Bertsolari
Bertsolaria euskaraz bertsoak inprobisatzen dituen pertsona da. Aldi berean dira abeslari eta bat-bateko olerkari. Bakarkako lanak egiten badituzte ere askotan bikoteka ere aritzen dira, bertsoak alternatiboki abesten direlarik.
Bertsolariek plaza askotan parte hartzen dute, modu informalagoan herriko jaietan edo bertso-afarietan, edo era formalean herrialde zein nazio mailako txapelketetan.
Bertsolari ospetsuak
aldatuHona hemen bertsolari ospetsuenen zerrenda, abizenaren edo goitizenaren ordena alfabetikoan:
Emakume bertsolariak
aldatuEmakumeak historian zehar eta gaur egun, gizartean daukan bigarren mailako paperaren ondorioz ospetsu izatera heldu ez diren hainbat emakume bertsolari daude Euskal Herrian. Hona hemen, herrialdeka sailkatuta bertsotan dauden edo izan diren emakumeen zerrenda, ospetsuak eta osperik gabekoak, gaur egun lanean dihardutenak eta iraganean bertsotan aritu zirenak:
Araba (31) | Bizkaia (39) | Gipuzkoa (57) | Iparralde (19) | Nafarroa Garaia (45) |
---|---|---|---|---|
Ainara Balantzategi | Amaia Aurrekoetxea | Ainhoa Agirreazaldegi | Amaiur Renteria | Ainhoa Zabaleta |
Munduko beste antzeko inprobisatzaileak
aldatuBertsolaritzaren moduko jarduerak topatu ditzakegu Latinoamerikako "payadore" argentinar, txiletar eta uruguaitarrekin eta "errepentista" kubatarrekin, besteak beste.
Aldizkariak
aldatu"Bertsolariya" argiratu zuen Juan Jose Makazaga donostiarrak Errepublika garaian 1931tik 1932ra. Azken hamarkadetan bestela "Bertsolari" aldizkaria 1991tik argitara ematen dute.
Zineman
aldatu"Bertsolari" izenburuko dokumentala aurkeztu zuen Asier Altuna bergararrak 2011. urtean.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2008). Bapatean 2007. Lanku Bertso Zerbitzuak, 19-42 or. ISBN 978-84-89283-54-1..
- ↑ Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2007). Bapatean 2006. Lanku Bertso Zerbitzuak, 21-42 or. ISBN 978-84-935192-6-1..
- ↑ Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2006). Bapatean 2005. Lanku Bertso Zerbitzuak, 21-41 or. ISBN 84-935192-1-9..
- ↑ Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2004). Bapatean 2003. Lanku Bertso Zerbitzuak, 31-48 or. ISBN 84-9783-149-7..
- ↑ Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2003). Bapatean 2002. Lanku Bertso Zerbitzuak, 19-38 or. ISBN 84-9783-023-7..
- ↑ Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2001). Bapatean 2000. Lanku Bertso Zerbitzuak, 19-37 or. ISBN 9-788489-283220..
- ↑ Euskal Herriko Bertsozale Elkartea. (2000). Bapatean 1999. Lanku Bertso Zerbitzuak, 19-36 or. ISBN 9-788489-283190..