Bihotzerre
Bihotzerrea abdomeneran eta bereziki urdailean sentitzen den berotasun-sentsazioa da, azido gastrikoak janariarekin batera edo gabe esofagora igotzean eragindakoa. Gehienetan hiatoko herniaren kasuan gertatzen da, baina ez da kasu bakarra. Azido horien errefluxuak narritadurak eragin ditzake hestegorrian, azidotasuna nahiz beste sintomak garatuz.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Bihotzerre | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | bularreko mina, burning sensation (en) mina |
Honen izena darama | errekuntza |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | nizatidine (en) , cimetidine (en) , Omeprazol, Magnesio hidroxido, sodio bikarbonato, famotidine (en) , esomeprazole (en) , magnesium trisilicate (en) , calcium gluceptate (en) , Magaldrato, Kaltzio karbonato, dihydroxyaluminum sodium carbonate (en) , aluminium carbonate (en) , magnesium carbonate (en) eta carbonate ion (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | R12 |
GNS-9 | 787.1 |
MedlinePlus | 003114 |
eMedicine | 003114 |
MeSH | D006356 |
Eragilea
aldatuBihotzerreak eragile ugari ditu, hala nola zenbait medikamentu (antikolinergikoak, bihotzeko gaixotasunetarako beta-blokeatzaileak, dopaminaren antzeko medikamentuak...), obesitatea, tabakismoa edota haurdunaldia.
Sorrera
aldatuGehienetan, hiatoko herniak sorrarazten du bihotzerrea, hau da, urdailaren goiko aldea barrunbe torazikorantz desplazatua dagoenean. Honen ondorioz, esofagoan dagoen esfinterra ezin da modu egokian itxi, hestegorrian azidoen mugimendua baimenduz.
Sintomak
aldatu- Goragalea, jan eta gero.
- Bularrezurraren atzeko aldean janaria trabatuta sentitzea.
- Azidotasun gastrikoa edo bularreko min sumingarria nabaritzea.
Honako sintoma hauek ere izan daitezke, nahiz eta ohikoak ez izan:
- Oka egitea.
- Eztula nahiz txistu egitea.
- Elikagaiak irensteko zailtasunak izatea.
- Zotina izatea.
- Eztarriko mina.
- Sinusitis kronikoa.
- Pneumonia.
- Eztarri narritatua.
- Laringitis kronikoa.
Antiazidoen zeregina
aldatuAntiazidoak gatzak izan ohi dira, eta hauen zeregina azidoen neutralizazioa da.
Antiazido motak
aldatuAntiazidoak
aldatuErabilienak aluminio, magnesio eta kaltzio gatzak dira, bikarbonato gatzak, hain zuzen ere. Tradizionalki sodio bikarbonatoa ere erabili izan da. Hala ere, hauen erabilera periodikoa ez da gomendagarria; izan ere, magnesio gatzak beherakoa eragin dezake, eta aluminio gatzak, aldiz, idorreria. Hori dela eta, bi gatz hauek konbinatu egiten dira, bi albo-ondorio hauek indargabetzeko.
H2 blokeatzaileak
aldatuHidrogenoa blokeatzen dutenez, azido klorhidrikoaren eraketa murrizten dute. Honi esker, urdaila ez da gehiegi betetzen, eta horrek azidoen mugimendua zailtzen du hestegorrian zehar.
Protoi-bonba inhibitzaileak
aldatuProzinetikoak
aldatuAgente apar-eragileak
aldatuDiagnostikoa
aldatu- Anamnesia.
- Miaketa fisikoa.
- RPR (proba) eta VDRL laborategi-probak.
- Bakterio eragilearen behaketa mikroskopikoa.
Tratamendua
aldatu- Gaur egun sifilia antibiotikoz sendatzen ahal da, baina bakarrik lehen eta bigarren faseetan. Penizilina erabili ahal da hirugarren fasean ere, baina penizilina g-sodikoa izan behar da, eta zain barneko injekzioarekin bakarrik, antibiotikoa hobeto hedatzeko. Penizilinaren dosiak aldatu ahal dira gaixotasunaren egoerarekin. Lehen mailako infekzioetan dosi bakar bat eman ahal da, baina txarrera joaten bada dosi bat baino gehiago eman behar zaio pazienteari.
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |