2017ko Eurovision Abesti Lehiaketa

2017ko Eurovision Abesti Lehiaketa urtero ospatzen den Eurovision Abesti Lehiaketaren 62. edizioa izan zen. Kieveko International Exhibition Centre erakustazokan ospatu zen, Ukrainan. Eurovision Kieven ospatzen den bigarren aldia izan zen, 2005eko lehiaketa izanik aurrekaria. Finalerdiak maiatzak 9 eta 11an ospatu ziren, eta final handia maiatzak 13an. Aurkezleak Oleksandr Skitxko, Volodymyr Ostaptxuk eta Timur Miroxnytxenko izan ziren.

2017ko Eurovision Abesti Lehiaketa
Lehen finalerdia Maiatzak 9, 2017
Bigarren finalerdia Maiatzak 11, 2017
Finala Maiatzak 13, 2017
Egoitza International Exhibition Centre, Kiev
Aurkezlea(k) Oleksandr Skitxko
Volodymyr Ostaptxuk
Timur Miroxnytxenko
Antolatzailea Ukrainako Irrati Telebista Publikoa (UA:PBC)
Partaide kopurua 42
Irabazlea "Amar pelos dois"
Salvador Sobral
 Portugal
Salvador Sobral lehiaketako irabazlea.

Lehiaketako garailea Salvador Sobral jazz bakarlari portugaldarra izan zen, "Amar pelos dois" kantuarekin. 1964an parte hartzen hasi zenetik, Portugalek lortutako lehen garaipena izan zen. 2007tik lehenik olerkietan ingelesik erabiltzen ez duen abesti batek irabazi zuen. Bai epaimahi profesionalen zein ikusleen telebozketaren gustokoena izan zen Portugal. Bigarren postua Bulgariako ordezkaria zen Kristian Kostov-entzat izan zen, "Beautiful Mess" kantuarekin. Moldavia ordezkatzen zuen Sunstroke Project taldea, "Hey, Mamma!" kantuarekin, hirugarren izan zen.

42 herrialde izan ziren partaide guztira. Portugal eta Errumania lehiaketara itzuli ziren urte bateko eten baten ostean. Bestalde Bosnia-Herzegovinak partaidetzari uko egin zion telebista nazionalaren arazo ekonomikoak medio. Australiari parte hartzeko gonbidapena luzatu zitzaion Europako Irrati-Telebista Batasunaren eskutik hirugarren urtez. Hasiera batean Errusiak ere parte hartu behar zuen, eta ordezkaria aukeratua zuen, Julia Samoilova, baina Ukrainako agintariek ez zioten herrialdean sartzeko baimenik eman gobernuaren arabera Krimeako penintsulara legez kanpo joana zelako 2014ko Krimeako krisiaren ostean Krimeak Errusiarekin bat egin zuenetik.

Lehiaketa

aldatu

Lehiaketak bi finalerdi eta final bat izan zituen. Big 5 taldeko herrialdeak (Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia eta Italia) eta herrialde antolatzailea (Ukraina) zuzenki izan ziren sailkatuak finalean. Gainontzeko herrialdeak bi finalerdien artean banatu ziren, finalerdi bakoitzeko hamar lehen sailkatuek lortu zutelarik finalerako pasea.

Finalerdiak

aldatu

Lehen finalerdia

aldatu

Finalerdiko partaideez gain, Espainia, Italia eta Erresuma Batuari ere egokituko zitzaien botoa ematea.

Artista partaideez gain, aurreko urteko irabazle izan zen Jamalak "1944" eta "Zamanyly" abesti zituen.

