Aitor

gizonezko izena

Aitor gizonezkoen euskal izena da, Euskal Herrian oso erabilia. Izena Agosti Xaho idazleak asmatu zuen[1].

Aitor antzinako euskal herritarren aitalehen mitikotzat aurkezten du Xahok. Bere jatorria "aitonen seme" esaeran dago, hau da, "aita onen seme": Ipar Euskal Herriko euskaran "noble" esan nahi du espresio honek.

Jatorria

aldatu

Izen honek Agosti Xaho (1811-1858) idazle zuberotarrak idatzitako kontakizun batean du jatorria. Lehen aldiz, "Aitorren Elezaharra" izeneko bere frantsesezko lanean agertzen da, 1845ean Ariel bere aldizkarian atalka lehen aldiz argitaratua. Xahok aitonseme terminoa, (Ipar Euskal Herrian noble esan nahi duen hitza, aitoren seme Zuberoan) oso modu berezian berrinterpretatzen du: Bere ustez, hitz honen jatorria ez da "aita onen seme", baizik eta "Aitor-en seme". Xahok bere kontakizunean adierazi nahi duenez, kaparetasun unibertsala antzina-antzinatik datorkie euskaldunei, denak arbaso bakarretik datozelako. Aitor da euskaldunen lehen guraso hori.

Xahoren kontakizun nobelatuan, Lara bardo barduliarrrak erromatarrekiko gerlen amaiera ospatzeko jaialdi batean, ilargi zaharraren jaian Gherekizen bildutakoei Aitorren elezaharra errezitatzen die.

Elezaharraren arabera, Aitorrek zazpi seme izan zituen, Euskal Herriko zazpi probintziak sortu zituztenak eta, aldi berean, hauek ere ondorengoak izan zituzten bertan. Aitor euskaldunen patriarka mitikoa litzateke beraz.

Joxe Azurmendiren esanetan Aitorren elezahar hori propioki legenda bat baino Xahoren teorien tratatu entziklopediko txiki bat litzateke, hari gisa legendazko elementu batzuekin jantzitako euskaldunen istorio bat duena.[2]

Hala ere, segur aski Aitor izena gehien ezagutarazi zuena Francisco Navarro Villoslada idazlea izan zen, 1879ko "Amaya o los vascos en el siglo VIII" liburuari esker. Navarrok Xahoren pertsonaia berriro jendarteratu zuen eta ezaugarri eta edergarri berriekin apaindu.

Arturo Campionek ere Aitorren mitoa erabili zuen literaturako zenbait lanetan, eta bera izan zen Xahoren lana gaztelaniara itzuli zuena.

Aitor pertsonaiaren bilakaera eredugarria da adierazteko nola literaturan sortutako pertsonaia batek azkenerako benetako izaera mitikoa har dezakeen.

 
Aitorren Izkuntz Zarra bertsoaren doinua.
[[:Fitxategi:Aitorrenizkuntzzarra.ogg|]]

Arazoak fitxategi hau entzuteko? Ikus multimedia laguntza.

Aitor izena duten pertsona ezagunak

aldatu

Aitor izena Euskal Herrian eta Espainia osoan zabaldu da, oso ezaguna delarik. Saindurik ez duen izena da.


