Biloria (Lana)
- Artikulu hau Lanako kontzejuari, Nafarroa Garaian buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Biloria».
Biloria (Viloria gazteleraz) Lanako kontzejua da, Estellerriko merindadean, Nafarroako Foru Komunitatean, Euskal Herria (Espainiako Estatua). Lana haranaren ekialdean dagoen kontzejua da. 30 biztanle zituen 2020an.
Biloria | |
---|---|
Kontzejua | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Estatua | Espainiako Erresuma |
Probintzia | Nafarroako Foru Komunitatea |
Alkatea | Miguel Ángel Landa |
Posta kodea | 31283 |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°42′41″N 2°14′05″W / 42.71139°N 2.23472°W |
Azalera | 52,6 km2 (Lanarena) km² |
Altuera | 615 m |
Demografia | |
Biztanleria | 30 (2020) |
Metropolia | Estella-Lizarratik 27,6km-tara | Iruñatik 79,9km-tara |
Dentsitatea | 4,4 hab/km2 (Lanarena) bizt/km² |
Herritarra | Biloriar |
Informazio gehigarria | |
https://www.valledelana.com/viloria/ |
NA-7293 errepideak zeharkatzen du. Herritik, Lokiz mendilerroko soroetara doan pista bat abiatzen da.
1842ko erroldan, Lanako bortz herrien arteko fusioa gertatu baino lehen alegia, udalerri independente moduan agertzen da.
Demografia eta biztanleria
aldatu1800 | 1842 | 1960 | 1970 | 1981 | 1986 | 1990 | 1991 | 1995 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
145 | 82 | 218 | 72 | 51 | 45 | 50 | 47 | 44 |
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2009 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
46 | 44 | 46 | 45 | 45 | 42 | 39 | 36 | 41 |
2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2020 |
44 | 43 | 39 | 37 | 35 | 34 | 33 | 32 | 30 |
Herria
aldatuHerriko sarreratik, eliza goialdean bereizten da, menderatuz. XVI. mendeko eraikuntza da, barnealdean erretaula erromanista bikaina duena, Lope de Larrea eskultore arabarrak San Andresi eskainia.
Elizaren ostean frontoia dago, ezaguna egin dena bertan "Tasio" filmeko eszena batzuk protagonizatu zirelako. Bertan, ikazkin baten bizitzea kontatzen zen. Izan ere, Biloria Nafarroako azken tokietako bat da non bertan egur-ikatza egiten segitzen duten. Herriaren amaieran, "larrainak" izenaz ezagutzen den eremuan, ikaztegiak kea dariola ikus daitezke oraino udan.
Elizapean, herria zabaltzen da. Etxetzar ugari ditu, fatxadetan armarriak dituztenak, batez ere haranekoa, eta balkoi eta ateetako burdinsareak.
Hemen bizi da eta haren burdinolan lan egiten du Paul Montague eskultore ingelesak, duela urte batzuk haren jaioterriak eskaintzen zionaz bertzelako zerbaiten bila heldu zenak.
Hiru ermita ditu: La Soledad hirigunean, San Anton herriaren gaineko mendian, eta Santa Quiteria pagadi baten erdian, Lokiz mendilerroan, bidetik bi ordura guti gorabehera, non herritarrak oinez joaten diren maiatzaren 22an erromerian.
Biloriak bi landetxe ditu: Pakienea landetxea (Tel.: 638 210 035) herriaren sarreran, eta Ikigai etxea (Tel.: 672 422 007) frontoiaren ondoan.
Kaleak:
- La Fuente Kalea
- El Centro Kalea
- El Río Kalea
Herritik Galtzarra erreka iragaten da
Geologia
aldatuHirigunea, neurri batean, buztinezko mikriten eta buztinen gainean dago, eta, zati batean, kareharrien gainean. Hegoaldean, biosparitez eta biomikritaz osaturiko lurrak daude.
Ekonomia
aldatu38. egintzaren 1/2 esleiturik dauka, Galbarra eta Ulibarri inguruko kontzejuekin batera, Bi landetxe ditu; Pakienea eta Ikigai.
Sistema tradizionalarekin egur-ikatza egiten da oraino, Montxo Armendarizen Tasio filmean dokumentatzen den bezala.
Hizkuntza
aldatuXVI. mendearen amaieran (1587) eremu euskaldun aurreratuan agertzen zen Gaztelaniarekiko (Hainbat: Euskararen Geografia Historikoa, Auñamendi, 1960, t. I, 126-137. or.). Irigaraik, 1778ko mapan, eremu erderizatuan sartu zuen (Zenbait: op. cit., 67-102 or.).
