Bihotzerrea abdomeneran eta bereziki urdailean sentitzen den berotasun-sentsazioa da, azido gastrikoak janariarekin batera edo gabe esofagora igotzean eragindakoa. Gehienetan hiatoko herniaren kasuan gertatzen da, baina ez da kasu bakarra. Azido horien errefluxuak narritadurak eragin ditzake hestegorrian, azidotasuna nahiz beste sintomak garatuz.

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Bihotzerre
Deskribapena
Motabularreko mina, burning sensation (en) Itzuli
mina
Honen izena daramaerrekuntza
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikaknizatidine (en) Itzuli, cimetidine (en) Itzuli, Omeprazol, Magnesio hidroxido, sodio bikarbonato, famotidine (en) Itzuli, esomeprazole (en) Itzuli, magnesium trisilicate (en) Itzuli, calcium gluceptate (en) Itzuli, Magaldrato, Kaltzio karbonato, dihydroxyaluminum sodium carbonate (en) Itzuli, aluminium carbonate (en) Itzuli, magnesium carbonate (en) Itzuli eta carbonate ion (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10R12
GNS-9787.1
MedlinePlus003114
eMedicine003114
MeSHD006356

Eragilea

aldatu

Bihotzerreak eragile ugari ditu, hala nola zenbait medikamentu (antikolinergikoak, bihotzeko gaixotasunetarako beta-blokeatzaileak, dopaminaren antzeko medikamentuak...), obesitatea, tabakismoa edota haurdunaldia.

Sorrera

aldatu

Gehienetan, hiatoko herniak sorrarazten du bihotzerrea, hau da, urdailaren goiko aldea barrunbe torazikorantz desplazatua dagoenean. Honen ondorioz, esofagoan dagoen esfinterra ezin da modu egokian itxi, hestegorrian azidoen mugimendua baimenduz.

Sintomak

aldatu
  • Goragalea, jan eta gero.
  • Bularrezurraren atzeko aldean janaria trabatuta sentitzea.
  • Azidotasun gastrikoa edo bularreko min sumingarria nabaritzea.

Honako sintoma hauek ere izan daitezke, nahiz eta ohikoak ez izan:

  • Oka egitea.
  • Eztula nahiz txistu egitea.
  • Elikagaiak irensteko zailtasunak izatea.
  • Zotina izatea.
  • Eztarriko mina.
  • Sinusitis kronikoa.
  • Pneumonia.
  • Eztarri narritatua.
  • Laringitis kronikoa.

Antiazidoen zeregina

aldatu

Antiazidoak gatzak izan ohi dira, eta hauen zeregina azidoen neutralizazioa da.

Antiazido motak

aldatu

Antiazidoak

aldatu

Erabilienak aluminio, magnesio eta kaltzio gatzak dira, bikarbonato gatzak, hain zuzen ere. Tradizionalki sodio bikarbonatoa ere erabili izan da. Hala ere, hauen erabilera periodikoa ez da gomendagarria; izan ere, magnesio gatzak beherakoa eragin dezake, eta aluminio gatzak, aldiz, idorreria. Hori dela eta, bi gatz hauek konbinatu egiten dira, bi albo-ondorio hauek indargabetzeko.

H2 blokeatzaileak

aldatu

Hidrogenoa blokeatzen dutenez, azido klorhidrikoaren eraketa murrizten dute. Honi esker, urdaila ez da gehiegi betetzen, eta horrek azidoen mugimendua zailtzen du hestegorrian zehar.

Protoi-bonba inhibitzaileak

aldatu

Prozinetikoak

aldatu

Agente apar-eragileak

aldatu

Diagnostikoa

aldatu

Tratamendua

aldatu
  • Gaur egun sifilia antibiotikoz sendatzen ahal da, baina bakarrik lehen eta bigarren faseetan. Penizilina erabili ahal da hirugarren fasean ere, baina penizilina g-sodikoa izan behar da, eta zain barneko injekzioarekin bakarrik, antibiotikoa hobeto hedatzeko. Penizilinaren dosiak aldatu ahal dira gaixotasunaren egoerarekin. Lehen mailako infekzioetan dosi bakar bat eman ahal da, baina txarrera joaten bada dosi bat baino gehiago eman behar zaio pazienteari.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.