Astrud Gilberto (Salvador, 1940ko martxoaren 29a - Filadelfia, 2023ko ekainaren 5a) brasildar abeslaria izan zen.

Astrud Gilberto

(1966)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAstrud Evangelina Weinert
JaiotzaSalvador da Bahia1940ko martxoaren 29a (84 urte)
Herrialdea Brasil
Lehen hizkuntzaportugesa
HeriotzaFiladelfia2023ko ekainaren 5a (83 urte)
Familia
Ezkontidea(k)João Gilberto  (1960 -  1964)
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
italiera
portugesa
ingelesa
brasildar portugesa
Jarduerak
Jarduerakjazz singer (en) Itzuli, kantugilea, musikaria eta abeslaria
Lantokia(k)Ameriketako Estatu Batuak
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Astrud Gilberto
Genero artistikoabossa nova
samba-jazz (en) Itzuli
sanba
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaVerve Records (en) Itzuli
PolyGram (mul) Itzuli
Elenco
CTI Records (en) Itzuli
Polydor Records
Universal Music Group

astrudgilberto.com
IMDB: nm0318287 MySpace: astrudgilberto Youtube: UCy7dG12ZRkZxwRDC_Qr8lqQ Souncloud: astrud-gilberto Spotify: 5rX2c1zow6hCph8PnnU3kF iTunes: 117128 Last fm: Astrud+Gilberto Musicbrainz: 8d08cabf-03a3-4f38-a815-8197a0984f19 Songkick: 507016 Discogs: 8699 Allmusic: mn0000931086 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Bahian jaioa izan arren, oso gazte zela Rio de Janeirora aldatu zen bere familia. 1963. urte inguruan hasi zen musikaren mundua ezagutzen, eta hurrengo urtean lortu zuen bere karrerako lehen arrakasta, mundu osoan ospetsu egin zuena, Stan Getz jazzeko amerikar musikagileak, João Gilbertok (garai hartan senarra zuen Astrud Gilbertok) eta Antônio Carlos Jobimek elkarrekin grabaturiko disko bati esker. Hiru musikagileek disko hartan sartu zuten gerora mundu guztian ezaguna egin den Garota de Ipanema; (Ipanemako neskatxa) abestia, eta Getzi abesti haren parte bat ingelesez abestuko zela bururatu zitzaiolarik, Astrud Gilbert aukeratu zuten pasarte hura abesteko. Astrudek ez zuen esperientziarik abeslari gisa, eta zenbaiten ustez halabehar hutsez aukeratu zuten bera, baina haren ahots epel magikoa mundu osoan egin zen ezaguna. Ipanemako neskatxa abestiari Grammy saria eman zioten 1964an eta Getz/Gilberto diskoa aukeratu zuten urteko diskorik onena. Harrezkero bakarkako saioak egin zituen Astrud Gilbertok 1965ean The Astrud Gilberto Album eta The Shadow of Your Smile diskoekin, eta 1970eko hamarraldian musika idazten hasi zen. Hurrengo hamarraldietan hainbat bira eta disko egin zituen.

Diskografia

aldatu

Albumak

aldatu
  • Stan Getz eta Astrud Gilberto - Getz Au-Go-Go (Verve, 1964)
  • The Astrud Gilberto Album (Verve, 1964)
  • The Shadow of Your Smile (Verve, 1965)
  • Look to the Rainbow (Verve, 1965 )
  • Beach Samba (Verve, 1966)
  • A Certain Smile, A Certain Sadness Walter Wanderleyrekin batera (Verve, 1967)
  • Windy (Verve, 1968)
  • September 17, 1969 (Verve, 1969)
  • Gilberto Golden Japanese Album (Verve, 1969)
  • I Haven't Got Anything Better to Do (Verve, 1970)
  • Astrud Gilberto con Stanley Turrentine (CTI, 1971)
  • Astrud Gilberto Now (Perception, 1972)
  • That Girl From Ipanema (Audio Fidelity, 1977)
  • Astrud Gilberto Plus James Last Orchestra (Polygram, 1987)
  • Live in New York (Pony Canyon, 1996)
  • Temperance (Pony Canyon, 1997)
  • Jungle (Magya, 2002)
  • The Diva Series (Verve, 2003)

Soinu-bandak

aldatu
  • The Deadly Affair (Verve, 1965)

Beste disko batzuk Astrud Gilbertekin

aldatu
  • Stan Getz eta João Gilberto - Getz/Gilberto (Verve, 1963)
  • Shigeharu Mukai & Astrud Gilberto - So & So - Mukai Meets Gilberto (Denon, 1982)
  • Michael Franks - Passionfruit (Warner Bros., 1983)
  • Étienne Daho - Eden (Virgin, 1996)
  • George Michael - Ladies And Gentleman - Best of George Michael (Sony, 1998)

Erreferentziak

aldatu