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01   Suedia Ingelesa Robin Bengtsson "I Can't Go On" Ezin dut jarraitu 3 227
02   Georgia Ingelesa Tamara Gachechiladze "Keep the Faith" Eutsi fedeari 11 99
03   Australia Ingelesa Isaiah "Don't Come Easy" Ez dator erraz 6 160
04   Albania Ingelesa Lindita "World" Mundua 14 76
05   Belgika Ingelesa Blanche "City Lights" Hiriko argiak 4 165
06   Montenegro Ingelesa Slavko Kalezić "Space" Espazioa 16 56
07   Finlandia Ingelesa Norma John "Blackbird" Zozoa 12 92
08   Azerbaijan Ingelesa Dihaj "Skeletons" Eskeletoak 8 150
09   Portugal Portugesa Salvador Sobral "Amar pelos dois" Biongatik maitatzea 1 370
10   Grezia Ingelesa Demy "This Is Love" Hau maitasuna da 10 115
11   Polonia Ingelesa Kasia Moś "Flashlight" Linterna 9 119
12   Moldavia Ingelesa Sunstroke Project "Hey, Mamma!" Kaixo, ama! 2 291
13   Islandia Ingelesa Svala "Paper" Papera 15 60
14   Txekia Ingelesa Martina Bárta "My Turn" Nire txanda 13 83
15   Zipre Ingelesa Hovig "Gravity" Grabitatea 5 164
16   Armenia Ingelesa Artsvik "Fly With Me" Egin hegan nirekin 7 152
17   Eslovenia Ingelesa Omar Naber "On My Way" Nire bidean 17 36
18   Letonia Ingelesa Triana Park "Line" Marra 18 21

Bigarren finalerdia

aldatu

Finalerdiko partaideez gain, Alemania, Frantzia eta Ukrainari ere egokituko zitzaien botoa ematea:

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01   Serbia Ingelesa Tijana Bogićević "In Too Deep" Sakonegi 11 98
02   Austria Ingelesa Nathan Trent "Running on Air" Airean korrika 7 147
03   Mazedonia Ingelesa Jana Burčeska "Dance Alone" Bakarrik dantzatzea 15 69
04   Malta Ingelesa Claudia Faniello "Breathlessly" Arnasik gabe 16 55
05   Errumania Ingelesa Ilinca & Alex Florea "Yodel It!" Jodeln erara esazu! 6 174
06   Herbehereak Ingelesa O'G3NE "Lights and Shadows" Argiak eta itzalak 4 200
07   Hungaria Hungariera Joci Pápai "Origo" Jatorria 2 231
08   Danimarka Ingelesa Anja Nissen "Where I Am" Non nagoen 10 101
09   Irlanda Ingelesa Brendan Murray "Dying to Try" Saiatzeko irrikatzen 13 86
10   San Marino Ingelesa Valentina Monetta & Jimmie Wilson "Spirit of the Night" Gauaren arima 18 1
11   Kroazia Ingelesa, Italiera Jacques Houdek "My Friend" Nire laguna 8 141
12   Norvegia Ingelesa JOWST "Grab the Moment" Momentua harrapatu 5 189
13   Suitza Ingelesa Timebelle "Apollo" Apolo 12 97
14   Bielorrusia Bielorrusiera Naviband "Historyja majho žyccia" Nire bizitzaren istorioa 9 110
15   Bulgaria Ingelesa Kristian Kostov "Beautiful Mess" Nahaspila ederra 1 403
16   Lituania Ingelesa Fusedmarc "Rain of Revolution" Iraultzaren euria 17 42
17   Estonia Ingelesa Koit Toome & Laura "Verona" 14 85
18   Israel ingelesez Imri "I Feel Alive" Bizirik sentitzen naiz 3 207

Finala

aldatu

26 herrialdek hartu zuten parte finalean, eta 42 herrialdek eman zuten botoa.

Artista partaideez gain, aurreko urteko irabazle izan zen Jamalak "I Believe in U" kanta berria estreinatu zuen, eta Ruslanak "It's Magical" abestu zuen, eta Onuka eta Ukrainako Folk Instrumentuen Orkestra Nazionalak emanaldia eman zuten.

