Hermann Scherchen
Hermann Scherchen (Berlin, Alemania, 1891eko ekainaren 21a - Florentzia, Italia, 1966ko ekainaren 12a) alemaniar orkestra-zuzendaria eta biola-jotzailea izan zen.
Hermann Scherchen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Berlin, 1891ko ekainaren 21a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Florentzia, 1966ko ekainaren 12a (74 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Gerda Müller (mul) |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | orkestra zuzendaria, musikologoa eta musikagilea |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Vienako Bigarren Eskola |
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | biolina |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Alemaniako Alderdi Komunista |
Biografia
aldatu1907-1910 urte-bitartean Berlingo Orkestra Filarmonikoko biola-jotzailea izan zen. 1910-1912 urte-bitartean Arnold Schönbergekin lan egin zuen, eta 1911n aurkeztu zen zuzendari gisa. 1914an Rigako Orkestra Sinfonikoko zuzendari izendatu zuten. Berlingo Musika Berriaren elkartea eta Melos musika-aldizkaria sortu zituen. Winterthurreko Orkestrako (1923), Königsbergeko Irratiko Orkestrako (1928), eta Zuricheko Irratiko Orkestrako (1944-1950) zuzendari izan zen.
Garrantzi handiko gidaliburu bat idatzi zuen, orkestra-zuzendaritzari buruzkoa (1929). XX. mendeko musikagileen aldezle sutsua izan zen, batez ere Schönbergena eta Anton Webernena, eta haien lanak ezagutarazi zituen. 1954an musika-estudio elektroniko bat zabaldu zuen Italian, Gravesanon.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hermann Scherchen |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.