxe, 1125; Mitxelena 1969 [Orreaga 1284; TAV, §2.1.8] [Orreaga 1284; TAV, §2.1.8] [Orreaga 1284; TAV, §2.1.8] Esaldiekin batera, osatugabea bada ere, testu gisa har genezake xiv. mendeko Pater noster txikia bezala ezagun den otoitzaren zatia (TAV, §2.2.15): Vyrguo clemens, Vyrguo pia, Vyrguo dulçis al[… todauia. Pater noster chjcia, Deus peretençia lur<r>ac dac[a]r og[… çoçac ardan bustia, baradiçu menda uerde macu onac ard[… liburuetan iracurten, arguiçagui eraiçeten çerua[… dauilça Jangoicoaren apostru maestru jaun d[… Agnus Dei qui tollis peccata mundi egunean telo melo guaradela çure guomendatu gura iruretan d[… arima saluatu. 7 Leireko dokumentuetan agertzen den “per unumquemque annum donetis opil ariçata [sic?] et decimas” (1171) dakar Lacarrak (1957: 36). 72 URTZI REGUERO UGARTE xv. menderako testu luze(xeago)ak ugaritu egiten dira, ez ordea nahi genukeen kopuruan, luzeran eta hedadura geografikoan. Hauetan aipagarrienak Sarasolak (1983: 209) dakarren nafar erromantzeko gutun batean dagoen euskarazko testu zatia da, eta are garrantzitsuagoak dira beren balio historiko zein linguistikoagatik Arriolabengoak (2008) biltzen dituen Ibarguen-Cachopin kronikan agertutako euskarazko testu, esaldi eta hitzak. Bestalde, Garibaik, Mendietak, Zaldibiak eta beste batzuek xv. mendean bildutako testuak eta hauen azterketak dakartza TAVek, guztiak Erdi Aroko euskara ezagutzeko aztertu beharrekoak. 2.2.3. Glosak Aurrekoekin batera, euskarazko bi glosa ere lekukotzen dira Erdi Aroan. Donemiliaga Kukulakoan agertutako x-xi. mende inguruko8 bi esaldi dira, ‘Donemiliagako glosak’ izenez ezagutzen direnak. Hauek dira, dakigunez, euskaraz idatzitako lehen bi esaldiak: jzioqui dugu eta guec ajutuezdugu. Erromantzez idatzitako testu baten ertzean daude euskarazko ohar edo glosok. Hauen analisia Mitxelenak berak egin zuen (TAV, §2.2.5.; ik., era berean, Orpustan 1999: 204-205). Bi glosok eman diezaguketen informazioa oso mugatua da; gainera, agertzen diren jzioqui eta ajutu-ren esanahia interpretatzeko (ik. TAV, §2.2.5.) zailtasunak daude. Alabaina, berri interesgarri batzuk eman diezazkigukete Donemiliagako glosa hauek. Besteak beste, glosa hauei esker jakin dezakegu x-xi. menderako ergatiboa bazela (ik. §4.3.3.2). Agertzen diren izenordainak eta aditz jokatuak ere euskararen dialektalizazioa abian zela erakusten dute glosa hauek (ik. §4.3.4 eta §4.3.5). Bestalde, bietako baten ezezko perpausaren hurrenkeraz ere informazioa ematen digu (ik. §4.3.5.2) Bi glosetan agertzen den dugu horrek ere ez du eztabaida gutxi piztu. Menéndez Pidalen ustez, glosagileak ekialdekoa, nafarra eta ez errioxarra, behar zuen izan aldaera hau erabiltzeagatik, inguru hartan espero zitekeen dogu mendebalekoaren ordez. Alabaina, dut eta dugu gisakoak ondo lekukotuta daude Araban, geroagokoak badira ere. Mitxelenak (TAV, 42. or.) dioenez, Zigoitian Azkuek dut gisakoak bildu zituen, eta Landuccik ere gisa honetako aldaerak erabiltzen ditu. Halaber, Albeniz araiarraren Acto contriciocoa eriotzaco orduracò-an dut gisakoak badira: Aguiquetan dut, biar dut, eztut dudaric… Gamizen olerkietan ere badugu halakorik: eztut nic lotza, fortuna duzu, izten dut… Lazarragak berak ere badu kasuren bat edo beste: Ecin sinistu dut (AL: 1152r), berbaric asco esan ey duçu (A27b: 40). Guec izenordainari dagokionez, Mitxelenak (TAV, 42. or.) azaltzen du guek Zigoitian ere azaltzen dela, eta *guhaur batetik erator litekeela, geuk bezala. Halaber, Lazarragak ere halako adibide batzuk baditu: ece guec al daigun lagundasunic onaena 8 Ikertzaile guztiak ez datoz bat glosa hauen data ezartzeko orduan. Batzuek x. mendekoa dela baieztatzeko arrazoiak eskaintzen dituzte; beste batzuek, aldiz, xi. mendekoa dela baieztatzeko arrazoiak dituzte. Gu ez gara eztabaida horretan sartuko; beraz, glosa hauen erreferentzia egitean x-xi. mendekoak direla esango dugu. Zehaztasun gehiago hemen: http: //www.vallenajerilla.com/berceo/garciaturza/ anotacionesglosas.htm [azken bisita: 2012/03/05]. ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 73 eguingo deusugu (AL: 1147v) eta guec eta çuec bearco dogu (AL: 1154v).9 Beraz, badirudi Araba inguruan sortu zen berrikuntza dela, baina gerora arrakasta handirik izan ez zuena. 2.2.4. Hiztegiak Nonbait nabarmena bada Erdi Aroko lekukotasunen interpretazioek sor dezaketen arazoa, garai hartako hiztegietan ikus daiteke hori. Badira Erdi Aroan idatzitako bi hiztegi edo hitz bilduma. Bi kasuetan kanpotik etorritako bidaiariek jasotako hitz zerrendak dira, eta ez zuten euskara ezagutzen. Ezagun denez, hauetarik zaharrena xii. mendean Aimery Picaud frantziar erromesak idatzitakoa da, Mitxelenak (TAV, §2.2.12) eta Urgellek (2002) azaldu eta aztertua. Laburra izan arren, hainbat datu interesgarri ematen dizkigu bilduma honek, besteak beste, artikuluaren erabilerari buruz edota bokal sudurkariei buruz (ardum izenaren bukaerako sudurkaria esaterako). Gisa honetako beste hiztegia, ikusitakoa baino berandugokoa, 1496-1499 inguruan Arnold Von Harff koloniarrak idatzitakoa da, Mitxelenak (TAV, §2.2.18) eta Urgellek (2002) bildu eta aztertua. Azken honek aurrekoak baino zailtasun gehiago ditu hitzak interpretatzeko, nahiz eta alboan alemanezko itzulpena izan. Esan bezala, interpretazio arazo batzuk egon dira hiztegi hauekin. Hauetako bakoitzeko adibide bana ekarriz, merezi luke Picauden hiztegian agertzen den “Deum uocant Urcia” aipatzea. Latineko esaldiaren itzulpen zehatza eginez, “Jainkoari Urtzi esaten diote” emango genuke euskarazko ordain gisa. Alabaina, Mitxelenak (TAV, §2.2.13, 51. or.) esaten duenez, hauxe litzateke Urtzi jainko izen gisa agertzen den lekukotasun bakarra. Ortzi aldaerarekin izen berezi gisa xiii. mendean lekukotzen da, eta ortz- hitz elkartuan ere maiz ageri da, baina inoiz ez jainko izen bezala. Azkuek eta beste zenbaitek arrazoitu dute esanez erromesa nahastu egin zela: Jainkoaz galdetu eta zerua seinalatzen zuela galdetuak zerua ulertu eta zeruaren izena eman zion. Mitxelenak (TAV, §2.2.13, 51. or.) ez du nahaste honen arrazoirik ikusten eta gogorarazten du “jainkoa” eta “zerua” oso erlazionaturik daudela hizkuntza askotan. Korapilatsuagoa da Von Harffen hiztegian agertzen den schatuwa ne tu so gausa moissa. Alemanierazko ordainak “neska ederra, etorri nirekin ohera” moduko zerbait adierazten du.10 Oro har, ez da zalantzarik schatuwa “neskatoa”-rekin lotzean, eta ne tu so “nahi duzu”-rekin. Ilunagoa da, ordea, gausa moissa-ren interpretazioa. Mitxelenak (TAV, §2.2.13, 51. or.) “gautzan” edo “goazen” ikusten du lehen elementuan, eta bigarrenari dagokionez ez du argi ikusten “ohera” edo “batera” den. Mitxelenarenaz gain, lehenagoko interpretazio gehiago ere badira (ik. TAV, §2.2.13, 51. or.). 9 Bada Lazarragarengan guec gehiago, baina absolutiboan: ic jaquingo doc ece guec goacela Dueroco riberara (AL: 1147r) eta ), Eldu ez çara guec gueoncen lecuan (A26: 72). Hauek zuek izenordainaren analogiaz sortu dirateke. 10 Mitxelenak (TAV, §2.2.13, 51. or.) “hermosa joven, venid a dormir conmigo” itzultzen du, eta alemanierazkoak halaxe dio: “schoin junfraun kumpt bij mich slaeffen”. 74 URTZI REGUERO UGARTE 3. Erdi Aroko euskararen kanpo historia laburra Atal honetan Erdi Aroko euskararen historia egiteko beharrezko ikusten dugun kanpo historiari begiratu bat emango diogu. Hizkuntzaren bilakaera eta garapena egoki aztertzeko beharrezkoak dira barne historiaz gain kanpo historia ezagutzea, hau da, hizkuntza hitz egiten duen herriaren edo komunitatearen historia ezagutzea. Hori dela eta, Erdi Aroko euskararen historia egin nahi bada, komeni da Euskal Herriaren Erdi Aroko historia ezagutzea eta garai hartan euskarak izan zezakeen hedadura eta egoera ezagutzea. Gogora ditzagun Jimeno Jurioren hitz batzuk (1998: 43): Sin conocer la evolución histórica de un pueblo, siquiera a grandes rasgos, difícilmente podremos entender la de sus lenguas. En relación con éstas, una de las características del Alto Medievo es la escasez e inseguridad de noticias. A lo largo del milenio medieval, que en el Reino de Navarra se prolonga hasta la conquista de éste en 1512, se produjeron incesantes y profundos cambios demográficos, sociales, políticos y religiosos: oposición a los Reinos franco-merovingio del Norte y godo del Sur; ocupación de la Vasconia llana por los musulmanes; reconquista iniciada por Sancho Garcés a comienzos del siglo x y continuada hacia La Rioja; anexión de las Tierras de Ultrapuertos a la Corona de Navarra; repoblaciones de villas y burgos con francos desde finales del xi; conquista de Tudela poco después; cambios dinásticos; guerras con Aragón y con Castilla, a la que fueron incorporadas Los Arcos y sus villas temporalmente (1463-1753), y Laguardia con su hermandad definitivamente. Garai hau aztertzea da atal honen helburua, Erdi Aroko euskara testuinguru sozio-politikoan kokatzea.11 3.1. Historia apur bat Erdi Aroa Euskal Herrian, oro har Europa osoan bezala, v. mendean hasi zen; Aitzin Aroaren eta Aro Modernoaren artean kokatzen dute historialariek. Hain zuzen ere, Erromatar Inperioaren gainbeherarekin eta germaniarren inbasioekin hasi eta xv. mendean bukatu zen. Halaber, Erdi Aroa bitan banaturik azaldu ohi dute historialariek: Goi Erdi Aroa eta Behe Erdi Aroa.12 Tamalez, Goi Erdi Aroaren egoera zein zen ezagutu ahal izateko dokumentu gutxi dago eta hiru bide ezberdinetatik iritsi zaizkigu: musulmanena, frankoena eta bisigodoena. Behe Erdi Aroan, aldiz, ugariagoak dira gaurko Euskal Herriari dagozkion lurraldeei erreferentzia egiten dieten dokumentuak; oraingoan, oro har, kristauenak dira (Munita 2004: 53). Lekukotasun urritasun honek, eta daudenak behar bezala ez baliatzeak, espekulaziorako eta idealizaziorako arriskua dakar. Dakigunez, Erromatar Inperioaren hedatzeak errotik aldatu zituen konkistatutako herrietako gizarte egiturak eta bizimodua. Iberiar penintsulari dagokionez, erromanizazioa ez zen leku guztietan berdina izan eta, beraz, hainbat motatako gizarte 11 Horretarako ez dugu datu berririk ekarriko, historialariek eta hizkuntzalariek esandakoa laburbildu besterik ez dugu egingo. 12 Jimeno Juríori (2006: 27) jarraituz, Nafarroako Erresumari gagozkiola, Goi Erdi Aroa 409-1076 urte bitarteari deituko diogu; Behe Erdi Aroa, aldiz, 1076-1515 bitarteari. ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 75 egiturak zeuden. Leku batzuetan hiri bizimodua nagusitzen hasi zen eta maila ekonomiko altua zuten; beste leku batzuetan, aldiz, ekonomia eta gizarte egitura atzeratuagoak, zaharragoak, zituzten. Azken gisa honetakoak bide ziren Iberiar penintsularen iparraldeko herriak. Barbero & Vigilek (1974: 90) diotenez, iv. mendean erromatarrek ekarritakoaren aldean baskoiek egitura oso primitiboak zituzten. Honetaz gain, hasierako garaietan behintzat, ez zegoen hiri garrantzitsurik erromanizazioari bidea irekiko zionik; Iruñea zen baskoien artean zegoen hiri nagusi bakarra, dakigula behinik behin. Erromatarren goraldiarekin batera, urbanizazio prozesua izan zen, hiriak eraiki eta garatu ziren; inperioaren gainbeherarekin batera aurkakoa, desurbanizazio prozesua gertatu bide zen. Alegia, erromatarren garaian hiriek indar handia hartu bazuten ere, inperioaren gainbeherarekin hiriek garrantzia galdu zuten eta bertakoak nekazal inguruetara itzuli ziren. Desurbanizazio eta inperioaren gainbehera aldi honetan bagaudek ere eragin nabarmena izan zuten sistema erromatarraren aurkako borrokan, eta hauetan paper garrantzitsua jokatu omen zuten baskoiek (Barbero & Vigil 1974: 92). Sistemaren krisiari eta altxamendu sozialei herri germaniarren inbasioak gehitu behar zaizkie: El caos que se produjo en la Península a raíz de las invasiones bárbaras facilitó e hizo que se consolidara la independencia de los cántabros y de los vascones. La antigua rebeldía contra los romanos se transformó con las nuevas condiciones históricas en una situación de independencia política frente a los visigodos y a los francos (Barbero & Vigil 1974: 93). Erdi Aroaren hastapenetako dokumentuak urriak badira ere, dirudienez, vi. mendetik aurrera baskoiak bisigodoen eta frankoen aurkako etengabeko borrokan egon ziren, harik eta musulmanak baskoien eremuan sartu ziren arte. Jimeno Arangurenek dioenez (1999: 442), Baskonia Erdi Aroan Errodrigo godoen erregearen aurkako altxamenduarekin sartu zen. Barbero & Vigilen (1974: 51-52) arabera, baskoiena, kantabriarrena bezala, herri askea litzateke, hots, ez legoke herri germaniarren mendean. Baskoien gaineko dokumentu eta aipamen garbirik ez egoteak erakuts lezake hau, beti ere aipatu autoreen arabera, baita hauen gaineko lehen albisteak Leovigildoren garaikoak izateak ere (572-586 bitartean bisigodoen erregea); hain zuzen ere, esanguratsua da lehen aipamena Leovigildo baskoiak konkistatzen saiatu zenekoa izatea, bisigodoen aurrean zuten independentzia isla baitezake, zeina Leovigildoren hedatze asmoekin arriskuan ikustean arma bidez defendatu baitzuten. Sueboek eta bisigodoek, beren ezegonkortasunagatik, ezin izan zituzten baskoiak bereganatu eta erasoei aurre egiteko ondo definitutako eta garrantzia handiko taldea osatu bide zuten baskoiek. Bisigodoek baskoiak bereganatu ezin izan bazituzten ere, gaur egun Euskal Herrian dauden hainbat eremu bereganatu zituzten, bereziki Ebro ertzeko Arabako eta Nafarroako inguruak. Horrela, Victoriacum hiria fundatu zuten 581 urtean eta Erriberri gotortu zuten 621ean. Iparraldetik ere frankoen erasoa etengabea zen; hori dela eta baskoiak kontrolatzeko Baskoniako dukerria sortu zuten, eta hau Bizkaiko kostalderaino hedatzen zen. vii. mende bukaeran Baskoniako dukerria Akitaniako dukerri izatera pasatu zen eta viii. mendean frankoek Akitaniako dukeak garaitu zituzten. 76 URTZI REGUERO UGARTE Bien bitartean, mendi inguruetan baskoien, barduliarren eta karistiarren arteko harremanak sendotu bide ziren13 bisigodoek ‘baskoniako probintziak’ izendapena eman ziotena eratuz. 714ko udaberrian musulmanak ailegatu ziren Ebro ingurura, Casius comes hispano-godoa islamdartu zen eta Banu qasitarren dinastia sortu zuen Ebro erdialdean. Berehala herrialde baskoiaren hegoaldea ere islamdartu zuten eta Banu Qasitarren dinastiaren menpean egon zen lau mendez (Jimeno Jurío 2006: 28). Iruñeko eskualdeak ez bide zuen bere berezitasun judizial, ekonomiko eta kulturala galdu; betebehar bakarra islamdarrei zergak ordaintzea zen (Jimeno Aranguren 1999: 448). Araban ere sartu ziren musulmanak; gutxienez 767 urtean hasi ziren lehen sarraldiak eta azkena 883koa da (Lema 2004: 112). Bien bitartean, akitaniar dukerriko baskoiek frankoen aurka ziharduten borrokan, baina garai bertsuan, Zaragoza-Bartzelona inguruan izandako musulmanen altxamenduak eta honek zekarren arriskuak eraginda, Karlomagnok Pirinioez iparraldeko baskoiak kontrolatzeko Akitaniako erreinua sortu zuen bere seme Luis Piorentzat 781 urtean. Etsaien aurkako borroka koordinatzeko asmoz, Iruñea inguruko noblezia elkartu egin zen agintari bat aukeratzeko. Gerora, dux edo agintari goren militar honi errege izendapena eman zioten, baina ez dakigu, ez baita dokumenturik, prozesua nola izan zen. Eneko Arista zen, ziurrenik, kargu hori hartu zuena. Hasieran, aliatu Banu Qasitarren laguntzaz erresuma defendatu besterik ez zuen egiten monarkiak, baina Eneko Arista hil (842 urtean) eta bere seme Gartzea Enekoezek erregetza hartzean bere aliatu eta senide ziren musulmanengandik bereizi eta Asturiasko errege Ordoño I.arekin elkartu zen. 905ean dinastia aldaketa gertatu zen eta ximenotarrena hasi. Antso Gartzez I.a izan zen dinastia berriari hasiera eman ziona eta bere erregetzarekin Banu Qasitarrak eraso eta lehenengo konkistak hasi ziren; Lizarrako hegoaldea eta Errioxa Garaia bereganatu zituen (Jimeno Jurío 2006: 30). Arabaren lehen aipamena ix. mendekoa da; Alfontso I.a Asturiaskoak bere lurrak direla dioen dokumentuan agertzen da. viii-ix. mendeetan Araba Gaztelarekin batera erreinu astur-leondarraren ekialdeko marka bezala azaltzen zaigu, baina pixkana-pixkana izaera politikoa hartuz joan zen; lehen konde arabarraren aipamena 868koa da, Leylo; eta bigarrena 882koa, Vigila Ximenez. Ziurrenik bertako buru indigenak ziren monarkia astur-leondarrarekin estuago lotzeko ezarriak (Lema 2004: 111-113). x. mendean Araba Gaztelari lotua bazegoen ere, Iruñeko erresumaren eraginak antzematen hasiak ziren. ix. mendekoa da, halaber, Bizkaiaren lehen aipamena ere. Hau agertzen den dokumentu horretan baieztatzen da Alfontso I.a Asturiaskoak bere lurraldetik iparralderanzko goi-lautadako jendez birpopulatu zituela gerora Bizkaikoak izan ziren eskualdeak: Sopuerta eta Karrantza. Dokumentu horretan bertan Urduña eta Biscai (Erdialdeko Bizkaia, Nerbioi eta Deba bitartekoa) ere aipatzen dira eta bertakoen esku omen zeuden eskualdeok (Lema 2004: 141). 925ekoa da Bizkaiko lehen kondearen aipamena: Momo. Eta garai hartarako Bizkaian ere Nafarroako Erresumaren eragina nabarmentzen hasia zen: Momo kondea Belaskitarekin ezkondu zen, Antso Gartzea I.aren alabarekin. 13 Schultenek (1927) erakusten duenez, ‘baskoi’ izendapenak hasieran zuen hedadura baino handiagoa hartu zuen, lehen karistiarrak, barduliarrak edo autrigoiak ziren lurraldeak bereganatuz. ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 77 Jimeno Arangurenen arabera (1999: 442) x. mendeak markatu zuen errekonkistaren hasiera, eta baskoiek galdutako eremua berreskuratu eta lur berriak konkistatzearekin bukatu zen. Alabaina, nafar monarkiaren goraldia, esan nahi baita, hedadura handien izan zuen garaia, ximenotar dinastiako Antso III.a Gartzes Nagusiarekin lortu zuen 1004-1035 urteen bitartean: Arga eta Aragoi haranetako mugak gotortu zituen, Sobrarbe eta Ribagorza (1025) bereganatu zituen, Bartzelonako Berenger Ramon eta Gaskoniako Antso Gillermo kondeekin ituna sinatu eta, azken hau hiltzean, Gaskoniako dukerria nafar erregearen esku geratu zen 1032an. Urte berean Iruñeko, Aragoiko, Sobrarbeko, Ribagorzako, Baskoniako, Gaztelako, Leongo eta Astorgako errege izendatu zuen bere burua (Jimeno Jurío 2006: 31). Antso Nagusia hiltzean, bere erresuma lautan zatitu zen eta jatorrizko eremua bere seme Antso Gartzearentzat izan zen, baina gainerako eremuak ere honen menpe geratu ziren. Halaber, Ramiro Aragoiko gobernadore izendatu zuen; Gonzalo Sobrarbe eta Ribagorzakoa eta Fernando Gaztelakoa. Bermudo Leongoarekin izandako lehian azken hau hil egin zen eta Fernandok bere egin zuen erreinua. Horrela, Gartzea Naiarakoa Gaztelako iparraldearekin, Arabarekin, Bizkaiarekin, Durangaldearekin, mendebaldeko hainbat eskualderekin eta Gipuzkoarekin geratu zen 1037an. Hain zuzen ere, garai honetakoa da Gipuzkoaren lehen aipamena eta Iruñeko Erresumaren jabetza gisa ageri da. Gartzea III.a Santxez Naiarakoa hiltzean (1053), Antso IV.a Peñalengoak hartu zuen erregetza (1054-1076). Garai honetan Nafarroako Erresumak hedadura galdu zuen Gaztelako muga eremuak galtzean, baina Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Errioxa berekin atxiki zituen. Antso IV.a hil zutenean, Alfonso VI.a Gaztelakoaren eta Gartzea Ramirez Aragoikoaren arteko gatazkaren ondorioz, Errioxa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa Gaztelaren esku geratu ziren eta Nafarroa Aragoiren esku (Jimeno Jurío 2006: 31). Arabaren eta Bizkaiaren administrazioa Gaztelari leial zitzaion euskal lurretako familia bati eman zion, Bizkaiko Jaunari: Eneko Lopez Bizkaikoari. Gipuzkoa bitan zatitu zuten. Zati handiena Bizkaiarekin eta Arabarekin batera Gaztelak hartu zuen; beste zatia, Urumeatik Bidasoarako zatia, Hernani deitua, Aragoiko erregearen menpe geratu zen eta Baztan eta Burundarekin batera erresumako mendebaldeko muga zen. Antso Ramirez Aragoiko eta Nafarroako errege zela hasi zen 1076an Behe Erdi Aroa, Jimeno Juríok azaltzen duenez (2006: 34), eta erregealdi honetan eta ondorengoan konkistarekin jarraitu zuten. 1134-1234 bitartean errestaurazio garaia izan zen. Garai honetan, Alfontso I.a Borrokalariak hartu zuen erregetza eta, Nafarroaz gain, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Gaztelako Belorado, Soria eta San Esteban de Gormazen ere agintzen zuen, Gaztelak bizi zuen krisiaz baliatuta (Jimeno Jurío 2006: 37, Lema 2004: 113-115). Baiona konkistatzen ere saiatu zen. Antso VI.a Jakitunaren garaian ekonomia suspertu eta foruak eman zitzaizkien hainbat hiriri, besteak beste, Donostia (c. 1180) eta Gasteizi (1181). Aldi honetako ezaugarri nabarmenena Nafarroaren mende zeuden eskualde batzuen autonomia politiko eta juridikoa izan zen: Iruñerriak eta Nafarroako konderri zaharrek, Arabak, Gipuzkoak eta Bizkaiak beren gobernu eta foruak zituzten. Nolanahi ere, Antso Jakitunak eta Gaztelako Alfontso VIII.ak lehia biziak izan zituzten beren lurraldeak zirela eta. Azkenean, 1179an muga Gorbeiatik Morillasera eta Langraitz-Oka eta Zadorratik Ebrora ezartzea hitzartu zuten. Beraz, Arabako zati han- 78 URTZI REGUERO UGARTE diena Nafarroaren esku geratu zen, baina mendebaleko eremua Gaztelaren esku zegoen. Alabaina, hitzarmen honek ez zuen luze iraun. Antso VI.a Jakituna hiltzean, honen seme Antso VII.a Azkarrak hartu zuen tronua (1194-1234). Erregealdi honetan, Aragoiko eta Gaztelako erregeek nafar lurraldea beren artean banatzea erabaki zuten eta Gaztelak Gasteiz setiatu (1199) eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa okupatu zituen. Geroztik, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren patua Gaztelakoarekin loturik egon da. xii. mendean Nafarroako Erresumak Pirinioez iparraldeko eremuak ere galdu zituen. Akitaniako Leonor Ingalaterrako Henrike printzearekin (gerora Henrike II.a errege izango zena) ezkondu eta 1152tik aurrera Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa Ingalaterraren mende egon ziren 1451 urtera arte. Hala ere, 1169an Ingalaterrako erregeak Akitania bere seme Rikardo Lehoi Bihotzari eman zion eta 1191n Nafarroako errege Antso Azkarraren Berengela alabarekin ezkondu zen; honen ondorioz, Nafarroa Behereko lurraldea berreskuratu zuen Nafarroak. Lapurdi eta Zuberoak, aldiz, ingelesen mende jarraitu zuten frantsesek konkistatu zuten arte (1449an Zuberoa, 1452an Lapurdi). 3.2. Euskararen hedadura Erdi Aroan Euskal Herriaren Erdi Aroko historia laburtu ondoren, ondoko lerroetan garai hartan euskarak izan zezakeen hedaduraz arituko gara. Ikusiko dugunez, Erdi Aroa euskararen hedapen garaia izan zen, lehen euskara erabiltzen ez zen lekuetan euskara erabiltzen hasi ziren, bereziki migrazio mugimenduen ondorioz. Halaber, ikusiko dugu lehenago euskaraz hitz egin zen eremuetan Erdi Aroan hedadura galduz joan zela. Bestalde, euskarak aztergai dugun garaian izan zezakeen hedaduraren berri izateko datuak ere aurkeztuko ditugu: zeharkakoak eta zuzenekoak. 3.2.1. Sarrera Ezagun da gaur egun euskara lehen baino eremu txikiagoan hitz egiten dela (ik., esaterako, Cid 2002). Datuek erakusten dutenez, denboran atzera joanda euskarak izan duen hedadura egungoa baino handiagoa izan da. Jimeno Juríoren esanetan (1997: 39) mapa batean aitzineuskararen hedadura islatuko bagenu, aise gaindituko lituzke Baskoniaren mugak. Erdi Aroa bera euskararen hedapenaren garaia bide da; orduantxe euskaldundu zirela dirudi Errioxa eta Burgos. Alabaina, orduan ere hasi zen ekialdean atzera egiten. Erdi Aroari dagokionez, ez da beti erraza euskarak garai hartan nolako hedadura izan zezakeen eta mugak non egon zitezkeen zehaztea, gorabehera handiko garaia izan baitzen. Are zailagoa da gauden gaudenean euskararen hedaduraren eta galeraren kronologia bat egitea. Gainera, informazio eta datu gabezia ikaragarria da. Bestalde, irudipena dago ez ote den, maiz, euskararen hedadura Nafarroako Erresumaren hedadurarekin berdindu datu linguistikoak kontuan hartu gabe. Ziurrenik erresumaren lur galtzeak eta konkistak euskararen galeran eragina izan zuen, bereziki, Aragoi, Errioxa eta Burgos inguruetan. Hala ere, lur galera ez da beti hizkuntza galerarekin batera joan; esaterako, 1200 urte inguruaz geroztik gaurko Gipuzkoari dagokion eremua Gaztelarena da eta bistan da bertan ez dela euskara galdu. Halaber, Nafarroako Erresumaren hedadura zabaltzeak ez du zertan hizkuntzaren hedadura ekarri. Errioxa inoiz euskaldun izatea Nafarroako Erresumaren hedadurari egotz ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 79 dakioke arazo handirik gabe, baina nafar gorteen inposaketagatik baino, euskalduntzea bertaratu ziren euskaldunengatik izan zen, eremu euskaldunetik joandakoengatik (Peterson 2006: 407 eta hurrengoak). Merezi luke hemen Mitxelenaren hitzak gogoratzea: [A]unque una lengua pueda extenderse por erosión de áreas alóglotas vecinas […] no es este el más común de difusión. Esta suele ir asociada, por lo general, bien al contrario, con movimientos de población, de mayor o menor entidad (1976a: 362). Eskura ditugun datuen arabera, esan genezake euskara ez zela nafar gorteetan hitz egiten zen hizkuntza,14 ez behintzat gorteak hedatu nahi zuen hizkuntza (Lacarra 1957: 14-15). Eta, beraz, nekez pentsa liteke nafar gorteak euskararen hedaduran eragin handirik izan zuenik. Nafarroako Erresumak bere historian zehar izan zezakeen hedadura historialarientzat utzirik,15 datuek erakusten digute euskarak egun duena baino hedadura handiagoa zuela Erdi Aroan. Hau aztertzea, historialariek eman diezazkiguten datuak bazter utzi gabe, jakina, hizkuntzalarion lana eta beharra da. Nuñez Astrainek (2003: 137-138) Antzin Aroan —baina Erdi Arorako ere balio lezake, gure kasuan— euskarak izan zuen hedadura ezagutzeko bost metodo nagusi daudela adierazi zuen; honatx zein diren: 1. 2. 3. 4. 5. Euskaraz idatzitako epigrafia. Oro har, latinez idatzitako epigrafian txertatuta dauden euskarazko izenak. Latinezko testu klasikoetan agertzen diren euskarazko izenak. Latinezko edo erromantzezko testuetan dauden euskarazko izenak. Euskal jatorrizko egungo leku izenak. Iradokitako metodo hauetatik egokiena 1.a litzateke, baina tamalez ezinezkoa da Antzin Aroan eta Erdi Aroan ez baita euskara hutsez idatzitako epigrafiarik; gaur arte behintzat ez da halakorik aurkitu. 2. metodoa erabili izan da Antzin Aroko euskara, hobe esan, akitaniera ezagutzeko (Gorrochategui 1984). Ez soilik Akitanian, Pirinioen hegoaldean aurkitutako inskripzio batzuek ere metodo hau erabiltzeko parada eman dute (ik. Mitxelena 1961b eta Gorrochategui 2009). Horrezaz gain, Erdi Aroko hainbat hilarri ere baditugu (Azkarate & García Camino 1996), baina hauetan euskararen presentzia akitaniar garaikoetan baino urriagoa da (agertzen diren euskarazko hitzen zerrenda eta azterketarako ik. Reguero 2011b). Tamalez, urriak dira euskarazko lekukotasun epigrafikoak. Ondorioz, 3., 4. eta 5. metodoak dira —eta, kasurako, 3. eta 4. multzo berean sar ditzakegu— Erdi Aroan euskarak izan zuen hedadura zein izan zen ikusten lagun diezaguketenak, alegia onomastikako datuak eta erdarazko testuetan azal daitezkeen euskarazko hitzak. Murriztapenak dituzte, ordea, metodo hauek; izan ere, non hitz egin zen esan dezakete, baldin eta lekukotasunik bada. Lekukotasunik ezean, aldiz, metodo hauek ez 14 Euskaldunon eta Nafarroako Erresumaren historia mitifikatzeko eta handitzeko helburuz, Iruñeko lehen errege omen zenari “Eneko Aritza” izena eman izan zaio. Hau lekukotasun guztien kontra bide doa, lekukotasunek “Eneco Arista” aipatzen baitute. Irigaraik (1955) Arista < Arizeta bilakabidearen bidez azaldu zuen, baina Caro Barojak (1969: 108-109) esan bezala, lat. arista izan liteke, ‘gari-bizar’. Geroko nafar erregeek ere erabili izan omen dute ikur gisa gari-bizarra. 15 Ezin ahaztu, ordea, Mitxelenaren hitzak: “Insisto, sin embargo, en que las lenguas no son entidades que los historiadores puedan pasar por alto sin daño para su trabajo” (1982a: 404). 80 URTZI REGUERO UGARTE digute ezertarako balio. Dena dela, Gorrochateguik (2009) lekukotasunik gabeko eremuetako euskara izan zen ala ez ikusteko metodoa aurkeztu digu. Bertan azaltzen denez, toponimo batek leku horretakoek euskaraz hitz egiten zutela erakuts lezake, zehatz dakigularik historikoki bertakoa dela eta ez duela beranduago inork kanpotik ekarri, eta euskarazkoa den bilakabidea jasan badu mailegua izan arren. Lekukotasunak ditugun kasuetan, Erdi Aroan euskararen hedadura zein izan zen jakiteko bi motatako informazioa erabil dezakegu. Lehena zeharkako informazioa dateke, alegia, idazten duenak euskararen gaineko nola-halako aipamen bat egitea. Honi esker euskaraz non hitz egin zen jakin genezake; ez, ordea, euskara nolakoa zen. Bestetik, zuzeneko informazioa genuke, alegia, euskara bera lekukotzea. Azken motakoa, ikusi dugunez, bereziki, informazio onomastikoa izan ohi da gure kasuan eta, euskara non hitz egin zen erakusteaz gain, euskara nolakoa zen ere erakuts lezake. 3.2.2. Zeharkako datuak Zeharkakoekin hasiz, Erdi Aroko dokumentuetan badira hainbat lekukotasun zeinetan erreferentzia egiten baitzaio hango edo hemengo lekuren bateko euskararen presentziari. Lekukotasun hauei esker, esan bezala, Erdi Aroan euskara non hitz egin zen jakin dezakegu. Tamalez, euskarari dagokionez, halako lekukotasunak ez dira oso ugariak, baina historikoki galdua den eremuetan lekukotzean garai hartan euskarak izan zuen hedadura zabalagoaren berri ematen digute. Halako lekukotasunen artean zaharrena xi-xii. mendeari erreferentzia egiten dion Al-Himyari historialari arabiarrarena da (González Ollé 1970). Al-Himyarik, Iruñeaz ari dela, jende gehiena euskaraz mintzatzen dela esaten du:16 “Gehienek euskaraz (al-bashkiya) hitz egiten dute, eta honegatik ulertezinezkoak dira” [etzanak gureak, U.R.U]. Hemendik erraz ondoriozta liteke Iruñean hitz egin litezkeen hizkuntzetarik erabiliena euskara bera zela, eta ziurrenik inguruko herri txikiagoetan ere euskara zela gehien erabiltzen zen hizkuntza. Apat-Etxebarnek (1974: 131-132) aurrekoarekin batera euskaraz hitz egiten zela adierazten duten lekukotasun gehiago ematen dizkigu, Leireko monasterioan lekukotuak: “quendam montem qui dicebatur rustico vocabulo, Ataburu”; “Sancius rex qui cognominatus estab antiquis vulgaribus, Auarcha”. (1045-1051 bitartekoak) “unam terram que est in loco quod dicitur in basconea lingua Mussiturria… et alia in Çiarducia… et tertia in Sereiena… et quarta in Aranea”. (1060 urteko Esako emaitza batean) “vineam que est in loco quem bascones vocant, Igurai Mendico”. (1085eko Leireko Kartularioan) [etzanak gureak, U.R.U] Lekukotasun hauek (onomastikazkoekin batera) gerora erdaldundua izango den eremuan, alegia, Leire eta Esa inguruan —Nafarroako ekialdean— euskaraz hitz egin 16 dugu. Euskarazko itzulpena 2009/2010 ikasturteko Euskararen Historia ikasgairako materialetatik hartu ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 81 zela baieztatzen dute. Noski, lekukotasunek ez dute iradokitzen euskara hutsez hitz egiten zenik —ziurrenik gizarteko sektoreren batek nafar erromantzez ere hitz egin zezakeen—, baina iradoki dezakete testigantzok lekukotu aurreko garaietan euskara izan zela bertako hizkuntza nagusia. Goraxeago ikusitako adibideak Euskal Herrikoak bertakoak dira; badira, hala ere, Euskal Herri historikoko mugak gainditu eta auzo inguruan euskararen presentzia izan zela baieztatzen duten lekukotasunak. Horietako bat Merino Urrutiak (1978) ezagutzera eman zuen Ojacastroko xiii. mende erdialdeko adibidea dugu, honatx: De una fazanya de Don Morial Merino Mayor, et del Alcalle de Oia-Castro. Esto es por fazanya que el Alcalle de Oia-Castro mandó prendar Don Morial que era Merino de Castilla, porque juzgara que el ome de Oia-Castro si le demandase ome de fuera de villa o de la villa, que el recudiese en Bascuence. Et de si sopo Don Morial en verdad, que tal fuero habían los de Oia-Castro, e mandol dexar e dexaronle luego, e que juzgase su fuero. [etzana gurea, U.R.U] Pasarte honek garai hartan Ojacastron euskaraz (ere) hitz egiten zela erakusten du. Ekialderago, Aragoiko Huescan ere bada euskaraz hitz egin zen arrastoren bat. 1349an Huescako merkatuan salerosketak arabieraz, hebreeraz eta euskaraz egitea debekatu zen: Item nuyl corredor nonsia usado que faga mercaduria ninguna que compre nin venda entre ningunas personas faulando en algarabía, nin en abraych nin en bascuenç; et qui lo fara pague por coto XXX sol. (Xamar 2006: 90; [azpimarratua gurea, U.R.U]) Bistan da, beraz, hizkuntza erabiliena ez bazen ere, Huesca inguruan ere euskaraz hitz egin zela Erdi Aroan, edo euskararen presentzia ez zela arraroa behintzat. Lekukotasun hauek, ordea, euskara mintzatu izan den eremu askotan elebitasunean bizi izan zela ere erakusten dute (honetaz gehixeago sakonduko dugu §3.3 atalean). 