Hemen egiten zen euskara Lana osoan bezala nahiz eta hego-nafarrera izan Arabako Bizkaieratik eragin handia zuen.
Toponimoa
aldatuIzena jatorriz erromantzea da eta "villa de Oria" (Oria hiribildua) edo "villa áurea" (urrezko hiribildua) erran nahi du, urreari edo Santa Oriari erreferentzia eginez.
Dokumentu zaharretan honela agertzen da: Biloria (1175, NEN); Uilla Oria (1032, NEN); Uilloria, Villoria, Vylloria (1087, NEN); Uillorienses, Uicini (1087,1102, NEN).
Jaiak
aldatuJaiak San Andresen omenez ospatzen dira. Lehen azaroan ospatzen ziren, baina duela urte batzuk abuztura eraman zituzten. Abuztuaren 12, 13, 14 eta 15ean zehar.
Irailaren 8an Andre Mariaren Jaiotza ospatzen da.
Artea
aldatuEraikuntza zibilak
Herrigune maldatsua da, eliza sendoa du nagusi, eta etxe xumeak ditu. Hala ere, silueta erromeseko etxeren bat bada, erraterako, eskailera duen etxe bat, arkupe txipi bat eta armarri bat duen armarri bat. Bertze etxe apal batzuk badira, SSen armarriak dituztenak. XVII. eta XVIII., eta ate iltzatu deigarri bat edo aldabetako burdineriaren aberastasun apur bat aurkitu da. [Erref.: Caro Baroja "La C. en N., III, CAN, 1982].
San Andres Eliza parrokiala
Erdi-Aroko eraikina da eta landa-tipologia du. Horren lekuko da XVI. mendeko oinplanoa, nahiz eta traza dogotiko berantiarra izan. Habearte angeluxuxena du, bi atal karratutan banaturik. Burualde karratua du, habeartea baino hertsiagoa, eta tertzeletedun gangek estaltzen dute, mentsula platereskoetan bermatzen diren giltzarri apainduekin.
Kanpoaldea harlanduxkaz eginik dago, eta sarrerako atea arku beheratuarekin. Arkupe xuxenak babesten du, erdiko egurrezko zutabe zapatadunak. XVII. mendeko dorrea, oinplano karratukoa eta harlanduxkako bi gorputz kubiko ditu, eskantzuetan harlanduzko kateak dituztenak. XVI. mendeko bataiarria. Arrosarioko Ama Birjinaren erretaula, Bartolome Calvok egina, XVII. mendeko lehen herenekoa, manierista.
Estilo berekoa da erretaula nagusia ere, Lope de Larreak 1606 eta 1607 urteen artean zizelkatu baitzuen. Banku jasoa du, 4 erlieberekin, eta gorputz bakarra, 4 zutaberekin; erdiko zutabeartean, San Andresen tailua; eta alboetan, Santiago eta San Martin. Erremateak aberastasun handia du trazaduran, eta frontoi zatituak ditu. Taulamenduaren landare-apainketa nabarmena da, baita bankuko erliebe erromanistak ere, Azken Afaria eta Getsemaniko baratzeko otoitza irudikatuz. Era berean, parrokiako titularraren irudia, Larrearen artearen dotorezia manierista adierazgarriarekin sortua.
Santa Quiteria baseliza
Lokiz mendilerroan dago, eta dokumentazioan "Nuestra Señora del Robledo" bezala ere aipu egiten zaio. XVI. mendeko landa-eremuko eraikuntza.
San Anton baseliza
Oinplano trapezoidaleko landa-eraikina da, bi isurkiko estalkia du, zurezko habeak eta ate dinteldua; titularraren tailua, erromanista, XVI. mendekoa da.
"Nuestra Señora de la Soledad" edo "Dolores"en baseliza
XVI. mendeko baseliza ere bada, garai bereko bataiarri eder bat duena, gallonatua.
Foru-antolakuntza
aldatuLana bailarako lekua, eta Lizarrako merindadeko 2. alderdia, Nafarroako erresuma.
Erakundeak eta Zerbitzuak
aldatuAcción Republicanako Koru Kontseilua (1923), Centro Republicano Autónomo (1932), Círculo Tradicionalista (1937).
Kirolak
aldatuFrontoia dauka.
Historia
aldatuOiuniko monasterioa. Biloriarekin batera, Villa Oria bezala aipatua XI. mendeko dokumentazioan, Oiuniko monasterioa zegoen, Antso Nagusiak 1032an Iratxeko monasterioari dohaintzan emandakoa.
Iratxea. Monasterioak berak jaso zuen XII. mendeko lehen urteetan Biloriako jaurerria, Vela Velezen dohaintzaren bidez. 1172an, Alexandro III.a aita santuak Iratxeri bere babespean hartu eta bere pribilegio eta ondasunak berretsi zituenean, hauen artean, Biloria aipatzen da. Bi urte geroago, bertako eliza, Iruñeko apezpikutzarena zena, Tafallako San Pedro elizarekin trukatu zioten Iratxeko abadeari.
Auzotasunak. 1731n Biloriak Koroatik, Orreagako Elkargoaren Kabildoari 100 dukat ordaindu ondoren, kanpoko auzotartasunik ez egoteko pribilegioa erdietsi zuen.
Eliza-antolakuntza
aldatuArtziprest dagoen San Andresi eskainiriko parrokia.
Biloria fikzioan
aldatuXVI. mendeko dorreak herri osoa zaintzen duen elizaren gainerakoa, Bilorian Tasio pelikulako eszenatoki gogoratuenetako bat aurkituko dugu, protagonistek akordeoien erritmoan dantzatzen zuten frontoia. Hemen, ikazkintzaren tradizioak bere horretan dirau. Las Eras izeneko eremuan, uda garaian, landare-ikatza egiten duten eraikin bitxi horiek ikus daitezke, antzina-antzinatik egin izan den bezala. Etxe artean ibilaldi bat eginez gero (horietako batzuk armarriekin apaindurik daude), Paul Montague eskultore ingelesaren lana ere ezagutuko dugu.
Xendazaletasuna
aldatu"Biloriako Ordoki edo Lautada" Ibilaldia (Lokiz mendilerroa)[1]
Oso zirkuitu erraza da, mendilerroaren goiko ordokira heldu eta pista batetik itzul daiteke. Behin gora helduta, lursail zabalean aurrera eginen dugu, bide eta bidezidorretan barrena, Mendilerroko malkarretara hurbiltzeko tarte txipian izan ezik, Lana Haranaren gainera baitoaz. Puntu hau "begiratoki" moduan jotzen da, eta bertara heltzeko ezpeldi bat zeharkatuko dugu, non bidezidorra oso desitxuraturik dagoen sastrakadiaren progresioaren ondorioz, baina pazientzia guti batekin erraz gaindi daiteke.
Malkarraren goialdean, harana gure oinenpean agertuko zaigu; hondoan, Joar eta Toloño mendilerroa ikusiko ditugu, eta Biloriako Ordokiaren erpinetik ere ikusiko dugu. Ortzi-muga hertsiz, hegoaldean, sistema iberiarra.
Haranera jaisten hasi eta gutira, San Kristobal ermitaren inguruan, haritz erkamezti bikain bat ikusi ahal izanen dugu, benetako monumentu naturala.
4 gailurren BILORIAKO SATINA (Lokiz Mendilerroa)[2]
Ibilbidea Biloria herritik (Lana harana), pistetatik eta lur soiletatik Biloriako Ordokiraino, gailurra eginez:
- Astenbelarra (1001 m)
- Arastegi, Bagoandi edo Santa Quiteria (1042 m)
- Biloriako Ordokia, Mendibela edo El Raso erpina (1051 m) eta
- Zikilamendi edo Ulibarriko Korten Gaina.
Astenbelarrara heldu aurreko azken metroetan, ezpelekin borrokatu beharko dugu.
URRATSEZ URRATSEKO IBILBIDEA
- Biloriatik San Anton baselizara eta Albeika lepora
- [0.0 km] Paisaiako horma bat Biloriako frontoia da. Handik, karrixka hertsietan behera, Ameskoate errekaren gaineko zubira jaitsiko gara [0.2 km].
- Hortxe [0.3 km] igaten den bidea hartuko dugu hegoalderantz. Gainera ailegatzean, bidearekin bat eginen dugu, ezkerrera [0.9 km], eta, aldi berean, bigarren mailako bertze bide batetik, ezkerrera [1.0 km].
- Baselizatik hutbil gaude. Artadian dagoen bidezidor batek erlaitzera hurbiltzen gaitu, eta handik San Anton tenplu nagusia [1.4 km] agertzen da haranera. Lau pareta bertzerik ez dira, eta barnealdea ez dago ongi apaindurik. Onena, Biloriako teilatuen gaineko ikuspegiak.
- Artadia zeharkatzen duen bidera itzuliko gara. Tarte luzea bidegurutze batean amaitzen da. Hemen eskuinera eta ezkerrera joko dugu [2.7 km] ibilbidea aldatzeko. Karkaba batzuk gelditzen dira bidearen albo batean, Albeika Lepora [3.8 km] ailegatu aurretik.
- Lepoan hartu dugu indarrez gora doan bidea. Bihurguneak eta aldapak bata bertzearen ostetik datoz. Bihurguneetako batean ezkerrera irtengo gara [4.7 km].
- Orduek aurrera egin ahala, zeruaren urdina haranetako hodei eta laino ilunei gailentzen zaie. Argiz gainezka dagoen Biloriako Rasora [4,9 km] sartuko gara.
Biloria - Otzamendi - Arnaba - Perriain - S.Bizente Arana
- Lokiz ekialdetik mendebalderaino zeharkatuko dugu, Bilorian hasiko dugu.
- Biloriatik Ullibarri herrirako bidean txuzen Lokizeko mendilerrora.
- Behin heldurik gora egiten duen pista batetik joanen gara Kontrasta herrira.
- Gure ezkerraldean harri bola batzuk ikustean.
- Bertze pista hau harturik pagadi batera ailegatuko gara eta hemen mendi magaletik Otzamendi gailurrera igaten hasiko gara.
- Langa batera eta berarekin batera ezpelan tokira ilegatuko zara, hortik abiaturik bidezidor bat segituz gailurra aurkituko dugu.
- Galdu gabe harri bolak eta bidea segituko dugu eta halako batean gure ezkerretara haitz batepean joanez bidezidor batetik abiatuko gara.
- Metro batzuk eginen ditugu, eta ostera egin dugula konturatuko gara, holatan, hor segituz mendiaren gangarretik Arnaba buzoira ilegatuko gara.
- Hemendik heldu artio PR batera bide aski kaxkar batetik ibiliz edo hobeki erranik bide gabeko lekua, azkenean pista batera helduko gara eta hantxe bertan PR baten marrak ikusiko ditugu.
- Perriain beheko aldera ailegatuko gara eta gailurra egin ondoren gangarretik segitu beharrean pista batetik joanen gara eta hau segituz gero Harana bailarako San Bizente herrian izanen gara.
---
Bertze zenbait xenda eta ibilbide badira Biloriako inguruetatik, gehiagorik nahiko bazenituzte googlen aise aurkituko dituzue "Viloria Senderismo" jarriz gero.
Gogoan izan!!
Edozein irteera egin baino lehen mendira lagundurik joatea beti gomendatzen da, ezagun bati gure ibilbidearen eta aurreikusiriko denboren berri emanez, telefonoa behar adina kargaz, urez, janariz eta beroki egokiz eramatea, egin beharreko garai eta ibilbiderako egokia. Ez ahaztu ordezko pilak zuen GPSrako. Neguan, ez da gomendagarria ordutegi hertsietan joatea, iluntasunak mugikortasuna zail diezaguke eta.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Raso de Viloria, desde Viloria (Valle de Lana). Recorrido por la Sierra de Lokiz.» Wikiloc | Munduko ibilbideak (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).
- ↑ (Ingelesez) «4 cumbres del RASO DE VILORIA (Sierra de Lokiz)» Wikiloc | Trails of the World (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Arozamena Ayala, Ainhoa. VILORIA. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2024. [Kontsulta data: 2024ko Urtarrilaren 20a]. Eskuragarri hemen: https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/viloria/ar-140849/
- https://www.valledelana.com/viloria/
- Mikel Belasko (1999): Diccionario etimológico de los nombres de los pueblos, villas y ciudades de Navarra. Apellidos navarros. Pamplona: Pamiela argitaletxea, pp. 428.
- https://www.valledelana.com/el-programa-para-fiestas-de-viloria/
- https://www.navarra.es/es/-/cohesion-territorial-invierte-mas-de-60-000-euros-en-mejoras-en-los-concejos-de-galbarra-viloria-y-ulibari-en-el-valle-de-lana-en-el-marco-de-la-lucha-contra-la-despoblacion
- https://www.valledelana.com/category/viloria/
- https://www.diariodenavarra.es/noticias/vivir/turismo/conocer-navarra/2020/09/02/lana-encanto-rural-del-valle-los-carboneros-700619-3201.html
- https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/raso-de-viloria-desde-viloria-valle-de-lana-recorrido-por-la-sierra-de-lokiz-6155243
- https://www.wikiloc.com/hiking-trails/4-cumbres-del-raso-de-viloria-sierra-de-lokiz-16238994
- https://eu.wikiloc.com/ibilbideak/senderismo/espainia/nafarroa/viloria
- https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/556-valle-de-lana-astenbelarra-mendibela-zikilamendi-por-encinares-ermitas-y-rasos-de-viloria-y-uli-150396458
- https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/4-cumbres-del-raso-de-viloria-sierra-de-lokiz-16238994
- https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/biloria-otzamendi-arnaba-perriain-s-bizente-arana-26138905
- https://eu.wikiloc.com/ibilbide-senderismo/biloria-otzamendi-arnaba-perriain-alda-28477673
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |