Boris Karloff
Boris Karloff, benetako jaiotzez izena William Henry Pratt (1887ko azaroaren 23a, East Dulwich, Londres – 1969ko otsailaren 2a, Midhurst, Sussex) ingeles aktore bat izan zen. Nagusiki garai guztietako beldurrezko zinema klasikoko aktore ospetsuenetako bat izateagatik ezaguna da, Béla Lugosi, Lon Chaney, Vincent Price, Peter Cushing eta Christopher Lee aktoreekin batera.
Boris Karloff | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | William Henry Pratt |
Jaiotza | Dulwich, 1887ko azaroaren 23a |
Herrialdea | Erresuma Batua Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Midhurst, 1969ko otsailaren 2a (81 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Aita | Edward John Pratt |
Ama | Eliza Sarah Millard |
Ezkontidea(k) | ezezaguna (1910 - 1913) ezezaguna (1916 - 1919) ezezaguna (1920 - 1922) ezezaguna (1924 - 1928) ezezaguna (1930 - 1946) Evelyn Hope (en) (1946ko apirilaren 11 - 1969ko otsailaren 2a) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Londresko King's College Uppingham School (en) Enfield Grammar School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, antzerki aktorea eta aktorea |
Altuera | 180 zentimetro |
Jasotako sariak | |
Izengoitia(k) | Boris Karloff |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | anglikanismoa |
karloff.com | |
|
Ibilbidea
aldatuAntzerkia asko gustatzen zitzaionez, bere ibilbide diplomatikoa alde batera utzi eta 21 urterekin, Kanadara joan zen, interpretazioaren munduan lanean hasteko. Ontarion antzerki-konpainia batean sartu eta jaiotza izena aldatzea erabaki zuen: hortik aurrera, Boris Karloff ezizena erabili zuen. Antzerkian bigarren mailako pertsonaiak interpretatzen zituen bitartean, etxalde batean dirua irabazteko peoi lanetan ere aritu zen.
1916. urtean, The dumb girl of Porticiegin filmarekin figurante moduan zineman debuta egin zuen. Halere, aldi batean lanik aurkitu gabe ibili zen eta kamioilari lanak egin zituen. Garai hartan Universal etxearen zenbait filmetan parte hartu zuen. Gainera, Boris Karloffek soinurik gabeko zinemaren garaian, hainbat filmetan parte hartu zuen, besteak beste, The Last of the Mohicans izenekoan.
The Unholy Night (1929) filmarekin aktore ingelesak soinudun zineman debutatu zuen eta The Criminal Code (1931) lanarekin Boris Karloff ospetsu bilakatu zen. Urte berean, Bela Lugosi hungariar aktoreak Drakula kondearen papera egiteagatik ere ospetsu bihurtu zen. Horren ondorioz, Universal etxeak beldurrezko mitoei buruzko filmak egitea erabaki zuen. Konpainiak Frankenstein (1931) filmatu nahi zuen eta Lugosiri eskaini zion papera; alabaina, hark ez zuen proiektua onartu eta James Whale zuzendariak Karloff kontratatzea erabaki zuen. Aktoreak ez zuen zalantzarik izan eta Jack Pierce makillatzailearen eskuetan jarri zen. Pierceren lan bikainak, Karloffen interpretazioak eta Whaleren zuzendaritzak bere fruituak eman zituen eta Karloff 1930eko hamarkadako aktore ezagunenetarikoa bilakatu zen.
Filmografia
aldatu1930eko hamarkada gogoangarria izan zuen. Besteak beste, Scarface (1932), The Mask of Fu Manchu (1932), The Mummy (1932), The Old Dark House (1932), The Black Cat (1934), The Lost Patrol (1934), The House of Rothschild (1934), The Black Room (1935), Bride of Frankenstein (1935), The Raven (1935), Charlie Chan At The Opera (1936), The Man Who Changed His Mind (1936), The Walking Dead (1936) eta Son of Frankenstein (1939) filmak antzeztu zituen.
Halaber, Béla Lugosirekin filmotan ere lan egin zuen: The Black Cat (1934), The Raven (1935), The Invisible Ray (1936), Son of Frankenstein (1939), Black Friday (1940), You'll Find Out (1940) eta The Body Snatcher (1945).
1940, 1950 eta 1960ko hamarkadetan Boris Karloffek zineman, antzerkian eta telebistan lan egin zuen. Haren lanik onenak, besteak beste, The Climax (1944), Isle of the Dead (1945), The Body Snatcher (1945), Bedlam (1946), The Secret Life of Walter Mitty (1947), Unconquered (1947), The Raven (1963), The Terror (1964) eta The Comedy of Terrors (1964) izan ziren.
Heriotza
aldatuKarloffek ia-ia hil arte ekin zion lan egiteari: haren azken bi filmak The Incredible Invasion eta Isle of the Snake People (1970) izan ziren. 1969ko otsailaren 2an, 81 urte zituela, birikietako enfisema baten ondorioz zendu zen.
Iruditegia
aldatu-
Karloff Frankenstein filmean antzeztuz.
-
1935eko Bride of Frankenstein filma.
-
1940ko Doomed to Die filma.
Kanpo loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Boris Karloff |
- Boris Karloffen IMDBko fitxa ikusgai (Ingelesez)
- Boris Karloffen bizitza eta argazkiak (Ingelesez)
- Boris Karloffen jaiotetxea (Ingelesez)