3.2.3. Zuzeneko datuak Zeharkako datuak ikusita, euskararen Erdi Aroko hedadurari buruz egin daitezkeen proposamenak baiezta litezke zuzeneko datuei esker. Lehen esan bezala, erdaraz idatzitako testuetan agertzen diren euskarazko izen edo lekukotasun hauek garai hartako euskara nolakoa zen esateaz gain, euskaraz non hitz egin zen ere erakuts lezakete. Gaurko euskararen eremuetatik aski urrun diren lurraldeetan, Erdi Aroko euskarazko izenak ugariak dira eta euskarak izan zuen hedaduraren informazio iturri izan daitezke. Hasteko, ikus dezagun gaur Euskal Herria osatzen duten herrialdeetan Erdi Aroan euskarak izan zuen hedadura. Nafarroaren izaera euskaldunaz asko idatzi da (ik., esaterako, Jimeno Jurío 1997 eta Irigarai 1935, Fagoaga 1962). Gaur egun euskara galdurik den eremuen berri izateko, toponimia oso lagungarri zaigu eta, hain zuzen ere, baditugu lekukotasun onomastiko zenbait Iruñetik hegoaldera, inoiz euskara hitz egiten zela erakuts diezaguketenak. Erdi Aroko euskarazko testu idatzi luzerik ez bada ere, bertako antroponimia eta toponimia zaharrak erakuts liezaguke euskaraz (ere) hitz egiten zela Nafarroako hegoaldean (zenbait eremutan bederen). Ez da zalantzarik mendeek aurrera egin ahala Nafarroan euskararen galerak ere aurrera egin duela, eta denboran zenbat eta atzerago egin orduan eta hegoalderago ipin 82 URTZI REGUERO UGARTE dezakegula muga. Muga ezartzeak, ordea, ez ditu, halabeharrez, bi hizkuntza eremu zedarritzen, pentsatzekoa baita Erdi Aro hasieran Nafarroako hegoaldean euskaraz hitz egiten bazen, ez zela horko hizkuntza bakarra izan. Musulmanak bertan zirela, euskararekin batera arabiera ere hizkuntza mintzatua zatekeen (eleaniztasunaz gehiago ik. §3.3), baita erromantzea ere. Zeharkako datuekin ikusi dugu, bai Ojacastroko eta bai Huescako lekukotasunetan euskara beste hizkuntzekin batera hitz egiten zela. Lacarrak (1957: 15 eta hurrengoak) dioenez, errekonkistarekin (viii. mendetik aurrera) Nafarroa bitan banatua geratu zen: mendialdea —edo erdialdea— eta Erribera. Halaber, mendialdea bitan banaturik legoke. Eremu bat erromanizatuagoa, kristautuagoa eta Europara begira legoke eta hau Leire eta Zangoza eremua genuke, Aragoiko muga alegia. Bigarren eremua Iruñea eta bertatik ipar-mendebalera dagoen eremua litzateke. Azken eremu hau osoki euskalduna litzateke, baina biztanleria urriko eskualdea litzateke; beraz, euskaldunen kopurua ere ez zatekeen oso altua. Zangoza eta Lizarra bitarteko eremua, hots Nafarroako Erresuma sortzen hasi zen eskualdea ere, Lacarraren ustez (1957: 16), euskalduna litzateke. Ez da zalantzarik Leire inguruak inoiz euskaldunak izan direnik, bertako lekukotasunek euskalduntasunaren alde egiten baitute. Alabaina, x. mendetik aurrera Leireko monasterioan lekukotzen diren antroponimoek erromantzearen presentzia handia erakusten dute. Egia da antroponimoetan euskarazko elementu asko topa dezakegula, baina hauen egitura ez da euskarazkoa, ez baitago, esaterako, -ko edo -rena genitibodun izenik edo -tar atzizkidunik. Ugariak ditugu, ordea, erromantzeko d’ edo de duten egiturak. Beraz, x. menderako euskara erabat galdua ez bazen ere erromantzearen eragina euskararena baino handiagoa zatekeen. Bestalde, Salaberrik (2004: 95-96) dioenez, Tafallan, San Martin de Unxen, Erriberrin, Zangozan eta Casedan xi. menderako euskara ez zen hizkuntza nagusia; erromantzea nagusitua zen. Bere ustez, garai hartan euskalduna balitz, gaur bertako euskarazko toponimo gehiago genituzke. Salaberrik x-xiii. mende bitartean euskarak Nafarroako ekialdean izan zezakeen hedadura jarraian dakargun mapa honetan irudikatu zuen: Iturria: Salaberri (2004: 97). Euskara -. mendeetan Nafarroako ekialdean ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 83 Erriberan mendialde edo erdialdean baino hiri haziagoak zeuden, baina ikerketa berrien faltan ezin daiteke jakin erabat hustu eta gerora birpopulatu ziren ala jarraikortasuna dagoen errekonkistaren aurreko eta ondoko garaien artean. Nolanahi ere, Artaxona, Larraga eta Mendigorria inguruan Lizarra aldetik datozen euskarazko leku eta pertsona izenak ageri dira. Posible da Lizarrako eskualdean bizi zirenek hegoaldea birpopulatzea eta, beraz, bertan erabiltzen zen euskara iparraldexeagotik ekarritakoa izatea (Lacarra 1957: 16-17). Ciervidek (1980a: 102-103) azaltzen duenez, Erriberriko merindadean (Karlos III.a Nobleak 1407an sortua Lizarra, Zangoza eta Tuterarekin batera) bi hizkuntza-errealitate ikus daitezke. Bata euskararena, eremuaren iparraldean: Mendigorria, Artaxona, Tafalla edota Valdorba ingurua. Gainerakoa erromatartua, mozarabiartua, aldaera nafarrarekin erromantzetua eta, azkenik, gaztelaniartua izan zen. Hegoalderago, Tutera inguruan topatzen dugun toponimia gehiena erromatar garaitik bide dator (Ciervide 1980a: 103), esaterako Tutera < Tutela, Fustiñana < Faustinius. Gerora erromantzetuak izan diren toponimo aurre-erromatarrak ere ba omen dira: Arguedas, Ablitas edo Cascante. Elementu aurre-erromatar hauen artean, ordea, ez da euskarazkoa izan daitekeenik aurkitzen. Ciervidek (1980a: 104) azaltzen duenez, Ebro ibaia izan zen baskoien muga eta, beraz, bertan euskarazko elementurik ez aurkitzea hainbat herrik aurrera eramandako kolonizazioari zor zaio. Honen lagungarri dira eremu hau Nafarroa iparraldetik bereizten duten eta kolonizazioa erraz zezaketen ezaugarri klimatologiko, geologiko eta sozio-kulturalak (Ciervide 1980a: 104). Sainz Pezonagak (2003 eta 2004) Tutera inguruko 1353ko dokumentu batean agertutako hainbat antroponimo aztertzen ditu, bereziki euskarazkoak direnak. Alegia, toponimorik ez bada ere, euskarazko antroponimoak agertzen dira Nafarroako Erriberan. Sainz Pezonagak dioenez (2003: 341-342), euskarazko antroponimoak daramatzaten pertsonok eremu euskaldunetik errekonkista ondoren etorritakoak izan litezke. Nolanahi ere, ezin ukatuzkoa bide da, aipatu autorearen arabera, komunitate euskaldunak egon izana Tutera inguruan. Alabaina, toponimorik ez eta antroponimoetan bakarrik oinarritzea euskararen presentzia azaltzeko oso arriskutsua da inolako baieztapenik egiteko. Pertsona izenak, askotan, modaren araberakoak izaten dira eta, beraz, izenari dagokion jatorrizko hizkuntza ez da zertan hiztunarena izan. Bada, bestalde, antroponimo hauetan oinarriturik arrazoirik pentsatzeko euskarak ez zuela presentzia edo eragin handiegirik Nafarroako inguru haietan. Euskarazko izenak eta are hipokoristikoak agertzen badira ere, ez dira, esaterako, -ko genitibodun egiturak agertzen iparralderago bezala; bai, ordea, erromantzeko d’ eta de dutenak; bien arteko hibridorik ere ez dugu aurkitu. Beraz, bi aukera ditugu: edo izenok zeramatzaten pertsonak, euskaldunak baziren, iparraldetik joandakoak izango ziren eta, hizkuntza komunitate bat osatu balute, gizartean eragin gutxikoa zatekeen; edo bertakoak ziren, erdaldunak eta euskarazko izenak modagatik edo ohituragatik eraman zitzaketen eta beren izenen jatorrizko hizkuntza ez zen berek hitz egiten zutena. Ondoko mapan ikus daiteke gutxi gorabehera euskarak xii-xiii. mendeetan Nafarroan zukeen hedadura: 84 URTZI REGUERO UGARTE Iturria: Salaberri 1994; apud Jimeno Jurio 1997 Euskararen gutxi gorabeherako hedadura Nafarroak (-. mendeak) Arabari dagokionez ere, datu onomastikoak ditugu; ez da, ordea, Nafarroan dugun mailara iristen. Ciervidek (1998a: 331-332) zehazten duenez, Donemiliagako Kartularioko lekukotasunak kenduta, urriak dira bestelakoak. Honen arrazoia Nafarroan zegoen botere administratibo-politikorik, monasteriorik eta gotzaindegirik Araban ez egotea bide da. Araba 1200 urteaz geroztik Gaztelaren menpe zegoen eta x-xi. mendeetan gaztelania euskararekin ohiko hizkuntza bide zen Araban (Ciervide 1996b: 287). Urteen poderioan Arabako eremu euskalduna murriztuz joan da, baina bertako toponimiak erakuts lezake inoiz euskalduna izan dela gerora erdaldundua izango den Arabako eremu handi bat. Esan bezala, Arabako toponimoen lekukotasun garrantzitsuena 1025ean Kukulako Donemiliagako kartularioan lekukotutako izen zerrenda da. Badu zerrenda honek abantaila bat, eskualdeka banatuta egotea alegia. Horrela, eskualdeka toponimoak zein hizkuntzatakoak diren ikus daiteke. Zuazok (1999: 15) dioenez, 1025eko lekukotasunok erakusten dute Araba gehienean toponimia euskalduna agertzen dela. Alabaina kopurua aldatu egiten da eskualdeen arabera. ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 85 Toponimoek erakusten dutenez, badirudi Gasteiztik ipar-ekialdera euskarak bazuela presentziarik, euskarazko toponimoak ugariak baitira; besteak beste Huriuarri, Betellogaha (ziurrenik Betolatzaha), Naffarrate, Elossu, Hurnaga, Arçamendi, Bagoeta, Essavarri, Zuhazu, Mariaeta, Hurizahar, Arzubiaga, Hillarrazaha, Mendivil, Elhorriaga, Otazu, Atahuri, Okerhuri, Erroheta, Haizpilleta eta Elhorzahea ditugu. Noski, euskarazko toponimo hauen artean erdarazkoak ere ugariak dira, elebitasunaren isla. Gasteiz mendebalean ere euskarazko toponimoak aurki ditzakegu; esaterako, Huribarri, Arrazaha, Mendiguren edo Zuffia. Arabako hego-mendebalean ere euskarazko toponimoren bat edo beste aurki genezake; besteak beste, Zuhiabarrutia, Olhaerrea, Bardahuri, baina askozaz ere urriagoa da eremu hauetan aurki dezakegun euskarazko toponimo kopurua. Honek erakuts lezake Araba hego-mendebalean euskara 1025erako nahiko galdua zela. Ciervidek (1998a: 334) azaltzen duenez, Arabako hegoaldean eta mendebalean erromantzezko toponimia ugariagoa da ekialdean baino. Euskarazko toponimoen presentziak, erromantzezkoekin batera, iradoki dezake Araban euskararen galera hego-mendebaldetik ipar-ekialderantzakoa izan dela. Jarraian dakargun mapan kartularioan agertzen diren eskualdeak banatuta agertzen dira: Iturria: Intxausti (1994: 6). Araba Donemiliagako «Rejan» agertzen denaren arabera (1025 urtea) 86 URTZI REGUERO UGARTE Kartularioan bertan aipatzen ez diren bi eskualdeetako toponimorik ez dugu, baina inguruan lekukotzen dena ikusirik, pentsatzekoa da bertan ere euskarazko toponimorik aurki genezakeela. Aipatu mapan, esaterako, Ozeta inguruko toponimorik ez da lekukotzen, baina Líbanoren (1999: 590) lanean ikus dezakegu Ozeta (euskarazko toponimoa bide dena, -eta atzizkiarekin) 1066rako lekukotzen dela. Bistakoa dirudienez, Araba osoan aurki daiteke euskararen aztarrenik; kopuruan, ordea, aldea dago, ekialdean ugariagoak baitira mendebalean baino. Ziurrenik, honen arrazoia Arabaren historia aztertzean aurki dezakegu. viii-ix. mendeetan Araba erreinu asturleondarrean zegoen eta 767 urtetik aurrera musulmanak sartzen hasi ziren. 882 urtean Araba izaera politikoa hartzen hasi zen, ziurrenik monarkia astur-leondarrarekin zuen lotura estutzeko, nahiz eta harremanak oso onak ez izan eta altxamendu ugari egon. 932-970 bitartean, Araba Gaztelari lotua zegoen, baina Nafarroako Erresumaren eragina ere antzematen hasia zen (Lema 2004: 111-113). Lemak (2004: 111) dioenez, hasierako Arabak gaurko Arabako Lautada deitzen zaiona hartzen zuen eta, beraz, astur-leondarren erresumak gaurko Arabaren mendebalde osoa hartzen zuen. Hau izan liteke euskararen presentziak Araban erakusten duen desorekaren arrazoietako bat. Halaber, beranduago, esan nahi baita xiii. mendeaz geroztik, Arabako handikiak bi bandotan banaturik zeuden. Batzuk, mendozatarrekin zeudenak, Gaztelaren aldekoak ziren; besteak, gebaratarrekin zeudenak, Nafarroaren aldekoak. Lehenengoek Arabako mendebaldea hartzen zuten eta bigarrenek Arabako ekialdea. Gaztelaren aldeko handikien interes ekonomiko, politiko eta kulturalak Gaztelara begirakoak ziren, eta ez da harritzekoa gaztelera erabiltzea toponimo berriak sortzeko. Honi zor dakioke, besteak beste, Araban ikusten den desoreka. Bizkaia-gipuzkoetan ez dugu Araban edo Nafarroan aurkitzen dugun toponimo eta antroponimo kopuru berdina. Bertako toponimo batzuk Eusko Ikaskuntzak argitara emandako Fuentes Documentales Medievales del País Vasco bildumako lekukotasunetan eta Líbanoren Toponimia Vasca en el País Vasco toponimo bilduman aurki genitzake. Mitxelenak (TAV, §2.1.6) Elorrioko Etxebarria monasterioan agertutako dokumentu bat dakar, 1053 urtean datatzen duena,17 eta bertan euskarazko toponimo asko agertzen dira. Halaber, Líbanoren (1995-2000) lanean Bizkaiko euskarazko toponimo ugari ikus daitezke eta, beraz, Bizkaia euskalduna zela pentsatzeko zalantzarik ez dago. Zalantza egon daiteke, ordea, Bizkaian euskararen mendebaleko muga Erdi Aroan non zegoen zehazteko orduan. Arabako iparraldea euskalduna zenez, Arabarekin muga egiten duen Bizkaiko hegoaldea euskalduna zela pentsatzea bidezkoa dirudi. Alabaina, ausartegia litzateke Bizkaia osoan, mendebal-mendebalean ere, euskaraz hitz egin zela esatea. Eztabaida ugari egon da Bizkaiko mendebalaren euskalduntasunaz eta, oro har, hiru baieztapen daude (Sasia 1966). Batzuek Enkarterriak betidanik erabat euskaldunak izan zirela diote, beste batzuek ez dela inoiz euskalduna izan, eta hirugarrenek Enkarterriak bitan banatu eta eremu bat bestea baino euskaldunagoa 17 Mitxelenak 1053 dela dio, baina Hidalgo de Cisnerosek (1988) 1013 urtekoa dela adierazten du. Guk hemendik aurrera 1013 urtea emango diogu. ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 87 izan dela baieztatzen dute. Nolanahi ere, Sasiak (1966) erakutsi zuenez, Bizkaiko Enkarterrietan euskarazko toponimia, handia zein txikia, topa genezake eremu osoan, mendebaletik ekialdera eta iparraldetik hegoaldera eta, beraz, ondorioztatzen du euskaraz hitz egin zela inguru haietan. Ikerketa berriago batean honako hau dio Fernández Palaciosek (2011: 169) Enkarterrietako toponimiaz ari dela: ¿Qué pasa, entonces, con el vascuence? En otro tiempo, a modo de hipótesis, planteé la posibilidad de que, teniendo en cuenta que estamos en una zona por donde posiblemente discurrió la raya más oriental de las Guerras Cántabras (términos municipales de Valmaseda, Sopuerta y Castro-Urdiales), quizá los habitantes situados más al este pudieron haber conservado el vascuence y esto daría lugar a la densidad toponímica mayor en este idioma que se observa a partir de Zalla y Güeñes caminando hacia el este. Antes de haberse formulado esta hipótesis, algunos autores apuntaron, de manera me parece que excesiva, que la presencia de toponimia vascuence se explicaría exclusivamente por la existencia de ferrerías, las cuales exigirían actividades como la tala de árboles y el carboneo que darían lugar a la venida en época moderna de gentes vizcaínas, guipuzcoanas y navarras. Esto, aun con reparos, se puede quizá aplicar a municipios como Carranza, tan cerca en su toponimia del Valle de Villaverde (Cantabria). Sin embargo, los topónimos en vascuence atestiguados se presentan en lo que tradicionalmente se ha denominado dialecto vizcaíno y municipios como Gordejuela, Güeñes e incluso Zalla poseen tal cantidad de toponimia de ese tipo que, aun recurriendo a una posterior nivelación lingüística, el argumento de explicarla a partir de la emigración en época moderna carece de sentido y deja sin resolver la toponimia vascuence documentada con anterioridad. Sasiak (1966) lanaren bukaeran euskarazkoak direla ziurtzat ematen dituen toponimoen artean, asko eta asko, bereziki Enkarterrietako mendebalekoak, ez dira euskarazko erabat ziurrak; zalantza sor lezakete bederen. Toponimo guztien analisia egitea ez da gure lanean sartzen, baina toponimo hauen artean etimologia garbia eta euskarazkoa dutenak ugariagoak bide dira Barakaldo, Zalla eta Gueñes ingurukoak ezen ez Lanestosa edo Karrantza ingurukoak. Bistan da, nolanahi ere, etimologia garbia duten bertako toponimoak bat datozela Bizkaiko eta, oro har, Euskal Herriko gainerako toponimoekin, bai egituran, bai atzizkietan eta bai hitz eratorpen eta elkarketa legeetan ere. Knörrek (2004: 52), laburki bada ere, aditzera ematen duenez, Bizkaiko mendebalean euskarak Enkarterrien ekialdeko eremua hartuko luke. Antzeko ondorioa dakar Fenández Palaciosek ere (2011: 172-173): En resumen, para los municipios situados más al este quizá la clave explicativa de la presencia del vascuence puede estar en la Alta Edad Media, no solo en los opacos siglos vii-viii d. C., sino sin duda también más adelante. La zona oeste está casi desprovista de toponimia vascuence y la que hay podría explicarse recurriendo a casos particulares y más o menos puntuales, por lo menos en los ejemplos carranzanos. Si este panorama fuera cierto, la llegada de hablantes de vascuence se habría producido sobre una capa romance que es difícil de determinar qué características pudo tener. En la toponimia posterior asistimos a arcaísmos que alternan con soluciones más avanzadas y propias del castellano, por lo que tenemos que recurrir al menos a dos romances: el que, a falta de un mejor término a pesar de los estudios recientes podemos denominar siguiendo la tradición como leonés, y el propiamente castellano. Conviene desechar la búsqueda de la explicación a la presencia del vascuence en la zona acudiendo a un solo momento, ya que sin duda se han producido flujos, reflu- 88 URTZI REGUERO UGARTE jos, retraimientos y expansiones dependiendo de los diversos avatares por los que han transitado Las Encartaciones a través de los tiempos, y por ello prácticamente la única conclusión que parece afirmarse con ciertas garantías es que es en la TardoantigüedadAlta Edad Media y no antes cuando comienza a hablarse vascuence en la zona, sin que podamos correlacionar un hecho histórico concreto con una expansión de hablantes de dicha lengua en tiempos posteriores sino únicamente marcar varios hitos que más allá de una duda razonable necesariamente debieron ser determinantes para el tema aquí abordado. No he entrado en el áspero debate de la Tardoantigüedad porque requeriría un espacio del que no dispongo y un enfoque renovador que precisa sólidos cimientos que aún están en construcción. Salaberrik (2011a) erakusten dizkigun irizpideei jarraituz, beharrezko ikusten dugu Sasiak (1966) dakartzan zalantzazko toponimo hauen analisi zuhurrago eta sakonagoa egitea hauen lekukotasun zaharrenetatik abiatuta. Ausartu behar denean ausartuz, baina ausarkeriatan erori gabe; baieztapenak egin behar direnean eginez, baina ez dakigunean ez dakigula aitortuz. Horrela soilik izan dezakegu euskarak eremu honetan jasan duen atzerakadaren berri: nondik nora joan den, zein garaitan, etab. Gainera, gogora dezagun, gorago esan dugun bezala, ix. mendekoa den Alfontso III.a Asturiaskoaren kronika batean kontatzen dela Alfontso I.a Asturiaskoak Sopuerta eta Karrantza erreinu astur-leondarreko ipar goi-lautadako jendez birpopulatu zituela. Bertan inoiz euskaraz hitz egin bazen, birpopulaketa honek euskararen higitze moduko bat eragin zezakeen. Bidasoatik iparralderagoko Euskal Herriari bagagozkio, gainerako eremuetan ikusitako atzerakada sumatzen dugu bertan. Erromatarren garaian akitanierak izan zuen hedadura aski modu zehatzean jakin dezakegu Akitanian ditugun datu onomastikoei esker (Gorrochategui 1984: 53). Orduko datu onomastiko iparraldekoena Sosen dago eta muturreko muga Garona ibaiaren mendebalera dago; hala ere, ibaiaren bi bazterretan galierazko onomastika da nagusi (Gorrochategui 1985: 55). Akitanierazko lekukotasunak Pirinioetatik zenbat eta urrunago orduan eta urriagoak dira; halaber, zenbat eta gaurko Euskal Herritik gertuago, orduan eta ugariago (Gorrochategui 1985: 58). Erdi Arora hurbildu ahala, akitanieraren eremua murriztuz joan zen, eta hizkuntza hau hitz egin zen eremuan gaskoia nagusitzen hasi zen. v. mendera arte behintzat akitanierarekin batera eremu bertsuan aitzingaskoia bazela hizkuntza honen kronologia erlatiboak baiezta liezaguke. Chambon eta Greubek (2002) erakusten dutenez, aitzingaskoiak bokal arteko -n- v. menderako garatua behar zuen. Bilakabide hau euskararen eraginari egozten bazaio, v. mendera arte, behintzat, kontaktuan egon zirela esan genezake. Dagoeneko ikusi dugu Erdi Aroan euskarak oraingoa baino hedadura handiagoa zuela, eta zeharkako datuekin ikusi dugu euskara gaurko Euskal Herri historikotik kanpora ere hedatzen zela. Salaberrik (2011a: 1036) gogorarazten duenez, “[e]uskarazko toponimo multxo bat nonbait azaltzen bada pentsa daiteke inguru hartan noizbait euskara mintzatu zela eta hau galdu ondoan leku izenak besterik ez dela gelditu”. Euskarak ekialderantz izan zezakeen hedaduraz ere hainbat idatzi da. Ikusi dugunez, xi. menderako euskara Nafarroako ekialdean (Leire eta Zangoza inguruan) galdu xamar edo galtzen hasita zegoen. Alabaina, Lopez-Mugartzak (2008: 177) bertako toponimian oinarrituta erakusten duenez, Jaka inguruan Erdi Aroan euskara mantentzen zen: ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 89 Erdi Aroan euskara oso ongi mantendu zen Beral eta Aragoi ibaiek bustitzen dituzten Jakerriako goi haranetan (hemen Aragoiko erreinua sortu zenez, eskualde honi izen berbera ematen zaio: Aragoi). Ekialdean, euskal oinarria duen Sobrarbe ibarra dago (< lat. super + eusk. arbe). Honen antzera, toponimo euskaldun asko eta asko aurki ditzakegu Aragoien: Aran (top. ugaria: Boltaña, Broto, e.a.), Aratorés (Castiello de Jaca), Arbea (Bolea), Arri (Guarrinza), Arriaga (Javarrella: Sabiñánigo), Aspe (top. nagusia; Anso eta Aisa), Atarri (Boltaña), Atea (Daroca), Atxerito (Anso), Ayerbe (top. nagusia), Bisaurin (Aragüés), Biscarrués (top. nagusia), Bizcarra (Ruesta), Burrambal (Bescos; ik. Beraskoitze EH-n), Castillo de Atxer (Echo), Chapalangarra (Urriés), Escarra (Tramacastilla), Gamueta (Anso), Guarrinza (Ansoko eta Echoko elkarrekiko lurra), Iguarda (Villarreal de la Canal), Igüés (Sabiñánigo), Isuerre (Urriés), Izabal (Binacua eta Santa Cilia de Jaca), Izarbe (Anzánigo), La Raz (Embún; ik. Erronkarin Larraza), Larraga (Bielsa), Larraka (Canfranc), Larraz (Panticosa), Lizarraga (Esplús), Lubierre (Borau eta Novés), Olate (Cartirana), Punta Agüerri (Echo), San Xavierre de Martes (Martes), Saraso (Arrés), Savalza (El Frago), Txandri (Sigüés-Zigoze), Zunzurrunera (Jaka), etab. Erdi Aroan euskara ez zen, jakina, Aragoi osoko hizkuntza bakar eta nagusia. Ikusi dugunez, xiv. mendean Huescan euskara entzun zitekeen; alabaina hebreerarekin eta arabierarekin batera gutxiengo batek, ziurrenik Huescako iparraldetik bertako merkatura zetozenek, hitz egiten zuten hizkuntza zatekeen. Hain zuzen ere, Pirinioen hegoaldean euskararen hedadura gaur baino ekialderago hedatzen zen. Selfa Sastrek (2000) Ribagorzaren mendebalean dagoen Eseako haraneko hainbat toponimo euskararen bidez azaldu ditu, nahiz eta asko zalantzazkoak izan.18 Toponimo hauek euskarazko jatorria badute eta bertakoak badira, hau da ez inork inoiz hara eramandakoak, Erdi Arokoak eta are Antzin Arokoak (baina ik. Gorrochategui 1984: 59) dira. Corominesek (1960) ekialderago eraman zuen euskararen hedadura. Hizkuntzalari kataluniarrak Pirinioetako toponimo aurre-erromatarrak aztertu ostean, euskararekin19 zerikusia izan dezaketen hainbat elementu aurkitzen ditu kataluniar Pirinioetan eta ondorioztatzen du Aran eta Pallars haranetan, ia Andorraraino, aurki daitezkeela euskarazkoak izan daitezkeen toponimoak. Toponimo hauek gaur arte iraun badute ere, euskal jatorrikoak izatekotan, Antzin Arokoak eta Goi Erdi Arokoak lirateke; euskara hedadura galduz joan zen bertan erromantzearen mesedetan.20 18 Etimologia zailekotzat dauka Abi toponimoa, baina Nafarroan, Lergan zehatzago, lekukotzen den abisunhar-eko lehen elementuarekin erlazionatzen du eta, OEHri jarraituz ‘arándano’ litzateke. Autoreak berak jatorri germaniarreko edo latinezko beste hainbat etimologia proposatu arren, arrazoi handiegirik gabe euskararekin lotzen du. Selfa Sastrek emandako etimologia zuzena balitz, EBZ aurretik datorren hitza genuke; alabaina aldaera zaharrena ahabia dela dirudi. Bestalde, Ricardo Gómezek ohartarazten didanez, *anabia batetik erator liteke; gainera, DRAEk (Espainieraren Erret Akademiaren Hiztegiak) dakarrenez, Errioxako gazteleraz arandanoari anavia esatez zaio eta hau euskarazko anabia-tik eratortzen dute (ik. http://rae.es/anavia). Gogoratu, hala ere, Salaberrik (2011a: 1037) emandako 19. irizpidean esandakoa. 19 “Ibéro-basque” deitzen du berak, ez iberikoa eta euskara erlazionatzen dituelako, baizik zaila egiten zaiolako euskara edo iberikoa den bereiztea. 20 Honek arazo batera garamatza: Mitxelenak 1981ean EBZ vi-viii. mende bitartean garatu zela iradoki zuen. Garai hauexetan Pirinioen ekialdean euskara —halakorik bazen— hedaduraz murriztuz joan zen. Beraz, ez da ausartegia pentsatzea Pirinioetako euskara EBZetik kanpo geratu zela. Erdi Aroaz geroztik agertzen diren toponimo guztiak EBZaz geroztikoak lirateke; beraz, Pirinioetako balizko euskarazko toponimo hauek aitzineuskararekin erkatu beharko genituzke, ez zuzenean dialekto historikoekin. 90 URTZI REGUERO UGARTE Abadalek (apud Lacarra 1957: 11) 1000 urtea baino lehenagoko toponimia aztertuz erakutsi zuenez, Pirinio ekialdeko Pallars eta Ribagorza bailaretako leku garaietan euskara 1000 urte ingurura arte hitz egin zen;21 ondoren bertakoak katalana hitz egitera pasatu ziren. Nolanahi ere, gaude ez ote den baikortasun gehiegirekin jokatu Pirinioetako etimologia ezezaguneko toponimoak euskararekin lotzen saiatzean;22 ik. orain Salaberrik (2011a: 1021) proposamena: Gogoan hartu behar da, bestalde, badirela euskal toponimian inola ere gardenak ez diren izenak, eta bestelako argitasunik erdiesten ez dugun bitartean alferrekoa izanen dela izen horiei, baitezpada, azalpena ematen saiatzea. Bistan denez, ez ditugu Pirinioetako leku izen ilun guztiak ulertzen, baina horregatik ez ditugu euskaratikakotzat hartu behar. Latinaren aurrekoak izan daitezke, euskararekin zerikusirik izan gabe ere. Hain zuzen ere, Salaberrik (2011a: 1038) dioenez, Elcockek 1949an aurkezten dituen toponimoen artean ez du euskarazkoa izan daitekeenik aurkitzen. Dena dela, dirudienez, badaude hainbat toponimo euskarazko bilakabide bera jasan zuketenak, eta euskararen substratuari egotz dakizkiokeenak —bokal arteko -n- galtzea, kasu—; honekin “gehienez ere euskal sustratua badela froga daiteke, noizbait euskara mintzatu zela, ez (hainbeste) toponimoak euskaratikakoak direla” (Salaberri 2011a: 1040). Ekialdera bezala, kronologia ezberdinekoa bada ere, euskara gaurko Euskal Herritik hego-mendebalera, Errioxa eta Burgos aldera, ere hedatzen zela erakutsi izan da. Merino Urrutia (1978) izan zen lehenetarikoa bertako euskal toponimoak aurkezten eta aztertzen. Bertan izan zezakeen hedadura Mitxelenak zirriborratu zuen: Este dominio de lengua vasca no alcanzaba, sin embargo, a la cuenca del Cárdenas y, con mayor razón, a la del Najerilla. El centro del dominio del monasterio de San Millan, […] está libre en la medida de lo posible de elementos vascos. Y este territorio es aquel para el que, por antonomasia, puede valer el argumento ex silentio. Su toponimia mayor y menor aparece enumerada una y otra vez. (1976a: 372) Eztabaidatu izan da bertako euskara antzinatik bertakoa (Merino Urrutiak honen alde egiten du) ala Erdi Aroan bertaratutako euskaldunek eramandakoa ote den (ho21 Hala balitz, bertan euskara egotea ez zaio zor Antso Nagusia nafar erregearen konkistari. 1025 urtean eskuratu zuen Antso III.a Gartzea Nagusiak Ribargoza, eta ordurako inguru haietan euskara galdua edo galtzeko zorian egongo zen. 22 Hona, besteak beste, interpretazio desegokien adibide bat: “Beste etsenplu batzuk, ondoko puntuarekin lotura egiten dutenak, B. eta J.-J. Fenieren lanean azaltzen zaizkigunak dira. Ikertzaileok, zabalkunde liburu batean, *kar- / gar ‘pierre’ erroa aztertzean Garos, Carrese, Le pic de Gar, Carcassonne eta beste aipatzen dituzte (1992: 14), eta badaiteke hola izatea, hots, toponimo horien guztien oinarrian aipaturikako erroa egotea, baina gero erraten dute euskaraz horren aldaera har / arr dela eta hari (sic) hitzean eta Arette, Arudy eta Arres d’Anie-n dagoela. Jakina, eta Arette-ri dagokionez, Grosclaudek (1991: 52) 1186ko Areta, 1440ko Erete, 1444ko Aretha, Eretha eta 1538ko Hereta biltzen ditu, eta Lopez-Mugartzak (2008: 143 eta hurr.) euskarazko aldaeratzat Ereta darabil. Autore honek dio Knörr-en arabera Grosclaudek proposatzen zuen Arrieta etimologia baztertzekoa dela, baina zirrikitu bat uzten dio hala ere, erranez Arrieta horretatik atera bada forma erromanizatua datekeela A(r)reta. Zaila da, nire irudiz, dardarkari anizkuna ongi ebaki den alderdian hor harri ikustea, gurean, ondoan bokala badu, beti dardarkari horixe agertzen delako. Arcachon azaltzeko Fenietarrek (1992: 18), ziurtasun handirik gabe oraingoan, aruka ‘breche, fente, crevasse’ ematen dute, baina hitz honen euskarazko forma arruka da, berriz ere dardarkari anizkunarekin” (Salaberri 2011a: 1022). ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 91 nen alde ik., esate baterako, Peterson 2006). Petersonek berak (2006) ofizioz hizkuntzalari izan ez arren, zehaztasun filologiko argiz erakusten du Errioxa inguruan lekukotzen den euskara ez dela erromatarren aurreko garaitik datorrena, vii-ix. mende bitartean bertara joandako euskaldunek eramana baizik. Mitxelena ere hipotesi horren alde agertu zen: Acepto, en principio, que estas gentes de lengua vasca de que venimos hablando no son, como alguna vez se ha sostenido, un resto de población prerromana. Hubo, por lo tanto, en un cierto momento o durante una larga época, una migración de gentes vascas que cruzaron el Ebro y se establecieron en esa orilla. Pero estas gentes no eran en modo alguno navarras: se trataba de alaveses o, en todo caso, de vascos occidentales. Parece, por ello mismo, difícil que se trate de una política navarra, sin más especificación, planeada y dirigida por los reyes de Navarra, o por sus consejeros. (1976a: 373) Bide beretik, hara zer dioen Jimeno Arangurenek errekonkista osteko birpopulaketaz ari dela: Fue precisamente en la repoblación riojana y burgalesa nororiental donde el elemento vasco poseyó una presencia decisiva según lo atestigua la toponimia. Si atendemos a la concentración de topónimos euskéricos, la emigración se extendió más hacia la zona riojano-burgalesa. (1999: 450) Ikusi denez, euskarak egun dituen mugetatik aski urrun hedatzen zen, baina ikusi dugun hedadura ez da momentu konkretu berean izan. Denboraren joan-etorrian mugak aldatu, zabaldu eta txikitu egin dira; halaber, Mitxelenak esan bezala (1976a: 362), atzerapen egoeran dago, hau da ez da hizkuntza nagusia. Dena dela, garai honetakoak diren -uri-z eratutako toponimo ugariek erakuts lezakete euskarak gizartean eragina izan zezakeela. 3.3. Euskararen egoera Erdi Aroan: elebitasuna Kanpo historiarekin bukatzeko, Erdi Aroko euskararen egoeraz arituko gara, baina bereziki elebitasunari eutsiko diogu. Ikusiko dugunez, euskara elebitasun edo eleaniztasun egoeran egon zen Erdi Aroan. Atal honetan bi motatako eleaniztasuna bereiziko dugu: lehenik klase artekoa, eta ikusiko dugu klase agintaria edo goi mailakoa eleaniztuna izan zitekeela, baina erabileran erromantzearen alde egiten zuela; aldiz, maila apalenekoak elebakarrak ziren (nahiz eta salbuespenak egon zitezkeen eskualdearen, lanbideraren edo bestelako arrazoiren baten arabera), izan euskaldunak, izan erromantzedunak edo erdaldunak. Bigarrenik, herrien arteko eleaniztasuna ere bazegoela ikusiko dugu, hau da, bertakoak ziren euskara eta nafar erromantzeaz gain beste hizkuntza batzuk hitz egiten zituzten komunitateak ere bazeudela ikusiko dugu, besteak beste, okzitaniera, arabiera eta hebreera ere hitz egiten baitziren. Zalantzarik gabe, komunitate horiek eleaniztunak ziren, beren hizkuntzaz gain bertakoa, oro har, nafar erromantzea ere ezagutu eta erabiliko zuten. 3.3.1. Sarrera Lehenik eta behin, ekar ditzagun gogora Lacarraren (1957: 11-12) hitzak: 92 URTZI REGUERO UGARTE Aquí la labor del historiador será de especial interés para situar al pueblo que habla esta lengua en el medio y ambiente social que le corresponda. Interesaría precisar si la situación de estos vasco-hablantes, por ejemplo, era en la época romana y aún en plena Edad Media, la de unas gentes dominadas, de condición inferior, que habitan en zonas rurales y están dispersos; si existe bilingüismo, es decir, si unas mismas personas hablan dos lenguas, de las que sólo una es lengua de cultura, y por tanto lengua escrita, o si eran muy pocas las personas bilingües; si la variedad lingüística responde a una separación geográfica, por zonas, en las que unos hablan en la misma localidad; o bien la separación se establece por clases sociales con la clara distinción entre el elemento rural dirigido y el urbano director, que incluso puede ser de origen extranjero; si sólo las clases dirigentes eran bilingües, pero no las rurales, y si en aquellas el vascuence persistía como lengua familiar, del hogar, frente a otra lengua oficial. Hemen ez ditugu goiko aipuko galdera guztiak erantzungo, baina batzuk erantzuten hasteko oinarriak jartzen saiatuko gara. Dagoeneko aurreko atalean (§3.2) euskararekin batera, ez eremu osoan, baina bai lurraldearen zati handi batean, beste hizkuntza bat edo batzuk hitz egiten zirela eman dugu aditzera, alegia euskara eleaniztasun egoeran zegoela. Azken 2.500 urteetan euskara egoera diglosikoan bizi izan dela dirudi, hau da, eremu berean, euskararekin batera, kanpotik etorritakoen beste hizkuntza batzuk hitz egin izan dira; esaterako, hizkuntza zeltikoak, latina, honen osteko erromantzeak (gaskoia, nafar erromantzea, gaztelera, frantsesa), arabiera eta hebreera. Merezi luke hemen Mitxelenaren hitz batzuk gogoratzea: “… el país vascón estaba probablemente tan lejos de ser unilingüe hacia los comienzos de la influencia romana, como el reino de Navarra en la Edad Media” (1960: 74). Erdi Aroko egoerari dagokionez, bestelako gaietan bezala, honetan ere ez dugu informazio kopuru bera euskararen eremu osorako. Alabaina, ziurrenera eremu osoan, gehiago edo gutxiago, euskararekin beste hizkuntzaren bat, latina edo erromantzea gehienetan, hitz egingo zatekeen. Hara Mitxelenak zer dioskun: De la convivencia, o si se prefiere lucha, de lenguas de origen diverso en la Navarra medieval todo el mundo tiene noticia suficiente. Son bien conocidos los dos grandes rivales. Está de una parte la lengua vasca, cuya posición era evidentemente dominante en términos cuantitativos en amplias zonas y lo siguió siendo por mucho tiempo, aunque no, y no hace falta subrayarlo, por lo que se refiere al uso escrito: aquí, a pesar de que al parecer nunca llegó a estar en condiciones de aspirar a una competición real, su reflejo en los textos alcanza un punto óptimo, en cuanto a la fidelidad con que se transcriben nombres y títulos vascos, alrededor del año 1200. Por otra parte está el latín y su sucesor el romance, que primero acepta el revestimiento a veces muy ligero de las formas latinas a las que presta su propia sustancia, y termina por suplantarlo. (1969a “Eranskina”: 504) Jimeno Juríok (ik., besteak beste, 1997: 58-63) dioenez, Erdi Aroan Nafarroako egoera linguistikoak aldaketa handia jasan zuen: hizkuntza berriak azaldu ziren (arabiera, hebreera, nafar erromantzea, Pirinioen iparraldeko dialekto erromantzeak eta okzitaniera) eta hizkuntzen eta dialektoen arteko mugak aldatu ziren. Elebitasuna aztertzen ari garela, ikusi beharrekoa litzateke (arestian eman dugun Lacarraren aipuan ere esaten denez) nor zen edo zein gizarte mailari zegokion hizkuntza bata edo bestea hitz egiten zuena, eta nor zer elebiduna eta nor elebakarra. ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 93 Lehenago (§3.2. atalean) ikusi dugunez, Nafarroako mendialdea edo erdialdea euskalduna zatekeen, eta antzeko egoera espero genezake Gipuzkoa osorako eta Bizkaiko eta Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako eremu handi baterako, nahiz eta azken hauetan gaskoia eta bearnesa ere egon. xx. mendera arte asko eta asko, batez ere nekazal inguruetakoak, euskaldun elebakarrak izan dira. Modu berean, Erdi Aroan, nekazal eremuek indar handia zutelarik, inguru haietan euskaldun elebakar ugari egotea espero genezake. Alabaina, bertako handikien artean ere, Nafarroan bezala, erromantzea sartua zela pentsa genezake, handiki haiek Gaztelako eta Nafarroako gortearekin estuki lotuta baitzeuden. Alegia, mendi inguruetan gizarteko sektore handiena euskaldun elebakarra litzateke eta gutxiengo agintaria erromantzeduna eta, agian, euskalduna. Ciervideren arabera (1980b: 396) Erdi Aroko Nafarroan bi hizkuntza errealitate bereizi behar genituzke: euskararena eta erromantzearena. Halaber, erromantzea hainbat eratara islatzen zen: okzitanieraz eta nafar erromantzez. Bestalde, gutxiengoen hizkuntzak ere kontuan hartu behar genituzke: mozarabiera, arabiera eta hebreera. Gure ustean, eleaniztasuna (batez ere, Nafarroari dagokionez) bi motatakoa izan daiteke: batetik, dagoeneko aipatua dugun gizarte klaseen artekoa genuke, alegia, zenbat eta maila goragokoa izan, orduan eta elebidun izateko aukera gehiago eta joera nabarmenagoa erromantzez egiteko; aldiz, zenbat eta maila apalagokoa izan, orduan eta aukera gehiago elebakar izateko —izan elebakar euskaldun, izan erromantzedun—. Bestetik, goraxeago ikusi bezala, herri artekoa genuke, alegia kanpotik etorritako gutxiengoek erabil lezaketena: gaztelera, hebreera, arabiera edo gaskoia, kasu. Goi mailako klasearen eleaniztasuna isla lezakete, gure garairako berantiar xamarrak badira ere, esaterako, erromantzez idatzirik dauden gutunetan agertzen diren euskarazko esaldiek (hauetarako, ik. TAV, §2.2.16). 3.3.2. Klase artekoa Klase artekoari dagokionez, erromatarrak etorriz geroztik latina izan zen bai klase agintariaren hizkuntza bai kultur eta erlijio hizkuntza. Jimeno Juríok (1997: 32) esan bezala, latina zenbait gizarte klaseren eta, geroago, Elizaren, kultur adierazpidearen eta administrazioaren bitartekari bezala finkatu zen eta euskara baskoi deitzen duten gens baten hizkuntza zen. Esan nahi baita, latina zen maila jasoan eta idatziz erabiltzen zen hizkuntza, eta euskara herritarrek erabiltzen zutena. Goi Erdi Aroan ere latinak jarraitzen zuen hizkuntza idatzia izaten, eta latina erabiltzen zen administrazioan, kulturan eta erlijioan. Hala ere, vii-x. mendeetan erromantzeak agertzen hasi zirenez, latina ikasi beharreko hizkuntza bihurtu zen (Gómez & Urgell 2010: 257-258). Idazteko orduan latinetik erromantzera legokeen aldea askozaz ere txikiagoa zen latinetik euskarara zegoena baino eta, beraz, erromantzez idazteko egin beharreko aldaketak eta ikasi beharrekoak gutxiago ziren. Jimeno Arangurenek (1999: 443) dioenez, Baskonia elebakarra zen, hau da, gizartearen gehiengoak hizkuntza bakarra hitz egiten zuen, euskara, nafar erromantzea hitz egiten zen eremuan salbu. Gutxiengo agintari batek, ordea, goi mailan, administrazioan, kulturan, Elizan, herritarren gehiengoaren hizkuntza ez zen beste 94 URTZI REGUERO UGARTE bat erabiltzen zuen. Jimeno Arangurenek (1999: 444) jarraitzen duenez, x. mendera arte Baskoniako monasterioetan latinaren elebakartasuna zegoen eta x. mendetik aurrera latin-erromantze elebitasuna; nahiz eta, Jimeno Arangurenek gogorarazten duenez, inguruan beste hizkuntza bat hitz egiten zen, euskara alegia. Honen adibide lirateke Leiren agertzen den lingua navarrorum aipamena edo Kukulako Donemiliagako glosak. Euskarazko lehen liburuaren argitalpena bera ere berantiarra da, xvi. mendekoa. x. mendetik aurrera erabiltzen zen beste hizkuntza erromantzea zen, gaskoia batzuetan, nafar erromantzea besteetan, latina inoiz edo behin eta champagnetarren erregealdian frantsesa ere hitz egin zen gortean garai labur batean. Hara zer esaten digun Ciervidek (1980b: 397): Sabemos que la documentación medieval navarra se redactó en latín o en romance y que la documentación en euskera es mínima, especialmente si se coteja con la admirable y asombrosa persistencia milenaria de las manifestaciones orales. En otras palabras, que la lengua vasca no ha llegado a ser en tiempos históricos el medio de expresión total de la vida del pueblo vasco. Incluso dentro de la Vasconia tradicional, áreas alavesas, navarras y vizcaínas parecen estar totalmente romanizadas, cuando hacia el siglo x la documentación empieza a hacerse abundante. Hain zuzen ere, xv. mendera arte, Nafarroa Garaiaren eta Beherearen arteko erlazioetan gaskoia erabiltzen zen (Ciervide 2008: 48). Are gehiago, Nafarroa Beherean erabiltzen zen hizkuntza idatzi ofiziala gaskoia zen, nahiz eta herritarren ohiko hizkuntza mintzatua euskara izan. Bestalde, Nafarroa Beherean gorteko hizkuntza gaskoia zen bezala, nafar erromantzea bide zen Nafarroa Garaiko gortean hitz egiten zen hizkuntza; Jimeno Juríok (2004a: 181) zehazten duenez, xiii. menderako erromantze honetan idatzi ziren hainbat dokumentu, besteak beste Nafarroako Foru Orokorra, eta hizkuntza honetan egin ziren hainbat koroatze. Noski, nafar erromantzea ez zen klase agintariak soilik hitz egiten zuen mintzoa; euskara galdurik zen Nafarroako zatian, Leire-Zangoza inguruan esaterako, nafar erromantzea zatekeen hizkuntza mintzatua herritarren artean ere. Hara zer dioskun González Ollék (apud Ciervide 1980b: 398): Frente a una población mayoritaria, rural, formada de labradores y pastores o artesanos y servidores en villas (yo añadiría, no en todas, R.C.), de habla vasca, analfabeta (analfabetos los eran prácticamente todos, euskeldunes y erdeldunes, R.C.), existía un estamento minoritario, dirigente, romanizado, urbano de nobleza y clerecía y en menor grado, militares subalternos y comerciantes bilingües, cuyos modelos culturales eran de origen latino. Eta hara gai berberaz zer dioen Jimeno Arangurenek (1999: 443): Aquella Vasconia cristiana y monolingüe cuya lengua natural y entonces mayoritaria era el vascuence y en una pequeña porción de su territorio el romance, se completaba con el bilingüismo o multilingüismo de las minorias letradas, conocedoras del latín. Zilegi bekigu beste aipu bat ekartzea, oraingoan Mitxelenarena: “La lengua escrita en una comarca no se identifica necesariamente con la lengua hablada en ella, pero siempre constituye un indicio nada despreciable” (1961b: 249). ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 95 Bistan denez, elebitasuna edo eleaniztasuna erlatiboa zen euskararen eremu osoan; gizartearen gehiengoa elebakarra zen arren, maila idatzian herritarrena ez zen eta askotan hauek ezagutzen ez zuten hizkuntza bat erabiltzen zen.23 3.3.3. Herrien artekoa Klase arteko hizkuntza ezberdintasunaz gain, ikusi dugunez, Nafarroako Erresumako herritar sektore zenbaitek euskara ez beste hizkuntza batzuk ere hitz egiten zituzten, bereziki hiri nagusietan, nahiz eta hauen kopurua gizarte osoan eragiteko adinakoa ez izan. Jimeno Juríok (ik., esaterako, 2004a) erakusten duenez, Iruñerria oro har euskaldun elebakarra bazen ere, Iruñean bertan euskararekin latina, okzitaniera, nafarrera (nafar erromantzea), gaztelera eta hebreera hitz egiten ziren. Errekonkistaren ondoren, xii. mendearen lehen erdialdean nafar erriberako arabiarrak nafar koroaren mendean geratu ziren (García Arancón 2004: 157). Beraz, Nafarroako Erresuman hitz egin zen beste hizkuntzetarik bat arabiera genuke, edo eremu hauetako arabieraren aldaera bederen. Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdi Ingalaterraren menpe zirela (1152-1451), bereziki Baionan —Akitaniako portu garrantzitsuena baitzen— ingeles merkatari, arma gizon eta kargudun ugari finkatu ziren. Hauek, ziurrenera, ingelesa edo garai hartako honen aldaera hitz egingo zuketen. Jimeno Arangurenek (1999: 452) azaltzen duenez, Baiona oso garaiz erromanizatu zen eta bere egin zuen latina; ondorioz, Baionako gaskoia garatu zen. Harresietatik kanpokoek euskara hitz egiten bazuten ere, Baionan gaskoiak indar eta eragin handia zuen, horren adibide xiii. mendeko Baionako forua gaskoiaz idatzi izana. Gaskoiaren aldaera hau Biarritzera eta Nafarroa Behereko iparraldera hedatu zen, baita Gipuzkoara ere. Bereziki Donostia-Hondarribia bitartean gaskoi eta euskal komunitateak finkatu ziren (Jimeno Aranguren 1999: 452-453). Ciervidek (2011a: 769), Lacarraren bideari jarraituz, aipatzen du Donostia inguruan gaskoia mintzatu izana Antso VI.a Jakitunaren politikari zor zaiola, 1181ean Donostiari forua eman baitzion eta gaskoiez eta baionarrez birpopulatu baitzuen erreinuarentzat portua sortu asmotan. Bestalde, Ciervidek erakusten duenez (2011a: 762), Antso Ramirezen eta honen seme Alfontso I.a Borrokalariaren erregealdietan (1076-1134 inguruan) Aragoi eta Nafarroako ekonomia suspertzeko merkataritza eta artisautza garatzeko neurriak hartu zituzten. Honek Pirinioen iparraldeko jendea erakarri zuen eta hainbat komunitate finkatu zituzten Nafarroan eta Aragoin; besteak beste, garai honetakoak dira Lizarra, Iruñea, Jaka eta Garesko komunitateak. Komunitate hauek gaskoia eta okzitanieraren beste aldaera batzuk hitz egiten zituzten, oro har. 23 Interesgarri dirudi Erdi Aroko lekukotasunetan agertzen diren euskarazko izenak zein gizarte mailari dagozkion begiratzea. Irantzuko Liburu Gorria begiratuta, esaterako, euskarazko izenak daramatzatenek behe mailakoak dirudite; aldiz, goi mailakoen artean ez bide dago euskarazko izenik. “Los nombres de persona, por el contrario, emigran con éstas y aun sin éstas, porque la moda puede difundirlos; cambian como los usos y costumbres y, al estudiar su distribución no hay que tener en cuenta tan sólo la dimensión horizontal, el espacio, sino también una coordenada vertical, de clase social” (Mitxelena 1969b: 503). Interesgarria da orain Ciervidek (2011b) argitaratu duen lana. 96 URTZI REGUERO UGARTE Halaber, gaskoia —zehazkiago honen aldaera bearnesa— euskararekin batera Zuberoan eta hortik ekialdera ere hitz egin zen. Hain zuzen ere, Coyosek (2011) erakutsi bezala, Erdi Aroan Zuberoako administrazio hizkuntza (Lapurdin eta Nafarroa Beherean bezala) gaskoia zen eta zuberotar gehienek, baita maila apalenekoenek ere, gaskoiez ere hitz egiten zuten edo ulertzeko gai ziren bederen. 4. Barne historia Historian atzera egiten hasten bagara, garai zehatz bateko, gure kasuan Erdi Aroko, hizkuntzaren egoera ezagutzen saiatzeko iturrien kopuruaren eta honen nolakotasunaren menpean gaude (Gorrochateguik 2004: 105). Zenbat eta ugariagoak izan garai hartako lekukotasunak, orduan eta zalantza gutxiagorekin arituko gara. Aldiz, zenbat eta urriagoak izan eskura ditugun datuak, orduan eta zailtasun eta arrisku gehiagorekin aurkituko gara. Oro har historia ezagutzeko datuak mugatuak badira, are mugatuagoak eta urriagoak dira Erdi Aroko euskara ezagutzeko ditugun iturriak (ik. Reguero 2011b). Garai honetako euskara protohistorian sartzen da; hau da, urriak izan arren, modu bateko edo besteko lekukotasunak baditugu Erdi Aroko euskara nolakoa izan zitekeen ikusi ahal izateko. Beraz, urritasun arazoak gorabehera, euskal hizkuntzalaritzaren betebeharra da datuak modu sekuentzial eta historikoan biltzea: fonologiako gertakarietatik hasi eta morfologia eta sintaxiko kontuekin jarraituz (Gorrochategui & Lakarra 2001: 430). Era berean, beharrezkoa da bilakabideen zehaztapen gehiago ematea, noiz hasten den, non, maiztasunak, etab. Horretarako, baina, lekukotasunen azterketa sistematikoa beharrezkoa da, eta tamalez lekukotasunak ez dira kopuru aldetik leku eta garai berean berdinak. Gurean maiz gertatu ohi den bezala, eskualde batzuk datuetan oso aberats badira ere, beste eskualde batzuetan oso datu gutxi ditugu, eta honek hutsuneak sor ditzake gure azterketan. Erdi Aroko euskaratik abiatuz barne historia egin nahi dugunean, kontuan hartzeko arazoa da hau. Ondoko atalean Erdi Aroko euskararen deskribapena egiten saiatuko gara, beti ere lekukotasunek erakusten dituzten ezaugarrien azterketan oinarriturik. Horrela, beraz, ondoko atal hauek izango ditugu aztergai: fonologiazko ezaugarrietatik hasiko gara (§4.1), ondoren morfologiari ekingo diogu (§4.2), sintaxiaz esan litekeena ere azalduko dugu (§4.3), eta amaitzeko hitz bi esango ditugu hiztegiaz (§4.4). 4.1. Fonologia Fonologia da euskararen bilakabide diakronikoari dagokionez ondoen ezagutzen dena, bereziki Mitxelenaren (1957 eta 1961) lanez geroztik. Atal honetan Erdi Aroko lekukotasunak aztertuta ezagut ditzakegun bilakabide fonologikoak aurkeztuko ditugu. Horretarako bokal eta diptongoekin hasi (§4.1.1) eta kontsonanteekin (§4.1.2) amaituko dugu.24 24 Beste lan batean (Reguero 2013a) dialektalizaziorako interesgarri izan litezkeen ezaugarriak aurkeztu ditugu eta beren hedadura isla lezaketen mapak ere eman ditugu bertan. ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 97 4.1.1. Bokalak Euskararen sistema fonologikoan, azken bi mila urteetan aldaketa gutxien jasan duen alorra da bokalena. Mitxelenak berak (1961: 50), bokalez ziharduela, hauen bilakaeran bi ezaugarri nabarmendu zituen: batetik, inguruko hotsen eraginez aldatzeko erraztasuna eta, bestetik, finkotasuna, ez baitute aldaketa sakon eta orokorturik jasan aitzineuskara modernoaz (hemendik aurrera AEM) geroztik. Egungo dialektoek erakusten dutenaren arabera, honako ondorioa atera zuen Mitxelenak (1961: 47): “[E]l vocalismo de los dialectos vascos modernos puede explicarse a partir de un sistema antiguo de cinco vocales, análogo al de la mayor parte de las hablas actuales”. Mitxelenak hitz hauek idaztean garatu gabe zuen, argitaratu gabe behintzat, EBZaren proposamena. Hala ere, Mitxelenak aipatzen duen sistema zaharra AEM baino EBZ dela dirudi; eta, ikus litekeenez, dialektoen aitzindari zatekeen sistema zahar horrek, dialekto modernoek eta historikoek bezala, bost bokal lituzke. Beraz, gaurko euskaraz eta berreraikitako aitzineuskaraz bezala, bost bokal ditugu Erdi Arokoan ere: a, e, i, o eta u; eta funtsean AEMtik EBZera eta hemendik dialekto historikoetara bokal hauek ez dute aldaketa handiegirik izan. Merezi luke zenbait hitz esatea zubererazko ü [y] bokalari dagokionez. Peillenek (1992: 252) xiv. menderako bokal hau Zuberoan oraindik ez dela ageri azaltzen du, eta eskura izan dugun corpusean ere ez dugu [y] bokalaren arrastorik aurkitu. Dena dela, u > ü bilakabidearen data absolutua ezin zehatz badezakegu ere, beste hainbat bilakabiderekin kronologia erlatiboan finka dezakegu. Garbi dago Zuberoan o > u baino lehenago gertatu dela; bestela o batetik datozen u guztiak ü genituzke —testuinguru egokietan egonez gero—, eta ez da hala gertatzen. Bestalde, badirudi hitz elkarketako -r >-h- (ik. §4.2) baino geroago gertatu dela; izan ere, Zuberoan hur ‘ur’ eta zur ditugu, baina hitz elkartuetan ü(h)- eta zü(h)- (ik. Mitxelena 1961: 53). Badira, bestalde, Erdi Aroko bokalekin gertatzen diren beste aldaketa batzuk eta bada zer esana. Honako hurrenkera jarraituko dugu: bokal luzeak (§4.1.1.1), bokal sudurkariak (§4.1.1.2), bokal galtzea (§4.1.1.3), bokal gehitzea edo protesia (§4.1.1.4), bokal txandakatzeak (§4.1.1.5), bokalak elkartzean sortutako aldaketak (§4.1.1.6) eta diptongo eta hiatoak (§4.1.1.7). 4.1.1.1. Bokal luzeak Kontsonantea galtzearen ondorioz, batik bat lehen zegoen hasperena galtzean, nolakotasun bereko bi bokal elkartu direnean bokal luzeak sortu bide dira. Horren adibide dituzkegu bokal bikoitza erakusten duten grafiak: Olabeeçahar (Elorrio, 1013), Zaarra (Leire, 1055, 1085), Arteeta (Iratxe, 1087) Insauspeeco (Iratxe, 1203), Ceea (Iratxe, 1210), Laarça (Iratxe, 1218), Beengoa (Galar, xiii. mendea). Ez dakigu zehatz bokal luzeak ala bokal bikoitzak ziren, baina ziurrenik hasieran, bokal arteko kontsonantea galtzean, bokal bikoitzak zirenek gero bokal luzea eman zuten eta azkenik hauek bokal arruntak: *VCV > *V.V > VV > V. Erdi Aroan aurkitzen ditugun bokal luze hauetako asko ezin litezke berreraiki EBZerako, gerokoak izan behar dute. Izan ere, esan dugun bezala, kasu gehienetan 98 URTZI REGUERO UGARTE bokal luzeak nolakotasun bereko bi bokalen arteko hasperena galtzean sortu dira, eta EBZerako hasperena berreraiki liteke (ik. §4.1.2.5). 4.1.1.2. Bokal sudurkariak Mitxelenak (1961: 48) erakusten du xvi. mendean Bizkaiko euskarak eta Gipuzkoako mendebaleko hizkera batzuek bokal sudurkariak zituztela. Halaber, Erronkariko eta Zuberoako euskarak xx. mendera arte mantendu ditu (Zuberoakoak xxi. mendera arte). Bokal sudurkari hauek, ziurrenik, AEMko zein latinetik etorritako maileguetako bokal arteko *-n- ahula galtzearen ondorioz sortu ziren; beraz, bokal sudurkariak inoiz orokorrak izan zitezkeela pentsa genezake, sudurkariaren galera orokorra izan baitzen; nahiz eta historikoki Bizkaian, Erronkarin eta Zuberoan bakarrik lekukotu. Erdi Aroko lekukotasunetan grafiek ez dute inondik inora bokalen sudurkaritasuna markatzen,25 baina xvi. mendean bokal sudurkariak zeudenez, espero genezake Erdi Aroan ere bokal sudurkariak egotea eta hedadura zabalagoa izatea. Hori dela eta, Erdi Aroko lekukotasunen batean bokal sudurkaria agertzen dela uste izateko arrazoiak ditugu, nahiz eta grafikoki ez adierazi. Esaterako, Aceari (< lat. asinarius) pertsona izenean pentsatzekoa litzateke -ea- bilkurako bokalak edo bokal bat, ziurrenik lehena, sudurkaria zela, kontuan izanda bien arteko kontsonante sudurkaria galdu dela, eta euskarazkoaren aldamenean erromantzeko Acenari ere badugula.26 Badira, halaber, bokalen sudurkaritasunaz zer pentsatua eman dezaketen datu zehatzagoak. Orpustanek (1999: 102) azaltzen du bokal arteko eta bukaerako sudurkariak kasu batzuetan bakarrik, sistematikotasunik gabe, galtzen direla (“disparition ponctuelle” bezala azaltzen du berak). Galtze honek, Orpustanen ustez, agian dialekto bereizketarekin zerikusia luke, eta hauexek lirateke bilakabide honen adibideak: ihabar (1040), ihurre (1025), ihurremendi (1320) Hego Euskal Herrian eta Inharbarrtyri (1435), ihurre, inhurre (1350) Ipar Euskal Herrian. Baieztapen honen aurrean hainbat gauza kontuan hartu beharko genituzke: Iparraldearen eta Hegoaldearen hizkuntza banaketa oso modernoa da eta denboran atzera eginda desberdintasunak urritu egiten dira. Gainera, Hegoaldeko eta Iparraldeko lekukotasun hauen artean bada korrespondentzia bat, alegia, batean -h- dagoenean, bestean -(n)h-. Badakigu, halaber, euskara historikoan ditugun -h- asko bokal arteko *n batetik datozela; hau bilakabide sistematikoa da eta iv. mende irian gertatu zen. Orpustanek dakartzan -nh-dun adibide hauek ez bide dira, beraz, bilakabidearen salbuespenak. Aitzitik, badirudi leku batzuetan bokal sudurkariek kontsonante sudurkari berria sortu dutela. Beraz, unean uneko galtze batzuen aurrean baino, badirudi, sudurkari ahularen galtze sistematikoaren ondoren, agertu berri ziren bokal sudurkariek zenbait kasutan kontsonante sudurkaria berragertzea eragin zutela. Aldakortasuna egoteak adieraz lezake aldaketa ez dela oraindik erabat gauzatu. Hau beste atal batean (§4.1.2.4) sakonduko dugu, baina datu hauek iradoki lezakete bokal sudurkariak bazirela Erdi Aroan. 25 26 xvi. mendeko lekukotasunetan ere ez da sistematikoki markatzen. Agian grafian <n> bidez, inoiz, bokal sudurkaria ere markatu nahi izan da. ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 99 Era berean, Nafarroa Behereko gaskoiezko dokumentuetan (Ciervide & Santano 1985) Eliçassoay, Liçassoan, Liçassoayn (xiv-xv. m.) lekukotzen dira. Ziurrenik amaierako atzizkia jatorrizko gain < *gani-tik dator (ik., besteak beste, Mitxelena 1953: §248 eta 1991: 400); <n> beti ez agertzeak pentsaraz dezake oraindik *-ãi > -ain ez dela erabat gauzatu eta, beraz, bokal sudurkariak izan ditzakegula. Ikus genezake, beraz, Erdi Aroko euskarak bokal sudurkariak bazituela, nahiz eta Behe Erdi Aro amaierarako, agian, hizkera batzuek galduak zituzketen. Badirudi, beraz, EBZaren garairako bokal sudurkariak berreraiki litezkeela, ordurako *-n- ere galdua baitzen. 4.1.1.3. Bokal galtzeak Erdi Aroko lekukotasunen ezaugarri nabarmenetariko bat, bokalei dagokienez, bukaerako -e bokalaren galera da. Bilakabide honen adibidetzat Albiztur (< Albiz + turre) eman ohi da; 1025ean, hala ere alviz turre lekukotzen da (Mitxelena 1953: §560 eta 1956: 241). Amaierako elementu bera luke dokumentu berean agertzen den Lastur (Orreaga, 1284) toponimoak ere. Bilakabidearen adibide berekotzat hartzen du Mitxelenak Aralar ere. Aipatu dokumentu haralarre (1025, Olazabalgo monasterioan) agertzen da, eta Libanok (1995: 326) ere aralarre lekukotzen du Gipuzkoan 1141-1150 bitartean. Gerora, ordea Aralar lekukotzen da, dagoeneko Irantzuko Liburu Gorrian. Halaber, bilakabide berekotzat har litezke Egiluz eta Sorholus27 ere (Mitxelena 1956: 241). Apokope hau hiru silabatik gorako hitz elkartuetako azken silaban gertatu da. Aldiz, ez da gertatzen hitz elkartuetan agertzen diren hitzak solte daudenetan, Erdi Aroan larre eta luze maiz lekukotzen baitira. Bestalde, Behe Erdi Aroan oraindik ere bukaerako bokala galdu gabeko aldaerarik ere badugu: Guoros larre (Luzaide, 1234), Uidaturre (Iratxe, xiii. mendea). Bilakabidearen lekukoak gutxi dira, baina bokal galtzearen atzean azentuaren kokagunea dagoela dirudi. Albiztur, Aralar, Egiluz eta Sorholus leku izenetan, gaur egun, azentua bigarren silaban dugu. Baina bokala galdu den hitzetan, hau da, elkarketako bigarren elementuan, azentua lehen silaban bide dago; beraz, galdu dena azentu ondoko bokala dela dirudi. Ondoren, hitz elkartua hitz soil gisa berrinterpretatu eta azentua bigarren silabara pasatu bide da; honela dirudi izan dela bilakabidea: [ _ ´_] + [´_ _] > [ _ _ ´_ _ ] > [ _ _ ´_] > [ _ ´_ _]. Mitxelenak (1961: 411) erakusten duen bezala, hitz elkartuetan silaba azentudun eta azentugabeen arteko aldea handia izan dela dirudi; horrela azaltzen ditu Mitxelenak hitz askean azken bokala mantendu arren elkarketako bigarren elementuaren azken bokala galtzea. Goian emandako adibideez gain, /e/ bokalaren galera ikus dezakegu azken silabako -t- ondoko -e galtzean: belath (< Belate; Nafarroa, 1106), Uhart (< Uharte; Lapurdi, 1125), Nabart (< Nabarte; Iratxe, 1212), Ydoat (< Idoate; Murillo el Cuende, 1349), Iriart (< Iriarte; Zangoza, 1352), Ascarat (< Azkarate; Etxarri-Aranatz, 1367), 27 Bi adibideok Mitxelenak dakartzan arren ez dakigu Erdi Aroan horrela lekukotzen diren, ezta aldaera hauen lehen lekukotasunak noizkoak diren; guk bederen ez dugu Erdi Aroko hauen lekukotasunik aurkitu. 100 URTZI REGUERO UGARTE Johanicot (< Joanikote; Iruñea, 1436). Bilakabide hau ez da euskararen eremu osoan gertatzen eta gertatzen denetan ez da sistematikoa. Lekukotasunek beren mugak dituzten arren, badirudi bilakabide hau Nafarroa Garaian eta Ipar Euskal Herrian gertatzen dela. Araban, esaterako, Naffarrate, Ebissate, Uarte, Huriarte eta Lassarte (Donemiliaga, 1025) ditugu. Nolanahi ere den, Araban bi kontradibide ditugu: 1090ean Larrat lekukotzen den kasu bakar bat dugu, gainerakoetan Larrate lekukotzen baita (Líbano 1999: 221-222), eta 1258an Lasart lekukotzen da (García de Cortazar et alii 1979: 88; Líbanok ez du jaso aldaera hau). Alabaina, Araban -e gabeko aldaera hauek kasu isolatuak direla dirudi. Gipuzkoan ere -e mantentzen da oro har: Ainarte (1025), Lasarte (1397), Basarte (1397), Ugarte (1025, 1391, 1453). Baita Bizkaian ere: Vriarte (Gernika, 1476). Esan bezala, -te > -t bilakabidea agertzen den lekuetan ere ez da sistematikoa, eta ez dirudi euskararen beraren ezaugarria denik. Euskarazko toponimo hauetan gertatzen den bilakabide hau EBZ ostekoa da zalantzarik gabe, eta erromantzearen eraginaz gertatu dela dirudi (azterketa sakonik egin ez badugu ere).28 Nafarroa Garaian zein Ipar Euskal Herrian euskararekin batera hitz egiten ziren hizkuntza erromantzeetan —nafar erromantzea eta gaskoia— bilakabide hau gertatzen da, eta hauek eragingo zuketen euskarazko toponimoetan ere bilakabide hau gertatzea. Halaber, erromantzearen eragina dirudi Irumberri-ren amaierako bokalik gabeko aldaera: Lomber, Lomberr (Leire, 1102, 1104). Aipatu berri ditugun adibideez gain, ezagutzen dira, era berean, hitz hasierako bokala galtzen duten kasu gutxi batzuk ere: Liuerri < *Iliberri (Leire, 1099); Necola (Ibargoiti, 1249; Zizurkil, 1391), ziurrenik <*Eneko + ola batetik; Munarriz < Amonarriz (Erriberri, 1454); Liçaverria < *Elizaberria (Iratxe, 1061), Liçeaycene < *elizeaitzine (xiv. m.). Kasu batzuetan zalantza egon liteke hasierako elementua eliza ote den ala lizar: Liçassoayn eta Eliçassoay biak lekukotzen dira xiv-xv. mendeko gaskoiezko dokumentu batean. Ciervidek (1976) lehen bokala galdua duen ibai hitzarekin osatutako hitz elkartua dakar: Uaigorri (Leire, 1057). Halaber, Orpustanek (1999: 308) ibai lehen elementu gisa daramaten toponimo gehiago ematen ditu; guztiak hasierako i- galdu dute: ribo de baia (955), baialde (1350). Zalantzarik gabe, grafikoki hasierako bokalik ez duten adibide batzuk eskribauaren interpretazioaren ondorio dira, euskarazko izenaren hasierako e- hori erromantzeko de preposizioarekin nahasi baitu: de Liça gorria (< *Eliza gorria; Irantzu, xiii. m.), de Chaba (<* Etxaba; Enquête, 1249), seynnor de Liçayri (< *Eliza iri; 1353). Hitz barruan, azentuaren ondorioz gerora bokala galdu zuten hitzek bokala erakusten dute oraindik Erdi Aroan: Egaurrieta, Eiaurrieta (Leire, 1068; gerora Eaurta29), Orerivia (1225; Líbano 1999: 644-646; gerora Ororbia). Dena dela, Erdi Arorako hitz barruko bokal galtzeren bat ikus dezakegu, batez ere azentuaren ondorioz: Çiorça (< ziaurriza < *zinaurriza; cf. gazt. Cenárruza; Zizurkil, 1389), Grucheta (Nafarroa, 1353). Ziurrenik, azentuagatiko bokal galtzea Behe Erdi Aroan hasi zen, xiii-xiv. mendeetatik aurrera; izan ere, 1097 urtean Ciaurrice daukagu Nafa28 Orduko Nafarroako eta Iparraldeko hizkerek izan zezaketen intentsitate azentu bortitzak (ere) eragin zezakeen hitz amaierako bokala galtzea, baina oraingoz ez da EBZaren azentua aztertu. 29 Erromantzez Jaurrieta aldaera zaharra mantendu da. ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 101 rroan, 1389an Zizurkilen dugunaren aldaera zaharra. Agian sinkoparen adibide dukegu 1098an Badostaini dagokion dokumentuan Leiren lekukotzen den loco qui dicitur Erpidea (< errepidea) nahiz eta beranduago oraindik sinkopa gabeko aldaerak izan: erret bide (SJuan, 1261), erret bide (NFO, xiii. mendea); dena dela, Erpidea < *erdi + bide-tik ere etor liteke, ez nahitaez *errege + bide-tik; beraz, hitz elkartu arrunt baten aurrean geundeke. Azkenik, 1420ko testamentu batean languin burcagui agertzen da, eta agian buruzagi batetik erator liteke. 4.1.1.4. Bokal gehitzea edo protesia Bokal gehitzeak ez dira ugariak euskaraz. Dugun kasu nabarmenetakoa, eta Erdi Aroan maiz aurki dezakeguna, dardarkaridun hasiera duten hitz mailegatuetan gertatzen da.30 Mitxelenak (1961: 155) esan bezala, ez da dardarkariz hasten den hitz zaharrik eta maileguek erakusten dute dardarkariz hasten diren hitzetan euskarak protesia jarri duela. Bokal protetiko hau ez da beti bera izaten; nahiz eta eskuarki eizan, badira a- gehitu izan den kasuak ere Erdi Aroko euskaran. Erdi Aroko lekukotasunen artean, bokal gehitze honen adibide batzuk aurki ditzakegu: Erret ihera (Iratxe, 1150), don Sancho Erregue31 (Zufia, xiii. mendea), Errotaco (Iratxe, 1210) edo Pedro Erregue (Gares, 1230). Euskarazko erreka-n ere gisa honetako protesia badugu, 1093 urtean Erreka lekukotzen da (Mitxelena 1961: 155) eta 1284 urtean erreca beerecoa eta erreca garaycoa Orreagan. Donibane Jerusalengo ordenako lekukotasunetan (TAV, §2.1.7) agertzen den xiii. mendeko Semeno Errecorte horretako Errecorte-n (<*erreka arte-ren irakurketa okerra?) e-dun protesi baten aurrean geundeke. Mitxelenak (1961: 156) 1207 urtean lekukotzen den Erripave aipatzen du, lat. ripa-ri protesia jarri eta -behe gehituta. Protesi mota honen beste adibide bat genuke Erretenbarrutia (Zizurkil, 1391) horretako lehen elementuan duguna. Protesitzat a- duen lekukotasunik ere bada Erdi Aroan. Mitxelenak (1961: 156) erromantzeko rua, rue hitzarekin pareka litekeen Arrugaçu lekukotzen du xi. mendean eta Arruaçu 1157 urtean (ik. OEH, s.v. arruga). Ez dirudi bokal desberdintasuna dialektoak banatzeko erabil litekeenik. Ikus dezakegunez, Nafarroako Arruazu toponimoak eta Bizkaiko hitza den arruga-k protesi bera dute. Halaber, errege ere orokorra da dialekto eta garai guztietan. Bestalde, batez ere Ipar Euskal Herriko lekukotasunetan, a- duten aldaera bakarren bat aurki dezakegu: Arrecalde (xiv-xv. m.). Hau ez da, ziurrenik, euskararen berezkoa; kontuan izanda gaskoiezko testu batean agertzen direla lekukotasun gehienak eta gaskoiak dardarkari aurreko protesi bezala a- erabiltzen duela (ik. testu berean Arremon, ohiko Erramun), arrekalde eta gisakoek gaskoiaren eraginez sortuak dirudite. Muta cum liquida egituretan gehitutako bokalez beste atal batean hitz egingo dugu; ik. §4.1.2.7 Kasuren batean edo bestean Regue aurki dezakegu: Johan regue (Lizarra, 1366). Hemen, ziurrenik, eskribauaren zuzenketa baten aurrean gaude edo, bestela, erromantzeak euskaratik hartutako mailegu bat ere izan liteke, eta Errekarte >Recarte-n gertatu dena gertatu. 30 31 102 URTZI REGUERO UGARTE 4.1.1.5. Bokal txandakatzeak Erdi Aroan bokalen arteko hainbat txandakatze ikus ditzakegu. Hauen artean nabarmenenak ezagun diren -a-/-e- eta u-/i- alternantziak dira. Hauek Erdi Aroko lehen lekukotasunetatik ikus ditzakegu; eta oso zaharrak dirudite (ez, hala ere, AEMkoak). Mitxelenak (1961: 60) dio *-e- > -a- irekitzea, bokal arteko dardarkari bortitz baten aurrean eta ondoko silaban -i- bat dagoela, mendebaleko berrikuntzatzat har litekeela, ziurtasun osoz. Ezagun denez, mendebalean bokal irekitzea dardarkari bortitzaren eta albokariaren aurretik gertatu ohi da (Mitxelena 1961: 60-63). Erdi Aroko toponimo eta antroponimoetan txandakatze honen adibide ugari topa ditzakegu, bereziki berri/barri eta beltz/baltz hitzetan: Echaverri (Iratxe, 1125), Mendiriuerri (Iratxe, 1218), Çuviverriagua (Taxonar, 1246), Echeuerria (Eraul, 1255), Echeverria (Zizurkil, 1391), Aguerreberria (Zuberoa, xiii-xiv. m.), Jaureguiberrie (Lapurdi, xiii-xiv. m.); Ulibarrilior (Donemiliaga, 952), Essavarri, Hurrivarri, Olhavarri (Donemiliaga, 1025); Enneco belç (Leire, 1072), Jaun Belça (1235-36), Lerda belz (Nafarroa, 1352), Belçunçe (Nafarroa, 1353); Udai Balzaga (Busturia, 1051), Nunnu Balza (Araba, 984), Nunno Balza (Burgos, 1022). Dialekto historiko eta modernoetan mendebaletik kanpo *-er- > -ar- bilakabidea ikus badaiteke ere, berri/barri txandaketak, besteen artean, banaketa geografiko aski gardena du hasiera-hasieratik: Erdi Aroko lekukotasunetan, -a-dun aldaera mendebalean agertzen da nagusiki, hau da Errioxa, Araba eta Bizkaian. Halaber, Gipuzkoako mendebalean ere gisa honetako aldaerak aurkitzen ditugu -e-dunekin batera: Uribarriatucha, Olabarrieta, Echauarri (Arrasate, 1411), baina Olaberrieta (Elgeta, 1511). Nafarroako mendebalean ere bada aldaera honen adibiderik: Echauarri (Lizarra, xiii. m), Chavarri (SJuan, 1286).32 Orpustanek (1999: 53-54) bilakabide honen adibide izan litezkeen datu gehiago ematen ditu, baina hauetarik batzuk behintzat arazotsuak dirudite. Esaterako, dardarkariz hasitako maileguen protesian agertzen den bokal txandakatzea multzo honetan sartzen du eta adibide batzuk dakartza: erribayri (Nafarroa Beherea, 1350) eta arrjpayri (1412); errecart (1350) eta darrecalde (1412). Hemen komeni da kontuan izatea Mitxelenak esana (1961: 156; §4.1.1.4 atalean ere azaldu dugu), alegia, ezin da baztertu protesi kasu batzuk erromantzekoak izan daitezkeela. Hauen azalpena aurkitzen protesiaren bokalak lagun bide gaitzake, gaskoiak a- orokortu baitu. Beraz, Orpustanek emandako adibideetan txandakatzea baino gaskoiaren eragina izan liteke. Bestalde, baraterra (961) eta belaterra (1140), vereterche (1350) eta arlaussa (1283) eta herlaussa (1350) ematen ditu, besteak beste, txandakatzearen adibide gisa. Mitxelenak (1961: 60), ordea, erakutsi zuen aipatu dugun -er > -ar bilakabidea bokal artean dagoen dardarkari bortitzaren aurreko bokalari gertatzen zaiola; gainera baraterra kasu bakana da, gainerakoetan -e- agertzen baita; arlaussa eta herlaussa-ri dagokienez, gaurko Arrosa baxenafar herriarekin lotzen du.33 Gogora dezagun, gainera, 32 Alabaina, gaurko Etxarri ez bide dator *Etxebarri batetik, baizik eta Etxaberri batetik: etxaberri > *etxaerri > etxarri. 1330 urtean en la villa de Echauerri lekukotzen zaigu Irantzuko Liburu Gorrian. 33 Ez dakigu leku berari egiten dion erreferentzia, baina Leiren Arrosam lekukotzen da: monasterium quod est in suburbio terre sarrescij, locum uocitatum Arrosam (1057). Gainera, Orpustanek ematen duen arlaussa 1283an Iratxen lekukotzen da, Domenga Arlaussa (ik. Lacarra 1957: 39), eta ez du toponimo itxurarik. ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 103 Mitxelenak berak (1961: 61) aipatu zuela bilakabidea ez dela hitz hasieran gertatzen; beraz, badirudi protesi baten aurrean egon gintezkeela (ik. honetaz §4.1.1.4).34 Egia da Orpustanek bere lanean emandako adibideetan txandakatzea ageri dela, baina ez bide da barri/berri parean gertatzen den fenomeno bera. Pare hau, baltz/ beltz parea bezala, esparru geografiko eta ingurune fonotaktiko zehatz batean gertatzen da. Gauzak horrela, eta Orpustanen datuak aintzat hartu gabe, mapa batean modu honetara isla genezake, gutxi gorabehera, txandakatze honen banaketa geografikoa:35 berri / barri banaketa Erdi Aroko lekukotasunen arabera 34 Mitxelenak finkatzen dituen baldintzetako bat dardarkari ostean /i/ bokal itxia egotea da; eta halaxe erakusten dute gaurko adibideek ere: garri, txarri, barri… Ez dirudi basarri-ren kasua hau denik; hemen badirudi hitz elkarketa legea dugula: baso + herri > base/arri. Bestalde, Pipar, iztar eta edar-en kasuan ez genuke bokal arteko dardarkari bortitzik ezta ondoko silabako -i-rik ere, baina eremu geografikoaren, hedaduraren eta sakontasun diakronikoaren arabera, ez dirudi bilakabide bereko adibide direnik. Nolanahi ere, interesgarri litzateke hitzen eta aldaeren kronologia eta hedadura geografikoa hobeto ezagutzea. 35 xvi. mendeko lekukotasun luzeetan bardin aldaera Araban, Bizkaian, Zuberoan eta Lapurdiko zenbait autorerengan aurki dezakegu, baina ez dirudi barri-n dugun bilakabide berbera denik; besteak beste, ez baitator bat hedadura geografikoan. 104 URTZI REGUERO UGARTE u-/i- txandakatzea azaltzeko zailtasuna handiagoa da (Mitxelena 1961: 47) eta banaketa hau duten aldaerak banaka azal litezke (Mitxelena 1961: 73). Hala ere, uri/iri txandaketak, hasiera-hasieratik, bereizketa geografiko garbia du, barri/berri txandakatzearen antzekoa. U- hasieradun aldaerak lehen lekukotasunetatik agertzen zaizkigu mendebalean: esaterako, Sarricohuri, Haberasturi, Huriarte (Donemiliaga, 1025), Ouecuri (Burgos, 1332). Erdialde eta ekialdean, aldiz, i-dun aldaerak dauzkagu: Iriveri (Aiherra, 1249), Iriueri (Nafarroa, 1322), Iriart (Nafarroa, 1352), Yrigoihen (Bastida, 1347). Alabaina, Nafarroan u-dun aldaeraren bat aurki daiteke; Agudek (1973) aurkezten duen mapan mendebaletik kanpo -uri bakarra dago: Echauri (xiii. menderako lekukotua Irantzuko Liburu Gorrian). Nafarroako Artxibategi Nagusiko kontuen atalean (xiii. m.) ere Uriart-eko jauna agertzen da, baina ez dakigu Uriarte toponimoa nafarra den ala Donemiliagako kartularioan agertzen den Errioxa edo Arabakoa den ala beste lekuren bat den. Leiren (xi-xii. mende bitartean) lekukotzen den antroponimo bateko toponimiko gisa de Ovecouri agertzen da, baina ziurrenik Trebiñuko Obekuri herrikoa den pertsona baten izena da. Toponimo berari egiten dio erreferentzia monasterio de Ouecouri (Leire, 1087) lekukotasunak ere. Halaber, Leiren 1110 eta 1113 urteetako idatzietan Uriberri eta Vribarri lekukotzen dira, baina Arabako Santa Columa de Uribarriri egiten diote erreferentzia (Ciervide 1976: 253). Leiren bertan in loco que dicitur Uermuduri (1087) agertzen da, baina Errioxako Bermuduriri egiten dio erreferentzia.36 Bestalde, Leiren bertan 1087an Larrauneko oronimo den montem qui dicitur Urizanu (1056) lekukotzen da (Lacarra 1957: 35, Ciervide 1976: 253), baina ez da ziurra uri-rekin erlazionatzea; Líbanok (1999: 418) gaurko Urizano-rekin lotzen du beraz *uriz + ano baten aurrean geundeke, ez **uri + zano/u baten aurrean (ik. Uriz olla; Orreagako saroiak, 1284). Ikus genezakeenez, Nafarroako kasuak bakanak eta zalantzazkoak dira; aldiz, Errioxa,37 Araba eta Bizkaikoak ugariak eta sistematikoak dira. Ciervidek (1976: 253) gogorarazten duenez, Leireko kartularioan bi aldaerak agertzen dira, baina iri ekialdeko eremuari dagokio, uri mendebalekoari. Aguden (1973) mapa kontuan izanez gero, txandakatze honetan oinarrituta ondoko mapa genuke gutxi gorabehera: 36 Halaxe azaltzen du, behintzat, Gran Enciclopedia Navarra-k: “Sede de un antiguo “monasteriolo” o iglesia propia cuya titular, Sancha Oriol, lo dio (1087) a la abadía de Leire. Se hallaba junto al río Oja, cerca de la villa de Cihuri (Rioja). Aparece también con la grafía Vermuduri” http://www.enciclopedianavarra.biz/navarra/bermuduri/3368 (bisita eguna: 2012/06/22). 