Igor Elortza

Bertsolari bizkaitarra

Igor Elortza Aranoa (Durango, Bizkaia, 1975eko abuztuaren 18a) bertsolaria da.

Igor Elortza

(2013)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIgor Elortza Aranoa
JaiotzaDurango1975eko abuztuaren 18a (49 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Irakaslea(k)Jon Lopategi
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria
Artikulu hau bertsolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elortza (argipena)».

Biografia

aldatu

Durangon jaio zen eta kale-giroan hazi, jatorri baserritarreko langile familia batean: jostuna eta euskara irakaslea izan du ama, eta tornularia aita. Umetan ikasi zuen bertsotan: Kurutziaga ikastolan Jon Lopategirekin eta Durangoko bertso eskolan Santi Belarrekin. Eskolarteko txapelketetan nabarmendu ondoren, oso gazterik hasi zen helduekin ere lehian eta plazan.

1991tik hasita, hiru hamarkadatan beste hainbeste belaunalditako bertsolariekin aritu da plazan. Bertsogintza berritu duten egitasmoetan ez ezik, bestelako adierazpide artistiko batzuetan ere jardun izan du: bertso doinu berriak, bertso-musika taldeak, bertsotramak, antzerki eta telebista gidoigintza, gazte literatura, artikulugintza, publizitatea, markagintza...

Bi mila saiotik gora egin ditu honezkero,[1] bost bider izan da Bizkaiko txapeldun, eta Euskal Herriko hiru finaletan lehiatu da. Kultur eragiletzan ere jarduten da: Bertsozale Elkarteko eta Plateruena Durangoko kafe antzokiko zuzendaritzakide izan da, eta Euskal Herri mailako zein tokiko talde eta elkarte ugarirekin elkarlanean ere hainbat ekimenetan hartu du parte. 2018tik, Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritzako partaide da.

Wordker moduan aurkeztu izan du bere burua: berbagin, palabrador, parolétarien. Ingeniaritza Teknikoa Topografian titulua atera zuen EHUn, Euskal Kulturaren Transmisioa graduondokoa egin zuen MUn eta Enpresa eta Erakundeen Komunikazio Zuzendaritza masterra UABn.

Bertsogintza

aldatu

Lehen urratsak

aldatu

Lehen plaza Gernika izan zuen 1988an, 13 urterekin, Bizkaiko Eskolarteko Txapelketan.

Kobratutako lehen saioa Durangoko bertso-eskolakoekin egin zuen, Izurtzan, 1989ko udaberrian, 1.000 pezeta jasoz.

Txapelketak

aldatu

Gazte mailan

aldatu
  • Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa:
    • 1988: finalista (txikitan)
    • 1989: txapeldun (txikitan)
    • 1990: finalista. Handien mailan
    • 1991: txapeldun orde
    • 1992: finalista (handitan)
    • 1993: txapeldun (handitan).

Helduetan

aldatu
  • Araba-Bizkaiko txapelketa:
    • 1990 : finalista (seigarren)
    • 1992 : finalista (laugarren)
    • 1994 : finalista (laugarren)
    • 1996 : finalista (hirugarren)
    • 1998: txapelduna.

Lorpenak

aldatu

Beste sorkuntza lan batzuk

aldatu
  • Anonyme Popular proiektua jarri zuen martxan Rafa Rueda musikariarekin batera.
    • Anonyme Popular (Zart, 2022).[4]
  • Gazteentzako nobela bat argitaratu zuen:
    • Margolana (Zubia-Santillana 1999 - Galtzagorri Saria 2001).[5]
  • Le Pétit Théâtre de Pain, Artedrama eta Dejabu taldeen arteko elkarlanean bi antzezlan:
    • Errautsak (2010 - Donostia Antzerki Saria 2011).[6]
    • Francoren bilobari gutuna (2016 - Donostia Antzerki Saria 2017).[7]
  • di-da Komunikazio Agentzian publizitate eta markagintza lanak egin ditu.[8]

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu