Marius Petipa
Marius Petipa (Marseilla, 1818ko martxoaren 11 – San Petersburgo, 1910eko uztailaren 14agreg./uztailaren 1ajul.) frantses dantzari eta koreografoa izan zen.
Marius Petipa | |
---|---|
(1898) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Victor Alphonse Petipa |
Jaiotza | Q110959387 eta Marseilla, 1818ko martxoaren 11 |
Herrialdea | Frantzia Errusiar Inperioa |
Heriotza | Hurzuf (en) eta San Petersburgo, 1910eko uztailaren 1a (juliotar egutegia) (92 urte) |
Hobiratze lekua | Tikhvin hilerria |
Familia | |
Aita | Jean-Antoine Petipa |
Ezkontidea(k) | Mariia Surovshchikova-Petipa (1854 - 1869) Lyubov Savitskaya (1876 - 1910) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Royal Conservatory of Brussels (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | dantzaria, ballet-irakaslea, koreografoa, libretista, ballet dantzaria eta irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Bolshoi Kamenny Theatre (en) |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | |
Izengoitia(k) | Мариус Иванович Петипа |
Genero artistikoa | classical ballet (en) |
| |
Biografia
aldatuJean Petipa dantza-irakasle eta koreografoaren semea. G. Vestrisen ikaslea izan zen, eta 1838. urtean Nanteseko operako lehen dantzaria. Bordelen eta Madrilen lan egin zuen geroago, eta 1847. urtean Antzoki Inperialeko lehen dantzari izendatu zuten. 1858. urtean, berriz, Ballet Inperialeko irakasle eta dantza-maisu egin zuten, eta 1862. urtean lortu zuen lehen arrakasta handia Faraoiaren alaba balletarekin. Ondoren etorri ziren Don Kixote (1869), Roxana edo Montenegroko neska ederra (1878), besteak beste. Bariazio, dantza eta binakako pausoen sortzailea izan zen; adierazkortasun handia eman zion dantza garbiari. Petipak italiar dantzariak sartu zituenean bere taldean, ballet akademikoaz zuen estetika aldatu egin zen, pantomima adierazkorra egiteko joera baitzuten haiek. 60 ballet baino gehiago sortu zituen eta Errusiako ballet klasikoaren bide berriak finkatu zituen. Txaikovskirekin batera eta frantses eta italiar estiloak elkartuz, maisu-lanak sortu zituen, besteak beste: Loti Ederra (1890); Intxaur-kraskagailua (1892), Lev Ivanoven koreografiaz; Beltxargen aintzira (1895). Aipagarriak dira, bestalde: La Bayadère (1877) eta Le Corsaire (1899).
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marius Petipa |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.