Ordena Herrialdea Hizkuntza Artista Abestia Euskarara itzulpena Postua Puntuak
01   Israel Ingelesa Imri "I Feel Alive" Bizirik sentitzen naiz 23 39
02   Polonia Ingelesa Kasia Moś "Flashlight" Linterna 22 64
03   Bielorrusia Bielorrusiera Naviband "Historyja majho žyccia" Nire bizitzaren istorioa 17 83
04   Austria Ingelesa Nathan Trent "Running on Air" Airean korrika 16 93
05   Armenia Ingelesa Artsvik "Fly With Me" Egin hegan nirekin 18 79
06   Herbehereak Ingelesa O'G3NE "Lights and Shadows" Argiak eta itzalak 11 150
07   Moldavia Ingelesa Sunstroke Project "Hey, Mamma!" Kaixo, ama! 3 374
08   Hungaria Hungariera Joci Pápai "Origo" Jatorria 8 200
09   Italia Italiera[f 1] Francesco Gabbani "Occidentali's Karma" Mendebaldarren karma 6 334
10   Danimarka Ingelesa Anja Nissen "Where I Am" Non nagoen 20 77
11   Portugal Portugesa Salvador Sobral "Amar pelos dois" Biongatik maitatzea 1 758
12   Azerbaijan Ingelesa Dihaj "Skeletons" Eskeletoak 14 120
13   Kroazia Ingelesa, Italiera Jacques Houdek "My Friend" Nire laguna 13 128
14   Australia Ingelesa Isaiah "Don't Come Easy" Ez dator erraz 9 173
15   Grezia Ingelesa Demy "This Is Love" Hau maitasuna da 19 77
16   Espainia Gaztelania, Ingelesa Manel Navarro "Do It for Your Lover" Egizu zure maitalearengatik 26 5
17   Norvegia Ingelesa JOWST "Grab the Moment" Momentua harrapatu 10 158
18   Erresuma Batua Ingelesa Lucie Jones "Never Give Up on You" Inoiz ez zuri uko egin 15 111
19   Zipre Ingelesa Hovig "Gravity" Grabitatea 21 68
20   Errumania Ingelesa Ilinca & Alex Florea "Yodel It!" Jodeln erara esazu! 7 282
21   Alemania Ingelesa Levina "Perfect Life" Bizitza perfektua 25 6
22   Ukraina Ingelesa O.Torvald "Time" Denbora 24 36
23   Belgika Ingelesa Blanche "City Lights" Hiriko argiak 4 363
24   Suedia Ingelesa Robin Bengtsson "I Can't Go On" Ezin dut jarraitu 5 344
25   Bulgaria Ingelesa Kristian Kostov "Beautiful Mess" Nahaspila ederra 2 615
26   Frantzia Frantsesa, Ingelesa Alma "Requiem" 12 135
  1. Hitz batzuk antzinako grezieraz, ingelesez, eta sanskritoz.

Gertakariak

aldatu

Errusiaren partaidetza

aldatu

Julia Samoilova errusiar abeslaria Errusia ordezkatzeko aukeratua izan zen "Flame is Burning" abestiarekin. Hala ere, Ukrainara bidaiatzeko hiru urteko debekua jazo zuen, Ukrainako Segurtasun Zerbitzuaren arabera, Ukrainako muga legez kanpo zeharkatzeagatik 2015ean Krimeara egindako bidai baten ondorioz: Krimea Ukraina eta Errusiak disputatutako penintsula bat da. Ukrainako legearen arabera, atzerritarrak Krimean Errusia bidez sartzea legez kanpokoa da. Samoilovak 2015ean Krimean emanaldi bat eman zuela baieztatu zuen.

Europako Irrati-Telebista Batasunaren erantzuna partaide guztiak Kieven abesteko gai izateko lan egiten jarraituko zuela izan zen, eta alderdien arteko hitzarmen eza tamaldu zuen. Errusiako telebista Perviy Kanali proposamen bat egin zion Europako Irrati-Telebista Batasunak, Samoilovak satelite bidez parte hartzea Errusiarrek aukeratutako edozein lekutik, baina bai Errusiar telebistak zein Ukrainako gobernuak proposamena errefusatu zuten.

Europako Irrati-Telebista Batasuneko buruak, Ingrid Deltenre-k, Ukrainaren ekintzak gaitzetsi zituen, "Eurovisionez arrazoi politikoengatik abusatzeagaitik". Apirilak 13an Errusiako telebistak lehiaketatik erretira egiaztatu zuen.

Kanpo estekak

aldatu