37 Hau esanda, gogora dezagun Petersonek (2011: 121-124) Errioxako -uri-dun toponimoak 2. estratuari egozten dizkiola, hau da, Oja eta Tiron ibaien inguruan agertzen dira toponimo hauek, Nafarroako eta Gaztelako muga inguruan, baina orduko alderdi nafarrean. Toponimo hauek guztiak xi. mendetik aurrerakoak dira, hain zuzen ere, Gartzia Naiarakoak aurrera eramandako politikaren ondorioz Arabako kolonoak mugako lurraldeetara mugitu ziren garaikoak. ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 105 uri / iri banaketa Erdi Aroko lekukotasunen arabera Emandako bi mapetan ikus dezakegunez, bi bokal txandakatzeok hedadura geografiko bertsua dute. Bi aldaketok bakarrik kontuan izanda, bi dialekto bereiztea ausarta izan baliteke ere, bi hizkera-eremu bereiz genitzake: mendebalekoa eta erdialde-ekialdekoa. Badira euskaraz bokal txandakatze gehiago ere (Mitxelena 1961: §2.5), baina Erdi Aroko lekukotasunen urritasuna dela eta, zail egiten da orduan nola zen ikustea. Hala ere, ekialdeari dagokionez, lehen lekukotasunetarako i-u > u-u aldaketa gertatze bidean dela dirudi. Caminok (2011: 761) dioenez, bilakabide hau Zuberoa, Amikuze eta Erronkarikoa da, baina Erdi Aroan, artean, bilakabide honetan ez da sistematikotasunik. Goihenetxek (2012) biltzen dituen Zuberoako toponimoetan, besteak beste, adibide hauek aurki litezke: itturroz (1324), indurey (1327), itorrotz (1469) eta ytorrotz (1482), batetik, eta undurenh (1455), undurayn (1400) eta uturrotz (1480), bestetik. Halaber, Lopez-Mugartzak (2000: 182-183) erakusten duenez, Erronkarin ez da erabatekoa bilakabidea, eta xvi. mendeko toponimoetan txandakatzea dagoela ikus dezakegu: Yturriçarra (1640) baina Uturriçarra (1645). Peillenen (1992: 256) ustez, xiv. mendean agertzen diren u-u aldaeradunak xvii. mendeko eskribauak egindako aldaketen ondorio izan litezke, baina aldaera honetako adibide ugari ditugu guztiak eskribauak aldatuak izateko. Beraz, txandaka- 106 URTZI REGUERO UGARTE tzeak aldaketa abian, baina erabat gauzatu gabe zela erakuts lezake. xiv. mendean bilakabide hau erabat sistematikoa ez bada ere, badirudi Zuberoaren eta Erronkariren (eta agian Amikuzeren) arteko hizkuntza batasuna bazela oraindik. Bestalde, kontuan izanda, batetik, bilakabidea xiv. mendean agertzen hasten dela eta, bestetik, Zuberoan u > ü bilakabidea dagoela, bi bilakabideen kronologia erlatiboa agerikoa dirudi. Lehenik, i_u > u_u gertatu behar izan du eta, ondoren, u_u > ü_ü; horrela uler ditzakegu ütürralte gisako aldaerak. 4.1.1.6. Bokalak elkartzean sortutako aldaketak Badira, batez ere kontsonantea galtzearen ondorioz, bi bokal elkartzean sortutako hainbat aldaketa. Mitxelenak (1961: 119) erakutsi bezala, *-ea- bilkurak hainbat emaitza izan ditu: 1. hiatoa saihestu izan da, -eba-, -ega-; 2. -e- eman du; eta 3. -a- ere eman du. Honen adibide nabarmenena lat. asinarius-etik letorkeen euskarazko azeri genuke. OEHk hitz honen hainbat aldaera jasotzen ditu: azeri, azari, azerü, azeari, azegari, azebari, azagari, aizeri eta aizari. Erdi Aroan, pertsona izen bezala bada ere, maiz lekukotzen da bere aldaera zaharrenean, hots, azeari moduan, bokaletan inolako aldaketarik jasan gabe. Alabaina, Erdi Aroko bi dokumentutan, aldaera berriak aurkitu ditugu: esaterako, Artaxoako xi-xii. mendeetako lekukotasunetan (Lacarra 1957: 46) Garcia Azariz,38 iaun Azari edo Azeri, iaun Azari eta Azari Gurena ikus ditzakegu;39 bokal murrizketa ondoko aldaerak alegia. Era berean, Irantzuko Liburu Gorria-n Toda Açariz (1255) agertzen da, bokal soiltzea gertatu osteko aldaera alegia. Datu gehiagorik ezean, zail da aldaketa non hasi zen zehaztea, baina ikusita gainerako lekukotasunetan —esaterako, Iratxe, Donibane Jerusalengo, San Migel— aldaera zaharra (Azeari) dugula, bokal soiltzea Nafarroa erdialdean hasi zela pentsa genezake. Ezagun denez, -n-dunik ere bada lekukotasun hauen artean (Acenari), baina hauek kultismotzat hartu behar lirateke; alegia, eskribauak, izenaren etimologiaren jakitun, -n- gehitu dio. Nolanahi ere, interesgarri litzateke -n-dun eta -n-rik gabeko izenak zein gizarte mailatako pertsonei dagokien aztertzea. Irantzuko Liburu Gorrian agertzen diren -n-dunak (Aznar aldaera dutenak) goi mailako klasekoak direla dirudi. Iratxeko Kartularioan ere bertako priore eta sakristau denak Azenari izena du. 4.1.1.7. Diptongo eta hiatoak Euskararen dialekto guztietan bost diptongo ditugu; bostak beheranzko diptongoak dira, eta AEMrako ere bost hauek berreraiki litezke: au, eu, ai, ei, oi. Bada beste diptongo bat ere, lekukotasunetan agertzen dena, ui, baina besteak baino berriagoa da; oi batetik letorke eta goranzko diptongoa da, hau da, [wi] ahoskatzen da (Mitxelena 1961: 87). Erdi Aroan, aipatutako diptongo guztiak lekukotzen dira,40 maiztasun berean ez bada ere. Ugariena, ezbairik gabe, ai diptongoa da: Aita (Leire, 981), Gaizco (Leire, Orpustanek (1999: 53) 1366an lekukotzen omen den açarola ere azari-rekin erlazionatzen du. Dokumentu berean, Ayçaldea (1374) lekukotzen da; ez da kontsonante galerarik gertatu, baina etimologia *haize+alde bada, *ea>a bilakabidea gauzaturik ikus dezakegu hitz honetan ere. 40 Alabaina, askotan zaila da benetan diptongo baten aurrean gauden ala oraindik diptongatu ez den hiato baten aurrean gauden zehaztea. 38 39 ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 107 1125), maizterr (Lizarra, 1366), Iuargarai (Nafarroa, 1352). Kasu batzuetan, batik bat hego-mendebaleko lekukotasunetan, ai > ei gertatu dela ikus dezakegu, batez ere aita > eita; baina ez dakigu hau hego-mendebaleko euskararen ezaugarri bat izan litekeen, ala bertako erromantzearen ezaugarria den. Bestalde, ai diptongoaren monoptongazio adibide ugari aurki dezakegu Erdi Aroko lekukotasunen artean. Batetik, ai > i gertatu da: Izpea (Busturia, 1051), Izcarai (1110), Urditz (1249) (azken biak Orpustanek 1999: 64 ematen ditu). Orpustanek (2000: 172) yzpura (1264) iz- ustezko elementu hidronimikoen artean sartzen badu ere, aiz > iz monoptongazioaren beste adibide bat genuke. Ikusitakoa ez da diptongo honekin gertatzen den monoptongazio bakarra, lekukotasunek erakusten dutenez, ai > a ere gertatzen baita Erdi Aroan: Aslucea (Araba, 1182; Líbano 1995: 522), Azçorrotz (Gipuzkoa, 1188; Líbano 1995: 599), Ascarat (Nafarroa, 1364). Alabaina, bi monoptongazioak ez dira sistematikoak eta orokorrak, aldaera diptongodunak ere ugari baitira; Orpustanek (1999: 64), esaterako, gaur monoptongoa duen Hazparne lapurtar herriaren aldaera zaharragoak ematen ditu, monoptongatu aurrekoak: Ahezbarren (1247), Ayzparrena (1264), Ahesparren (1310). Irudi duenez, monoptogazio hauek ez digute banaketa dialektala egiteko balio, han eta hemen modu batera edo bestera gertatzen baitira. Ikusi dugunez, ai > i mendebalean eta ekialdean aurki dezakegu, eta gauza bera esan dezakegu ai > a monoptongazioaz ere. Diptongo honekin batera, au diptongoa ere maiz ikus dezakegu Erdi Aroko euskarazko lekukotasunetan: Habaunza (Donemiliaga, 1025), Iaun (Iratxe, 1125), Aurgutia (Iratxe, 1198); hala ere, diptongo honen monoptongazio kasu bat badugu garai honetan: Çiorça (Zizurkil, 1391) < *Ziaurri-tza (Mitxelena 1961: 97). Ziurrenik erreferentzia beste leku bati egiten badio ere, 1097an Nafarroan Ciaurrice lekukotzen da (Mitxelena 1953: §612 eta lan honetan §4.1.1.3). Ei diptongoa ere ugari lekukotzen da: Eleiçauehea (Iratxe, xi. mendea), Areiznabar (Olazabal, 1025), Oteiça (Iratxe, 1125). Nolanahi ere, diptongo honen ei > i eta ei > e monoptongazio kasuak ere topa ditzakegu: Elizmendi (Iratxe, 1203), Elizaldeco (Iratxe, 1210), Harezmendi (Zizurkil, 1391). Eu diptongoa ez da askorik lekukotzen: leuna (Artaxoa, xii. mendea). -eu- > -u- monoptongazioa gertatu dela ikusten dugu Donemiliagako glosetan, hauetan dugu agertzen baita *deugu-ren ordez. Bestalde, Mitxelenak (1961: 90) erakutsi bezala, euskarazko diptongo batzuetan -u bokalerdia kontsonante bihurtzen da, edo bihurtzen hasia da. Erdi Aroan ez dira ugariak halako kontsonantetzeak, baina aztarnaren bat aurki bide genezake: Eublate (Iratxe, 1203). Oi diptongoaren adibide andana topa dezakegu Erdi Aroko lekukotasunetan: Iruridoita (Artaxoa, xi-xii), Arbelgoihen (Donemiliaga, 1025), Soilgunea (Iratxe, 1076), iuargoiti (Leire, 1114). Oi diptongoaren aldaera gisa, ui diptongoa ere agertzen da, batez ere -doi atzizkian: Urriztoy eta Çuastuy (Garabizkai, 1284, Orreagako saroiak). Mitxelenak (1961: 108) dioenez, -di atzizkia -doi/-dui atzizkitik eratortzen da monoptongazio bidez; halaber, -doi < -do.i batetik eta, ziurrenik, hau *-doni batetik (atzizki honetaz gehiago ik. §4.3.2.2). Monoptongazio baten aurrean bagaude, Erdi Arorako gertatzen hasia zen, leku batzuetan behintzat: Çuueldi, Ascardi, Leyçardi, Ilardi (Irantzu, xiii. mendea), Çuaçti (SJuan, 1257). 108 URTZI REGUERO UGARTE Hiatoei dagokienez, Mitxelenak (1961: 109) sortzeko hainbat bide aurkeztu zituen: 1. hitz elkartea eta eratorpena; 2. deklinabidearen kasu mugatua; 3. aditz jokatuei atzizkiren bat gehitzea; 4. hitz barnean kontsonante bat galtzea. Eratorpen eta elkarketa erregelez beste atal batean hitz egingo dugu (§4.2). Erdi Aroko euskararen lekukotasunen kopuru urriagatik, deklinabide kasu gutxi eta aditz jokatuak are gutxiago ditugu; beraz, 2. eta 3. bidetik sortutako hiatoak aurkitzeko xiv. mendera arte itxaron beharko dugu. Deigarriena xiv. mendeko idatzietan agertzen diren arerioaen urdinaen gisako genitiboak dira (ik. §4.3.3.3). Nolanahi ere, -a berezkoa duten hitzei artikulua gehitzean sortutako hiatoetako emaitzak baditugu. Mendebaleko ezaugarria den -a + -a > -ea dagoeneko 1025ean aurkitzen dugu, erabat sistematikoa ez bada ere: Elhorzahea. Hiatoekin gertatutako aldaketa bat dagoeneko ikusi dugu aurreko atalean Azeari-ren kasua aztertzean, eta ez dago kasu interesgarri askoz gehiagorik. Bada, hala ere, bitxi deritzogun kasu bat: Zizurkilgo Udal Artxibategiko 1389ko dokumentu batean Orericuebirivilla toponimoa agertzen da. Hitza honela zati genezake: Orer- + icue + biribila. Orer- garbi zer den ez dakigu, baina Erdi Aroan Oreribia (1225, gaur Ororbia; Líbano 1999: 644-647); agian orein-ekin lot liteke.41 Biribil zer den badakigu (in more biribile lekukotzen da 1076-94 bitartean Leiren; Ondaerdibiribil Zizurkilen 1389an), baina tarteko -icue- hori zer izan daitekeen arrastorik ez daukagu. Hiatoak tartean kontsonante bat galdu dela iradoki dezake, baina hala ere hitza zein den ezin dezakegu jakin. Gerora bokal bakarra dagoen tokian ere hiatoa agertzen da beste kasu batzuetan: Larraondo (Zizurkil, 1389; Larrondo leku berean 1618an), baga olla (Orreaga, 1284), bagaola (1110; Orpustan 1999: 308). Hiatoarekin lotutako bilakabide ugari erakusten ditu euskara historikoak, baina Erdi Aroko lekukotasunen artean gutxi dira halako adibideak. Hala ere, Irigaraik (1955) dakarren antroponimo zerrendan hau aurki dezakegu: Iohan de Leyazcu (Iruñea, 1366). Antroponimoko toponimikoa Nafarroako Leazkue herriari dagokiola dirudi, eta hiatoa hausteko -y- gehitzen dela ikus dezakegu. Bilakabide honen Erdi Aroko lekukotasun bakarra da, dakigula behinik behin. Hala ere, gogora dezagun 1545erako Etxeparek munduyan gisakoak bazituela, gainera Garricaburuia lekukotzen da Urdiñarben 1479an. Irigaraik (1955: 505) Leyazcuen duguna Ayezkoan dugunarekin erlazionatzen du, eta aldaera zaharrekotzat hartzen du. Mitxelenak (1953: §403) Leyazcueko lehen elementua le(g)arrekin erlazionatu eta leiar aldaera ere badela gogorarazten du. xiv. mendean Leazcue eta Leyazcue biak lekukotzen dira. Beraz, Leyazcue forma berriena eta hiatoa saihesteko bilakabide bat dela pentsatzea bidezkoago dirudi. Mitxelenak (1961: 87) AEBrako bost diptongoak berreraiki zitzakeen bezala, EBZerako ere bost diptongo berreraiki ditzakegu; Erdi Aroko lekukotasunetan agertzen den -ui- diptongoari dagokionez, ez dirudi EBZerako beharrezko denik; dena dela ezin bazter genezake ordurako hainbat mailegutan aurki genezakeela.42 Hala ere, Badirudi Orpustanek (1999: 59) ere orein-ekin erlazionatzen duela. fruitu izan liteke maileguen adibideetarik bat, 1366rako Miguel Fruyto lekukotzen da (ik. OEHn fruitu sarrera); dena dela zalantza sor liteke fruitu posible ote litzatekeen EBZean fr- horrekin. Jatorrizko hitzen artean higuin etorri datorkigu burura baina EBZean, artean, *iguhi izan zitekeen. 41 42 ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 109 kopuru aldetik Erdi Aroko lekukotasunek erakusten dutena baino gutxiago lituzke EBZak, artean, bokal arteko kontsonante zenbait galdu gabe baitzeuden. Gauza bera esan liteke hiatoez ere. 4.1.2. Kontsonanteak Bokalekin gertatzen dena ikusi ondoren, kontsonanteekin gertatzen dena aztertuko dugu jarraian. Horretarako ahoskatzeko moduaren arabera sailkatuko ditugu kontsonanteak: txistukariak (§4.1.2.1), herskariak (§4.1.2.2), sudurkariak (§4.1.2.3), albokariak (§4.1.2.4) eta hasperena (§4.1.2.5). Halaber, kontsonante sabaikariekin (§4.1.2.6) eta kontsonante multzoekin (§4.1.2.7) gertatzen dena ere aztertuko dugu. 4.1.2.1. Txistukariak Grafia oso lagungarri ez bada ere, Erdi Aroan lau txistukari bereiz ditzakegu: bi afrikatu eta bi igurzkari. Ahoskunearen arabera bata bizkarkaria da eta bestea apikaria: /tś/, /ts/ eta /ś/, /s/. Hauetaz gain, dialekto historikoetan bezala, txistukari sabaikariak ere baditugu Erdi Aroko euskaraz: /ʆ/ eta /tʆ/. Maiz, grafiaren sistematikotasun ezak zalantza sor dezake afrikatua ala igurzkaria den dagokigun txistukaria. Hala ere, badira bokal artean afrikatua markatzen duten adibide batzuk: Cutça (Iratxe, 1204), Uacoyçça, Moçça (Iratxe, 1339), Liçaracçu (Nafarroa, 1353), Mocza (Iratxe, 1356), Andaççasoroa (Zizurkil, 1389). Sistematikoa ez bada ere, grafia bidezko afrikatu eta igurzkarien bereizketa hau bokal artean bakarrik aurki dezakegu. Bestelako testuinguru fonotaktikoetan zaila zaigu afrikatua edo igurzkaria den zehaztea. Hitz amaierari dagokionez, Mitxelenak dio (1961: 288) afrikatuaren alde neutralizatzeko joera dagoela euskaraz, bilakabidea erabat gauzatua ez badago ere. Erdi Aroan txistukariz amaitzen den lekukotasun gutxi aurkitu ditugu (-iz, -ez atzizkidunak salbu); alabaina 1366an Etxarri Aranatzen lekukotutako Gaiz Amex antroponimoak daraman -x horrek, agian, afrikatua adieraz lezake. Hala eta guztiz ere, antroponimo berean dugun Gaiz horretako txistukaria afrikatua ala igurzkaria den ezin dezakegu jakin. Gauza bera esan dezakegu, esaterako, Artazcoz (Etxarri-Aranatz, 1364) toponimoarekin. Hitz hasierari dagokionez, badirudi igurzkaria dela hitz hasieran agertzen den txistukari apikari edo bizkarkaria: Sansoheta, Zornoztegi, Zuhazu (Araba, 1025), Zaarra (Leire, 1085), Sendoa (Nafarroa, 1353). Ez baita, afrikatu sabaikariaren kasuan bezala, afrikatua isla lezakeen kontsonante multzorik ageri grafikoki. Alabaina, esan dugunez, hitz hasieran afrikatu sabaikaria duen adibiderik topa dezakegu Erdi Aroan: Chipi (Nafarroa, 1249). Halaber, badirudi apikariaren zein bizkarkariaren aldaera sabaikaria Erdi Aroan badugula: Xarco (Nafarroa, 1448), Xeme- (oro har, xiv. mendetik aurrera lekukotzen dela dirudi), Xuloaga (Nafarroa, 1454). Ozenen ondoren (/l/, /n/ eta /r/) afrikatuen alde neutralizatzeko joera dago euskara historikoan; Erdi Aroan, ordea, ez da grafia bidez afrikatua den zehazten ozen ondoko txistukaria. Grafiaren sistematikotasun ezak zail egiten du ahoskera zein izan zitekeen zehaztea, baina bokal artean, batzuetan, bereizketa egiten zela ikusita, eta ozen ondoren inoiz ez dela adierazten ikusita, pentsa genezake ez zela neutralizazio- 110 URTZI REGUERO UGARTE rik43 eta, beraz, igurzkaria zela nagusi: Arzamendi, Arzuuia (Araba, 1136), Echauerçe (Nafarroa, 1353). Hau ez bide da hain arraroa: Mitxelenak (1961: 290) erakusten duen bezala, xvi. mendean Landuccik ozen ondoan igurzkariak erabiltzen baitzituen eta xvii. mendean Zuberoako euskaraz ere igurzkaria mantentzen baitzen. Txistukariekin gertatutako bilakabideen artean, Mitxelenak (1961: 291-292) aipatzen du, ahoskune bereko bi txistukari elkartzean, disimilazioz lehena galtzeko joera egon izan dela. Disimilazio hau dagoeneko Erdi Aroan lekukotzen da: Anso (< Sanso; Nafarroa, 1366), gaurko toponimoa Ansoain (< Sansoain). Erdi Aroan bada bilakabide honen beste adibiderik ere: Assiayn (< *sasigain; Nafarroa, 1364; gaurko Asiain). Mitxelenak (1953: §18) lehen elementu ezezaguneko -ain atzizkidun hitzen zerrendan dakar toponimo hau, baina kontuan izanda, batetik, -ain batzuk -gainetik erator litezkeela eta, bestetik, aipatutako txistukarien disimilazioa, ez da zaila Asiain < *sasigain-etik eratortzea; finean, Sasiain abizen ezagunaren aldaera genuke. Erdi Aroko txistukari sistematik abiatuta, EBZerako antzeko sistema berreraiki dezakegula dirudi. Lau txistukaridun sistema bide dugu EBZean ere: bi afrikatu eta bi igurzkari. Distribuzioa ere Erdi Aroko bera dirudi: hitz hasieran igurzkaria eta hitz barruan igurzkari eta afrikatuak. Amaierako txistukariari dagokionez, lekukotasunek ez dute askorik laguntzen. Dialekto historikoek, oro har, afrikatua erakusten dute, gainera Amex Erdi Aroko lekukotasunak erakuts lezake amaierako txistukaria afrikatua zela, eta beraz, agian EBZkoa ere halakoa zen; dena den zalantzak egon litezke. Era berean, ez dukegu txistukari sabaikaririk EBZean, hauek dialekto historiko guztietan egon arren lehen lekukogasun argiak xv. mendekoak dira, lehenago ez dugu txistukari sabaikariaren aztarnarik aurkitu. 4.1.2.2. Herskariak Euskara historikoak sei herskari ditu (sudurkariak alde batera utzita; hauek §4.1.2.4 atalean aztertuko baititugu): hiru ahostun (/b/, /d/, /g/) eta beste hiru ahoskabe (/p/, /t/, /k/). Martinetek (1955) eta Mitxelenak (1957, 1961) berreraiki zuten aitzineuskararen herskari sistema, euskara historikotik aski ezberdina den sistema. Berreraikitako sistema horretan aitzineuskarak bortitz / ahul oposaketa luke herskarietan. Dena dela, aitzineuskaratik euskara historikorako garapenean ikusi ahal izan da euskara ahostun / ahoskabe oposaketara aldatu dela, eta hitz hasieran herskari ahostunak hobetsi dituela, bokal artean ahostun zein ahoskabeak eta hitz bukaeran ahoskabeak soilik. Erdi Aroko euskaraz euskara historikoan ezagutzen den herskari sistema bera bide dugu, hau da, ahostun / ahoskabe oposaketa dugu. Latindar maileguak aitzineuskararen sistemara egokitu ziren hasieran, eta ondoren hauek sistema berrira aldatu ziren, Mitxelenak (1961: 238-239) erakutsi bezala. Mailegu hauek duten ezaugarri nabarmenena da latindar ahoskabeak ahostun egitea hitz hasieran. Ezaugarri hau are nabarmenagoa bide da Erdi Aroan; garai honetan aurki ditzakegun maileguetan hasiera herskaridunen artean ahostundunak nagusitzen dira: Dorremendi (Subitza, 1202), Gortalauea (Iruñea, 1210), Bortu (1286), Bucçu (Nafarroa, 1339), Bagoeta (Donemi43 Kasu batzuetan igurzkariaren aldeko neutralizazioa dagoela ere pentsa liteke: Latarçe (Nafarroa, 1352), baldin eta toponimo honen atzizkia Erdi Aroan hain ugaria den -tza / -tze bada. Dena dela, grafiaren sistematikoasun eza hau baieztatzeko oztopo da. ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 111 liaga 1025), Bagabuno44 (Zizurkil, 1391), Gapela45 (Irantzu, xiii. mendea), Garricaburuia (Urdiñarbe, 1479). Hasiera ahoskabea duten hitzak edo aldaerak aurkitzea zaila da, eta batzuk hitz adierazkorrak izatetik gertu egon daitezke, honakoa esaterako: cococho (Nafarroa, 1366). Hasiera ahoskabea duen Guillelmi Picaraça (Murchante, 1207) ere lekukotzen da, baina, inondik ere, bakunak dira hasieran herskari ahoskabea duten hitz edo aldaerak. Jatorrizko hitzekin ere antzera pasatzen da, hasiera ahostunak ugari dira: Belarçe (Leire, 1110), Barrenessea (SJuan, 1190), Bassoco (Irantzu, 1255), Balça (Irantzu, xiv); aitzitik, ahoskaberik ez dugu aurkitzen. Ozen ondoko ahoskabeak ere, oro har, ahostun egiten dira Erdi Aroan, bereziki /n/ eta /l/ ondoren: Zalduburua (Leire, 1080), Çaldua (Zizurkil, 1391), Açaldegui (Nafarroa, 1215), Vengoa (Nafarroa, 1168), Biurrungo (Nafarroa, 1226). Ikus genezakeenez, bilakabidea zaharra da, xi. menderako gertatu dela erakusten baitute Leireko datuek; hala ere, bada artean ahoskabea mantentzen zuen adibiderik ere: Helkeguren (Araba, 1025), Ahostunak ahoskabetzen diren testuinguru fonotaktikorik ere bada, txistukarien ondoren, hain zuzen ere. Bilakabide honen adibide asko aurki ditzakegu Erdi Aroko lekukotasunetan: agian Lascuren (etimologia *la(t)s-? + guren ‘goren’ bada; Lezo, 1025), Insauspeeco (Iratxe, 1203), Ascarat (Nafarroa, 1364), Aspe (< *haitz+behe bada etimologia zuzena; Iruñea, 1409), Ayzparrena (1264; Orpustan 1999: 65). Aldiz, xiii. mendean Aizburu lekukotzen da Donibane Jerusalengo ordenaren dokumentuetan eta Ayzburu Orreagan 1284an. Ozen ondoan ahostuntzea eta txistukari ostean ahoskabetzea euskararen dialekto guztietan gertatu bada ere (ekialdeko salbuespenak salbu), ez dirudi EBZean gertatzen zenik Erdi Aroko lekukotasun zaharrenetariko batzuetan ez baitira bilakabide horiek gertatzen. Goraxeago esan bezala, hitz hasieran herskari ahostunak nagusi badira ere, bada joera bat, ez dena inondik inora sistematikoa, baina Erdi Aroko lekukotasunetan maiz aurki dezakeguna: b-, d-, g- > ø- bilakabidea, alegia. Hauen artean ezagunenak, ziurrenik, Giputz eta Gipuzkoaren aldaera herskari gabeak izan daitezke, Erdi Aroan ugari lekukotuak. Petersonek (2004) erakusten duenez, herskari gabeko aldaera da Erdi Aroan gehien lekukotzen dena, eta denbora luzez lekukotasun zaharrena hau dela uste izan da (Peterson 2004: 604); alabaina Petersonen aipatu lanean ikus daiteke aldaera zaharrena herskariduna dela 943 urtean Gipuzare lekukotzen baita Donemiliagan, Giputzetik eratorritako Burgosko herri bati erreferentzia eginez. Gipuzkoaren etimologia zein den ez badakigu ere, Gduna bide da zaharragoa, batetik, lekukotasunak, oraingoan, hala erakusten duelako; eta, bestetik, adibide gehiago dituen g- > ø- bilakabidearekin azal genezakeelako aldaketa eta txandakatzea. Bilakabidearen beste adibide bat dukegu 1186-1163 bitartean lekukotzen den Oyaz (Líbano 1999: 693). 1007n eta 1027an Goyaz lekukotzen da (Líbano 1996: 662) eta gaur egun Goiatz da izen ofiziala eta erabilia. 1210ean Iratxen lekukotzen den Ortalauea (dokumentu berean Gortalauea azaltzen da) ere bilakabidearen beste adibide bat dirudi. Halaber, 1257an Guiçairudiaga lekukotzen bada ere, gaur 44 45 Gaur egun Pagamuño da izen ofiziala, eta hala esaten da, ahoskabearekin. Hau da ezagutzen den kapela-ren ahostundun aldaera bakarra. 112 URTZI REGUERO UGARTE egun Izurdiaga da.46 Bilakabide honen adibide izan daitezke honako lekukotasunok ere: 1150 urtean Burunça (Orpustan 1999: 55) dugu, 1167an Bolunce eta 1412an Olhonz. Badirudi, gainera, hirurek leku berari egiten diotela erreferentzia (ik. Goihenetxe 2012: 121). Pertsona izenetan ere gertatzen da aldaketa hau: xiii. mendean Donibane Jerusalengo Ordenako agiri batean Sansa Dota Erascoiz agertzen da, Beraskoitzen aldaera herskari gabea; aldaera bera dugu 1249ko inkestan ere: Erascotz. Etimologiak argitzeko ere lagungarri zaigu bilakabide hau. 1352an Urnitza aurkitzen dugu; batetik, hitzaren amaierako elementua -tza atzizkia bada eta bestetik b- > ø- bilakabidea kontuan hartzen badugu, *burnitza berreraiki genezake. Mitxelenak (1953: §586) ez du uste, Garatek uste duen bezala, Urnieta < *burnieta erator daitekeenik. Eragozpen nagusitzat bi argumentu darabiltza: batetik, eratorpenetako aldaera burdin- da, ez burni-, eta, bestetik, burni erabiltzen den lekuetan ere berandu arte burnia izan da forma erabilia. Gure ustez, ordea, amaierako -a ez da eragozpena, Urnietaren kasuan -ae- > -e- hiato soiltzearekin azal genezake, eta Urnitzaren kasuan bilakabide sistematiko baten aurrean egon gintezke, hau da, hiru silabako hitzei atzizkia gehitzean azken bokala galtzea: *ardano → Ardaneta / Ardantza. Bestalde, bi lekukotasunak berrikiago Burni aldaera erabiltzen den lekuan agertzen dira. Bokal artean herskari ahostuna galtzeko joera dagoela ere ikus liteke lekukotasunei begiratuta: 1436an Sorauren lekukotzen da Iruñean. Mende berean Butroeko Andrearen eresian (c. 1448) Andra urena agertzen da *Andra gurena batetik erator litekeena. Mitxelena (1971: 299-301) uste onean bazen, joera hau zaharragoa izan liteke, 1074 urtean lekukotzen den Eçkiasso < *ezki+baso-ren bidez azaltzen baitu; bestalde, 1085ean Murugarren lekukotzen da Leiren < Muruarren < Murubarren bidez azal litekeena, hau da, bokal arteko -g- hiatoa saihesteko gehitu da bokal artean zegoen herskari ahostuna galdu ondoren. 1122 urtean, Nafarroako artxibategi orokorreko agiri batean Muruarrren lekukotzen da. Bilakabide hau jasandakoak dira, ziurrenik, toponimian agertzen diren -ain bukaerako toponimo batzuk, hain zuzen ere -gain batetik datozenak (ik. §4.1.2.1): Lizassoain (Leire, 1085), Assiayn (Etxarri-Aranatz, 1364). Ikusten denez, bilakabide hau oso goiz gertatzen da. Esan dugunez, Mitxelenak eta Martinetek aitzineuskararako bortitz / ahul oposaketako herskari sistema berreraiki bazuten ere, ez dirudi sistema bera berreraiki genezakeenik EBZerako. Erdi Aroko lehen lekukotasunak agertzen direnerako ahostun / ahoskabe oposaketa ageri da, eta hauxe da dialekto historiko guztiek dutena. Beraz, EBZaren herskari sistema berreraiki nahi badugu, badirudi ordurako ahostun / ahoskabe oposaketadun sistema bat berreraiki behar dugula. Hala ere, geroagoko dialektoek baino murrizketa gehiago lituzke; esaterako, EBZak ez bide zuen hitz hasierako herskari ahoskaberik onartzen; hauxe erakuts lezakete Erdi Aroan agertzen diren ahostun hasieradun lekukotasunek. 4.1.2.3. Sudurkariak Aitzineuskararen sudurkarietarako ere Mitxelenak (1957 eta 1961) bortitz / ahul oposaketadun sistema berreraiki zuen: N / n. Sistema honek ez luke sudurkari ezpain46 Mikel Belaskoren blogean (2009ko azaroaren 30eko sarreran) 1532koa da g- gabeko aldaera zaharrena: Ycurdiaga. http://mikelbelasko.blogspot.com.es/2009/11/izurdiaga.html [2012/06/24]. ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 113 karirik (alofono bezala ez bazen behinik behin, ingurune fonotaktiko zehatz batean eta, beti ere, garai batetik aurrera) ezta sabaikaririk ere. Erdi Arorako sistema hau desagerturik daukagu eta, gaurko euskarak legez, sudurkariek izan ditzaketen alofonoak alde batera utzita, hiru sudurkari ditu: /m/ ezpainkaria, /n/ hobikaria eta /ɲ/ sabaikaria. Eta hauexek dira, hain zuzen ere, EBZerako berreraiki ditzakegunak. Ezpainkariari dagokionez, /m/ hitz hasieran, bokal artean eta hainbat kontsonanteren ostean agertzen da, inoiz ez amaieran: Mendigorria (Nafarroa, 1162), Moch (Nafarroa, 1288), Dorremendi (Subiza, 1202), orma (Irantzu, xiii. mendea). Bistan da akitanieraz oraindik erabat gertatu ez den -mb- > -m- bilakabidea erabat gertatua dela, seme eta ume agertzen baitira beti Erdi Aroan. Horretaz gain, ikus daiteke bilakabideak emankortasuna galdua duela -mb- multzo berriak ez baitira soiltzen; esaterako, Irumberri (1353), Lecumberri (1409), Arramburu (1431) ditugu Erdi Aroko lekukotasunen artean. Guiterren (1989: 799) ustez, -mb- > -m- bilakabidea iii. menderako gertatua zen. Bestalde, euskarazko muño / muno *buNo zahar batetik eratortzen da, eta herskari ezpainkaria sudurkaritzea ondoko sudurkariaren asimilazioaren ondorioz gertatzen dela dirudi (*b_n > m_n). Erdi Aroko datuek erakuts lezaketenez, artean, asimilazioa ez bide zen erabat gertatu; arkaismo batzuk baditugu behintzat: Larraondobuno (Zizurkil, 1389), Bagabuno (Zizurkil, 1391; gaur Pagamuño) lekukotzen zaizkigu, baina hauen ondoan Arrimunoa (eta Armunoa; Zizurkil, 1389) agertzen zaigu, eta Irantzun munoco ageri da (xiii. mendea). Sudurkari horzkariari dagokionez, hitz hasieran, amaieran, bokal artean eta kontsonante aurretik eta ondoren ager daiteke. Aipatu dugun aitzineuskararen sudurkari sistemak jasandako bilakabidearen ondorioz, bokal arteko sudurkari ahula hasperen bilakatu zen. Era berean, bortitzak ahulak sisteman utzitako hutsunea bete zuen, alegia, ahul bilakatu zen lenizio prozesu baten ondoren. Beraz, gaur, eta euskara historikoan, ditugun bokal arteko -n- gehienak aitzineuskarako N batetik datoz. Esan bezala, Erdi Aroan ez dugu sistema zaharra, berria baizik; eta lehen lekukotasunetarako *-n- > ø bilakabidea gertaturik dago. Mitxelenaren arabera (1961: 302), bilakabidea akitanieraren ondoren eta Erdi Aroko lehen lekukotasunen aurreko garaian gertatu zen. Guiterrek (1989: 799), bestalde, iv. mendean kokatu zuen bilakabidea: No puede uno equivocarse mucho situando mb > m a mediados del siglo iii, mp > mb a finales del mismo siglo, n > ø a principios del siglo iv, nd > n en la primera mitad de aquel siglo, y nt >nd en su segunda mitad. Traskek (1997: 139), zuhurrago jokatuz, bilakabidea 1000 urtea baino lehenago gertatu zela baieztatzen du:47 “The evidence from eleventh-century toponyms suggests that this loss must have occurred before AD 1000”. *-n- > ø eta *-N- > -n- bilakabideen kronologia erlatiboa egingo bagenu, ezinbestean *-n- > ø lehenago kokatu beharko genuke, alderantzizko kasuan ez baikenuke bokal arteko sudurkari ahulik izango. Bi bilakabideen artean dagoen denbora zehaztea ez da kontu erraza. Guiterrek (1989: 800) 1000-1100 urte bitartean kokatu zuen 47 Akitanieraren lekukotasunen artean lohi- dugu, eta hau *don-i batetik erator liteke. Ariztimuñok (2011: 117) ematen dio honi erantzuna esanez n > ø bilakabidearen bi fase ditugula; bata akitanierazko lekukotasunak agertzen hasi aurretik gertatu zen, eta bestea iii-iv. mende ostean. 114 URTZI REGUERO UGARTE bigarren bilakabidearen data absolutua. Dena den, ikuspuntu estrukturalista batetik begiratuta, *-n- > ø bilakabideak hutsune bat utzi bazuen bortiz / ahul oposaketadun sisteman, sudurkarien artean *N bortitza bakarrik geratu bazen eta kontuan hartzen badugu bortitza bakarrik izatea oso markatua dela eta hizkuntzen artean arruntena bien arteko bat izatekotan ahula izatea dela, zilegi litzateke pentsatzea *-n- > ø gertatu eta ondoko urte-garaietan gertatu zela *-N- > -n- bilakabidea; ez, Guiterrek (1987: 800) pentsatu bezala, sei mende beranduago. Ezin uka dezakegu, ordea, Erdi Aroan aitzineuskarako *-N-k behar zukeen lekuan <nn> grafia bikoitza agertzen zaigula batzuetan; ziurrenik, hau da Guiterrek bilakabidea 1000-1100 urte bitartean kokatzearen arrazoia:48 Helcanno (Gipuzkoa, 1025), Enneco (Leire, 1098), annaia (1104), Amunna (Leire, 1237). Sudurkari bikoitz hauek askotan agertzen badira ere, gehienetan, zergatik den zehatz ezin esan eta azal badezakegu ere, hitz berberetan agertzen dira: anaia eta Eneko. Gainerakoetan, oro har, sudurkari bakuna agertzen da; beraz, pentsatzekoa litzateke 1000 urterako gertatua zela; ziurrenik, v. mende inguruan gertatu zen, *-n- > ø gertatu era gutxira. Beraz, Erdi Aroan ditugun <nn> bikoitz horiek kontu grafikoak lirateke. <nn> guztiak, ordea ez dira kontu grafikoak. Kasu batzuetan, agian, sudurkari sabaikaria isla zezakeen grafia horrek, eta horren adibide bakar batzuk badituzkegu: Ainnoerveco (Olatz, xiii. mendea), Aytzpuynn (Irantzu, xiii. mendea), Liçassoaynn (Irantzu, xiii. mendea) esaterako. Ez da sabaikaria modu sistematikoan adierazten eta, beraz, ezin esan genezake orokorra eta sistemanikoa zen ala ez. Bestalde, bokal arteko kontsonante sudurkaria galtzearen ondorioz sortutako bokal sudurkariek (ik. §4.1.1.2) gerora kontsonantea sortu dute berriro, Mitxelenak (1961: 303-305) erakutsi bezala. Erdi Aroan bilakabide honen adibide izan litezke *ani jatorrian duten -ain bukaera guztiak: Imarcoayn (Nafarroa, 1364), Luquiayn (Nafarroa, 1366), Sansoain (Nafarroa, 1446) eta beste hainbatek.49 Hauen ondoan, eta inguru berean, -ai bukaera mantentzen da kasu batzuetan: Arçaia (Nafarroa, xiii. mendea). Orpustanek (1999: 102) ematen dituen zenbait adibidetan, esaterako, suinna (1200), suia (1222), suya (1350), errotaçaia (1360) edo eiherazaina (d.g.), grafikoki behinik behin, txandakatzea ikus dezakegu. 4.1.2.4. Albokariak Euskara historikoak bi albokari ditu: /l/ hobikaria eta /ʎ/ sabaikaria. Hala ere, Mitxelenak (1961: 311) erakutsi zuen sabaikaria hobikariaren sabaikaritzearen ondorioz agertzen dela, baita maileguetan eta hitz adierazkorretan ere. /l/ hobikariaren kasuan bi gauza dira aipagai. Batetik, aitzineuskarako edo latineko maileguetako /l/ bokal artean /ɾ/ bilakatu da, dardarkari bakuna alegia. Bestetik, lehen lekukotasunetatik aurrera agertzen diren /l/ guztiak aurreko —latineko zein aitzineuskarako— -ll- geminatu edo -L- bortitz batetik eratorri dela. Beraz, aitzineuskaran Mitxelenak sudurkarietarako berreraikitakoaren antzeko sistema genuke albokarietan ere, bortitz / ahul oposaketaduna alegia. 48 49 Múgicak (1996: 235) ere lehen lekukotasunak agertu ondoko bilakabidetzat hartzen du. -ain atzizkiaren zehaztasun gehiagorako, ik. Salaberri (2000). ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 115 Aitzineuskararako berreraikitako sistema hau ere Erdi Arorako desagerturik dagoela dirudi. Lehen lekukotasunetarako jatorrizko zein maileguzko hitzetan *l > r gertatu dela ikus dezakegu Euskal Herriko eremu guztietan: Bazcoare (Lizarra, 1366), Frayrea (Villatuerta, 1366), Sorapuru (Ipar Euskal Herria, 1152-1167) eta soroa (Nafarroa, 1284). Donemiliagako 952 urteko Kartularioan Ulibarrilior lekukotzen da, baina 1025ean Donemiliagan bertan Hurrivarri agertzen da. Nolanahi ere, ez dugu uste lekukotasun hauek kronologia absoluturik finkatzeko aukera ematen digutenik. Toponimo hauek Arabari egiten diote erreferentzia eta, goraxeago ikusi dugunez (ik. §3.2.3 atala), Arabako eskualde batzuk ordurako erdaldunduta zeuden; edo behintzat eskualde batzuetan erromantzea ondo sartuta zegoen. Beraz, -l-dun aldaera erromantzedunen ahotan zebilen aldaera zatekeen, eta -r-dun aldaera euskaldunen ahotan zebilen aldaera. *L > l eta *l > r bilakabideen arteko kronologia erlatiboa nahiko erraz finka genezake. Lehenik, *l > r gertatu dela argi dago, eta ondoren *L > l. Kontrako hurrenkera bagenu, *L guztiak ere -r- bilakatuko ziratekeen, eta ez da halakorik gertatu. Ez da erraza, ordea, bilakabideen data absolutuak ematea, baina sudurkariekin gertatu den antzeko fenomenoa denez, pentsatzekoa izan daiteke sudurkarien sistema zaharrak eta albokarienak garai bertsuan jasan izana aldaketa, iv. mende inguruan alegia; x. menderako behintzat gertatua dagoela dirudi: baraterra (Leire, 961). Dena dela, *l > r bilakabideak denboran gehiago iraun duela irudi luke, bai behintzat leku batzuetan edo aldaketa esporadiko50 bezala. 1213an Eguileor lekukotzen zaigu Mañerun, Eguilior xiv. mendean Ipar Euskal Herrian. Bi kasuetan, bista da, bokal arteko -l- dugu, eta zalantzarik gabe hitz elkarketa (egi+lehor) *l > r gertatu ondokoa da, horregatik dugu albokaria dardarkariaren ordez; alabaina xiv. mendeko dokumentu berean, ordea, Eguirior lekukotzen zaigu, *l > r bilakabidea erakusten duen aldaera alegia. Aldaketa hau esporadikotzat hartu beharko genuke eta ez sistematikotzat; amaierako -r dardarkariak eragindako asimilazioa ere izan liteke. Aitzineuskarak bortitz / ahul oposaketa zuen herskari, albokari eta sudurkarietan, baina izan latinaren eraginez, izan barneko bilakaeraren eraginez, euskara historikoak beste banaketa batean oinarritzen den sistema kontsonantikoa du. Sistema biak erabat desberdinak direnez, batetik besterako aldaketa bortitza izan zen, esan nahi baita, oposaketa mota bat zutenak beste mota izatera garai bertsuan pasatu zirela pentsa genezake, trantsizioa denboran asko luzatu gabe. Hau hala dela onartuta, EBZaren garaian ez dirudi bortitz / ahul oposaketarik dugunik, ez herskarietan, ez sudurkarietan eta ez albokarietan. 4.1.2.5. Hasperena Euskarazko lekukotasun luzeak agertzen direnetik aurrera, hau da, xv. mendetik aurrera, hasperena Ipar Euskal Herriko hizkerek bakarrik dute. Erdi Aroko lekukotasunek, ordea, erakusten dute Bizkaia, Araba eta Errioxan ere hasperena bazela. Honek iradoki dezake inoiz Euskal Herri osoan izan zela hasperena eta denborarekin leku batzuetan galdu egin dela. 50 “Sporadic changes affect only one or a few words, and do not apply generally throughout the language; that is, a change is considered sporadic if we cannot predict which words in a language it will affect” (Campbell 2004: 27). 116 URTZI REGUERO UGARTE Mitxelenak (1961: 203) hasperena ager daitekeen testuinguruak zehaztu zituen: 1) hitz hasieran, bokal edo diptongo aurretik; 2) bokal artean; 3) diptongo eta bokal artean; 4) ozen ondoren; bestalde, herskari hasperendunak ere bazirela erakutsi zuen. Horretaz gain, euskararen dialekto historikoen hasperenaren jatorria askotarikoa izan daitekeela ere erakutsi zuen: 1) aitzineuskarako h batetik etor liteke; 2) lat. ftik; 3) bokal arteko -n- zahar batetik; 4) hitz hasierako herskari ahoskabe edo bortitz zahar batetik. Jatorri batekoak edo bestekoak izan, Erdi Aroko euskaran hasperenaren lekukotasun ugari aurki dezakegu. Herskari hasperendunak alde batera utzita, hasperena ager daitekeen testuinguru guztietan aurki dezakegu hasperena orduko lekukotasunetan. Esan dugun bezala, xv. mendeaz geroztiko lekukotasun luzeek erakusten dutenez, hasperena Ipar Euskal Herriko hizkeretan bakarrik aurki dezakegu.51 Erdi Aroan, espero zitekeenez, Bidasoaz iparraldeko Euskal Herriko euskaran hasperena aurki daiteke testuinguru guztietan: Harriete, Irigoyhen, Uhart, Belharrutz (xiv-xv. mendeak). Alabaina, hitz hasieran ez da beti agertzen: Haramburu eta Aramburu52 (xiv-xv. mendeak). Lekukotasunak arretaz begiratzea besterik ez dago hasperenak Erdi Aroan garai historikoetan izandako hedadura baino handiagoa zuela jabetzeko. Gaur egun, eta funtsean lehen lekukotasun luzeak agertzen hasi ziren garaian, hasperena galduta zegoen lurraldeetan Erdi Aroan oraindik hasperena bazela erakusten dute Erdi Aroko toponimo eta antroponimoek. Mitxelenaren arabera (1961: 205), hasperena inoiz orokorra izan zen, eta galera Nafarroa Garaian hasi zen. Hain zuzen ere, Erdi Aroko lekukotasunek erakusten dute hasperenaren galera Nafarroa Garaian hasi zela, honen erdialde-ekialdean hain zuzen ere. Esaterako, Leireko dokumentuetako euskarazko lekukotasunetan ez da hasperenaren aztarnarik,53 ezta Nafarroako Artxibategiko dokumentuetan agertzen diren Iruñea, Sakana eta erdialdeko gainerako toponimoetan ere. Nafarroako iparraldeko eta mendebaleko ertzetan, aldiz, bada hasperenaren arrastorik. Esaterako, 1284 urteko Orreagako saroi zerrendan hasperenaren aztarnarik aurki dezakegu: sarohe, çaharra, Hateguren. Zerrenda honetan, dena dela, ez da modu sistematikoan agertzen, çaarra ere agertzen baita. Iratxeko lekukotasunetan ere, batez ere bokal artean, hasperenaren aztarnarik aurki genezake, honako adibide hauetan ikusi litekeenez: Eleiçauehea (xi. m.), Yhidia (1066), Erret ihera (1150). xiii. menderako, ordea, ez da hasperenaren aztarnarik Iratxeko dokumentuetan: Insauspeeco, Andia (1203) Laarça (1218). Mendebalerago ere aurkitzen dugu hasperena. Donemiliago 1025eko Kartularioan agertzen den Arabako herri zerrendan hasperendun toponimoak ditugu, besteak beste hauek: Goiahen, Lehete, Elhossu, Hurizahar. Ikusten denez, gainera, ez da Nafarroa Garaian bezala bokal artean bakarrik agertzen, ozen ondoan ere agertzen 51 zaiden. Inoiz Nafarroa Garaian ere bai, Iparraldearekin harreman estua duten eremuetan; esaterako, Lu- 52 Batean hasperena dagoela eta bestean ez pentsatzeko arrazoia ez da <h> grafemaren agerrera hutsa. Izen osoetan (Arnaut de Haramburu eta Arnau d’Aramburu) ikusten dugu toponimikoa egiteko orduan batean d’ erabiltzen dela ondokoa bokalez hasten denetan bezala eta bestean de erabiltzen dela ondokoa kontsonantez hasten denetan bezala. 53 Hala ere, 1109an Larrafona eta birritan Larrahona lekukotzen dira arkaismo bezala (Ciervide 1976: 245). Nolanahi ere, Nafarroako mendebaleko herriari egingo lioke erreferentzia eta, ikusiko dugunez, hor hasperena mantendu zela pentsatzeko arrazoiak badira. ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 117 baita. Halaber, toponimo berean bi hasperen ere baditugu, besteak beste Harhaia toponimoan. Arabaz gain, Bizkaiko lekukotasunetan ere badugu hasperena. Elorrioko Etxebarria monasterioko sorrerako 1013ko testuan hasperena duten euskarazko toponimoak ditugu: Çumelhegi, Harhegi, Ahoçterreç, Olhabeeçahar. Dakuskegunez, Araban bezala, Bizkaian ere hitz hasieran, bokal artean zein ozen ondoren dugu hasperena, eta bi hasperendun toponimoak ere baditugu. Hasperena, alabaina, ez zen xiv. mendera arte heldu Bizkaian. Elorrioko datuak aipatu ditugunez, Elorrioko Udal Artxibategiko dokumentuetan (Hidalgo de Cisneros 1988) xiv. mendetik aurrera ez da hasperena duen toponimorik agertzen. Badirudi Gipuzkoako ipar-ekialdean ere hasperena bazela xi. mendean. 1025ekoa den Olazabalgo monasterioko dokumentuan hasperena luketen toponimoak ditugu: haralarre, hezizazaval eta Zuhaznabar esaterako. Bistan da, beraz, hasperena Nafarroa Garaiaren erdialdean hasi zela galtzen, eta galtze hau mendebalera hedatu zela, harik eta xiv. mendera arte Hego Euskal Herri osoan (Nafarroako Garaiko iparraldeko zenbait hizkera salbu) erabat galdu zen arte. Ezaugarri fonologiko honetara mugatuta, hiru eremu dialektal bereiz genitzake. Lehena gaurko Ipar Euskal Herria, Gipuzkoako ipar ekialdeko muturra eta Nafarroa Garaiko hainbat eskualde hartuko lituzkeena. Bigarrena Nafarroako erdialdea eta Gipuzkoa ia osoa hartuko lituzkeena, eta hirugarrena Araba, Bizkaia, Nafarroako mendebaleko ertza54 eta Errioxa hartuko lituzkeena. Kontuan izanda lekukotasun urriak izateak dituen oztopo eta mugak, hauxe genuke xi. mende inguruan, gutxi gorabehera, hasperenak izan zezakeen hedadura: Hasperenak izan zezakeen hedadura . mendean 54 Bestelako ikerketek ere Nafarroako mendebaleko den Sakana eskualdeko euskarak Arabako euskararekin historikoki izan duen harremana baieztatu dute; hasperenaren adibidea continuum-a edo jarraikortasuna badela erakusteko beste adibide bat izan liteke (ik. Erdozia 2006). 118 URTZI REGUERO UGARTE Hasperenaren murriztapenez ari zela, Mitxelenak (1961: 211-212) aipatu zuen hasperena mantentzen den hizkeretan hitzek ez dutela hasperen bat baino gehiago izaten. Erdi Aroko lekukotasunek, ordea, aurkako joera dute. xvi. mendetik aurrerako datuetan ikusten denez, inoiz hitz elkarketan hasperena duten bi hitz batuz gero, sistematikoki lehena ezabatu egiten da, hau da, Grassmannen legea izenez ezagutzen dena gertatzen da. Alabaina, Mitxelenak berak esaten du posible dela murriztapen hau garai zaharragoetan egon ez izana (1961: 212). Hain zuzen ere, Erdi Aroko lekukotasunei begiratu besterik ez dago toponimo askotan bi hasperen ager daitekeela ikusteko: Hurizahar, Harhazua (Araba, 1025), Olhabeeçahar (Elorrio, 1013) dira, besteak beste, bi hasperen dituzten toponimoak. Bestalde, Mitxelenak (1961: 215) finkatzen duen beste murriztapen garrantzitsua da hiru silabatik gorako hitzetan hasperena ez dela agertzen bigarren silabatik aurrera; beti lehen edo bigarren silaban agertzen da. Goraxeago eman ditugun lekukotasunek erakusten dute, ordea, Erdi Aroan hasperena bigarren silabatik aurrera ere ager zitekeela. Murriztapen honek xv. mendera arte, behintzat, ez du erabateko eraginik izango, datuek erakuts lezaketenez. Gaskoiezko testuetan (Ciervide & Santano 1989), bigarren silabatik gorako toponimo batzuk aurki daitezke, esaterako Irigoyhen, Echeçahar (biak xiv-xv. mendekoak). Grassmannen legeari dagokionez, xiv. menderako gertatu dela dirudi, baita lehenagorako ere. Bi hasperendun toponimoak Euskal Herriaren mendebalean bakarrik aurki ditzakegu; ez da halakorik Ipar Euskal Herriko toponimoen artean, zehatzago esanda, goiko mapan adierazi dugun ekialdeko eremuan. Honekin mapan irudikatutako banaketa dialektala indar dezakegu: Erdi Aroan, mendebalean bi hasperen zilegi dira; ipar-ekialdean, ordea, ez. Ikusitakotik, zalantza handiegirik gabe, AEMrako hasperena berreraiki litekeen bezala, EBZerako hasperena berreraiki liteke; badirudi bai AEMtik datorren hasperena, bai AEMko *-n- batetik letorkeen hasperena ditugula. Halaber, badirudi, mendebalean bi hasperen dituzten hitzek erakusten dutela EBZak ere hitz berean bi hasperen izan zitzakeela. Ondoren, EBZ zatikatzen hastean, galduko lukete hizkera batzuek hasperena erabat edo Grassmannen legearen bidez lehen hasperena. 4.1.2.6. Sabaikariak Euskarazko sabaikariak bigarren mailakoak izan arren, hau da, beste fonema baten aldaerak izan arren, garrantzia handia duten euskararen sistema fonologikoan. Funtsean, bi sabaikari mota bereiz genitzake: 1. asimilaziozkoa, hau da, /i/ bokalaren edo /Vj/ diptongoaren ondoko kontsonanteak (oro har, n, l, s, ts, tz eta t) sabaikaritzea: illargi, baiña. 2. Adierazgarria, testuinguru fonotaktiko zehatzik gabe, hitzari balio semantikoa, maiz txikigarria edo hipokoristikoa, ematea: xexen, pottolo. Bi prozesu fonologiko ezberdin direnez, beren historia, aztarna eta ezaugarriak desberdinak dira (Oñederra 1990: 23). Beraz, komeniko litzateke bakoitza bere aldetik aztertzea. Adierazkorrari dagokionez, xiv. mendetik aurrera sabaikaritze mota honen aztarnak aurki ditzakegu. Mende honetarako hasten dira agertzen, esate baterako, Seme(n) antroponimoaren aldaera sabaikarituak: Xemen, Xenar (Otsagabia, 1389); eta Xuloaga (Iruñea, 1454) antroponimo eta toponimoen X- grafiak ere sabaikariak bazeu- ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 119 dela erakuts lezake. Bestalde, Aita hitzaren jatorria *ata > atta (sabaikaritze adierazkorrarekin) > aita (desabaikaritua) bada, askoz zaharragoa da sabaikaritze adierazkorra, x. menderako aita lekukotzen baita, aldaera desabaikarituarekin. Sabaikaritze adierazkorraren isla izan liteke, bestalde, Irigaraik (1955) biltzen duen Lope eger (< edder < eder; Iruñea, 1366) ere. Espero liteke, nolanahi ere, hitz guztietan kontsonantea ez sabaikaritzea garai berean, hau da, bilakabidea indarrean luzaro egotea, Goi Erdi Aroan hasi eta ia gaur arte iraun duen bilakabidea baita. Horrezaz gain, /t/-ren sabaikaritzea eta hau txistukari afrikatu sabaikari bilakatzea ere Erdi Aroan gertatu bide da, hizkera edo leku batzuetan behintzat. Esate baterako, Guchi lekukotzen da 1203an Iratxen; beraz, guti > gutti > gutxi bilakabidea gertatua zen ordurako; Chipia ere 1210erako lekukotzen da, eta aldaera hau maiz lekukotzen da xiii. mendean zehar. Asimilazio sabaikaritzeari dagokionez, ez da hain garbia kontua. Goraxeago aipatu dugu (ik. §4.1.2.4 atala) Erdi Aroko lekukotasun batzuetan ager litekeen <nn> grafiak inoiz sabaikaria adieraz lezakeela. Honen adibidetzat eman ditugu Ainnoerveco (Olatz, xiii. mendea), Aytzpuynn (Irantzu, xiii. mendea) eta Liçassoaynn (Irantzu, xiii. mendea). Halaber, zalantza bera sor liteke albokariekin. /i/ bokal itxiaren ostean albokaria <-l-> zein <-ll-> idatzita agertzen denez, pentsa genezake <-ll-> inoiz sabaikaria adierazteko ere erabil zitekeela, ondoko kasuetan esaterako: Icçaill (Nafarroa, 1353), Billogaitz (Iruñea, 1409) eta Illarregui (Iruñea, 1430). Bilakabide bi hauen antzinatasunaz Mitxelenak (1961: 201) honakoa idatzi zuen: No podemos sino hacer conjeturas acerda de la antigüedad de la oposición sistemática de los fonemas palatalizados a los fonemas no mojados. Su caráter común a todos los dialectos, que ha sido capaz de sobrevivir a diversos cambios fonéticos que alteraban profundamente las condiciones de la oposición, habla en contra de que se trate de hechos recientes. En teoría, parece que el contraste hubo de ser más fuerte y más sistemático antes de que se desarrollaran en algunos dialectos variantes palatalizadas sin valor expresivo en ciertos contextos, y sobre todo antes de la introducción en préstamos de abundantes sonidos mojados. Eta aurrerago (1961: 201-202): Es un hecho, en fin, que en la reconstrucción comparativa se puede operar sin dificultades, excepto cuando se trata de préstamos, partiendo del supuesto de que las consonantes mojadas no eran en principio más que “variantes” de las otras: así han procedido, expresa o tácitamente, autores muy diversos. Las consideraciones de economía operativa no pueden naturalmente ser decisivas por sí solas, ya que nuestros métodos de reconstrucción llevan en sí una fuerte tendencia a simplificar en exceso situaciones complejas. No obstante esto, cabe admitir que en fecha antigua el sistema de los sonidos mojados, fuera cual fuere el número y la ordenación de sus unidades, ocupaba una posición especial al margen del sistema principal, el de los fonemas no mojados, y en clara oposición con él. 4.1.2.7. Kontsonante multzoak Mitxelenak (1961: 344) euskaraz kontsonante multzoak sortzeko hiru bide aipatu zituen: 1. hitz-elkarketa eta eratorpena, 2. aditz partikula edo aditz jokatugabe bat aditz jokatu batekin elkartzea, eta 3. sintagma osatzen duten elementuak (izena + de- 120 URTZI REGUERO UGARTE terminantzailea, izen predikatua edo agentea + aditz jokatua) elkarrekin oso lotuta badaude kontsonante multzoak sor litezke. Erdi Aroan egon litezkeen kontsonante multzoak hitz elkartu eta eratorrietan ikus genitzake, baina hauek beste atal batean aztertuko ditugu (ik. §.4.2). Sintagma barruan daudenak nekez azter genitzake, xv. mende aurretik halakorik ez baitugu. Badira, hala ere, kontsonante multzoei dagozkien bilakabide zenbait Erdi Aroko lekukotasunetan ikus ditzakegunak. Maileguek, eta bereziki maileguetako kontsonante multzoek izandako garapenak, batez ere muta cum liquida egiturek, euskaraz izandako aldaketez zer esana ematen dute, euskararen kontsonanteen egitura zein den eta nolakoa izan den ikusteko. Hain zuzen ere, Mitxelenak (1961: 347) latinezko [herskari + ozen] multzoa saihesteko euskarak bi bide erabili dituela erakutsi zuen: 1. sinplifikatzea, herskaria galtzea 2. kontsonanteen artean bokala gehitzea. Erdi Aroko datuak urriak izan arren, erakusten dute, modu batera edo bestera, maileguetako muta cum liquida multzoak saihestuta zeudela lehen lekukotasunak agertzen hasterako; honen erakusle dirateke baraterra (Leire, 961) edo Guiristino ona (Beraiz, 1366) lekukotasunak. Dirudienez, beraz, EBZak ez zuen muta cum liquida gisako egiturarik onartzen eta, dialektoak sortzen joan ziren heinean, kontsonante multzo berriak agertzen hasi ziren, bereziki azentuak eragindako bokal galtzearen ondorioz: Grucheta (1353). Euskararen historian interesgarri izan litekeen beste kontsonante multzo bat [dardakari + txistukari] da. Lehen lekukotasun luzeak ditugunetik, euskararen dialekto guztiek dute multzo hau: hartz, hortz, zurtz (Mitxelena 1961: 363). Alabaina, berreraiketaren metodoez inoizko *rz eta *rtz berreraiki litezke. *rtz multzoa, funtsean, hala mantendu da, edo bestela -st- eman du: zortzi, bost, ostegun, beste55 (Mitxelena 1961: 362). *rz multzoari dagokionez, Zaraitzun, Erronkarin eta Zuberoan mantendu da, beste lekuetan *-rs- batetik igaro ostean -s- eman du. Argi dago bilakabide hau Erdi Arorako gertatuta dagoela, leku batzuetan behintzat. 1025erako Elhossu (< *elhorr(i)zu) lekukotzen da Donemiliagan, eta xii. mendean Latassa (< *Latar + za) lekukotzen da Irantzuko Liburu Gorrian. Mitxelenak aurreikusi bezala, bilakabidea ez da euskararen eremu osoan gertatu eta bilakabidea jasan ez duen adibiderik ere badugu Erdi Aroko lekukotasunen artean: Latarçe, Echauerçe (Nafarroa, 1352), Laarça ( > Lasa??;56 Iratxe, 1218); agian Ursoxa (> uso-?; Nafarroa, 1106). Goihenetxek (2012: 172) dakarrenez, Orzaizeren aldaera zaharrak Ursaxia (980), Ursoxia (1106), Ossais (1141) eta Orsais (1150) dira. Bilakabide honekin ez bide da zaila bi eremu dialektal bereiztea, bata erdialdemendebalekoa litzateke, bilakabidea gertatu den lekua; bestea ipar-ekialdea litzateke, bilakabidea gertatu ez den lekua. Banaketa hau ez dator beste ezaugarri batzuekin ikus litekeen banaketarekin, hots, mendebalde / erdialde-ekialde banaketarekin (ik. 55 Beste-ren etimologiaz honako oharra egiten du Lakarrak: “Bidenabar esan dezadan beste B eta ErZ-n ageri delarik eta ber(t)ze erdi aldean “muturretako irizpidearen” euskarazko salbuespenik ezagunenetarikoa dugula, ez baita ikusten nolatan lehena izan litekeen bigarrena baino zaharrago. Alabaina, ez bide da horrelakorik: *ber-tz-te batetik abiatuaz eta tarteko *berzte-tik bi emaitza ezberdin onartuaz (*berste / berze, cf. guzti > guzi), ez da ez euskal fonetikaren ez neolinguisten irizpide horren aurkako ezer.” (Lakarra 2012). 56 Beharbada, Lasa eta Latsaga ez genituzke biak lats- elementuarekin lotu behar (cf. Mitxelena 1953: §398). Bietarik lehena *lar + za batetik aise erator liteke, bigarrena, lats + aga batetik. ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 121 Reguero 2013a). Ikusi beharko litzateke zein berrikuntzak duen lehentasuna, berrikuntza komuna den ala dialektoek bere kabuz egindakoa den, banaketak egiteko erabilitako berrikuntzen arteko kronologia zein den eta beste hainbat kontu. Bestalde, *rz > s gertatu den lekuan bilakabidea nahiko zaharra dela dirudi. Hitzelkarketa eta eratorpen bidez -r + z- elkartu diren lekuan ez baita bilakabidea gertatu: Arzubiaga (Donemiliaga, 1025). Badirudi, beraz, *rz > s bilakabidea hitz-elkarketa eta eratorpen erregelak indarrean egon aurrekoa dela. Dena dela, hitz eratorri batzuetan gertatu bide da bilakabide hau: Elhossu eta Latassa-ren kasuetan esaterako. Hautan *rz > s bilakabidea dugu, baina Elorça (Irantzu, xiii) lekukotasunean, esaterako ez dugu, nahiz eta atzizkia Latassa-ko bera bide den. Honek pentsaraz lezake *rz > s gainerako eratorpen eta elkarketa erregelak baino lehenagokoa dela, baina inoiz hauekin batera egon izan dela emankortasuna galdu aurretik. 4.2. Eratorpen eta hitz-elkarketa erregelak Euskaraz gertatu diren bilakabide fonologiko batzuk estuki lotuta daude hitz eratorpenarekin eta elkarketarekin. Hauxe izan da, besteak beste, gai honi atal beregain bat emateko arrazoia. Aldaketa hauek Mitxelenak (1961: 125-127 eta 345 eta hurrengoak) aurkeztu zituen, baita beranduago Azkaratek (1990) ere. Lakarrak (1997), euskararen periodizazioa egiteko, lege hauek hartu zituen aintzat, besteak beste, akitaniera eta Erdi Aroko euskara bereizteko. Hain zuzen ere, Erdi Aroan hitz elkartu ugari agertzen dira eta, Martínez Aretak (2003: 160) dioen bezala, gehienak toponimoak dira. Oro har, xvi. eta xvii. mendeetako egoera berbera edo antzekoa topa dezakegu aztergai dugun garai honetan. Ondoko atalean erregelak zein diren aurkeztu, eta hauek Erdi Aroan izan zezaketen hedadura, indarra eta murrizketa argitzen ahaleginduko gara. 4.2.1. Erregelak Esan bezala, Mitxelenak (1961: 125-127) aurkeztu zituen bilakabideak; hauexek lirateke bokalei dagozkien aldaketak: 1. Lehen elementua bisilaboa denean, bukaerako -i eta -u galdu egiten dira. 2. Lehen elementua bisilaboa denean, bukaerako -e, -o > -a gertatzen da; -a mantendu egiten da. 3. Bi silabatik gorako hitzetan bukaerako bokala beti galtzen da. Bokal galeraren ondorioz, azken kokagunean geratutako kontsonanteek ere jasaten dute aldaketarik. Herskarien kasuan, lehen elementuaren azken bokala galdu ondoren geratzen den kontsonantea herskaria bada, ahostunak ahoskabetu egiten dira: erretzubi (< *errege zubi; Arakil, 1125). Geratzen den azken kontsonantea afrikatua edo herskaria bada, eta ondoren datorren hitzaren lehen kontsonantea herskari ahostuna bada, hau ahoskabe dugu gaurko euskaraz. Alabaina Erdi Aroko lekukotasun batzuek ez dute halakorik erakusten: Arrozvide (Lezo, 1025) erret bide (SJuan, 1261), erret bide (NFO, xiii. mendea). Hala ere, hemen zuzenketa baten aurrean egon gintezke, eskribauak azken elementua euskarazko biderekin erlazionatzean egindakoak agian. Ahoskatzeko orduan, ziurrenik, ahoskabe bat genuke, izan ere Gurpideta (< *gurdi + bide + eta; Iratxe, 122 URTZI REGUERO UGARTE 1218), Arrospide (< *arrotz + bide; Arüe, 1385) eta Gurpide (< *gurdi + bide; Iruñea, 1393) halaber, Aroçpide lekukotzen da Irantzun xiii. mendean. Txistukariekin ondokoa gertatzen da: -tz/ts + (d)V- > -s/ztV-: *(h)aberats + uri > Haberasturi (Donemiliaga, 1025), *lats + goren > Lascuren (Olazabal, 1025), *belatz + egi > Belastegui (Iratxe, 1210), *zuatz + dui > Çuastuy (Luzaide, 1284). Bi txistukari elkartzean txiskukari afrikatua sortzen da, lehenaren ahoskune berean. Halaber, kontsonantez amaitzen diren hitzetan ere aldaketak izaten dira, besteak beste *-Vr + V- > -VhV-. Badirudi, bestalde, kasu batzuetan -r amaieradun hitzari bokalez hasten den hitza edo atzizkia gehitzen zaionean -l- tartekatzen dela: beorleguy (Beorlegi, 1293), Irurlegi (Irulegi, 1350), Arleche (Garazi, 1364). Sudurkariei dagokienez, bi sudurkari elkartzean, lehena hobikaria bada eta bigarrena ezpainkaria bada, azken honen aldeko neutralizazioa gertatzen da: Aramendia (Iratxe, 1209). Iratxen bertan (d.g.) Aran Mendico lekukotzen da, baina aurrekoa kontuan izanda pentsa genezake idazketa kontua dela, zuzenketa alegia. Lehen elementuko azken sudurkari hobikaria ere gal daiteke, ondoren albokaria bada: haralarre (< *haran + larre; Lezo, 1025). Halaber, inoiz -n > -r- ere gertatu dela ikus dezakegu: Jaurbaracea (Iratxe, 1258), Jauregui (Iratxe, 1339). 4.2.2. Legeen hedadura eta indarra denboran eta espazioan Lekukotasunetan ikus dezakegunez, bilakabide hauek lehen lekukotasunak agertzen hasi aurrekoak dira, eta akitaniera ostekoak. Gainera, hasiera-hasieratik eta euskararen eremu geografiko osoan agertzen dira hitz elkarketei eta eratorpenei dagozkien erregela hauek. Ikus ditzagun datuak herrialdez herrialde: Araba: Essavarri, zuhazu, Arzubiaga (Donemiliaga, 1025). Bizkaia: Harhegi, Itur lax (Elorrio, 1013). Gipuzkoa: Artola (xii. mendea), larraondobuno, Echague, Armunoa, Iraçibar (< *irazu + ibar; Zizurki, 1389). Nafarroa: Hunamendico (Iratxe,1076) Ata Iria (Aralar, 1079), erretzubi (Arakil, 1125), Erret ihera (Iratxe, 1150), arguina (Gares, 1366). Lapurdi: Gorostaritza (Makea, 1245), uhalde (Larresoro, 1256), Larrando, Larondo (Basusarri, 1266), turbide (Sara, 1451), harostegui (Miarritze, 1498). Nafarroa Beherea: Olfegi (1125), Arbide (Jutsi, 1320), Sorhapuru57 (Sorhapüru, 1150-1167), Larrondo (Uharte-Garazi, 1396), Uhart (Uharte-Garazi, 1243). Zuberoa: Arrospide (Arüe, 1385), Echabarrena (Idauze, 1479). Interesgarri litzateke, baina hau ez da ez unea ez lekua, bilakabideen sakontasun diakronikoa eta hedadura geografikoa zehaztasun gehiagorekin aztertzea. Halakorik egin ez badugu ere, esan genezake zaharrena *-Vr + V-/C- > -VhV-/C- bilakabideak dirudiela. Hain zuzen ere, bilakabide hau lehen lekukotasunetik eremu guztian modu sistematikoan gertatu dela ikus dezakegu: zuhazu (< *zur ha-zu;58 Donemi57 Lehen begiratuan *soro + buru > Soraburu dela dirudi, nahiz eta -p- azaltzeko zailtasuna izan. Aldaera zaharrenek, ordea, -r- dute: Soharpuru (1119-1136) eta Soarpuru (1150-1167). 58 Lekukotasun honek eta beste hainbatek pentsatzera garamatzate zuhaitz hitzaren etimologia ez ote den halako *zur + hatz? edo antzeko zerbait, eta gerora haitz eta gaitz hitzen eraginez -i- gehitu dela analogiaz edo berrinterpretazioz; zuhaitz hitzaren ondoan, zu(g)atz ere badugu. ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 123 liaga, 1025); leku eta garai berean ditugu, halaber, Uarte eta Ubarrundia (< *ur + barrundia). Gisa honetako adibideak euskararen geografia osoan agertzen dira. 4.2.3. Hitz elkartu motak eta murrizketak Ezagun denez, euskaraz hainbat hitz elkartu mota ditugu, elkartzen diren elementuen kategoriaren eta hauek elkarrekiko duten harremanaren arabera. Ez dugu lan honetan sakonki aztertuko euskarazko hitz elkartu motak (horretarako ik. Azkarate 1990). Nolanahi ere, Erdi Aroan aurkitzen ditugun hitz elkartu motak zein diren eta hauen gainean esan genezakeena esango dugu: 1. Izena + Adjektiboa: gisa honetako adibide anitz topa dezakegu Erdi Aroko lekukotasunen artean, izan antroponimoa izan toponimoa. Kasu batzuetan goian ikusitako hitz-elkarketa erregelak gertatzen direla dakuskegu; beste hainbaten artean ditugu hauek: Echaverri (Iratxe, 1125), Echagarape (Zangotza, 1352), Yturgoyen, Soraçaual (Etxarri-Aranatz, 1364) eta Iturgayça (Arroitz, 1366). Egitura honetako beste hainbat adibide ditugu, ordea, erregela hauek betetzen ez dituztenak: Guiristi ona, Musugorri (Nafarroa, 1366), Echeuerri (Nafarroa, 1353), Echegoyen (Iruñea, 1433), Arriurdineta (Iruñea, 1322). Hitz-elkarketa erregela inoiz betetzen ez den kasua lehen elementua (h)iri- / (h)uri- denean izan ohi da: Ulibarrilior, Hurizahar, Hurivarri (Araba, 1025), Iriueri (Iruñea 1322). Gisa honetakoetan ez dugu hitz elkarketa erregelarik. Bestalde, Mitxelenak (1971: 278) azpimarratu bezala, era honetako egitura bati -aga zein -eta atzizkia beti amaieran gehitzen zaio, ez adjektibo aurretik, sintagma osoaren eskuinean: Harizavalleta (Araba, 1025), Artederreta (Irantzu, xiii. mendea). 2. Postposizio Sintagma + Izena: Egitura honi izen hau eman badiogu ere, zalantza handiz eta menturaz ikuspegi anakronikoz eman diogu. Lehen elementua postposizio sintagma dela esan badugu ere, hitz elkartuetan ez da postposizorik ageri, gaurko interpretazioan dago postposizioa: Arreche → harrizko etxe. Eta ez dirudi hitz-elkarketa erregelen artean postposizioa ezabatzea dagoenik; orain azal eta ikus ezin genezakeen azalpen edota ezaugarri diakronikoren bat egon liteke atzean. Gisa honetako ugari ditugu Erdi Aroan; honako hauek besteak beste: unamayçter (Nafarroa, 1167), Gurpide (Iratxe, 1218), Ayzburu (Orreaga, 1284), Iuarrole, Arreche, Sarburu (Nafarroa, 1352), Amorexea (Nafarroa, 1366) eta Arruide (Etxarri-Aranatz, 1364). Egitura hau duten kasu ia guztietan gertatu bide da hitz-elkarketa legea, hala dirudi behintzat. Nolanahi ere, azken elementua -ola denean, ez da eskuarki aldaketarik gertatzen, ondoko adibideek erakusten duten bezala: Harriolha (Donemiliaga, 1025; ik. Arzubiaga leku eta garai berean) eta Mendiolha (Donemiliaga, 1025; ik. Mendoza leku eta garai berean). Azken elementua -ola duen, eta aldaketa jasan duen adibide bakanetakoa Artola (Iratxe, 1211) genuke. Beraz, baliteke gisa honetako hitz elkartuak [izena + adjektibo] egitura dutenak baino zaharragoak izatea. Bestalde, gisa honetako egituretan -aga zein -eta atzizkiak amaieran doaz beti (Mitxelenak 1971: 278): Arzubiaga (Araba, 1025) edo Oreinadarraga (Iruñea, 1437). 3. Izena + lekua adierazten duen izena: Egitura hau dutenak, oro har, toponimoak dira. Gehienek kokapen geografiko erlatiboa adierazten dute, ale- 124 URTZI REGUERO UGARTE gia, eskuinean dagoen izenak kokagunea zehazten du ezkerreko izena erreferentzi puntutzat hartuta. Mota askotakoak ditugu; hauek besteak beste: -iri, alde, gain, arte, ondo, behe. Hona hemen adibide zenbait: Ataondo (Iratxe, 1087), Iturr Aldeco, Insauspeeco (Iratxe, 1203), Ualde, Yriart (Nafarroa, 1352), Liçayri, Çuuiri (Nafarroa, 1353) eta Assiayn (Etxarri-Aranatz, 1364). Adibideetan ikus dezakegunez, egitura mota hau duten hitzetan ere hitz elkarketa erregelak betetzen dira; salbuespenak, berriz ere, (h)iri- / (h)uri- elementua dutenak dira, hauetan ez baita hitz-elkarketa erregelarik betetzen. Badira halaber, erregela bete ez duten adibide gehiago ere, Assiayn (baldin eta < *sasi + gain bada etimologia zuzena) esaterako. Bestalde, batzuetan eskuineko izena superlatiboa izan liteke, barren eta goien kasu: Iturgoyen (Etxarri-Aranatz, 1364) edo Mendiribarren (Lizarra, 1366). 4. Izena + Partizipioa: Egitura hau duten adibide bakanak aurki ditzakegu Erdi Aroko lekukotasunen artean. Ziurrenik, lehen lekukotasunak agertzerako emankortasuna galdua zuen hitzak eratzeko modu honek:59 olaerrea (Araba, 1025), Çubielki (Iratxe, 1097), Çubielqui (Iratxe, 1210). Sail honetan sar genezake, agian, Orreaga bera, aldaera zaharrean Orierriaga (Orreaga, 1284).60 5. Izena + Aditz jokatua: Gisa honetako egiturak oso urriak dira Erdi Aroko lekukotasunen artean, eta adibide oso bakanak ditugu: Gari dario (Etxarren, 1366). Badira aditz jokatua duten ezizen gehiago ere: Pero Pascoal badarraiçu (Lizarra, 1366). Orpustanek (1999: 223 eta 307) Arroitzen 1366an lekukotzen den Pero Sanchiz dicho atorr antroponimoko atorr ezizena aginterazko formatzat hartzen du. Alabaina ezagutzen dugun kasu bakarra genuke aginterazko forma daramana. Nolanahi ere, datu hauek, batez ere lehenengo biek, erakusten dute Erdi Aroan aditz jokatuak erabili zirela ezizenak egiteko, eta baita hitz elkartuak egiteko ere. Hitz elkartu hauetan, gutxi izan arren, ez dirudi hitz-elkarketa legeak gertatu direnik; hala balitz, **galdario (cf. galeper < *gari + eper) edo antzeko zerbait esperoko genuke. Ikusitakoak ikusita, pentsa genezake indar gutxiko egitura zela eta ez oso zaharra. Ezizenak sortzeko balio zezakeen, baina arrakasta handirik izan ez zuen berrikuntza baten aurrean egon gintezke. 6. Izen berezia + Izen arrunta: Izen berezia daraman, eta toponimo bide diren, hitz elkartuak badira Erdi Aroko lekukotasunetan: Markoçubi (Elorrio, 1013), Jaun Berasco Ydoy (SJuan, 1228), Garcia Videa (SJuan, 1246), Eçteve ardançea (SJuan, 1261), Ossando çuvia (SJuan, 1252). Funtsean hauek [Post. S. + Iz.] gisakoen antzekoak dira; aldea lehen elementua izen berezia izatean dago. Martínez Aretak (2003: 16) sail berekotzat hartzen ditu Nunno-falzahuri (d.g.) eta Nunnu balza (CSM, 984) ere.61 Dena dela, partizipioa beharrean adjektibotzat har liteke bigarren elementua eta 1. sailean sartu. Bada Zizurkilen gaur Odolkierraga izenez ezagutzen den baserri bat, xvii. mendean eraiki zutena. Zizurkilgo baserrien gaineko Morazaren (2010) lanean baserri honen etimologiatzat *ordoki + erre + aga ematen du; beraz, irudi luke [izen + part.] egiturako toponimoa dela. Alabaina, Morazak berak (2010: 269) ematen dituen lekukotasun zaharrenek beste zerbait erakusten dute: Odoquiederraga (1656); Odolquierre (1669) eta Odolquiederraga (1777). Beraz, badirudi, -erre partizipioa beharrean, -eder adjektiboaren aurrean gaudela, lehen elementua zeinahi delarik ere. 61 Gaur egun, Asteasuko Beballara auzoan Petesagasti izeneko baserria dago; gisa honetako egitura duela dirudi. 59 60 ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 125 7. Bestelakoak: Bestelakoen artean sar ditzakegunak gutxi dira, eta nabarmenenetakoa 1141ean Ollon eta 1203an Iratxen lekukotzen den Uizinaia eta Uicinaya izan litezke. Atal honetan orokorrean euskaraz, eta bereziki Erdi Aroko euskaraz, gertatzen diren hitz-elkarketa motak ikusi ditugu, baita hauek sortzean gertatzen diren aldaketa fonologikoak ere. Bistan denez, Erdi Aroko euskaraz dagoeneko hitz elkarketa legeak gertatu dira, eta hauxe da Lakarrak (1997) Erdi Aroko euskara akitanieratik bereizteko erabiltzen duen irizpideetako bat. Baina, nolako egoera dugu EBZaren garaian? Zehaztasun eta azterketa gehiago behar bagenituzke ere, badirudi -tz/ts + (d)V- > -s/ztV- eta *-Vr+V- > -VhV- erregelak EBZaren garaian edo garairako gertatuak zirela, erabat sistematikoak eta orokorrak baitira. Gainerakoak ere dialekto historiko guztietan agertzen badira ere, ez dira erabat sistematikoak, eta salbuspenak aurki ditzakegu. Hala ere, esan bezala, merezi luke azterketa sakonago bat egitea, eta erregelon kronologia erlatiboa ere egitea. Esan dugunez, erregelok ez dira kasu guztietan gertatzen, eta batzuetan kronologia izan daiteke arrazoia, hau da, aldaketa jasan ez duten hitzak kronologia beranduagokoak dira, eta bilakabidea emankor izateari utzi ondoren sortu ziren. Ikusi dugunez, [Post. S. + Iz.] egituretan [Iz. + Adj.] egituretan baino gehiagotan aurki dezakegu hitz elkarketa erregelak gauzatuta; honek erakuts lezake [Post. S. + Iz.] egitura bestea baino zaharragoa izatea. Hala ere, kronologia ezin dezakegu erabili arrazoitzat beste adibide batzuetan. Esaterako, [Iz. + Adj.] egitura duen Etxeberri-ren kasuan kronologia ez da arazoa x. mendean Essaverri eta Esceverrianensis lekukotzen baitzaizkigu, eta garai berrixeagoetan ere txandakatze bera dugu. 4.3. Morfologia Lekukotasunen urritasuna eta hauen izaera bera dela eta, morfologiaz esan dezakeguna fonologiaz esan dezakeguna baino mugatuagoa da. Gehienbat izen morfologia da Erdi Aroko lekukotasunei esker ezagut dezakeguna. Badira hemen (baina funtsean fonologiaren atalerako ere berdin balio lezakete) gogora ekarri nahiko genituzkeen Mitxelenaren hitz batzuk: La hipótesis básica, la que sirve de fundamento a todas, es que la toponimia, en su conjunto y ante todo en su núcleo más resistente, es menos mudable por naturaleza que el léxico corriente y constituye, por eso mismo, un depósito de arcaísmos. (1971: 282) Erdi Aroko euskara ezagutzeko datu nagusiak garai hartan erabiltzen ziren eta idatziak geratu ziren toponimoak dira, baina gogoan izan behar dugu emandako aipuan esaten dena, alegia, toponimoek arkaismoak gorde ditzaketela; beraz, Erdi Aroko toponimoetan lekukotzen zaizkigun ezaugarriak garai zaharragoko fase bateko ezaugarriak izan litezke. Alabaina, ikusiko dugunez, toponimian berrikuntzak ere aurki litezke, beharbada dialektalizazioaren aztarnak izan litezkeen berrikuntzak hain zuzen ere (cf. orain Reguero 2013). Erdi Aroko lekukotasun hauetatik atera dezakegun informazioa da datorren atalean aztertuko duguna. Hasteko, artikuluaren erabilera (§4.3.1) izango dugu mintzagai, bereziki Manterolari (2006, 2008) jarraituz. Ondoren, besteak beste, atzizkien erabileraz eta hauek luketen hedaduraz arituko gara (§4.3.2). Gutxi badira ere, kasu markez esan litekeena ere esango dugu (§4.3.3), eta izenordainez, erakusleez eta zen- 126 URTZI REGUERO UGARTE batzaileez ere mintzatuko gara (§4.3.4). Morfologiaren atalari amaiera emateko, aditz morfologiaz jardungo dugu (§4.3.5), labur bada ere. 4.3.1. Artikulua Erdi Aroan artikuluak zeukan hedaduraz eta erabileraz esan daitekeena Manterolak (2008) jasotzen du bere lanean. Guk, beraz, ezin genezake hor bildutakoa hona ekartzeaz landara gehiagorik egin, bai ordea adibide gehiago ekarri. Ezagun denez, artikuluak hizkeren arabera bilakabide zenbait jasan eta eragin ditu bokalez bukatzen diren hitzetan: 1. -o, -e + -a > -ua, -ia; 2. -i, -u + -a > -iya, -ixa…, -uba, -uya... ; 3. -a + -a > -ara, -á, (a)a, -ea. Lehen eta bigarren bilakabideak aski berriak dirudite, nahiz eta kronologia ezberdina bide duten: -u + -a > -uya Etxeparerengan agertzen da dagoeneko, Zuberoako Urdiñabeko toponimoen artean ere Garricaburuia (1479) agertzen da. Irigaraik (1955) ematen dituen antroponimoetan ere 1 eta 2-ko bilakabideak jasan dituzketen hitzen adibideak dakartza: çurua (< zoro-tik eratortzen du), Lucia (biak 1366an). Alabaina, Erdi Aroko lekukotasunen artean kasu bakanak genituzke, ez baitugu besteetan halako bilakabidea duenik aurkitu.62 Amaieran -a duten hitzei artikulua gehitzean gertatzen diren bilakabideak zaharragoak direla dirudi, eta honen aztarnak Erdi Aroko lekukotasunetan aurki ditzakegu. -a + -(h)a > -a(h)a mantentzen duen adibiderik aurki dezakegu Erdi Aroko lekukotasunen artean; gehienak 1025eko Kulullako Donemiliagan agertzen dira; besteak beste, Hillarrazaha, Arroiaha, Hascarzaha eta Otazaha. Lekukotasun hauek duten <h> grafemak hasperena islatzen bide du, eta iradokitzen du artikulua *har erakusletik letorkeela. Gisa honetako datu gehienak mendebalekoak badira ere, Ciervidek (1976) dakartzan Leireko kartularioan agertutako toponimoen artean Ahabaunçaa eta Habaunçaha agertzen dira, biak 1066an lekukotuak. Manterolak (2008: 374-375) xi. mendean lekukotzen ditu -a + -a > -ea bilakabidearen lehen aldaketak: Elhorzahea (1025) eta Hauaunzia (1089). Lekukotasun berriagoak ikusi ondoren espero genezakeen bezala, euskararen eremuaren mendebalean lekukotzen dira bi datuok, Kukullako Donemiliagan hain zuzen ere. -a + -a > -ara Zaraitzuko euskaraz egin izan da modu sistematikoan; hala ere, Nafarroa Behereko testu zaharretan bada berrikuntza honen aztarnarik, Etxepare eta Oihenarten lanetan hain zuzen ere (Camino 2008: 159). Manterolak (2008: 376) bilakabide honen adierazle litzatekeen Erdi Aroko adibide bat63 dakar: Massoara (991; cf. monte Massoa, 945). Antroponimo honen banaketa baso + ara-tzat hartzeko arazo bi ditugu; bata geografikoa, bestea dokumentala. Goraxeago esan dugu -a + -a > -ara bilakabidea Zaraitzun dela sistematikoa, lekukotasun hau agertzen den lekutik aski urruti; baina agian Nafarroa Beherean gertatu bezala kasu isolatuak izan ditzakegu beste hainbat eremutan ere. Arazo dokumentalari dagokionez, Manterolak berak aipatzen duen be62 Manterolak (2008: 375) -ea > -ia disimilaziotzat hartzen du 1089 lekukotzen den Hauaunzia (< *Habauntzea < *Habauntza + a). Ik. beherago. Bestalde, badirudi Zuberoan -ea > -ia bilakabidea sistematikoa ez bada ere, inoiz gerta litekeela: Echaparia (Garindain, 1479). 