Izen-abizenak Jarduera Jaiolekua jaiotza data heriotza data
Aitor Agirre futbolari Sondika 1949-11-11
Aitor Albizua telebista aurkezle Arrigorriaga 1992-01-08
Aitor Aldalur futbolari Tolosa 1991-12-26
Aitor Aldasoro Iturbe politikari
soinu-teknikari
Beasain 1967-10-13
Aitor Aldeondo futbolari Iruñea 1975-01-25
Aitor Alzola politikari Gasteiz 1965
Aitor Amezaga musikari
musikagile
Bilbo 1958-06-02
Aitor Arana idazle
hizkuntzalari
itzultzaile
esperantista
Legazpi 1963-12-21
Aitor Aranguren pilotari Usurbil 2000-04-11
Aitor Arozena txistulari Oiartzun 1970
Aitor Arregi zinemagilea
gidoilari
unibertsitateko irakasle
Oñati 1977-05-20
Aitor Arregi Arrieta futbolari Bergara 1990-05-19
Aitor Arregi Artano futbolari Getaria 1971-01-11
Aitor Basabe sukaldari Bilbo 1968 2015-12-24
Aitor Begiristain futbolari Olaberria 1964-08-12
Aitor Beltrán aktore Donostia 1975-06-22
Aitor Blanco futbolari Gasteiz 1977-02-21
Aitor Bugallo txirrindulari Gasteiz 1973-12-07 2016-01-14
Aitor Buñuel futbolari Tafalla 1998-02-10
Aitor Castro futbolari Zizurkil 1993-04-17
Aitor Cevidanes ikertzaile
albaitari
zientzia-dibulgatzaile
Donostia 1989
Aitor Córdoba futbolari Bilbo 1995-05-21
Aitor Elizegi sukaldari
enpresaburu
Bilbo 1966-06-27
Aitor Elkoro pilotari Elgeta 1967-08-07
Aitor Elordi pilotari Mallabia 1996-03-23
Aitor Esteban politikari
unibertsitateko irakasle
legelari
Bilbo 1962-06-21
Aitor Etxaburu eskubaloi jokalari
eskubaloi entrenatzaile
Eibar 1966-06-17
Aitor Etxarri Pellejero politikari Leitza
Aitor Etxarte Berezibar pedagogo Arrasate 1956-02-07 2020-12-18
Aitor Etxebarriazarraga futbolari
bertsolari
Gernika-Lumo 1993-03-26
Aitor Etxeguren saskibaloi jokalari Bilbo 2002-11-26
Aitor Fernández futbolari Arrasate 1991-05-03
Aitor Francos mediku
idazle
poeta
Bilbo 1986
Aitor Frantzesena surflari Zarautz 1970
Aitor Fresán futbolari Iruñea 1976-03-18
Aitor Furundarena musikari Ordizia 1970
Aitor Gabilondo sortzaile
gidoilari
telebista-ekoizle
Donostia 1974
Aitor Gabilondo Marín aktore
abeslari
idazle
Donostia 1974
Aitor Galdos txirrindulari
ziklokros txirrindulari
Ermua 1979-11-09
Aitor Garmendia txirrindulari Itsasondo 1968-03-03
Aitor González txirrindulari Zumarraga 1975-02-27
Aitor González Prieto txirrindulari Ermua 1990-11-05
Aitor Gorosabel gitarra-jotzaile Eibar 1970-02-02
Aitor Gorostegi Fernandez-Ortega futbol arbitro Errenteria 1983-03-27
Aitor Hernández txirrindulari Ermua 1982-01-24
Aitor Huegun futbolari Donostia 1972-08-09
Aitor Irigoien idazle Getaria 1983-03-06
Aitor Iru futbolari
futbol entrenatzaile
Bilbo 1968-07-29
Aitor Irusta pilotari Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz 1992-05-08
Aitor Iturrioz telebista-aktore
zinema aktore
Mexiko Hiria 1970-04-09
Aitor Karanka futbolari
futbol entrenatzaile
Gasteiz 1973-09-18
Aitor Kintana txirrindulari Gasteiz 1975-07-15
Aitor Kortabitarte futbolari Bilbo 1992-07-03
Aitor Larrazabal futbolari
futbol entrenatzaile
Bilbo 1971-06-21
Aitor Lopez Rekarte futbolari
futbol entrenatzaile
Arrasate 1975-08-18
Aitor Lorea futbolari Olatzagutia 1998-03-14
Aitor Luna aktore Bergara 1981-09-18
Aitor Mantxola argazki-zuzendari Legazpi 1962
Aitor Mazo zinema aktore
film-zuzendari
aktore
gidoilari
Bilbo 1961-07-28 2015-05-07
Aitor Mendiluze bertsolari Andoain 1975-11-25
Aitor Mendizabal Badiola pilotari
futbolari
Antzuola 1989-01-03
Aitor Mendizabal Ituarte eskultore Caracas 1949
Aitor Merino aktore
film-zuzendari
gidoilari
Donostia 1972-12-17
Aitor Morcillo futbolari Donostia 1994-09-10
Aitor Ocio futbolari Gasteiz 1976-11-28
Aitor Olano txirrindulari Altzo 1986-07-06
Aitor Olea Juaristi musikari Durango 1969-05-16
Aitor Oroza txirrindulari Bilbo 1976-07-17
Aitor Ortega futbolari Ermua 1993-08-13
Aitor Ortiz de Pinedo literatura-kritikari Bilbo 1961-04-06
Aitor Osa txirrindulari Zestoa 1973-09-09
Aitor Osuna abeslari Donostia 1986-10-25
Aitor Pescador filologo
historialari
dokumentalista
Bilbo 1970
Aitor Puertas Oiartzun 1987-08-25
Aitor Pérez Arrieta txirrindulari Zegama 1977-07-24
Aitor Ramos futbolari Bermeo 1985-06-11
Aitor Rey txirrindulari Laudio 1993-07-24
Aitor Ruibal futbolari Sallent 1996-03-22
Aitor Ruiz de Egino artista Hernani 1971-03-07
Aitor Sanz futbolari San Agustín del Guadalix 1984-09-13
Aitor Sarasua bertsolari Aretxabaleta 1967-06-21 2018-11-14
Aitor Sarriegi bertsolari
informatikari
Beasain 1976-12-26
Aitor Seguin futbolari Eibar 1995-02-27
Aitor Silloniz txirrindulari Zornotza 1977-02-17
Aitor Tornavaca futbolari Gasteiz 1976-03-24
Aitor Urresti politikari Bilbo 1975-01-15
Aitor Urrutia Oianguren politikari Eskoriatza 1973
Aitor Zabaleta Donostia 1970 1998-12-09
Aitor Zarate saskibaloi jokalari Gasteiz 1966-01-09
Aitor Zuberogoitia idazle Etxebarria
Etxebarri
1972
Aitor Zubieta pilotari Etxarri Aranatz 1984-03-29
Aitor Zubizarreta saskibaloi jokalari Azpeitia 1995-03-06
Aitor Zulaika futbol entrenatzaile Azpeitia 1978-03-26

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Mitxelena, Koldo. (1986). "Contra Lekobide". ASJU, 291-313 or. ISBN e-ISSN: 2444-2992|ISSN: 0582-6152 | e-ISSN: 2444-2992..
  2. Azurmendi, J. 2020: Pentsamenduaren historia Euskal Herrian, Andoain, Jakin. 341-42. or.

Kanpo estekak

aldatu