63 Berez bi dakartza: Sagarzahara (1089); baina aurrerago erakusten du irakurketa akatsa izan litekeela, eta hobe dela Sagarzaheta irakurtzea. ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 127 zala ez dago bilakabide honen lekukotasun gehiagorik inguruan; beraz, zalantza areagotzen da. Ikusi behar lekukotasun berriek edota lekukotasun zaharren azterketa berriek albisterik ekar dezaketen. Agian, gisa honetako adibidetzat har genezake Aimery Picaud xii. mendeko erromesak egindako hiztegian ecclesiam latindar hitzaren ordain gisa dakarren elicera ere, nahiz eta Mitxelenak gogorarazi bezala (TAV, §2.2.12) adlatiboa ere izan litekeen. Nolanahi ere, irizpide geografikoaren arabera, erromesaren hiztegiñoko datua bat etor liteke datu historiko berriagoekin, erromesaren informatzailea nafarra izan baitzitekeen. Era berean, Manterolak (2006: 663-665) erakusten du artikuluaren hedadura mendebaletik ekialderanzkoa izan zela. Alabaina, Erdi Arorako erdialdean ere artikulua nahiko hedatua dagoela ikus dezakegu. Ezin uka genezake, hala eginda datuek erakusten dutena ukatuko baikenuke, Erdi Aroan geroagoko euskaraz baino hedadura eta erabilera murritzagoa duela artikuluak, hain zuzen ere, artikulu gabeko izen sintagma ugari aurki baitezakegu lekukotasunen artean: Lope Aran Mendico (Iratxe, 1200), Munio Iturr Aldeco (Iratxe, 1203), Lerda belz (Nafarroa, 1352). Hala ere, artikuludunak ere hasiera-hasieratik lekukotzen dira: Andere Auria Zaarra (Leire, 1055), Jaun Çuria (Leire, 1197), Açeari Guruciricoa eta Garcia Mendiurrucoa (Nafarroa, xiii. mendea) esaterako. xiv-xv. mendeetako gaskoiezko testuetan (hau da, gaurko Ipar Euskal Herriari dagozkion testuetan) aurki dezakegu, bakunak badira ere, artikuludun adibiderik: Arnauton d’Echeverrie, seynor de Goayllardie, Arnauton d’Urruthie kasu. Altuna & Azkaratek (2001: 52-65) artikuluak Erdi Aroan duen agerreraren azterketa bat egiten dute, antroponimoak eta toponimoak bereizirik. Bertan ematen diren toponimo zein antroponimoetan ikus dezakegu artikulua lehen lekukotasunak agertzen hasterako hasia zela hedatzen, nahiz eta geroago ikusiko dugun bezain hedatua ez egon. Hala ere, dirudienez, artikulua hedatzen hasterako eremu dialektalak bereizita zeuden; hau erakuts lezake artikulua -a-z bukatzen diren hitzekin elkartzean gertatzen denak. Artikuludun eta gabekoen artean dagoen alde handiena, Altuna & Azkarateren (2001: 63-64) lanean ikus genezakeenez, kopurua bera da; izenaren eskuinean leku genitiboa duten antroponimoak, Sancho Dorreco gisakoak, oro har ez dute artikulurik. Honek, agian, [izen + genitibo] egituraren eta artikuluaren arteko kronologia erlatiboa finkatzeko balio lezake. Gerora artikuludun forma hedatu bada ere, Erdi Aroan nagusi den aldaera artikulu gabekoa da. Erdi Aroko euskarak erakusten duen egoeratik, EBZerako artikulu gabeko egoera berreraiki genezake. Erdi Aroan ikus dezakegun artikuluaren aldaera zaharrena, ziurrenik, -ha da, eta hau *har erakusle zaharretik erator liteke. EBZerako ziurrenik *har berreraiki liteke, baina baita *ha aldaera ere. 4.3.2. Atzizkiak Erdi Aroko lekukotasunen azterketan atzizki ugari aurki genezake, batez ere antroponimo eta toponimoak sortzeko balio lezaketenak. Hauek dira jarraian aztertuko ditugunak, askorik sakondu gabe. Atzizkiak aztertzean kontuan izan behar dugu, Erdi Aroan lekukotzen badira ere, ez duela zertan garai hartan atzizki emankorrak izan; lehenagoko garaietan emankorra izan, eta Erdi Aroan fosilduta toponimoetan ager litezke. Ikusiko dugunez, atzizki 128 URTZI REGUERO UGARTE gehienak orokorrak dira, esan nahi baita, Erdi Aroan euskara hitz egiten zen eremu osoan agertzen dira atzizkiok; beraz, EBZaren zatiketaren aurretik atzizkiok bazeudela dirudi. 4.3.2.1. -eta / -aga Atzizkien aldean ezberdinenak bi hauek dira. Ezberdinak bi zentzutan; hau da, -VCV egitura bi atzizki hauez gain -egi eta -ate64 atzizkiek soilik dute; besteek, oro har, -CV egitura dute. Bestalde, hitzekin elkartzean gerta litezkeen bilakabideetan gainerako atzizkiek ez bezala jokatzen dute atzizkiok, alegia, ez da eratorpen erregelarik gertatzen atzizki hauekin. Horregatik, Mitxelenak (1971a: 276) eratorpen atzizkiak baino deklinabide markak ziruditela esan zuen. Mitxelenak, aipatutako lanean, beste atzizkien aldean, atzizkiok dituzten ezberditasunak aurkeztu zituen. Honatx laburbildurik: 1. -aga eta -eta atzizkiekin ez da gertatzen beste atzizkiekin gertatzen den eratorpen erregelarik: Harrieta / Harriaga vs. Ardui, Arbea. 2. Ez dira hitz berean agertzen: **-etaga, **-ageta. “Munstro” gisa Araban lekukotzen den eta *-etaeta daraman Guibeletaita aipatzen du, baina salbuespena da. 3. Atzizkietako bat [iz. + adj.] egiturako izen sintagma bati elkartzean egitura beti bera da: [iz. + adj. + atz.]: Harrizavallaga (Araba, 1025), Çuviverriagua (SJuan, 1246). 4. Beste atzizkiei dagokienez, ohikoa da hitz eratorriaren balio lokatiboa ez duen beste adjektibo batekin agertzea: Çuaçu çavala (Iratxe, 1258). -eta eta -aga atzizkiekin, ordea, ez da halakorik aurkitzen: Pagadigorri vs. Harrigorriaga; **Pagagorridia, **Harriagagorri. 5. Atzizkiren bat -eta edo -aga-rekin elkartzen bada, hurrenkera finkoa da: Urreizti-Urreiztieta, Zugasti-Zugastieta. 6. -eta atzizkia -aga-tik bereizten duena, erregularki txistukari ostean agertzen den -keta aldaera da. 7. Bi atzizkion arteko bigarren ezberdintasuna litzateke -eta atzizkia (baina ez -keta aldaera) deklinabidean agertzen dela; -aga, aldiz ez, nahiz eta -ak absolutibo plurala *-aga-tik etor litekeen. Erdi Aroan atzizki hauek daramatzaten toponimo ugari topa ditzakegu eremu osoan, eta funtsean Mitxelenak finkatutako ezaugarriak, goian emandakoak, betetzen dituzte. -aga atzizkiari dagokionez, Mitxelenak (1953: §10), Azkueri jarraituz, lekua adierazten zuen atzizkia dela esan zuen, eta bi gauza azpimarratu zituen: 1. ez dago aztarnarik atzizki hau inoiz izengoitiak sortzeko erabili dela pentsatzeko; 2. ezin uka liteke hainbat kasutan atzizkiak leku bat besterik ezin lezakeela adierazi: Arespacochaga (Bizkaia, 1468) < *hareitz + bakoitz + aga. -eta atzizkiari dagokionez, Mitxelenak (1953: §235), oraingoan ere Azkueri jarraituz, ugaritasuna adierazten duen atzizkia dela dio, eta Schuchardtek lat. -etum-etik 64 Gogoan hartzekoa dirudi -aga eta -eta atzizkiak ez bezala, -ate eta -egi atzizki bezala agertzeaz gain, hitz-eratorri edo elkartuaren lehen elementu ere izan daiztezkeela. Honek zer pentsatua eman lezake, bereiziki atzizkien kronologia egiteko unean. ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 129 datorrela pentsatzen duela esaten du. Berrikiago Manterolak (2008: 377) -heta > -eta artikulu plurala izan litekeela erakusten du. Lekukotasun zaharretan -heta aldaera aurki dezakegu, eta “hasperendun hauek morfemaren erakusle jatorria salatzen dute” (Manterola 2008: 377). Halaber, hasperena kontuan izanda, -keta aldaera gertuago geratzen zaigu, -heta / -keta txandakatzea baikenuke, ez -eta / -keta. Bestalde, betiere -(h)eta artikulu pluraltzat hartuta errazago uler liteke deklinabidean plurala mugatua izatea (Manterola 2008: 377). EBZari begira jartzen baldin bagara, badirudi, *har erakusle zaharrarekin egin bezala (ik. §4.3.1), *heta erakusle zaharra berreraiki genezakeela. Euskararen eremu osoan agertzen da atzizkia, eta Erdi Aroan honen aldaera zaharrenak -h- erakusten du; beraz, -heta orokorra izan zela pentsatzeko arrazoiak badira. -aga atzizkiari dagokionez, egoera zailxeagoa da, ez baitugu bere etimologia ezagutzen. -eta atzizkia bezala, hau ere orokorra da, eta hasieratik lekukotzen da, baina ez dakigu zein forma izan zezakeen EBZean. 4.3.2.2. -di, -doi, -dui -doi eta -dui atzizki beraren aldaerak dira; -dui da, zalantza handirik gabe, bietan berriena. Halaber, atzizkiaren aldaera modernoagoa -di dugu (Mitxelena 1953: §185). Hiru hauek testuinguru fonotaktikoaren arabera herskari ahoskabedun aldaera ere izan dezakete. Mitxelenak (1961: 108 eta 258) -doi atzizkia *do.i batetik eratorri zuen, eta lo(h)i hitzarekin erlazionatu. Bokal artean kontsonante galera ere ikusi zuen Mitxelenak eta, lo(h)iren kasuan dugun hasperena ikusirik, pentsatzekoa dirudi galdutako kontsonantean -n- dela; beraz, *doni berreraiki genezake, agian *don-i. Atzizkiaren aldaeratzat Salaberrik (1991: 34 eta 39) -du ere aurkezten du; funtsean postposizio batez lagundurik agertzen bada ere, inoiz halakorik gabe ere ager liteke: Artadubarren, Ariztubeltza, Artadugibel, Artadu eta Ezpeldu ditugu, besteak beste, aldaera honen adibideak. Salaberrik ematen dituen adibideak, guri dagokigunerako behinik behin, oso berriak badira ere, Erdi Aroan aldaera honen adibiderik aurkitu dugula uste dugu, postposizioaz lagunduta: Isastugoiena (SJuan, 1249) eta, agian, Larrandorenen (Orreaga, 1284). Atzizki hau ugaritasuna adierazten duen eratorpen atzizkia da (Mitxelena 1953: §187); toponimian da ugari eta bereziki landare izenei gehitzen zaie (Mitxelena 1961: 107). Salaberrik (1991: 52) ere esaten duenez, landare izenekin elkartzen da, baina belarretatik hasi eta zuhaitzetaraino hedatzen da atzizkiaren erabilera; halaber, bestelako oinarri batzuekin ere ager daiteke atzizkia, bereziki harri izenaren eremu sematikoan sartzen diren izenekin: Ardui (Leire, 1098). Atziki honekin, oro har, eta badira salbuespenak, eratorpen legeak gertatzen dira: Ardui (Leire, 1098), Elhordoy (xiv. mendea). Erdi Aroko lekukotasunen artean maiz aurki dezakegu atzizki hau bere hiru ohiko aldaeretan. Baina aldaerek banaketa geografiko jakin bat erakusten dute. Funtsean aldaera diptongodunek bazterretako eremuak hartzen dituzte, bai mendebala eta bai ekialdea. -di aldaerak, aldiz, erdialdea hartzen du. Mitxelenak (1961: 107-108) egiten duen banaketaren arabera, gaur egun -doi aldaera ekialdekoa da, eta -dui Bizkaia eta Arabakoa; baina hegoaldeko goi-nafarreraz eta aezkeraz bi atzizkiak agertzen dira. Salaberrik (1991: 53) datu berriagoak erabiltzen baditu ere, atzizki honen gainean egindako ikerketa berrietan oinarriturik, besteak beste, ondorio hauek ateratzen ditu: 130 URTZI REGUERO UGARTE 1. -doi ekialdekoa da, baina Mitxelenak eman baino hedadura handiagoa eman dakioke. 2. -doi / -dui txandakatzea agertzen zaigu Aezkoan eta Artzibarren, baita mendebalean ere, Ameskoabarren eta Allinibarren; beraz, ez da, Mitxelenak esan bezala, hegoaldeko goi-nafarrera osoari dagokiona. 3. Nafarroako mendebalean agertzen den -dui Arabako aldakiaren jarraipena dela dirudi. 4. -di aldaera da hedadura handiena duena, Iparralde eta Gipuzkoatik hasi eta Nafarroan Artaxoaraino hedatzen baita. Erdi Aroko lekukotasunak begiraturik ere, antzeko ondorioak atera ditzakegu. Ikus dezakegu aldaera diptongodunak ekialde eta mendebalean agertzen direla; eta, oro har, -dui mendebalean orokorra bada ere, ekialdean aldaera honen adibide ugari ditugu. Leiren, esaterako, Ariçtoya eta Ariçtuya ditugu ix-xii. mende bitartean. Orreagako saroi zerrendan ere Çuastuy, Urriztuya eta Ariztoya aurki ditzakegu 1284 urtean. Atzizkiaren aldaeren banaketa geografikoa islatzen duen mapa eman dugu beste lan batean (ik. Reguero 2013a: 437). Atzizkiaren -di aldaera erdialdean agertzen da, baina inoiz Arabaraino ere hedatzen da, oso goiz gainera. 1025ean Ubarrundia agertzen da, *Ur + barrun + di dirudiena. Nafarroako mendebaleko eremu batzuetan ere -di dugu: Ilardia, Çuordia, Çuueldi, Leyçardi (Irantzu, xiii. m.). Iparraldeko gaskoiezko (xiv-xv. mendeak) testuetan ere -di aurki dezakegu: Goayllardie, baina Utzcidoy, Uchudoy, Ardoy (Amikuze, 1351), Haritztoy (Garazi, 1386), Elhordoy (Arruta,1395). Atzizki honekin (cf., halaber, Salaberrik ematen duen mapa, 1991: 47) ikus dezakegu bazterrek arkaismok gordetzeko joera dutela, eta erdigune berritzaile bat dugula; hain zuzen ere, -di aldaera Nafarroako erdigune horretan sortu, eta Gipuzkoa aldera hedatu dela dirudi. Horrela hiru eremu bereizi dira, erdialdeko eremu berritzailea eta bi ertzetako gordetzaileak. Hala ere, EBZerantz atzera egingo bagenu, ziurrenik -doi aldaera orokorra aurkituko genuke. 4.3.2.3. -tza Erdi Aroan maiz lekukotzen den beste atzizkietako bat -tza da eta ugaritasuna adierazten du (Mitxelena 1953: §569). Hainbat elementuri elkarturik ager daiteke, eta orokorrean hitz-elkarketa legeak betetzen dira, baina ez beti: Iturritza, baina Iturzaeta. Kasuren batzutan ez dugu lortu lehen elementua ezagutzea: Hegança (Orreaga, 1284), Andaçça (Zizurkil, 1389). 1025eko Kukulako Donemiliagako kartularioan agertzen den Arabako herri zerrendan -tzaha aldaera dator, ziurrenik -tza atzizkia eta artikuluaren forma zaharra (ik. §4.3.1) elkarturik (Manterola 2006, 2008): Adurzaha, Hillarrazaha edo Hascarzaha; baina Larraza eta Izarza ere agertzen dira dokumentu berean, artikuluaren aztarnarik gabe. Gainerako eskualdeetako lekukotasunetan ez da aldaera hau agertzen. Atzizki honen baliokidetzat har genezake, ziurrenik, -tze atzizkia ere (Mitxelena 1953: §570): beste hainbaten artean Ardançe (Garisoain, 1273), Olatze (Orreaga, 1284), Latarçe (Nafarroa, 1352), Belçunçe (Nafarroa, 1353) ditugu. Mitxelenak (1953: §570) zalantzak zituen atzizkiak jatorri berekoak ala ezberdinekoak diren. Za- ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 131 lantza argitze aldera, atzizki beraren aldaera direla pentsatzeko arrazoiak emango ditugu ondoko lerroetan. Erdi Aroko lekukotasunetan ikus dezakegunez, -tza dutenek pareko -tze duten aldaera izan dezakete: baratza vs. baratze, Ziortza vs. Ciaurritze, Olatza vs. Olatze esaterako. Mitxelenak (1953: §570) azpimarratzen duenez, -tze aldaera agertzen denetan, beti ekialdean agertzen da, hau da, aldaera edo atzizki beregaina izan, ekialdekoa da. Bidasoaz iparraldeko herrietan ere -tze da aldaera nagusia, baina badirudi bertan ere -tza aldaera inoiz izan dela: Lacssa (< *lar + tza), agian Aheça, biak xiv-xv. mendeetako gaskoiezko testuetan, baina Ahetçe (Donapaleu, 1351) maiz lekukotzen da; Burunza (Sorde, 1120); Bolunce dugu 1167an eta Açança (Nafarroa Beherea, 1368). Nolahai ere, -tze aldaeradunak dira ugarienak, zalantzarik gabe; ik., esaterako, Ayhartçe (Martxuta,1351). Bi aldaerokin batera, kasu batzuetan -tz ere aurki daiteke atzizkiaren aldaera gisa, hau da, bukaerako bokalik gabeko aldaera: Ollaz (1059), Elorz (1095), Olaz (Irantzu, xiii. mendea), Aldas (1279), Aldatz65 (1268). Ondoko mapan Nafarroa Garaiko Erdi Aroko datuetan oinarrituta, atzizkiaren aldaerak non agertzen diren islatuko dugu, gutxi gorabehera: 65 Eman ditugun azken bi adibide hauek Mikel Belaskoren blogetik atera ditugu: http: //mikelbelasko.blogspot.com/2009/10/aldaz.html [azken bisita: 2012/02/13]. 132 URTZI REGUERO UGARTE Mapa honetan ikus genezakeenez, eremu geografiko berean gainjarririk, atzizki aldaera guztiak topa ditzakegu. Ezin genezake atzizki honetan oinarriturik eremu dialektalik bereizi. -tza atzizkia da euskararen eremu osoan hedadura gehien duena eta, beraz, aldaera zaharrena dela pentsatzea zilegi bide da. Bokalik gabeko aldaera ere zaharra da, xi. menderako lekukotzen baita. -tze aldaera berriagoa dela dirudi; lekukotasunek hala erakusten dute behitzat. Beraz, -e bokala gerora erantsia izan daiteke, kontsonantez bukatutako hitza deklinatzean ezartzen den bokal epentetikotik berrinterpretatua: Elortza → Elortza-n; Elortz → Elortz-en eta berrinterpretazioz Elortze + n. Gogora dezagun, gainera, -tz agertzen den lekuetan, erromantzearen eraginez izan edo ez, amaierako bokala galtzeko joera dagoela, hau da, Etxarte > Etxart gisakoak ditugula (ik. §4.1.1.3). Hizkerak bereizteko maparik ezin egin dezakegula esan dugu lehen, baina -tza > -tz > -tze bilakabidea, gehiago edo gutxiago, Nafarroa osoan eta Bidasoaz iparraldeko Euskal Herrian gertatu dela kontuan izanda, ez da zaila batasun linguistiko bat antzematea. 4.3.2.4. -zu Atzizki hau ugaritasunaren adierazle da (Mitxelena 1953: §622), baina, oro har, zuhaitz izenei eransten zaie. Erdi Aroan zuhaitz edo landare izenei lotutako atzizki honen lekukotasun ugari topa dezakegu euskaren eremu osoan zehar: Zuhazu, Zumelzu, Otazu (Araba, 1025), Iasu yll (< *isats + zu; Orreaga, 1284). Ez dira denak zuhaitz izenekin lotutakoak, hala ere, eta hauetan ugaritasuna baino lekua ere adieraz lezakeela dirudi: Leyçaratçu (< *leize + haran + tzu; xiv-xv. mendeetako gaskoiezko testuan), Loaraçu (< *lohi + haran + zu; Zizurkil, 1389). Azken hau ibai baten izena da:66 …rio de Loaraçu, et del rio de Loaraçu ata la agoa et rio de Ollanerreca. Atzizki hau hitzarekin elkartzean eratorpen erregelak gertatzen direla dirudi, lekukotasunetan ikus dezakegun bezala: Otazu < *ote + zu; Leyçaratçu < *leize + haran + tzu. Hainbat aldaera izan ditzake atzizki honek. Batetik -o-z bukatzen den aldaera dugu, Urkizo, Artazo eta antzekoetan aurki genezakeena. Erdi Aroan ez dugu aldaera honen adibide asko aurkitu; hauetarik bakarrenetakoa Irantzu-ren Irantzo aldaera genuke, xiii. mendean maiz lekukotua. Bestalde, atzizki honen aldaera berriagoa, Mitxelenak (1971: 283) erakusten duen bezala, -tsu da, ziurrenik Saratsua (< *sarats + -zu) eta antzekoetatik berrinterpretatua. 4.3.2.5. -(t)egi Mitxelenak (1949) aztertu zuen atzizki hau, eta hainbat esanahi esleitu zizkion: 1. lekua adierazten du, eta forma nagusia -tegi da. 2. Zerbaiten multzoa adierazten du. 3. Bizkaiko dialektoan -tegi-k ‘pila’ adierazten du. 4. Zentzu espezializatuan “etxea, bizilekua” adierazten du. Bestalde, atzizki honek tegi > ti aldaketa izan lezake (1953: §185): Campayndi < *Kanpandegi. 66 Gaur egun Loatzo izeneko mendia dago Amasa-Villabonan. ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 133 Erdi Aroan atzizki hau duten hainbat toponimo topa dezakegu. Mitxelenaren sailkapenari jarraituz, 3. zentzua baztertuko dugu, Erdi Aroko Bizkaiko euskara ezegaguna baita oraindik, eta funtsean ez dirudi esanahi aldetik 2.aren oso ezberdina denik. Beraz, batetik, lekua adierazten duen atzizkia dugu, bestetik, multzoa adierazten duena eta, azkenik, zentzu espezializatua duena. Lekua adierazten duen atzizkiaren aldaera nagusia, Mitxelenak (1949: 239) esan zuenez, -tegi da. Gisa honetako adibiderik badugu Erdi Aroko lekukotasunen artean: besteak beste, Aroytegui (Nafarroa, 1352; Erroitegiren aldaera izan liteke, cf. Erroytegui xiii. mendean), Aroztegui (Orpustanek 1181ean lekukotzen du), Belastegui (Iratxe, 1210), Berrozteguieta, Zornoztegi, Haztegieta (Araba, 1025), Erlategui (SJuan, 1233) Apezteguico (SJuan, 1216) eta Çoiteguieta (Orreaga, 1284). Zerbaiten multzoa dagoen lekua ere adieraz lezake atzizki honek Erdi Aroan; esaterako honako hauek: Illarregui (Iruñea, 1430), Iraegui eta Urquieguia (Orreaga, 1284). Atzizki honek, zentzu honetan behintzat, bi aldaera izan litzake, bata hasperenduna, (-hegi), bestea albokariduna, (-legi): Çumelhegi, Arzanhegi, Harhegi (Araba, 1025), Olfegi (Sorde, 1125), Ayzlegui (Orreaga, 1284), Herleghi (Araba, 1025; cf. Arlegui Irantzun, xiii. mendean). Etxe edo egoitza zentzua duen aldaera ere topa dezakegu: Jauregui (Iratxe, 1339) eta Yaurregui (Orreaga, 1284). Gehienetan atzizki gisa agertzen bada ere, hitz eratorrietako lehen elementua, hau da, erroa ere izan liteke Eguiregui (Iruñea, 1396), Hegilior, Eguiraz (Araba, 1025), edo Eguieta (Orreaga, 1284) kasuetan ikus dezakegun bezala. Noski, hauetan ez luke gorago eman dugun zentzurik; hauetan zentzua ‘mendi-ilara’ edo antzeko zerbait litzateke. Goragoko adibide batzuetan ikusi dugunez, atzizki honek eskuinean -eta atzizkia izan dezake. Espero izatekoa da leku zentzua duen -egi atzizkiari gehitzea, eta ez multzoa adierazten duenari, bestela erredundantzia baikenuke: Gelhegieta (Araba, 1025), Burreguieta (Orreaga, 1284). Atzizkia orokorra dela dirudi, euskararen geografia osoan agertzen baita, eta dituen aldaerak, bai zentzu aldetik eta bai fonologia aldetik, ez dira baliagarri banaketa dialektalik egiteko. Atzizkia, beraz, EBZaren zatiketa aurrekoa izan liteke, eta honen aldaerak EBZak ere izan litzake. 4.3.2.6. -ate Atzizki hau ere maiz lekukotzen da Erdi Aroko toponimoen artean, eta orokorra dela dirudi. Mitxelenak (1953: §107), Iribarreni jarraituz, “garganta o estrechadura de valle, desfiladero” esan nahi duela dio, baina jarraian dio “sin duda con el significado de ‘paso, puerto’”. Hainbat elementuri loturik ager liteke atzizki hau. Animalia izenak: Eublate (Iratxe, 1203), Belath (Nafarroa, 1106). Zuhaitz izenak: Alçate (Iruñea, 1395), Leyçarrate (Irantzu, xiii. mendea) eta Zumate (Araba, 1136). Kokapen geografikoa isla lezaketen izenekin ere ager liteke, Garate (Sjuan, 1220), Azcarate (Zizurkil, 1391) eta beste adibide batzuek erakusten duten bezala. Pertsonen jatorria islatzen duten hitzekin ere inoiz ageri da: Naffarrate (Donemiliaga, 1025). Jatorri ezezaguna dute beste batzuetan: Ebissate (Donemiliaga, 1025), Unat (< Eunate), Ypaçate (Irantzu, xiii. mendea). 134 URTZI REGUERO UGARTE Orain arte atzizkiaz aritu bagara ere, hitz elkartuko lehen elementu gisa ere agertzen da maiz lekukotasunen artean. Bietan esanahi bera duela dirudi, alegia, pasabide antzeko zerbait: Hateguren (Orreaga, 1284), Ataondo (Iratxe, 1087), Ataburu (Leire, 1064) Atazaval, Atahuri (Araba, 1025), Ata Iria (San Migel, 1074), Ataundo, Ataria (Irantzu, xiii. mendea). 4.3.2.7. -(t)ar Pertsonaren jatorria adierazten duen atzizki hau Erdi Aroan askotan lekukotzen da, eta akitanierako -t(h)ar(-) atzizkiaren jarraipena dela dirudi. Akitanierazko testuen eta Erdi Aroko lehen testuen artean eten dokumental handia badago ere, atzizki honek erakuts lezake hizkuntzaren erabileran ez dela etenik izan. Are gehiago, akitaniera, salbuespenak salbuespen, Pirinioen iparraldean lekukotzen bada ere, Erdi Aroan atzizki hau Pirinioen hegoaldean —baina hauetatik aski urrun— lekukotzeak erakuts lezake bertan ere euskara, edo hobe esan euskararen aurreko hizkuntza, hitz egiten zela. Atzizki honen Erdi Aroko lekukotasun zaharrenak x. mendekoak dira, eta haietako batzuk Donemiliaga Kukulako kartularioan agertzen dira: Belastar monachi (937), In Lekete Belastar (952). Caro Barojak (1945: 163) Gabineako Donemiliagan lekukotzen diren atzizki honen agerrera zaharragoak biltzen ditu: Ahostar (911), Afostar (939) eta Haoztar (956). Caro Barojak dakartzan hauek, ziurrenik, Elorrion 1013an lekukotzen den Ahoçtarreçekin lot daitezke; baita mende berean Garaiko In dei n(omi)ne ego / Aostarri de / funto + ego fic(i) ista /petra Hoitarri[F]ezo inskripzioan lekukotzen den Aostarrirekin ere. Bizkaitik atera gabe, Izurtzan x-xi. mendeetako inskripzio batean hauxe irakur daiteke: [In dei no]/[m]ine ego / Ashotar eta In de no/mine ego Legoar. Beharbada bietan, Ashotar eta Legoar-en, dugu jatorria adierazten duen atzizki hau (Erdi Aroko hilarrietako euskarari buruz ik. Reguero 2011b). 4.3.2.8. Femeninoa Euskarak ez du, orokorrean, inguruko hizkuntzetan ohi duten bezala, izenetan maskulino eta femeninoaren arteko bereizketa egiteko joerarik, hitz bakar batzuetan salbu: lehengusu / lehengusin, alkate / alkatesa, alargun / alargun(t)sa. Atzizki honen jatorria erromanikoa bide da, eta ipar-ekialdean erabiltzen da nagusiki. Hara OEHn zer esaten den alarguntsa sarreran: “Derivado con el suf. -sa (-tsa), de origen románico (cf. jainkosa ‘diosa’, ya SP, seguramente cultismo), de uso sólo en el extremo (nord)oriental del País”. Erdi Aroan, oso zalantzazkoak izan arren, -sa atzizkiaren erabileraren aztarnak aurkitu ditugu, baina, esan bezala, oso zalantzazkoak dira ikusiko ditugun arrazoiengatik. Bi dira aurkitu ditugun adibideak;67 biak Nafarroako artxibategi orokorreko dokumentuetatik atereak dira, eta Irigaraik (1955) bildu zituen. Honatx adibideok: Arçeyça eta Maytessa, biak 1366 urtean. Arçeiça < *artzai + sa izan liteke eta onarga67 Paskoal II.aren 1106ko buldan (García de Cortazar et alii 1979: 71) Ursoxa lekukotzen zaigu; urso (> uso) + xa izan liteke banaketa, eta <-x-> horrek sabaikaria adieraz lezake. Hala ere, ez da pertsona izena, bailara izena baizik: vallis quae Ursoxa dicitur. ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 135 rri dirudi, emakume bati egiten baitio erreferentzia: Arçeyça llamada Oneca. Alabaina txistukari bizkarkaria da, ez apikaria. Bigarren kasuak zalantza gehiago eragiten digu. Maytessa < *maite + sa izan litekeen arren, gizonezko bati egiten dio erreferentzia: Miguel Periz Maytessa. Beharbada atzizki femenino bera izan dezakegu Ortissa de Enassurieta (SJuan, 1230) antroponimoan ere. 4.3.2.9. Txikigarriak Erdi Aroko lekukotasunen artean txikigarriak maiz eta hainbat aurki ditzakegu. Hauen artean zaharrenetakoa -so bide da, eta hauxe da gutxien lekukotzen dena: Nunuso (Elorrio, 1013), Garbisso (Leire, 1048) edo Jaunso (Leire, 1109).68 Akitanieraz ere erabiltzen zen atzizki hau, esaterako, anderexso (Gorrotxategi 1987: 130-131). Afrikatuaren ahoskeraz asko esaterik ez dugu; akitanierazko grafiak afrikatua dela iradoki dezake, baina Erdi Aroko lekukotasunen artean <-s-> eta <-ss-> grafiak ditugu, eta ezin jakin igurzkari ala afrikatu zen. Hala ere, testuinguru fonotaktiko batzuetan, Jaunsoren kasuan bezala, garai batean igurzkari zatekeena afrikatu bilaka zitekeen; <-ss-> grafiak ere afrikatua isla lezake. Erdi Arorako indarrean zen sabaikaritze adierazkorraren bidez (ik. §4.1.2.6) sabaikari egin ahal zitekeen eta horrela -txo artikulua sor zitekeen. Hasiera batean, -txo txikigarria -so atzizkiaren aldaera adierazkorra litzateke, ondoren beregain bihurtu eta aldaera zaharra baztertu duena. Dagoeneko, Erdi Aroan baditugu aldaera sabaikarituaren adibide batzuk: Cococho (Faltzes, 1366), Peruxo (Labaien, 1366), Marticho (Iruñea, 1432). Zaharrak diren beste atzizki txikigarriak Erdi Aroan askotan lekukotzen diren -ko eta -to ditugu. Ezbairik gabe, lehena akitanieraz lekukotzen da dagoeneko, esaterako ombeco eta belexconis adibideetan; Erdi Aroan oso ezaguna eta erabilia den Eneko izenean ere atzizki hau dugu. -ko eta -to, biak, maiz aurki ditzakegu Erdi Aroko izenetan: Ochoco (SJuan, 1197), Arçaico (Mezkiritz, 1366), Nunnuto (Elorrio, 1013), Numito (Zizurkil, 1391), agian Ordosto (Etxarri-Aranatz, 1364), Allavato (Iratxe,1080). Forma pleonastikoak ere izan ditzakegu: Beguicocho (Iruñea, 1430). -ko atzizkiari dagokionez, askotan zalantza egon daiteke txikigarria den ala genitibo lokatiboaren aurrean gauden, baina Mitxelenak (1969b: 512, 22. oin-oharra) dioenez bien banaketa historikoa osagarria da: bata ez zaie bizidunei eransten, bestea bai; beraz, Mitxelenaren arabera, jatorri bera izan lezakete. Zalantza sor liteke, esaterako, Leiren 1085ean lekukotzen den Ygurai Mendico horretako -co zer den, nahiz eta testuinguruaren arabera txikigarria dirudien. Txikigarria dela baiezta lezake xiii. mendean Leiren agertzen den Igurai Mendieta lekukotasunak, baita Mendico Çorroça (SJuan, 1213) adibideak ere. Bada, halaber, bi atzizkiak biltzen dituen adibiderik: Gonsalu Mendico co (Iratxe, 1140). 68 Erdi Aroko lekukotasunen artean badira -so bukaera duten beste hainbat kasu. Aipagarrienak Mitxelenak (1971: 299-301) gogora ekartzen dituen Eçkiasso, Lizaso eta Olaso. Azken bietan atzizki hau izan genezake, alegia *Lizar + so eta *ola + so. Mitxelenak Eçkiasso < *ezki + baso-ren bidez azaltzen du (ik. §4.1.2.2.) eta beste biek ere amaiera bera izan lezaketela, alegia, *lizar + baso eta *Ola + baso proposa litezkeela dio. 136 URTZI REGUERO UGARTE 4.3.3. Kasu markak Ondoko atal honetan Erdi Aroko euskarak zituen kasu markez arituko gara baina, orokorrean, hots gramatika berrienek69 izenari lotuta agertzen diren eta postposiziotzat hartzen dituzten horietaz ere arituko baikara. Aztergai izango ditugunak absolutiboa (§4.3.3.1), ergatiboa (§4.3.3.2), genitiboa (§4.3.3.3), datiboa (§4.3.3.4), inesiboa (§4.3.3.5), soziatiboa (§4.3.3.6), adlatiboa (§4.3.3.7), ablatibo zaharra (§4.3.3.8), instrumentala (§4.3.3.9) eta partitiboa (§4.3.3.10) izango dira; halaber, erabat gramatikalizatu ez direnez ere hitz egingo dugu (§4.3.3.11), eta amaieran hainbat ondorio aterako ditugu (§4.3.3.12). Hau beti ere Erdi Aroko lekukotasunen izaera murritza gogoan dugula. Ez dugu ahaztu behar xv. mendera arte ez dela esaldirik (Donemiliagako glosak salbu); beraz, ordura arte kasu marka gutxi aurkituko ditugu. Alabaina, aurkituko ditugunak nahikoak izango dira Erdi Aroko euskaraz kasu marken sistema garatua zela pentsatzeko. 4.3.3.1. Absolutiboa Euskaraz, absolutiboak, -ø marka du mugagabean eta singularrean eta -ak pluralean, hurrenez hurren. Erdi Aroan, esaldi luzerik ez dugunez, xiv-xv. mendera arte ez dugu mugagabearen eta absolutiboaren erabilerarik aurkitzen: Mila vrte ygarota (1321, xvi. mendean bildua; TAV, §3.1.1), Bilbaon catigu dago Salinasgoa (Salinasgo Kondearen kantua, 1471; Arriolabengoa 1996: 82). xiv. mendeko Pater Noster txikian zatiak falta badira ere, ikus liteke absolutiboa ere badela: dauilça Jangoicoaren apostru maestru jaun d[… Subjektu bezala ez bada ere, objektu bezala garbiago ikus dezakegu ondoko adibidean: Çoçac [dakar] ardan bustia. 4.3.3.2. Ergatiboa Egungo euskarak aditz iragangaitzetako subjektua absolutiboz markatzen du, eta aditz iragankorraren subjektua ergatiboz: -k singularra zein mugagabea denean, -ek plurala denean, eta hizkera batzuetan -ak forma hartzen du pluralean ere. Zorionez, Donemiliagako Glosei (cf. guec ajutu ez dugu) esker badakigu x-xi. mendean bazela ergatiboa. Erdi Aroan ergatiboa bazen, ondorioz absolutiboa ere bazela pentsatzekoa da. Bonapartek (ik. Mitxelena 1964b: 20-21), ergatibo pluralaren banaketa erabiliz, euskararen eremua bitan banatu zuen: erdialde-mendebalean -ak, ekialdean -ek. Txandakatze hau, funtsean, bilakabide orokorrago baten emaitza da, hau da, *ag-e-k > *aek > -ak/-ek bilakabidearena. xv. mendeko ergatibo pluralaren lehen lekukotasunek banaketa hau bazela erakusten dute, orduko testuetan, funtsean mendebaleko euskaraz idatzitakoetan, -ak agertzen baita: çaratearrac galdu ei dabe Marquina-Çuya çeculaco (Errodrigo Zaratekoren kantu epikoa, c. 1468; Arriolabengoa 2008: 102). Halaber, nafar erromantzez idatzitako mende bereko gutun batean (cf. Sarasola 69 Ik. esaterako Sareko Euskal Gramatikan esaten dena (http: //www.ehu.es/seg/morf/5/5 [bisita eguna: 2012/02/29]): “Badira, halaber, postposizio batzuk aske jaio bide zirenak, baina dagoeneko atzizki bihurtuak daudenak: Mikelengatik, Amaia(r)entzat, adiskideekin bezalakoez ari gara. Horiek guztiak ere postposizioak dira, bistan denez (historiaren garai batean askeak, gaur egun itsatsiak).” ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 137 1983: 209-210) ergatiboaren ekialdeko aldaera erakusten duen euskarazko testu zati bat dator: Garaçicoec dute gr(aci)a. Beraz, ergatiboari dagokionez, xiv. menderako erdialde/mendebal vs. ekialde banaketa dagoela nabarmen ikus liteke. Ezagun denez, ergatiboak euskara Europako beste hizkuntzen artean berezi egiten du, mendebaleko Europan euskara baita ezaugarri hau duen hizkuntza bakarra. Alabaina, munduan asko dira modu batera edo bestera hizkuntza ergatiboak direnak. Mota honetako hizkuntzen artean, hainbat mailatako ergatibotasuna topa dezakegu. Hizkuntza batzuek aditz iragankorreko subjektua markatzen dute soilik perpausean beste izen sintagma bat dagoenean, anbiguotasuna saihesteko; anbiguotasunerako arriskurik ez bada, ez da ergatiborik jartzen. Beste hizkuntza batzuek, tartean euskarak, aditz irangakorreko subjektu guztiei ezartzen diete. Bestalde, honetan jardun dutenek diotenez, euskara morfologikoki da ergatiboa, ez sintaktikoki (Artiagoitia 2000); eta ergatibotasun morfologikoa perpausean bi izen sintagma bizidun dauden kasuetan subjektua eta objektua bereizteko erabiltzen da, besteak beste. Ergatibitatearen tipologia aztertzean, Silversteinek (1976 apud McGregor 2009: 489) erakutsi zuen hizkuntza batzuek ergatibitatea markatzeko hierarkia bat jarraitzen dutela, “bizitasun hierarkia” hain zuzen ere. Hierarkia hau hizkuntzen arabera ezberdina izan liteke, baina funtsean bizigabeek ergatibo-absolutibo sistema jarraituko lukete; aldiz, bizidunek eta erakusleek nominatibo-akusatiboa. Ergatibotasunaren jatorriaz aritzeko lekua hau ez den arren, ikusitako hierarkia horrek euskararen ergatibitatearen sorreraz zerbait esan lezake. Badirudi ergatiboa behar komunikatibo bat asetzeko garatu zela, bi izen sintagma bizidunen artean objektu eta subjektua bereizteko, alegia. Beraz, ergatiboak, hasieran behintzat, ez ditu aditz iragankorretako subjektu guztiak markatzen, batzuk bakarrik, beharrezko direnak. Horrela, ikusi dugun hierarkia hori genuke. Euskaraz, ordea, ez dugu ergatibotasunean halako hierarkiarik aurkitzen, iragankorretako subjektu guztiak markatzen baitira ergatiboz. Honek ez du esan nahi, ordea, inoiz hala izan ez denik. Zentzuzkoa dirudi pentsatzea, horretarako hizkuntzaz barneko datu askorik ez badugu ere,70 euskarak inoiz Australiako hizkuntzen antzera mota honetako edo antzeko hierarkia zuela. Gerora, sistema ergatiboa irangankorren subjektu guztietara hedatu zen. Hipotesi hau onarturik, x. menderako hierarkiarik ez zela eta sistema ergatiboa hedatua zegoela esan genezake. “Bizitasun hierarkia” horren arabera, ergatiboa izateko aukera gutxien lehen eta bigarren pertsonako izenordainek dute, eta, hain zuzen ere, lehen pertsonako izenordain ergatiboduna aurkitzen dugu Donemiliagako glosetan: guec. Beraz, euskararen ergatiboa berria dela pentsatu arren, x. mendetik atzera joan behar da. Kontuan izanda euskararen dialekto guztiek dutela ergatiboa, EBZak ere ergatiboa zuela pentsatzekoa da, eta ziurrenik ergatiboa sistema osoan zukeen, geroko dialektoek duten bezala. Beraz, lehenagokoa behar du ergatiboaren sorrerak eta hedatzeak. 70 Datu bat izan liteke ergatiboaren marka (-k < *-ga) eta bizidunen zenbait kasutako marka berdina izatea (ik. Lakarra 2006b). Bestalde, honetarako azterketa tipologikoek esan dezaketena ere interesgarri da. 138 URTZI REGUERO UGARTE 4.3.3.3. Genitiboa Euskarak bi genitibo bereizten ditu, lekuzkoa batetik, jabetzazkoa bestetik. Lekuzko genitiboa -ko batez adierazten da, eta ingurune fonotaktikoaren arabera -go izan liteke. Erdi Aroan gisa honetako genitiboa maiz aurkitzen dugu, bereziki antroponimikoa egiteko sistema erabili izan baita pertsonaren jatorria adierazteko: bazterreco ardancea (Iratxe, 1164), Sancio Iturraldeco (Iratxe, 1210), Sancho Lanarra Etaioco71 (Iratxe, 1218). Adibide hauetan ikus dezakegunez, hurrenkera ezberdina izan dezake genitibo hau daraman sintagmak, alegia izenaren eskuinean edo ezkerrean egon liteke genitiboa. Alabaina, eskuinean dagoen sintagma antroponimoa da beti; besteek, oro har, ezkerrean dute genitiboa. Honetaz gehiago §4.4.1 atalean hitz egingo dugu. Jabego genitiboari dagokionez, -(r)en da euskarak historikoki erabili duen marka, nahiz eta -re zaharrago bat ere baden, gure, zure eta antzeko izenordain posesiboetan aurkitzen duguna. Halaber, Erdi Aroan fase sparita moduan dugu atzizki aldaera zahar hau: Orcire çorita (Leire, 1110), Lope iaun Ortire semea (Iratxe, 1125), Ançare soroa (Iratxe, 1397). Hala ere, askozaz ere orokorragoa da, zalantzarik gabe, -(r)en forma berria: Orçiren çorita çaharra, Orçiren çorita soroa (Orreaga, 1284), esaterako. Jabego genitiboak, lekuzkoak bezala, determinatzailea eraman lezake, baina inoiz ez -re zaharrak: Sanso Urraquarena (Arlegi, xiii. mendea), Guarcea Ansorena (Arlegi, 1247). Antroponimo hauetan -ren agertzen bada ere, xv. mendetik aurrerako testuetan —gehienak mendebalekoak dira— -aen aurkitzen dugu genitiboaren aldaera gisa. Gainera, badirudi pluralean zein singularrean erabiltzen dela atzizki bera. Esate baterako, Errodrigo Zaratekoaren kantu epikoan (c. 1448-1468) atzizki hau aurki dezakegu bai singularrean eta bai pluralean: arerioaen atzean (pl.), Errodrigo Çarateco saldi urdinaen ganean (sg.). Ez bide da hain arraroa singular eta pluralean atzizki berbera erabiltzea, Lazarragak berak ere hala baitarabil: neure laztanaen amorearren (sg., AL: 1143v) eta osteango beste bervaen artean (pl., AL: 1142v). 4.3.3.4. Datiboa xv. mendekoa —beraz, Goi Erdi Aroaren amaierakoa— izan arren, bada datiboaren lekukotasunik Erdi Aroan. 1415 urteko gutun batean, Nafarroako Artxibategi Orokorrean dagoen gutunetako batean, hauxe irakur liteke: Pelegrimus dat gaudium, apeçari ez oroc axeguin. Bertan, bistan da, datibo bat ageri zaigu, singularrean. Adibide honetan ikus genezakeenez, Erdi Aroan datibo singularraren marka -ri da. 4.3.3.5. Inesiboa Inesibo singularraren lehen adibideak, leku izen bati lotuak, Orreagako saroi zerrendan aurki ditzakegu: Urriztoyen bi sarohe, Larrandorenen72 bi sarohe (1284). Ikus dezakegunez, -(e)n da inesiboren marka. 71 Antroponimo honek erakuts lezake -(t)ar atzizkia eta -ko lekuzko genitiboa ez direla beti parekide; kasu honetan batek jatorria adierazten du, besteak momentuko bizitokia-edo. 72 Larrandorenen-en amaierak (-enen) badirudi lehena superlatiboa izan litekeena eta bigarrena datiboan, beraz *larraondogoren izan liteke Larrandoren-en etimologia. ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 139 Adibide gehiago aurkitzeko mende bete itxaron behar da. xiv. mendeko Pater Noster Txikian aurki dezakegu inesibo pluralaren lehen adibidea: liburuetan. Are gehiago, inesiboan daunden aditz-izenak ere baditugu testu zati berean: iracurten, eraiçeten. xv. mendeko gutunean hurtean eta hylean agertzen dira, biak inesibo singularrak. Garibaik biltzen duen Beotibarko batailaren kantuan (TAV, §3.1.1) videan, echean eta pelean agertzen dira, hirurak singularrean eta Beotibarren mugagabean. Bestalde, Bilbaon agertzen da Salinasgo Kondearen kantuan (1471), izen berezia inesiboarekin. Bistan da, beraz, xiv. menderako inesiboa sortua, hedatua eta gramatikalizatua zela: -n mugagabean eta -an artikuluarekin singularrean, -etan pluralean. 4.3.3.6. Soziatiboa Gaur egun soziatiboak atzizki ugari ditu hizkeraren edo dialektoaren arabera. xv. menderako mendebalekoa den -gaz lekukotzen zaigu: Ene semeac, saguiteas euri, saguiteas euri! (< *sagiteagas, bietan; Abendañochearen heriotzaren kronika, c. 1498). 4.3.3.7. Adlatiboa Erdi Aroko esaldi luze askorik ez dugunez, zaila da adlatibozko kasurik aurkitzea. Nolanahi ere, xiii. mendeko Nafarroako Foru Orokorrean agertzen den zerga izen batean, en basquenz ozterate horretan, -ra adlatiboa ikus dezakegu, izenaren eta aditz-izena sortzeko atzizkiaren artean; behinik behin, Mitxelenaren analisia zuzena bada (TAV, §2.2.13), alegia, “acto de ir a la hueste” bada analisia. 4.3.3.8. Ablatibo zaharra xvi. mendetik aurrera -(r)ean ablatibo zaharra nagusiki mendebaleko lekukotasunetan agertzen bada ere, gainerako hizkeretan ere topa daitezke honen aztarnak (sakonago ik. Lakarra 1996: 158). Gainera, 1614ko Azkoitiko Sumario breuean egitura hau aurki genezake, fosildurik bada ere: oraziorean bazuk, batreanbat, señaladurean baten. Erdi Aroko lekukotasun urriek ablatibo zaharra erakusten dute: bosteun caxcabel urregorrisco saldiac idunerean (Errodrigo Zaratekoaren kantu epikoa, c. 1448-1468). Tamalez, ablatibo zaharraren lekukotasun honek, eta besteek, ez digute, genekienaz gain, bere hedadura geografikoaren berri gehiagorik ematen, mendebaleko hizkeraz idatzitako testuan agertzen baitira adibide berriagoak bezala. 4.3.3.9. Instrumentala xiii. mendeko Nafarroako Foru Orokorrean (TAV, §2.2.13) instrumentalaren lehen lekukotasunak agertzen zaizkigu: gaiçes berme, ones berme. Mitxelenak (TAV, §2.2.13) egin bezala, azpimarratzekoa da instrumentalean agertzen den txistukaria apikaria dela, goi-nafarrerazko ohiko forma alegia, ez orokorra den bizkarkaria. Hauxe da, Mitxelenak gogorarazi bezala, apikaridun instrumentalaren (oro har, instrumentalaren) lekukotasunik zaharrena, eta ordurako goi-nafarrera izan zitekeenaren aurrekaria topa dezakegu. 140 URTZI REGUERO UGARTE 4.3.3.10. Partitiboa Ezagutzen den partitiboaren lekukotasun zaharrena ere Erdi Arokoa da, xii. mendekoa; hain zuzen ere, Aimery Picaud erromesaren hiztegiñoan agertzen da. Bertan lat. aquam hitzaren euskarazko ordain gisa uric ematen du, partitiboan alegia. 1448-1468 bitartekoa den Errodrigo Zaratekoaren kantu epikoan ere aurki liteke partitiboaren adibiderik: pareric estabe camporacos. Bi lekukotasunetan euskara osoan orokorra den -(r)ik agertzen zaigu. 1545 urtera arte itxaron behar da Etxeparegan -(r)ika aldaera berriagoa idatziz aurkitzeko. 4.3.3.11. Erabat gramatikalizatu gabekoak xv. mendeko lekukotasun luzexeagoetan oraindik erabat gramatikalizatu ez diren eta, beraz, izenari lotu gabe agertzen diren postposizioak ditugu. Motibatiboa, esaterako, lehen lekukotasunetan erabat gramatikalizatu gabe bide dago: xv. mendeko Butroeko Anderearen Eresian (cf. Arriolabengoa 1996: 81; 2008: 86-90) suec gaiti il da ene çaldun caudala agertzen da, gramatikalizatu gabe eta gaiti aldaera arkaikoarekin. 4.3.3.12. Ondorio zenbait Datuen urritasuna eta izaera berantiarra dela eta, kasu markak noiz eta nola garatu eta gramatikalizatu ziren ezagutzea zaila da. Bistan da, alabaina, euskarak eranskaritasunerako joera duela eta, beraz, espero izatekoa litzateke kasu markak eta postposizio erantsiak sortzea joera horren parte dela. Ikus daiteke gaur egun kasu markatzat hartzen direnak —absolutiboa, ergatiboa, datiboa eta genitiboa— eta postposizio erantsi batzuk (batez ere adlatiboa, instrumentala eta ablatibo zaharra) Erdi Aroko lehen lekukotasunak agertzerako sortuak, garatuak eta hedatuak zeudela. Hizkuntza-tipologiak, etorkizun hurbilean, argi gehiago eman diezaguke hauen garapena nola izan den ezagutzeko orduan. Begi bistakoa dirudi postposizio batzuk (soziatiboa, esaterako) kasu marken gainean eraikitzen direla (genitiboa, kasurako): *-re + ki(de) + n.73 Horrelako analisiek zein azterketa tipologiko berriek kasu marken eta postposizio erantsien kronologia erlatiboan sakontzen lagun dezakete, eta bide batez baita hauek nola sortu eta garatu ziren esplikatzen ere. Bide berean lagun gaitzake kasu marken eta postposizio erantsien luzera morfologikoa aztertzeak. Horrela, laburrenak zaharrenak izatea pentsatzea bidezkoa izan liteke; beraz, datiboa (-ri), adlatiboa (-ra), genitiboa (-re) eta instrumentala (-z/-s) zaharrenak izan litezke. Ohar gaitezen, bide batez, lehen hirurek -rV egitura dutela; hortaz, agian *-r-V banaketa morfologikoa egin genezake, noski, onarturik antzina morfema luzeagoak zirela. Berrikuntza dialektalak ere baditugu Erdi Aroko lekukotasun hauen artean. Esaterako, xv. mendeko gutunean eRegue baytaric agertzen da. Orokorra -ganik (-gandik) litzateke, baina xv. menderako ikusten dugu, Nafarroa erdialdean behintzat, -gan morfemaren partez baitarik erantsi dela. 73 Antzeko azalpena izan lezake, agian, ablatibo zaharrak ere: *re + an. ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 141 4.3.4. Izenordainak, erakusleak eta zenbatzaileak Erdi Arokoak dira izenordainen, erakusleen eta zenbatzaileen lekukotasun zaharrenak ere, nahiz eta garai honetan guztiak ez diren agertzen. Guztietan zaharrena x-xi. mendeko Kukulako Donemiliagako glosa ezagunetan agertzen den guec izenordaina da. Bistan denez, aldaera hau ez da orokorra, eta berrikuntza dialektal baten aurrean egon gintezke. Gorago esan dugunez, guec gaur egun Zigoitian aurki dezakegu, eta baita xvi. mendeko Lazarragaren idatzietan ere; beraz, badirudi Araba inguruan sortutako berrikuntza dela, arrakasta askorik izan ez duena, eta Arabako euskara galtzearekin batera neurri handi batean desagertu dena. Glosa laburra izan arren, gu izenordainaren aldaerek (batez ere forma indartuak: guek, geuk, gerok, geronek, guhaurk) gerora izan duten hedadura geografikoa kontuan izanda, glosan agertzen den guec aldaerak adieraz diezaguke Araba inguruan bazela hizkera-aldaera bat, agian inguruko Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroatik bereizten zena. Noski, ezaugarri bat hartu dugu oinarri baieztapen hau egiteko, baina ezaugarri esanguratsua izan liteke, kontuan hartzen badugu guec aldaera Arabatik kanpo Errioxan (Donemiliagan) lekukotzen dela, inoiz Bizkaian ere bai; aurrerago ikusiko dugunez, honen dialektalizazioaren berri eman diezaguke. Erakusleei dagokienez, xiv. mendeko Pater Noster Txikian aurkitu dugu lehen lekukotasuna: çure guomendatu gura iruretan. Gura, ziurrenik, 3. graduko izenordaina da (TAV, §2.2.15). Interesgarria da lekukotasun honetan hasierako herskaria agertzea, herskari ahostuna baitugu. Mitxelenak dioenez (TAV, §2.2.15; 1961: 247), gura aldaera goi-nafarrerari dagokio. Beste zenbait ezaugarritan ikusi dugu Nafarroa Garaiko erdigunea nahiko berritzailea izan dela ezaugarri askotan, baina Nafarroako ertz batzuk, bereziki ipar-ekialdekoak, ez dira horren berritzaile izan, eta kasu batzuetan, erakusleen herskariari dagokion honetan kasu, gordetzaileak izan dira. Mitxelenaren arabera (1961: 247), aldaera ahoskabeak kau, kori, kura Erronkari eta Zaraitzukoak dira, eta aldaera ahostunak dituztenak, gura adibidez, Aezkoa eta hegoaldeko goi-nafarrerakoak. Pater Noster Txikiaren analisi linguistiko zehatzik egin ez badugu ere, dituen ezaugarrien arabera ezin genezake Nafarroako hizkeren artean kokatu; ezin ziurta dezakegu gura aldaera hizkera bati dagokion, ala orokorragoa zen Erdi Aroan. Dena dela, hitz hasierako herskariek izan duten bilakabidea dela eta, ez dirudi gura eta tankerakoak orokorrak zirenik Erdi Aroan; bestela, g- > ø- bilakabide sistematiko baten aurrean geundeke, eta ez dugu halakorik. Zenbatzaileei dagokienez, 1415 urteko gutunean agertzen den Pelegrimus dat gaudium, apeçari ez oroc axeguin esaldian oroc zenbatzaile orokorra agertzen zaigu. Zenbatzaile hau inoiz bakarrik ere ager daiteke, kasu honetan ikusten dugun bezala. Kasua ergatiboan dagoela dirudi, eta zentzua “apaizari ez diote (persona) guztiek atsegin egiten/ematen” bide da. Lehenagotik lekukotzen dira zenbatzaile zehaztuak ere: Larrandorenen bi sarohe (Orreaga, 1284). Kasu honetan merezi luke aipatzea zenbatzailea izenaren ezkerrean dagoela, mendebaleko hizkerek salbu dialekto historikoek erakusten duten bezala. Erdi Aroan, toponimoetan fosildurik bada ere, agertzen diren gainerako 142 URTZI REGUERO UGARTE zenbatzaileak ere izenaren ezkerrean agertzen dira: Busturi74 (< *bost + uri; Busturia, 1051), Yruriturrieta (Iratxe, 1339), Iruridoia, Iruridoita, Irurdoeta (Artaxoa, 1236). Ohar gaitezen hiru zenbatzailea fosildurik agertzen den toponimoek dardarkariz amaitzen den aldaera zaharra dutela; aldaera zahar bera dugu Zuberoako Iruri (< *(h)iru + (h)iri)75 herriaren izenean,76 1154rako Iruritaco lekukotua lekuzko genitiboarekin (Orpustan 1999: 186). xiv. mendeko Pater Noster Txikian iruretan agertzen da. Orpustanek (1999: 187) lau zenbatzailearen hainbat adibide ere ematen ditu, besteak beste Laureiereta (1174), Laurunçea (1249) eta laurhibar (1298). Mitxelenak ere (1953: §159) Laurhivar lekukotzen du Nafarroa Beherean xiii. mendean; kasu honetan ere amaierako dardarkaria mantentzen da. Badirudi, beraz, Erdi Aroan dialekto historikoetan agertzen diren zenbatzaileak, izenordainak eta erakusleak bazirela. Goi Erdi Aroaren hasierarako zenbatzaile zehaztuak behintzat erabat hedaturik bide zeuden; hau iradoki dezakete gisa honetako zenbatzaile zehaztuak fosildurik dituzten toponimoek. 4.3.5. Aditz morfologia Aditz morfologiaz esateko askorik ez dugu, xv. mendera arte ez baita aditz askorik lekukotzen. Beraz, atal hau laburra izango da eta hiru azpiatal bereiziko ditugu: aditz trinkoak (§4.3.5.1), aditz perifrastikoak (§4.3.5.2) eta aditz jokatugabeak (§4.3.5.3). 4.3.5.1. Aditz trinkoak Erdi Aroko lehen lekukotasunak agertzen hasterako euskarazko aditz trinkoak sortuta zeuden. Dakigula, lehen lekukotasunak ezizenetan agertzen dira: Pero Pascoal badarraiçu (Lizarra, 1366) eta Pero Periz Gari Dario (Etxarren, 1366); biak urte berekoak eta biak Nafarroako Artxibategi Orokorreko dokumentuetan (Irigarai 1955) agertzen dira. Orpustanek (1999: 223 eta 307) Garcia ator (1103) eta Pero Sanchiz dicho atorr (1366) Erdi Aroko izenetan hator aginterazko forma ikusten du.77 Badarraiçu adizkiak jarraiki/jarrai(tu) aditzaren forma jokatua dirudi, Nor-Nori sailekoa, aurretik ba- baiezkoa egiteko elementua du. Nori pertsonari dagokion -çu morfemaz ezin esan dezakegu pluralarena den ala singularrarena, xv. menderako -çu 74 Bortz aldaerarekin lotzen du Orpustanek (1999: 187) 1279an lekukotzen duen borçarorreta, eta “lieu des cinq camps” azalpena ematen dio. Interpretazioa zuzena bada, *bortz + alor + eta genuke etimologia zehatza. 75 Lekukotasunetan hasperenik gabe agertzen da. Bi hasperendun hitz elkartzean, sistematikoki lehena galtzen da (ik. §4.1.2.5); bigarrena agian gramatikalizatzean galdu zen. 76 Bigarren dardarkaria bigarren osagaiarena, (h)iri-rena alegia, izan litekeela dirudien arren, bilakabideen kronologiak erakuts lezake (h)irur-ena datekeela: (h)irur + (h)iri > Irur hiri > Iruriri > Iruri. Gainera, garai hartako toponimoetan, ikusi dugunez, (h)irur lekukotzen da; gainera, OEHan esaten denez (ik. hiru sarrera) Iparraldean hirur izan da forma erabiliena xx. mendera arte. 77 Pentsa liteke ez ote den atorra hitza ezizen horretan duguna, baina izen honek -a berezkoa du eta, beraz, …dicho atorra esperoko genuke, ez bada hiperzuzenketatzat hartu nahi eta pentsatu hiztunak -a ezabatu duela artikulua delakoan; oso fenomeno berria da hau, ordea, baina ez dakigu halakorik posible ote zen Erdi Aroan. ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 143 singularra izan liteke eta. Dario adizkiak jario aditzaren forma jokatua dirudi, NorNori sailekoa. Nori pertsonari dagokio amaierako -o morfema. xiii. mendekoa den Nafarroako Foru Orokorrean aditz trinkoa duen zerga-afari berezi baten izena dator: On bazendu avaria. Ilarregi eta Lapuertak (1869) egindako edizioan, amaierako hiztegian honako azalpena ematen dute: Pecha llamada de este modo por los vascongados porque los villanos de órden ó de monasterios la ofrecían al abad cuando tomaba la posesion de su prelacía, y se reducia á una cena que le presentaban los pecheros en reconocimiento del dominio directo que el monasterio tenia en las tierras que poseia esta especie de villanos. Om-ba-cendu-avaría, significa la cena de dignacion: literalmente om bacendu, si llevaseis á bien, ó si fuese de vuestra dignacion, avaria, la cena, que tambien por la afinidad de las letras p, b, y f, puede decirse aparia y afaria. Esta era pecha que los vasallos ó collazos estaban obligados á contribuir á su señor cuando llegaba el pueblo en que vivian, y tomó el nombre del cumplido con que le ofrecian la cena, la cual podria ser una formalidad necesaria para que el sucesor en el señorío ó prelacía fuese reconocido á sus collazos, ó para que el mismo señor ó abad, cumplidos los términos del arrendamiento, se dignase prorogarlo ó mantener en el goce de sus tierras á los hijos del colono despues de su fallecimiento. En diversos pueblos de Castilla se conoció esta pecha con el nombre de yantar y vituallas. Orreagako 1284ko saroi zerrendan ere Onbaçendu lekukotzen da toponimo gisa: el rio que va pora Aycita berro ata Onbaçendu. Ziurrenik, toponimo berari egiten dio erreferentzia 1110ean lekukotzen den onbaçedu78 toponimoak ere (Ciervide 1976: 25). Beharbada, guztiak jatorriz Foruko egituratik datoz, hots on bazendu avaria moduko batetik. Ikus dezakegunez, On bazendu avaria izen hori euskarazkoa da. On Nafarroako Foru Orokorrean beste behin agertzen da ones instrumentalean eta avariaren azalpena goraxeago emandako ediziogileen aipuan dator. Bazendu zer den nahiko argi geratzen da, *edun aditzaren bigarren pertsonako forma trinkoa bide da. Ba- hori, ediziogileek emandako itzulpenean aditzera ematen denez, baldintzazkoa da. Lekukotasun honek erakuts liezaguke baldintzazko egiturak xii. menderako sortuak eta erabiliak zirela. Bestalde, gaur egungo zenduen-zenuen txandakatzean zenduen zaharragoa dela pentsatzera garamatza lekukotasun honek; 1388-1401 urte ingurukoan den Urrexolako kantan ere, esaterako, Gayça çenduan agertzen da (TAV, §3.1.3); ziurrenik, *ze(n) + dun banaketa egin liteke. *Edun aditza, oro har, iragankorra izanik, objektu zuzena behar luke eta funtzio hau bete lezake avariak. Oni dagokionez, gaude ez ote litekeen aditzaren partzetzat hartu behar, eta *on edun bezalako aditz konposatu bat berreraiki behar (ik. OEH, on izan sarrerako (b) azpiatala). Perpausetan agertzen den lehenetariko aditz trinkoa xiv. mendeko Pater Noster Txikian dago: dauilça. Ibili aditzaren Nor saileko adizkia, hirugarren pertsona pluralekoa, -tza pluralgileduna. Butroeko Andrearen eresian ere (c. 1448; Arriolabengoa 1996: 81, 2008: 87) aurki daiteke aditz trinkorik. Bertan nançuçu aurki dezakegu, entzun aditzaren forma trinkoa, aginterazkoa eta Nor-Nork sailekoa. Bertan agertzen den bigarren pertsonako -zu morfema, zalantzarik gabe, singularra da, Andra urena Butroecoari egiten baitio erreferentzia. Aginterazko forma trinkoak agertzen dira, ha78 Orpustanek (1999: 205) onbacendu lekukotzen du 1259an. 144 URTZI REGUERO UGARTE laber, urte bereko Arrasateko erreketaren kroninan, A jo, jac, erac esamoldean, Arriolabengoaren (2008: 125) interpretazioa zuzena bada: lehena jo aditzaren aginterazko forma trinkoa litzateke; bestea, ero aditz zaharrarena. xv. mendeko gutunetan ere aditz trinkoak aurki ditzakegu: jaunatiçula, eznayz, jaquiçu, dute, baytator. Gisa guztietako adizkiak ditugu: Nor saileko naiz eta dator; Nor-Nork saileko jakizu eta dute; Nor-Nori-Nork gisako dizula. Subjuntibo trinkoa ere bada gutun honetan: ez nayz beldur ezten alla. Beraz, ikus dezakegunez, Erdi Aroan aditzen forma trinkoak erabiltzen ziren, erabat garatuak zeuden ordurako eta historikoki erabili diren baino gehiago erabiltzen zirela dirudi, nahiz eta xv. menderako zenbait, *-i- erroaren trinkoak kasu, fase sparitan egon. Beraz, badirudi, atzera eginda, EBZean adizki trinkoak bazirela. 4.3.5.2. Aditz perifrastikoak Ezagutzen ditugun lehen forma perifrastikoak x-xi. mende inguruan lekukotzen dira, Donemiliagako Glosa ezagunetan (jzioqui dugu eta ajutu ez dugu) hain zuzen ere. Alabaina, itxuraz perifrastikoak badirudite ere, anakroniko izateko arriskuan gaude: izioqui adberbio izan liteke eta ajutu, aditz-partizipio itxura badu ere, partizipiotik eratorritako adjektiboa ere izan liteke; beraz, aditz trinkoen aurrean egon gintezke. Glosa hauetako batean agertzen den ezezko elementuaren kokaguneari dagokionez, ikusmolde diakronikotik ikertu gabe egon arren, badirudi [Ad. Nag. + ez + Ad. Lag] > [ez + Ad. Lag. + Ad. Nag.] aldaketak aditz perifrastikoaren gramatikalizazioarekin lotura izan lezakeela. Aditz perifrastiko gehiago eta seguruagoak aurkitzeko xv. mendera arte itxaron behar da. Mende horretako erromantzezko gutunean, esaterako, alegra çayteç lekukotzen da. Ordurako, gaurko aditz perifrastikoen sistema osatua ikusten dugu. Gainera, -tu partizipioa aditzoinaren lekua hartzen ere hasia da, mendebale-erdialdeko hizkeretan; aoristoak ere Erdi Aro akaberarako emankortasuna galdua du; maiz lekukotzen bada ere, perifrasi berriak lekua hartzen doaz (zehaztasun gehiagorako cf. Mounole 2007). Dena dela, Erdi Arorako badirudi *ezan eta *edin laguntzailedun perifrasiak perpaus nagusiko aditz perifrastiko bezala berreraiki litezkeela, ez iraganean aoristo formarekin bakarrik, baita orainaldian ere. Esate baterako xvi. mende bukaerako Misererean lekukotzen diren zuri nazanean edo ygo dazagunean bezalako adibideek erakuts lezakete inoiz *ezan aditzaren orainaldiko formak perpaus nagusiko perifrasiak izan zirela; nahiz eta lehen lekukotasunak agertzerako mendeko perpausetan bakarrik agertu.79 4.3.5.3. Aditz jokatugabeak Aditz jokatugabeen, eta batez ere aditz-izenen, historia Urgellek (2006) aztertzen du eta, beraz, ez dugu ezer berririk esateko. Beste hainbatetan gertatzen den be79 Euskarazko perifrasien azterketa sakon eta diakroniko baterako, ik. Mounole (2011). ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 145 zala, aditz-izenaren lehen lekukotasuna Nafarroako Foru Orokorrean lekukotzen den zerga izenean agertzen da: ozterate. Lekukotasun hau da, Urgellek (2006: 927) gogorarazten duenez, lehen lekukotasun absolutua, eta 1545 aurretik ondoen lekukotzen dena. Dakigunez, euskara historikoan aditz-izenak egiteko erabiltzen den -te atzizkia fase sparitan dago. Aipatu lanean Urgellek (2006: 928), euskara arkaikoko80 lekukotasunak erabilita, baieztatzen du -te aditz-izenak egiteko atzizkia bost oinarri motari erants dakiekeela: 1. -n-z bukatutako aditzak: edate (1533); 2. ozen + -i amaiera duten aditzak: irakurte (1425); 3. txistukari + -i bukaerako aditzak: ekuste (1545); 4. bokalez amaitu eta partizipio markarik ez duten aditzak: ozterate (xiii81); 5. -gi/-ki partizipioa duten aditzak: eraizete (xiv), jalgite (1545). Erdi Aroko lekukotasunen artean, -te-dun adibide batzuk aurki ditzakegu ozterate-z landa. Pater Noster Txikia-n iracurten eta eraiçeten lekukotzen dira, biak -te forma arkaikoarekin.82 Mounolek (2008) euskararen sintaxi diakronikoa aztertzean erakusten du inperfektiboko -ten / -tzen atzizkiak, jatorriz, -te / -tze aditz-izenari -n inesiboaren marka gehituta sortu direla. Beraz, ni mendian naiz eta ni etorten naiz pareko egiturak lirateke, eta inesiboan dagoena predikatiboa litzateke. Gerora batak zein besteak izan duen garapena kontuan izan gabe, egituraren jatorriak berak bere jatorriaren kronologiarako gakoak eman ditzake. Inesiboak, oro har, artikulua eraman ohi du: mendi-a-n. Inesiboa daraman aditz-izenak, ordea, ez du artikulurik.83 Honek pentsaraz dezake gerora inperfektiboa eman duen hasierako egitura predikatibo hura artikulua hedatzen hasi aurrekoa zela. 4.4. Sintaxia Ezer gutxi dugu Erdi Aroko euskararen sintaxiaz esateko, xv. mendera arte ez baita sintaxiaren berri eman lezakeen testu luze aipagarririk. Nolanahi ere den, Erdi Aroko lekukotasunetan oinarrituta, badira sintaxiaz esan ditzakegun hainbat kontu, batez ere hitz hurrenkerari dagozkionak (§4.4.1). 4.4.1. Hitz hurrenkera Euskararen hitz hurrenkera ikuspuntu diakronikotik aztertu gabeko gaia da;84 zer esanik ez, beraz, Erdi Aroko lekukotasunei dagokienez. Atal honetan, orduko lekukotasunak aztertu ondoren, hainbat elementuren arteko hurrenkera aztertuko dugu: izena eta adjektiboaren arteko hurrenkera (§4.4.1.1), genitiboa eta izenaren arteko hurrenkera (§4.4.1.2) eta zenbatzaile eta izenaren arteko hurrenkera (§4.4.1.3). 80 Lakarraren (1997a) arabera, euskara arkaikoa 1400-1600 bitarteko euskara da, baina funtsean ez da Erdi Aroko euskaratik askorik bereizten. 81 Urgellek xiv. mendekotzat hartzen du OEHri jarraituz. 82 Gainerako atzizkiak ez agertzeak ez du esan nahi Erdi Aroan ez zeudenik, egon zitezkeen noski; baina -te atzizkia gerora agertzen ez den aditzekin agertzeak erakusten digu atzizki hau ugariagoa izan zitekeela eta besteek, batez ere -tzek, gerora, lekua hartu diola. 83 Salbuespenak salbuespen; izan ere, Arratian, Bermeon, Mundakan eta agian beste nonbait hartzean eta gisakoak dituzte inperfektiboan. 84 Ideia nagusien laburpen baterako, ik. Reguero (2013b) 146 URTZI REGUERO UGARTE 4.4.1.1. Izena eta adjektiboa Itxura guztien arabera euskara OV hurrenkerako hizkuntza bada ere, adjektiboari dagokionez ez du hurrenkera mota honen ohiko irizpidea betetzen. OV hizkuntza gehienek [adjektibo + izen] hurrenkera badute ere, euskarak [izen + adjektibo] hurrenkera du. Erdi Aroko lekukotasunek ere hurrenkera hau erakusten dute: Enneco belç (Leire, 1072), Enneco Verria (Leire, 1098), musu gorri (Nafarroa, 1366). Lakarraren (2005: 420-421) arabera, euskarak duen adjektiboaren “irregulartasun” honek ondoko gogoeta eginarazi behar lioke diakroniaz interesa duen tipologo eta hizkuntzalariari: ‘[D]ado que el A[djetivo] en vasc. está a la derecha y no hay indicios de que nunca haya estado en otro sitio, ¿por qué no privilegiar el tipo que favorezca o exija, no sólo el que sea compatible, con ese orden?’. En otras palabras: si cualquier lengua de V inicial está obligada a ser N + A mientras que las de orden SVO y SOV sólo son compatibles con el mismo pero no les es obligatorio en absoluto, entonces ha de ser V1 la 1.ª opción (la 1.ª hipótesis en ser examinada, han de reexaminarse el resto de las evidencias en contra, etc.), por mucho que esto produzca quebraderos de cabeza o lleve a reanalizar o ponderar de manera diferente otros aspectos de la morfosintaxis de la lengua, incluso toda ella en su conjunto. Y es que no se ha llegado a nada en reconstrucción partiendo de regularidades; su lugar está al final y no al comienzo de ésta, la cual se basa en irregularidades, precisamente para tratar de explicarla. Parece que todo lo anterior es más que suficiente para pensar que en el orden N-A nos las habemos con cualquier cosa menos con una mera casualidad. Bestalde, “irregulartasun” hau Lakarrak (2005: 419) euskararen beste “bitxikeria” batekin erlazionatzen du: “Hay razones para dudar de que el A[dj.] haya sido siempre en vasc. una clase abierta y numerosa, claramente diferenciada del N o del V.” Ez bide da “kasualitatea” adjektiboaren kokagunea bera eta adjektiboa klase itxia izatea. Bi gertakariak beste gertakari tipologikoekin batera aztertu behar liratekeela uste du Lakarrak. Honek, nolanahi ere, gure gaitik kanpora garamatza, Erdi Arorako adjektiboa klase irekia dela baitirudi; baina bere kokagunea finkoa da, beti izenaren eskuinean agertzen baita. 4.4.1.2. Genitiboa eta izena Genitiboari dagokionez, bi bereiziko ditugu: -re(n) jabego genitiboa eta -ko lokatiboa. Biak ala biak Erdi Aroan maiz lekukotzen dira (ik. §4.3.3). Oro har, OV hurrenkera duen hizkuntzari [genitibo + izen] hurrenkera dagokio, baina Erdi Aroko lekukotasunen bereizgarri nagusia genitiboaren kokagunea izan ohi da, maiz izenaren eskuinean ageri baitira bi genitibo motak: Munio Iturr Aldeco (Iratxe, 1203), Eneco Erroco (Iratxe, 1219), Pero Garcia Bazterreco (Nafarroa, 1366), Sanso Urraquarena (Arlegi, xiii. mendea), Guarcea Ansorena (Arlegi, 1247). Ikusten denez, jabego genitiboak determinatzailea darama kasu gehienetan; aldiz, leku-genitiboa artikuluarekin zein artikulu gabe ager daiteke. Lakarraren ustez (2005: 422), lekukotasun hauek euskarak jasan duen deriba tipologikoaren erakusgarri izan litezke. Alabaina, merezi luke gogoratzea genitiboa izenaren eskuinean duten adibide guzti-guztiak antroponimikoak direla. Gainerakoetan, ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 147 salbuespenik gabe, izenaren ezkerrean agertzen dira: Sarricohuri (Araba, 1025), Bazterreco ardançea (Iratxe, 1164), Iriondoco soroa (SJuan, d.g.). Martin Ibañez de Labieroren hilartzean (1393) ere leku genitiboa izenaren ezkerrean agertzen da: Labieruco çalduna eta Vizcayco consejua. Jabego genitiboari dagokionez, lehen lekukotasunetatik, antroponimoak ez diren kasuetan ere genitiboa izenaren ezkerrean agertzen da: Orçiren çorita soroa (Orreaga, 1284), Ançare soroa (Iratxe, 1397). Genitiboa eskuinean izan eta antroponimoa ez den lehen adibidea Etxeparerengan aurki daiteke (1545: 20): oracione igandeco. Lazarragak ere badu hurrenkera hau erakusten duen adibiderik ere: Jaun cerucoa (AL: 1152r), Gaztelu Guebaracoa (A1: 1159r), Larrosa maiacecoa (A17: 1185v). Nolanahi ere, izenaren ezkerrean agertzen diren lekukotasunak ugariagoak dira. Erdi Aroan lekukotzen diren toponimo eta antroponimo batzuk hitz elkartuak dira, eta hauetako zenbaitek ere, itxuraz behintzat, [genitibo + izen] hurrenkera dutela dirudi. Gisa honetakoak izan litezke, esaterako, Ibarrola eta unamaizter, biak hasiera-hasieratik lekukotuak. Itxura guztien arabera, ibarreko + ola eta unaien maizterra adierazten dute, eta biek lukete genitiboa izenaren ezkerretara. Beraz, genitiboa izenaren ezkerretara egotea ezaugarri zaharra bide da, Erdi Aroan lekukotasunen hasiera-hasieratik euskarak zuen ezaugarri bat. Hortaz, zalantza egon liteke antroponimoetako hurrenkera, arkaikoa beharrean, ez ote den berrikuntza. 4.4.1.3. Zenbatzailea eta izena Gaurko euskaraz eta, oro har euskara historikoan bezala, Erdi Aroko euskaraz ere zenbatzaileak, bat zenbaitzailea salbu, izenaren ezkerrean agertzen dira (ik. §4.3.4). 1415ekoa da bat zenbatzailearen lehen lekukotasuna, dakigula behinik behin, eta bertan izenaren eskuinean agertzen da: tertio bat. 1443ko Mendietaren pasartean ylaco bat (‘hi bezalako bat’) agertzen da. Beste zenbatzaile batzuk lehenagokoak dira, eta guztietan izenaren ezkerrean agertzen dira: Busturi (Busturia, 1051), Iruridoita, Irurdoeta (Artaxoa, 1235), bi sarohe (Orreaga, 1284). Alabaina toponimo batzuetan bi zenbatzailea izenaren eskuinean agertzen bide da: Urbi, Urbieta, Urbina, Bidebieta (Mitxelena 1953: §159). Tamalez, ez dugu zenbatzaileen sorrera eta garapena aztertzen duen lan diakronikorik zehaztasun gehiago emateko. Orpustanek (1999: 185) berrikuntza dialektaltzat hartzen du, bat zenbatzailearen analogiaz sortua, eta Erdi Aroan agertzen diren Urbina, Urbieta eta besteek bestelako interpretazioa behar dutela dio. Orpustanen arabera, toponimo hauetan duguna zenbaitetan ez litzateke bi zenbatzailea, eta -ibi edo -ubi proposa litezkeela iradokitzen du. Dena dela, batzuetan, Bidebietan esaterako, ez da zalantza handiegirik bi zenbatzailearen aurrean gaudela pentsatzeko. Bestalde, gogoan izan behar dugu orokorra dela ordu biak esatea, zenbatzailea izenaren ondotik. 4.5. Hiztegia Hiztegiari dagokionez, interesatzen zaigunari bakarrik begiratuko diogu, alegia, dialektalizazioa ulertzeko datuetan bakarrik oinarrituko gara. Egiari zor, lexikora mugatuta, nekeza da dialektoen edo hizkeren arteko banaketa egitea, hauxe baita gehien 148 URTZI REGUERO UGARTE alda daitekeena; hala ere, Erdi Aroko hainbat lekukotasunek erakusten dutenez, euskaraz hitz egiten zen eremua zatika bide liteke lexikoaren arabera. Batez ere, hiztegi aldetik, iparralde-ekialde bateratu bat ikus dezakegu. Eremu honetan ohikoak dira gapare/garape daramaten antrononimoak (Etxegapare > Etxepare). Gisa honetako toponimoak Bidasoaren iparraldean eta Nafarroan bakarrik aurkitu ditugu; mendebalean ez dugu hitz honen adibiderik aurkitu. Gapare hitza ez da hitz solte bezala lekukotzen (bai, aldiz, kapare; ik. OEH, s.v. kapare). Bidasotik hegoaldera Etxenagusia bide da ordaina (Mitxelena 1953: §366). Banaketa bera, edo antzekoa, erakusten du eihera hitzak ere. OEHn nagusiki iparraldeko tradizioko hitza dela esaten da, baina Erdi Aroko lekukotasunetan Nafarroa Garaian ere eihera hitza agertzen zaigu; Iratxen bertan Erret ihera Guiuelea dugu. Bestalde, eremu murritzagokoak izan litezkeen hitzak agertzen dira Erdi Aroko lekukotasunen artean. 1364 urtean Etxarri-Aranazko antroponimo batean Buztegui agertzen da. OEHren arabera, aldaera hau Erronkarikoa da. Beraz, bi azalpen egon litezke: Erronkarikoa da eta Etxarri-Aranazen lekukotzen den pertsona hori erronkariarra zen; edo Erdi Aroan aldaera horrek hedadura handiagoa zuen. Gogora dezagun esanahi bera duen buruzagi ere lekukotzen dela Nafarroa garaian. Halaber, Guillelmi Picaraça (SJuan, 1209) lekukotzen da Erdi Aroan. Izenaren alboan doan Pikaratza, Erdoziak (2004) dakarrenez, Sakanako aldaera da, mika orokorraren aldean; erromantzeko Urracaren pareko izena genuke, baina behin bakarrik lekukotua. Gaur egun Sakanako aldaera bada ere, Erdi Aroko antroponimo hau Murchantekoa da, eta eremu honetan aspaldi galdua zen euskara. Lacarrak (1957: 17) azaltzen duenez, Erdi Aroan Ebro erriberan birpopulaketa egon zen, eta Nafarroa erdialdeko biztanleak izan ziren erribera birpolulatu zutenak: Artaxoa, Mendigorria, Larraga eta ingurukoa. Beraz, aurreko kasuan bezala, bi aukera ditugu: Murchantera lekualdatzen den pertsona izena Sakana aldekoa izatea; edo Nafarroako erdigunekoa izatea eta, beraz, pikaratza aldaerak egun duen baino hedadura handiagoa izatea. 5. Ondorioak eta periodizazioaz zenbait ohar Lan honen ardatz nagusia Erdi Aroko euskara izan da, eta hau gehixeago ezagutzea izan da gure lanaren helburu behinenetakoa. Gure ikerketa honetan, garai hartako lekukotasun urriek eman diezaguketen ezaugarrietan oinarriturik, orduko euskararen ezaugarri fonologiko, morfologiko eta sintaktikoak eman ditugu. Argi dago, hala ere, lana ez dela bukatu. Erdi Aroko euskararen ezagutzan asko dago egiteko, lan zehatzagoak beharrezkoak dira oraindik. Hasieran aipatu dugunez, Lakarrak (1997a) eta Gorrotxategi & Lakarrak (2001) euskararen periodizazioa egiteko orduan Erdi Aroko euskara garai batean sartzen dute, tartean mende asko egon arren. Gaude, ordea, Erdi Aroko euskararen azterketa zehatzagoa eginda, eta EBZaren berreraiketan sakonduta, garai luze hau zatika genezakeela. Hona hemen hitz bitan Erdi Aroko periodizazio baterako zirriborro bat, zehaztasun gehiagorako ikerketa berriak behar badira ere: 1. Akitaniera osteko euskara: iii-vi. mende bitarteko euskara. Garai honetan aldaketa handiak gertatu bide ziren; batez ere, kontsonante sistema aldatu zen; lenis-fortis oposaketa garai honetan galdu zen. ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 149 2. Euskara Batu Zaharra: vi-viii. mende bitarteko euskara. Orekatze eta bateratze garaia. Aldi honetan gizartea egonkortu eta hizkuntzan batasuna gertatu zen. Dialekto historikoen sorburu den hizkuntza batua garai honetan sortu zen. 3. Lehen dialektalizazio aldia: viii-xii. Garai honetan EBZaren lehen dialektalizazio aldia hasten da. Ikusi dugunez, bi eremu dialektal bereiz litezke: mendebalekoa eta ekialdekoa. Garai honetarako erdigune berritzailea nabarmentzen hasten da; eremu horretan hasperena galtzen hasi eta garaiaren amaierarako galdua zen. 4. Bigarren dialektalizazio aldia: xii-xvi. Garai honetan bi eremu dialektal egotetik hiru izatera pasatzen da. Hasperenaren galera mendebalera ere hedatzen da garai honetan. Bistan da, beraz, oraindik egiteko asko dagoela Erdi Aroko euskarari dagokionez. EBZaren berreraiketari begira, 1981az geroztik euskalarien artean EBZ inoiz izan zela onartua egon bada ere, honen gaineko berreraiketa eta ikerketak ez dira behar adinakoak izan. Berriki arte ez da EBZari buruzko gogoeta askorik egin (ik. orain Lakarra 2011 eta 2012, Reguero 2010 eta 2011c). Gure lan honetan datu batzuk eman ditugu eta nolakoa izan zitekeen aurreikusten ere ahalegindu gara. EBZ sekula lekukotu gabeko aitzinhizkuntza den neurrian, hau berreraikitzeko hizkuntzalaritza historiko eta konparatuak ematen dizkigun metodoak erabili behar ditugu. Gainerako aitzinhizkuntzen berreraiketek bezala, EBZarenak ez du berreraiketa bera soilik helburu; ez da jomuga EBZaren garaian hitz egiten zen hizkuntza zehatz-mehatz ezagutzea, kontu anekdotiko gisa. Aitzitik, edozein berreraiketaren xedeetako bat hizkuntzak izan duen eboluzioa eta garapena ezagutzea da. Alegia, EBZ nolakoa izan zitekeen ezagutzea euskara nola, zein norabidetan, aldatu den jakiteko bidea besterik ez da. Eta horretan asko dugu oraindik egiteko. Euskararen dialektalizazioari begira, hipotesi berri zenbait jarri ditugu mahai gainean, batez ere hasierako bi eremu dialektalak eta geroxeagoko hirurak aurkeztean; dialektalizazioa prozesu bat izan zela ikusi dugu, eta ez bat-batean gertatutako zerbait. Ikerketa berriagoek gure hipotesia baieztatu eta behin betirako baztertuko dute, baina gaude, zientziak eta ikerketak aurrera egingo badute, gisa honetako hipotesiak planteatu eta argumentu bidez indartu behar direla, eta hala egin dugula uste dugu; hori espero dugu behintzat. Bibliografia Corpusa Arzamendi, Jesús, 1985, Términos vascos en documentos medievales de los siglos XI-XVI, UPV/ EHU, Bilbo. Azkarate, Agustín, 1985, «Nueva inscripción altomedieval vizcaína (San Martin de Gaztelua, Abadiano) y revisión del epígrafe de iauninco (Andra Mari de Muntxaraz, Abiadano, Vizcaya)», ASJU XIX-1, 53-67. — & Iñaki Garcia Camino, 1996, Estelas e inscripciones medievales del País Vasco (siglos VIXI): I. País Vasco occidental. Euskal Herriko erdi aroko hilarri eta inskripzioak (VI-XI. men- 150 URTZI REGUERO UGARTE deak): I. Euskal Herriko mendebaldea, Eusko Jaurlaritza-Euskal Herriko Unibertsitatea, Bilbo. Ciervide, Ricardo, 1976, «Toponimia del Becerro antiguo de Leyre (siglos xii-xiii)», FLV 23, 237-284. —, 1992a, «Antropónimos de la Baja Navarra según el censo de 1350», in Luis Villasanteri omenaldia = Homenaje a Luis Villasante, Euskaltzaindia, Bilbo, 127-142. —, 1992b, «Onomástica medieval contrastada en la Navarra peninsular y continental (siglos xiv-xv)», in Manuel Ariza Viguera (arg.), Actas del II Congreso Internacional de Historia de la Lengua española, 2. lib., 937-948. —, 1994, Le censier gothique de Soule, Éditions Izpegi, Baigorri. —, 1996a, «Leyre: Onomástica del Becerro Antiguo. Consideraciones», FLV 71, 119-134. — & Julián Santano, 1985, Colección diplomática de documentos gascones de la Baja Navarra (siglos XIV-XV), Eusko Ikaskuntza, Donostia. García de Cortázar, José Ángel; Arizaga, Beatriz; Martinez Ochoa, Rosa M.ª & María Luz Ríos, 1979, Introducción a la historia medieval de Álava, Guipuzcoa y Vizcaya en sus textos, Txertoa, Donostia. Goihenetxe, Eugene, 1966, Onomastique du nord du Pays Basque (XIe-XVe siècle), Bordele. Berrarg. Iker 27, Euskaltzaindia, 2011. Hidalgo de Cisneros, Concepción, 1988, Colección Documental del Archivo Municipal de Elorrio (1013-1519) (Fuentes documentales medievales del País Vasco, 16), Eusko Ikaskuntza, Donostia. —; Largacha, Elena; Lorente, Araceli & Adela Martínez, 1986, Colección Documental del Archivo General del Señorío de Vizcaya (Fuentes documentales medievales del País Vasco, 9), Eusko Ikaskuntza, Donostia. Ilarregi, Pablo & Segundo Lapuerta, 1869, Fuero General de Navarra, Imprenta Provincial, Iruñea. Irigarai, Angel, 1955, «Antropónimos medioevales de Navarra», Príncipe de Viana 16, 493506. —, 1960, «Onomástica medieval de Navarra», Príncipe de Viana 21, 131-135. Jimeno Jurío, José Maria, 1973, «El libro Rubro de Iranzu», Príncipe de Viana 120-121, 221-270. — & Roldán Jimeno Aranguren, 1998, Archivo General de Navarra (1197-1234) (Fuentes Documentales Medievales del País Vasco, 89), Eusko Ikaskuntza, Donostia. Lacarra, José María, 1930, «Onomástica vasca del siglo xiii», RIEV 5, 247-254. Líbano, Ángeles, 1995-1999, Toponimia medieval en el País Vasco. 4 liburuki (Onomasticon vasconiae 14, 16, 19, 20), Euskaltzaindia, Bilbo. Mitxelena, Koldo, 1964a, Textos Arcaicos Vascos. Berrarg. 1990 (ASJUren Gehigarriak, XI), Gipuzkoako Foru Aldundia-Euskal Herriko Unibertsitatea, Donostia. —, 1969a, «Notas lingüísticas a Colección diplomática de Irache». Orain in Michelena 2011, IX, 463-529. —, 1969b, «Apéndice. Notas sobre los nombres de persona en la Navarra medieval», Orain in Michelena 2011, IX, 502-538. Mora Afán, Juan Carlos, 2005, Zizurkilgo historia. Bailaratik hiribildura (1186-1615), Lizardi Kultur Elkartea, Tolosa. Orpustan, Jean Baptiste, 1997, «Histoire et onomastique médiévales. L’enquête de 1249 sur la guerre de Thibaud I de Navarre en Labourd», Lapurdum 2, 161-235. ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 151 —, 2000b, «Anthroponomastique medieval en Pays Basque: Prénoms et surnoms en BasseNavarre et Soule au debut du xive siècle (1305-1350)», Lapurdum 5, 183-221. Ikerketak Agud, Manuel, 1973, «Áreas toponímicas en el País Vasco», ASJU VII, 37-56. Apat-Etxebarne, Angel, 1974, Una geografía diacrónica del euskera en Navarra, Ediciones y Libros, Iruñea. Arbelaiz, Juan José, 1978, Las etimologías en la obra de Luis Michelena, Kardaberaz, Tolosa. Arejita, Adolfo; Manterola, Ander & Segundo Oar-Arteta, 2007, Euskararen geografía historikoa, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzua, Gasteiz. Ariztimuño, Borja, 2011, Antzinateko euskal idazkunak eta aitzineuskararen berreraiketa: corpusa, analisia eta ondorioak, EHU/UPV-ko tesina argitaragabea. Arriolabengoa, Julen, 1996, «Erdi Aroko kanta ezezagunak Ibarguen-Cachopin kronikan (1570-1620). Butroeko Andrearen Eresiaren bertsio ezezaguna; Salinasko Kontearen Kantua; Errodrigo Zaratekoaren Kantu Epikoa», ASJU XXX-1, 71-98. —, 2008, Euskara Ibarguen-Cachopin Kronikan. Testu zaharren ediziorako kontribuzioa, Euskaltzaindia-BBK Fundazioa, Bilbo. Artiagoitia, Xabier, 2000, Hatsarreak eta parametroak lantzen, UPV/EHU-Arabako Foru Aldundia, Gasteiz. Askoren artean, Sareko Euskal Gramatika, UPV/EHU. <http://www.ehu.es/seg/> [azken bisitak: 2012/06/08]. Azkarate, Agustín, 2004b, «El País Vasco en los siglos inmediatos a la desaparición del Imperio Romano», in Barruso & Lema (arg.), 23-50. Azkarate, Miren, 1990, Hitz konposatuak euskaraz, Deustuko Unibertsitatea-EUTG, Donostia. Barbero Abilio & Marcelo Vigil, 1965 [1974], Sobre los orígenes sociales de la Reconquista, Ariel, Bartzelona. Barrena, Elena, 1990, La formación histórica de Guipúzcoa, Deustuko UnibertsitateaEUTG, Donostia. Barruso Pedro & José Ángel Lema (arg.), 2004, Historia del País Vasco. Edad Media (siglos V-XV), Hiria, Donostia. Bazán Díaz, Iñaki, 2004, «La caracterización de la civilización vasca medieval (siglos xiixv)», in Barruso & Lema (arg.), 443-476. Belasko, Mikel, 2004, «Toponimia y panorama lingüístico de la Ribera de Navarra y comarcas circundantes», in Jimeno & López- Mugartza (arg.), 55-78. —, 2006, Mikel Belasko. Toponimia [bloga], <http://mikelbelasko.blogspot.com.es/> [azken bisita: 2012/06/08]. Bilbao, Gidor; Gómez, Ricardo; Lakarra, Joseba A.; Manterola, Julen; Mounole, Céline & Blanca Urgell, 2010, Lazarragaren eskuizkribua: edizioa eta azterketa (1.0), [online], UPV/EHU, Gasteiz.<http://lazarraga.com>, [azken bisita: 2012/06/08]. Camino, Iñaki, 1998a, «Zer dago dialektologiaren gibelean?», in Camino (arg.), 1998b, 111-144. — (arg.), 1998b, Nafarroako hizkerak, Udako Euskal Unibertsitatea, Bilbo. —, 2004, Hego-nafarrera, Nafarroako Gobernua, Iruñea. 152 URTZI REGUERO UGARTE —, 2008, «Nafarroa Behereko euskara zaharra», ASJU XLII-1, 101-169. —, 2009a, «Dialektologiaren alderdi kronologikoaz», FLV 108, 209-247. —, 2009b, Dialektologiatik euskalkietara tradizioan gaindi, Elkar, Donostia. —, 2011, «Pirinioak, ekialdea eta euskal mintzoak», in Sagarna, Lakarra & Salaberri (arg.), 773-822. —, 2012, «Ekialdeko euskararen iraganaz», in Epelde, Irantzu (arg.), 87-153. Campbell, Lyle, 1998 [20042], Historical Linguistics. An introduction, Edimburg University Press, Edimburg. —, 2000, «Time perspective in linguistics», in Renfrew, Colin; McMahon, April & Larry Trask (arg.), Time depth in Historical Linguistics, The McDonald Institute for Archaeological Research, Cambridge. Caro Baroja, Julio, 1945, Materiales para una historia de la lengua vasca en su relación con la latina, Txertoa, Donostia. —, 1949, Los vascos. Berrarg. in Nosotros los vascos. Julio Caro Baroja, Lur, Donostia, 2. lib., 65-266. —, 1969, «Observaciones sobre el vascuence y Fuero General de Navarra», FLV 1. Berrarg. in Nosotros los vascos. Julio Caro Baroja, Lur, Donostia, 3. lib., 105-122. —, 1984, El laberinto vasco, Txertoa, Donostia. Chambon, Jean-Pierre & Yan Greub, 2002, «Note sur l’âge du (proto)gascon», Revue de Linguistique Romane 66, 473-95. Cid Abasolo, Carlos, 2002, «Las fronteras de la lengua vasca a lo largo de la historia», Revista de Filología Románica 19, 15-36. Ciervide, Ricardo, 1980a, «Toponomia navarra: historia y lengua», FLV 34, 87-106. —, 1980b, «En torno a la problemática lingüística en la Navarra medieval», FLV 35, 395-402. —, 1981, «Consideraciones en torno a la toponimia de Roncesvalles», ASJU XV, 274-285. —, 1986, «A propósito de un texto gascón de San Sebastián de 1304», RIEV 31-3 (= Caro Barojari Omenaldia), 861-875. —, 1992a, «Antropónimos de la Baja Navarra según el censo de 1350», in Luis Villasanteri omenaldia = Homenaje a Luis Villasante, Euskaltzaindia, Bilbo, 127-142. —, 1992b, «Onomástica medieval contrastada en la Navarra peninsular y continental (siglos xiv-xv)», in Manuel Ariza Viguera (arg.) Actas del II Congreso Internacional de Historia de la Lengua española, 2. lib., 937-948. —, 1994, Le censier gothique de Soule. Éditions Izpegi, Baigorri. —, 1996b, «Consideraciones históricas en torno al euskera en Álava. Nuevos testimonios», FLV 72, 287-296. —, 1998a, «Diversos contenidos histórico-lingüísticos de la toponimia de Álava», FLV 78, 329-342. —, 1998b, «El euskera en la Navarra medieval en su contexto románico», FLV 79, 497514. —, 1998c, «Scripta medieval occitana en Euskal Herria», FLV 62, 43-60. —, 2004, «El patriciado urbano occitano en la Navarra medieval», in Jimeno & LópezMugartza (arg.), 163-174. —, 2008, «Scripta medieval en Baja Navarra (ss. xiv-xv)», Oihenart 23, 45-60. —, 2011a, «Occitano languedociano y gascón en la Navarra medieval, País Vasco Norte y Guipúzcoa», in Sagarna, Lakarra & Salaberri (arg.), 761-772. ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 153 —, 2011b, «Aportaciones a la onomástica medieval de la Alta y Baja Navarra (s. xiv)», Oihenart 26, 131-144. Coromines, Joan, 1960, «La toponymie hispanique préromane et la survivance du basque jusqu’au Bas Moyen Âge. Phénomènes de bilinguisme dans les Pyrénées centrales», in VI. Internationaler Kongress für Namenforschung = VIth International Congress of Onomastic Sciences = VIè Congrès International de Sciences Onomastiques, München, 24.- 28. August 1958, Bayerischen Akademie der Wissenschaften in Kommission & C.H. Beckschen, München, I, 105-146. —, 1965, Estudis de toponimia catalana, Barcino, Barcelona. —, 1972a, «De toponimia vasca y vasco-románica en los Bajos-Pirineos. La acentuación de los antiguos vascos según nos la revelan sus correspondencias bearnesas y las demás romanizadas», FLV 12, 299-319. —, 1972b, Tópica Hespérica. Estudios sobre los antiguos dialectos, el substrato y la toponimia romances, Gredos, Madril. Coyos, Jean-Baptiste, 2011, «Zubereraren eta biarneraren arteko harremanez: lexiko mailegatua eta ahoskatzea-Lehen balantzea» in Sagarna, Lakarra & Salaberri (arg.), 919949. Epelde, Irantzu (arg.), 2011 [2014], Euskal dialektologia: lehena eta oraina (ASJUren Gehigarriak LXIX), UPV/EHU, Bilbo. Elordieta, Gorka, 2011, «Euskal azentuaren bilakaera: hipotesiak eta proposamenak», in Sagarna, Lakarra & Salaberri (arg.), 989-1014. Erdozia, Jose Luis, 2004, Sakanako hiztegi dialektologikoa, Nafarroako Gobernua-Euskaltzaindia, Iruñea. —, 2006, «Arabako ekialdea eta Sakanako continuumaren azterketa diakronikoa», FLV 102, 233-254. Fagoaga, Blas, 1962, «Datos para la geografía histórica del euskera en Navarra», Euskera 7, 205-213. Fernández Palacios, Fernando, 2011, «Hacia una cronología de la toponimia románica y vascuence en Las Encartaciones (Vizcaya)», Oihenart 26, 163-175. Garate, Justo, 1931, «Interpretación de la toponimia vasca», RIEV 22-4, 588-601. —, 1933, «Ensayo sobre los nombres vascos de parentesco», RIEV 24-4, 106-107. García Arancón, Raquel, 2004, «Judíos y moros: minorías lingüísticas en la Navarra mendieval» in Jimeno & López- Mugartza (arg.), 151-161. Garcia de Albisu, Balbino, 2004, «El catecismo de Artaza. Nueva evidencia del euskera de Améscoa», FLV 97, 555-580. García Camino, Iñaki, 2004, «Origen y consolidación de las sociedad feudal en el País Vasco (siglos ix-xii)», in Barruso & Lema (arg.), 247-278. García Martín, José María, 2001, La formación de los tiempos compuestos del verbo en español medieval y clásico: Aspectos fonológicos, morfológicos y sintácticos (Anejo no. 47 de la Rev. Cuadernos de Filología), Universitat de València, Valentzia. Gómez, Ricardo, 1994, «Euskal aditz morfologia eta hitzordena: VSO-tik SOV-ra», in J. B. Orpustan (arg.), La langue basque parmi les autres. Izpegi, Baigorri, 93-114. — & Koldo Sainz, 1995, «On the origin of the finite forms of the Basque verb», in J. I. Hualde, J. A. Lakarra & R. L. Trask (arg.), Towards a history of the Basque language, John Benjamins, Amsterdam-Philadelphia, 235-274. 154 URTZI REGUERO UGARTE — & Blanca Urgell, 2010, «Descripción y defensa de la lenguas vasca durante los siglos xvi y xvii», in A. M. González Carrillo (arg.), Post tenebras spero lucem. Los estudios gramaticales en la España medieval y renacentista, Granadako Unibertsitatea, Granada, 257-320. Gómez Villar, Rufino, 2003, «Toponimia vasca en la comarca de Belorado (Burgos)», FLV 92, 165-182. González Bachiller, Fabián, 2001, «Antroponimia vasca en la documentación de Santo Domingo de la Calzada (La Rioja) de los siglos xii y xiii», FLV 88, 383-402. González Ollé, Fernando, 1970, «Vascuence y romance en la historia lingüística de Navarra», Boletin de la Real Academia Española 50, 31-76. —, 1990, «Etimología del topónimo Estella», Principe de Viana 190, 329-344. González Perujo, José María & Martín Martínez Sáenz de Jubera, 1998, «Onomástica vasca en La Rioja», FLV 79, 475-496. Gorrochategui, Joaquín, 1984, Estudio sobre la onomástica indígena de Aquitania, UPV/ EHU, Bilbo. —, 1985, «Historia de las ideas acerca de los límites geográficos del vasco antiguo», ASJU XIX-2. Berrarg. in R. Gómez & J. A. Lakarra (arg.), 1992, Euskalaritzaren historiaz, I: XVI-XIX. mendeak, Gipuzkoako Foru Aldundia-UPV/EHU, Donostia, 1-24. —, 2004, «Las raíces linguisticas de Navarra», in Jimeno & López- Mugartza (arg.), 105122. —, 2009, «Vasco antiguo: algunas cuestiones de geografía e historia lingüísticas», Palaeohispanica 9, 539-555. —, 2011a, «Euskara zaharra», in Sagarna, Lakarra & Salaberri (arg.), 695-716. —, 2011b, «Las armas de la filologia», in Lakarra, Gorrochategui & Urgell (arg.), 41-70. — & Joseba A. Lakarra, 1996, «Nuevas aportaciones a la reconstrucción del protovasco», in Villar & Encarnaçao (arg.), La hispania prerromana. Actas del VI coloquio sobre lenguas y culturas prerromanas de la Península Ibérica (Coimbra 13-15 de octubre de 1994), Universidad de Salamanca-Universidad de Coimbra, Salamanca, 101-145. — & —, 2001, «Comparación lingüística, filología y reconstrucción del protovasco», in Villar & Fernández Álvarez (arg.), Religión, lengua y cultura prerromanas de Hispania (Actas del VIII Coloquio Internacional sobre Lenguas y Culturas Prerromanas en la Península Ibérica; Salamanca, 1999), Universidad de Salamanca, Salamanca, 407-438. Guiter, Henri, 1989, «Elementos de cronología fonética del vascuence», ASJU XXVIII-3, 797-800. Igartua, Iván. 2002, «Euskararen hasperena ikuspegi tipologiko eta diakronikotik», in X. Artigoitia, P. Goenaga & J. A. Lakarra (arg.), Erramu Boneta: Festschrif for Rudolf P. G. de Rijk (ASJUren Gehigarriak, XLIV), UPV/EHU, Bilbo, 366-389. Intxausti, Joseba, 1994, El euskera en Álava, Eusko Jaurlaritza, Gasteiz. Irigarai, Angel, 1935, «Documentos para la geografía lingüística de Navarra», RIEV 26-4, 601-623. Irigaray, Angel & Koldo Mitxelena, 1955, «Nombres vascos de persona». Orain in Michelena 2011, IX, 403-424. Irigoien, Alfontso, 1986, En torno a la toponimia vasca y circumpirenaica, Deustuko unibertsitatea, Bilbo. —, 1988, «Las Glosas Emilianenses y la lengua vasca», FLV 51, 5-15. Berrarg. in De re philologica linguae uasconicae, III, 15-29, Deustuko Unibertsitatea, Bilbo, 1990. ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 155 Jimeno Jurío, José María, 1997, Navarra. Historia del euskera. Txalaparta, Tafalla. —, 2004a, «Las lenguas escritas y habladas en Pamplona», in Jimeno & López-Mugartza (arg.), 175-195. —, 2004b, Capítulos de la historia del euskera (Obras escogidas de J. J. Jimeno Jurío, 6), Pamiela, Iruñea. —, 2004c, Retroceso histórico del euskera en Navarra (Obras escogidas de J. J. Jimeno Jurío, 7), Pamiela, Iruñea. —, 2006, La Navarra medieval (Obras Completas, 4) Udalbide, Pamiela, Euskara Kultur Elkargoa, Iruñea. Jimeno Aranguren, Roldán, 1999, «Sustrato cultural de la Vasconia altomedieval», RIEV 44-2, 441-454. —, 2001, «El euskera en los siglos altomedievales», Euskonews & Media [online] 121. <http: //www.euskonews.com/0121zbk/gaia12103es.html> [azken bisita: 2011-11-03]. — & Juan Carlos López-Mugartza (arg.), 2004, Vascuence y romance: Ebro-Garona, un espacio de comunicación, Nafarroako Gobernua, Nafar Ateneoa, Iruñeko Udala, Iruñea. Jordán, Carlos, 1998, «De la raíz *iz- ‘agua’ en vasco», FLV 30, 267-279. Knörr, Henrike, 1998, Lo que hay que saber sobre la lengua vasca en Álava-Arabako euskarari buruz jakin behar dena, Fundación Caja Vital Kutxa Fundazioa, Gasteiz. —, 2004, «El euskera en tierras del romance: Rioja Alavesa, La Rioja, Burgos y Encartaciones», in Jimeno & López- Mugartza (arg.), 45-54. — & Koldo Zuazo (arg.), 1998, Arabako Euskararen Lekukoak. Ikerketak eta testuak. Eusko Legebiltzarra, Gasteiz. Lacarra, José María, 1957, Vasconia medieval. Historia y filología (ASJUren Gehigarriak II), Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia. —, 1975 [20002], Historia del reino de Navarra en la Edad Media, Caja de Ahorros de Navarra, Iruñea. — & A. J. Martín Duque, 1965, Colección diplomática de Irache, 1. lib.: Fuentes para la historia de Navarra 59, CSIC, Madril. Lakarra, Joseba, A. 1984, «Bertso Bizkaitarrak (1688)», ASJU XVIII-2, 89-184. —, 1986, «Bizkaiera Zaharra euskalkien artean» ASJU XX-3, 639-681. —, 1995, «Reconstructing the Pre-proto-Basque-Root», in J. I. Hualde, J. A. Lakarra & R. L. Trask (arg.), Towards a history of the Basque Language, John Benjamins, Amsterdam-Philadelphia, 189-206. —, (arg.), 1996a, Refranes y Sentencias (1596). Azterketa eta edizioa. Euskaltzaindia, Bilbo. —, 1996b, «Sobre el europeo antiguo y la reconstrucción del protovasco», ASJU XXX-1, 1-70. —, 1997a, «Euskararen historia eta filologia: arazo zahar, bide berri», ASJU XXXI-2, 447536. —, 1997b, «Gogoetak aitzineuskararen berreraiketaz: konparaketa eta barneberreraiketa», ASJU XXXI-2, 537-616. —, 2002, «Etymologiae (proto)uasconicae LXV», in X. Artiagoitia, P. Goenaga & J. A. Lakarra (arg.), Erramu boneta: Festschrift for Rudolf P. G. de Rijk (ASJUren Gehigarriak, XLIV), UPV-EHU, Bilbo, 425-442. —, 2003, «Hacia un nuevo paradigma etimológico vasco: Forma canónica, filología y reconstrucción», ASJU XXXVII-1, 261-391. —, 2005, «Prolegómenos a la reconstrucción de segundo grado y al análisis del cambio tipológico en (proto)vasco», Acta Palaeohispanica IX = Palaeohispanica 5, 407-459. 156 URTZI REGUERO UGARTE —, 2006a, «Notas sobre iniciales, cambio tipológico y prehistoria del verbo vasco», in Lakarra & Hualde (arg.), 2006, 561-621. —, 2006b, «Protovasco, munda y otros: reconstrucción interna y tipólogia holística diacrónica», Oihenart 21, 229-322. —, 2011, «Aitzinhizkuntzaren berreraiketarantz: egindakoaz eta eginkizunez», in Sagarna, Lakarra & Salaberri (arg.), 617-694. —, 2012, «Gogoetak euskal dialektologia diakronikoaz: Euskara Batu Zaharra berreraiki beharraz eta haren banaketaren ikerketaz», in Epelde, Irantzu (arg.), 155-241. — & Jose Ignazio Hualde (arg.), 2006, Studies in Basque and historical linguistics in memory of R.L. Trask-R.L.Trasken oroitzapenetan ikerketak euskalaritzaz eta hizkuntzalaritza historikoaz (= ASJU XL-1/2). —; Gorrochategui, Joaquín & Blanca Urgell (arg.), 2011, 2nd Conference of the Luis Michelena Chair. Koldo Mitxelena Katedraren II. Biltzarra. II. Congreso de la Cátedra Luis Michelena, UPV/EHU, Gasteiz. Lapesa, Rafael, 1961, «Del demostrativo al artículo», Nueva Revista de Filología Hispánica 15-1/2, 23-44. Larrea, Juan José, 2002, «Aux origines d’un mythe historiographique: l’identité basque au Haut Moyen Age», in M. Banniard (arg.), Langages et peuples d’Europe. Cristallisation des identités romanes et germaniques (VIIe-XIe siècles): colloque international organisé par le Centre Européen d’Art et Civilisation Médiévale de Conques et l’Université de Toulouse-Le Mirail (Toulouse-Conques, juillet 1997), CNRS & Université de Toulouse-Le Mirail, Toulouse, 129-156. Lass, Roger, 1994, Old English: an historical companion, Cambrigde University Press, Cambridge. Lazarraga, Juan Perez, 2010 [c. 1602], «AL-Artzain-liburua» [PDF], in G. Bilbao et al. (arg.), Lazarraga eskuizkribua: edizioa eta azterketa (1.0), UPV/EHU, Gasteiz. <http:// lazarraga.com> [azken bisita: 2012/07/09]. Lema, José Ángel, 2004, «Evolución política de los territorios históricos: Álava, Guipúzcoa y Vizcaya en la Edad Media», in Barruso & Lema (arg.), 111-154. Líbano, Ángeles, 2006, «El punto de vista filológico en las fuentes medievales del País Vasco: elaboración y análisis de corpus», Oihenart 21, 323-329. López-Mugartza, Juan Carlos, 2000, «Erronkarieraren deskribapena, toponimiaren bidez», in K. Zuazo (arg.), Dialektologia gaiak, UPV/EHU-Arabako Foru Aldundia, Gasteiz, 175-219. —, 2004, «Roncal, Ansó y Barétous (Bearne), tres zonas pirenaicas en contacto», in Jimeno & López-Mugartza (arg.), 197-277. —, 2008, Erronkari eta Ansoko toponimiaz (Mendaur), Nafarroako Gobernua-Euskaltzaindia, Iruñea. Luchaire, Achille, 1877, Les origines linguistiques de l’Aquitaine, Imprimerie et lithographie Veronese, Paue. —, 1879, Études sur les idiomes pyrénéens de la région française, Maisonneuve et cie, Paris. Manterola, Julen, 2006, «-a artikulu definituaren gainean zenbait ohar», in Lakarra & Hualde (arg.) 2006, 651-676. —, 2008, «Euskarazko artikuluak Erdi Aroko agiri bilduma batean», Oihenart 23, 371-379. Martinet, André, 1974 [1955], «La reconstrucción estructural: las oclusivas del vasco», in Economia de los cambios fonéticos, Gredos, Madril, 524-550. ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 157 Martinez Areta, Mikel, 2003, «Hitz-konposaketa euskaraz eta aitzin-euskaraz», ASJU XXXVII-1, 1-84. —, 2006, El consonantismo del protovasco, UPV/EHU-ko tesi argitaragabea. McGregor, William, 2009, «Tipology of ergativity», Language and Linguistic compass 3/1, 480-508. Meillet, Antoine, 1925 [2001], Metodo konparatzailea hizkuntzalaritza historikoan, UPV/ EHU, Bilbo. Menéndez Pidal, Ramón, 1918, «Sobre las vocales ibéricas e y o en los nombres topónimicos». Berrarg. in Menéndez Pidal, 1962, 73-118. —, 1948, «‘Javier-Chabarri’, dos dialectos ibéricos». Berrarg. in Menéndez Pidal, 1962, 119-135. —, 1962, En torno a la lengua vasca, Espasa-Calpe Argentina, Buenos Aires. Merino Urrutia, José Juan Bautista, 1978, La lengua vasca en la Rioja y Burgos, Instituto de Estudios Riojanos, Logroño. Mitxelena, Koldo, 1953 [19552], Apellidos Vascos, Txertoa, Donostia. Orain in Michelena 2011, IX, 1-235. —, 1956, «Introducción fonética a la onomástica vasca». Orain in Michelena 2011, IX, 237-274. —, 1957, «El genitivo en la onomástica medieval». Orain in Michelena 2011, IX, 429-441. —, 1960, «Los dialectos indoeuropeos hispánicos». Orain in Michelena 2011, III, 69-74. —, 1961a [1990], Fonética histórica vasca (ASJUren Gehigarriak IV), Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia. —, 1961b, «Los nombres indígenas de la inscripción hispano-romana de Lerga (Navarra)». Orain in Michelena 2011, V, 245-260. —, 1963 [1990] Lenguas y protolenguas. Berrarg. ASJUren Gehigarriak XX, Donostia. —, 1964b, Sobre el pasado de la lengua vasca. Orain in Michelena 2011, V, 1-115. —, 1966, «Joan Corominas: Estudis de toponimia catalana». Orain in Michelena 2011, IX, 343-352. —, 1969c, «Sobre algunos nombres vascos de parentesco». Orain in Michelena 2011, VIII, 331-354. —, 1971a, «Toponimia, léxico y gramática». Orain in Michelena 2011, IX, 275-308. —, 1971b, «Notas sobre las lenguas de la Navarra medieval». Orain in Michelena 2011, V, 380-399. —, 1974, «El elemento latino-románico en la lengua vasca». Orain in Michelena 2011, V, 305-336. —, 1976a, «Onomástica y población en el antiguo reino de Navarra: la documentación de San Millan». Orain in Michelena 2011, V, 361-377. —, 1976b, «La fragmentación dialectal: conocimientos y conjeturas». Orain in Michelena 2011, I, 197-213. —, 1981, «Lengua común y dialectos vascos», ASJU XV, 289-313. Orain in Michelena 2011, VII, 517-545. —, 1982a, «Sobre la lengua vasca en Alava durante la edad media». Orain in Michelena 2011, V, 403-418. —, 1982b, «Sobre la historia de la lengua vasca». Orain in Michelena 2011, V, 117-132. —, 1984, «Estratos en la toponimia alavesa». Orain in Michelena 2011, IX, 353-366. 158 URTZI REGUERO UGARTE —, 1985, «Algunos nombres de Contrasta», ASJU XIX-2, 595-602. Orain in Michelena 2011, IX, 367-374. —, 1988, Sobre historia de la lengua vasca [SHLV], J. A. Lakarra (arg.), ASJUren Gehigarriak X, Donostia, 2 liburuki. —, 1991, «Hitz eta izenen jatorriaz». Orain in Michelena 2011, IX, 391-401. —, 1992, «Fenómenos de convergencia en la historia de los dialectos vascos». Orain in Michelena 2011, VII, 545-560. —, 2011, Obras completas (al cuidado de J. A. Lakarra e Iñigo Ruiz Arzallus). ASJU-ren Gehigarriak, 15 lib., Donostia-Gasteiz. — et al., 1987-2005, Orotariko Euskal Hiztegia-Diccionario General Vasco, Euskaltzaindia, Bilbo. Montero, Manuel, 2008, Historia general del País Vasco, Txertoa, Donostia. Moraza, Alfredo, 2010, Zizurkilgo baserriak, Lizardi Kultur Elkartea, Tolosa. Mounole, Céline, 2006, «Quelques remarques à propos de l’histoire des périphrases basques», in Lakarra & Hualde (arg.) 2006, 723-738. —, 2007, «Perifrasi zaharra mendebalde eta erdialdeko euskara zaharrean: azterketa kuantifikatiboa eta proposamen berria», ASJU XLI-1, 67-138. —, 2008, «Sintaxi diakronikoa eta aditz multzoaren garapena: inperfektibozko perifrasien sorreraz», Artiagoitia, X. & J.A. Lakarra (arg.), Gramatika Jaietan. Patxi Goenagaren omenez (ASJUren Gehigarriak LI), UPV/EHU-Gipuzkoako Foru Aldundia, 585-604. —, 2011, Le verbe basque ancien: étude philolohique et diachronique, UPV/EHU-Bordele IIIko doktorego tesi argitaragabea. Múgica, Matías, 1996, «Notas de fonética histórica y toponimia 1. Sobre cronología de los cambios fonéticos», ASJU XXX-1, 219-238. Munita, José Antonio, 2004, «Fuentes cronísticas para el estudio del País Vasco en la Edad Media» in Barruso & Lema (arg.), 51-110. Nafarroako Gobernua / Euskarabidea, Nafarroako Toponimia Ofiziala [online], <http://toponimianavarra.tracasa.es/Mayor.aspx?lang=eus> [azken bisita: 2012/06/08]. Oñederra, M. Lourdes, 1990, Euskal fonologia: palatalizazioa, UPV/EHU, Bilbo. Orella Unzué, José Luis, 1996, Historia de Euskal Herria. Tomo I. Los vascos de ayer, Txalaparta, Tafalla. Orpustan, Jean Baptiste, 1999, La langue basque au moyen age (IXe-XVe siécles), Éditions Izpegi, Baigorri. —, 2000a, Les noms des maisons médiévales en Labourd, Basse-Navarre et Soule, Éditions Izpegi, Baigorri. Pastor Blanco, José María, 2009, «Presencia de vasquismos en las hablas riojanas», FLV 110, 125-143. Paul, Hermann, 1891, Principles of the history of language, Longmans, Green and co., Londres. Peillen, Txomin, 1992, «Zubereraren bilakaeraz ohar batzuk», in G. Aurrekoetxea & X. Videgain (arg.), Nazioarteko Dialektologia Biltzarra. Agiriak. Euskaltzaindia, Bilbo, 247274. Peterson, David, 2004, «Primeras referencias a Guipúzcoa», FLV 97, 597-608. —, 2006, Frontera y lengua en el Alto Ebro, siglos VIII a XI, Instituto de Estudios Riojanos, Logroño. ERDI AROKO EUSKARAREN HISTORIA KANPOTIK ETA BARNETIK 159 —, 2007, «Toponimia vasca medieval: novedades del Becerro Galicano de San Millán de la Cogolla», ASJU XLI-1, 289-321. —, 2008, «Sobre el nombre medieval Annaia», FLV 107, 119-150. —, 2011, «Toponimia vasca en la documentación conservada de San Millán de la Cogolla: dos estratos diferenciables» in Lakarra, Gorrotxategi & Urgell (arg.), 115-125. Pozo, Mikel, 2011, «La barbarie como explicación histórica y sus problemas: los vascones de los siglos vi y vii», Miscélanea Medieval Murciana XXXV, 189-200. Reguero, Urtzi, 2009, «Euskararen kronologia erlatiboa finkatzeko lehen hurbilketa», UPV/ EHU-ko lan argitaragabea. —, 2010, «Euskalkiak eta historia: euskalkien historiarako oinarriak finkatzeko hurbilketa», UPV/EHU-ko lan argitaragabea. —, 2011a, Erdi Aroko euskara: dialektalizazioaren hastapenetarantz, UPV/EHUko master tesi argitarabea. —, 2011b, «Erdi Aroko euskararen corpusa osatzeko ekarpena», ASJU XLV-2. —, 2011c, «Continuum-ak eta etenak euskararen dialektoetan», UPV/EHU-ko lan argitaragabea. —, 2013a, «Euskararen dialektalizazioaren hastapenetarantz: konbergentzia eta dibergentzia prozesuak Erdi Aroan», in Gomez, R., J. Gorrochategui, J.A. Lakarra, C Mounole (arg.), Koldo Mitxelena Katedraren III. Biltzarra – III Congreso de la Cátedra Luis Michelena – 3rd Conference of the Luis Michelena Chair, UPV/EHU, Gasteiz, 431-444. —, 2013b, «Word order», in Martinez Areta (arg.), Basque and Proto-Basque. Languageinternal and Typological Approaches to Linguistic Reconstruction, Peter Lang edition, Frankfurt. Ringe, Donald, 2009, «The linguistic diversity of aboriginal Europe», Language Log [bloga]. <http: //languagelog.ldc.upenn.edu/nll/?p=980> [azken bisita: 2012/06/11]. Sagarna, Andoni; Lakarra, Joseba A. & Patxi Salaberri (arg.), 2011, Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina. As lenguas d’os Pirineus: passau y presén. Las lengas deus pireneus: passat e present. Les llengües dels Pirineus: passat i present, Euskaltzaindia, Bilbo. Sainz Pezonaga, Javier, 2003, «Antroponimia medieval euskérica en la ribera tudelana», FLV 93, 337-342. —, 2004, «Léxico euskérico residual en el habla de la ribera de Navarra», in Jimeno & López-Mugartza (arg.), 79-93. Salaberri Zaraitegi, Patxi, 1994, Eslaba aldeko euskeraren azterketa. Toponimiaren bidez (Onomasticon Vasconiae, XI), Euskaltzaindia-Nafarroako Gobernua, Bilbo. —, 1999, «[Iruzkina] La langue basque au moyen age (IXe-XVe siécles)», RIEV 44-1, 205-209. —, 2000, «Acerca del sufijo -ain», FLV 83, 113-138. —, 2004, «Sobre la frontera lingüística vasco-romance en la zona de Ujué», in Jimeno & López-Mugartza (arg.), 95-104. —, 2011a, «Pirinioetako euskal toponimoak: izan daitezkeenak eta diratekeenak», in Sagarna, Lakarra & Salaberri (arg.), 1019-1047. —, 2011b, «Sobre el sufijo occidental -ika y otras cuestiones de toponimia vasca», FLV 113, 139-176. Sarasola, Ibon, 1983, «Contribución al estudio de textos arcaicos vascos». Berrarg. 1990, ASJUren Gehigarriak, XI. Sasía, Jesús María, 1966, Toponimia euskérica en las Encartaciones de Vizcaya, Enbor, Bilbo. 160 URTZI REGUERO UGARTE —, 1976, «En torno al euskera alavés», Boletín del Instituto Americano de Estudios Vascos 27, 72-79, 131-137, 174-184. Satrustegi, Jesus Mari, 1987, Euskal Testu Zaharrak I, Euskaltzaindia, Iruñea. Schulten, Adolf, 1927, «Las referencias sobre los vascones hasta el año 800 después de J. C.», RIEV 18, 225-240. Selfa Sastre, Moisés, 2000, «Toponimia de origen euskérico en Ribagorza: el Valle Medio del Ésera (Huesca)», FLV 84, 289-300. Segurola, Iñaki, 1987, «Notas de toponimia Amescoana», ASJU XXI-1, 265-275. Trask, Robert Larry, 1997, The history of Basque, Routledge, Londres. Txillardegi, Alvarez Enparantza, Jose Luis, 1994, Euskal Herria Helburu, Txalaparta, Tafalla. Urgell, Blanca, 2002, Euskal Lexikografia, irakaskuntza proiektu argitaragabea, UPV/EHU, Gasteiz. —, 2006, «Para la historia del sustantivo verbal vasco», in Lakarra & Hualde (arg.), 921948. Villasante, Fr. Luis, 1981, Palabras vascas compuestas y derivadas, Editorial Franciscana Aranzazu, Oñati. Wright, Roger, 2006, «Divergence, fragmentation, and the ‘locus’ of change», in Lakarra & Hualde (arg.), 993-1004. Woods, Alan & Ted Grant, 19952 [1991], Razón y revolución. Filosofía marxista y ciencia moderna, Federico Engels Fundazioa, Madril. Zuazo, Koldo, 1998a, «Euskalkiak, gaur», FLV 78, 191-233. —, 1998b, «Arabako euskara», in Knörr & Zuazo (arg.), 1998, 125-189. —, 1999, Arabarrak euskararen herria, Arabera, Gasteiz. —, 2003, Euskalkiak. Herriaren lekukoak, Elkar, Donostia. —, 2006, «Deba ibarreko euskara zaharra» in Lakarra & Hualde (arg.), 1005-1029. —, 2008, Euskalkiak. Euskararen dialektoak, Elkar, Donostia. —, 2010a, El euskera y sus dialectos, Alberdania, Zarautz. —, 2010b, Sakanako euskara. Burundako hizkera, Nafarroako Gobernua-Euskaltzaindia, Iruñea. —, 2012, Arabako euskara, Elkar, Donostia.