Caterina Albert

Katalan idazlea

Caterina Albert i Paradís (L'Escala, 1869ko irailaren 11 - ibidem, 1966ko urtarrilaren 27a) idazle katalan bat izan zen, Víctor Català ezizenez ezaguna.[1] Solitud (1905) eleberria idatzi zuen, Kataluniako modernismoaren literatur lan garrantzitsuenetako bat. Margolari, eskultore eta marrazkilari ere izan zen.[2]

Caterina Albert

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCaterina Albert i Paradís
JaiotzaL'Escala1869ko irailaren 11
Herrialdea Katalunia
HeriotzaL'Escala1966ko urtarrilaren 27a (96 urte)
Hobiratze lekuaL'Escala Old Cemetery (en) Itzuli
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
frantsesa
Irakaslea(k)Josep Carcassó (en) Itzuli
Narcís Oller
Joan Maragall
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eskultorea, ilustratzailea eta margolaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAcadèmia de Bones Lletres de Barcelona (en) Itzuli
Q20102488 Itzuli
Mugimenduamodernismo katalana
Izengoitia(k)Víctor Català Ficu, Marc de Rialp eta Caterina Alberto
Genero artistikoamodernismoa
IMDB: nm2075598 Edit the value on Wikidata
Caterina Alberten hilobia.

Ipuin bilduma ugariren egilea izan zen, eta beste eleberri bat idatzi zuen, Un filme, 3000 metres (1926). Ipuin bildumen artean daude, besteak beste, Drames rurals (1902), Caires vius (1907), Contrallums (1930) edo Jubileu (1951).

Errealismoaren eta sinbolismoaren arteko estiloa erabiltzen zuen. Deskripzio psikologikoetan murgiltzen zen; izadia era berezian erabiltzen zuen, pertsonaia bat gehiago bihurtzeraino.

Biografia

aldatu

Lehen urteak

aldatu

Aitaren nahiz amaren aldetik landa jabeen familia ukandun batean sortu zen, 1869ko irailaren 11n, L'Escala herrian, Alt Empordà eskualdean. Aita abokatua zen, errepublikaren aldekoa; ama emakume oso landua zen, poesia idazten zuen. Caterina alaba zaharrena zen, eta beste bi anai eta ahizpa gazteago bat izan zituen.[2]

Heziera batez ere etxean jaso zuen, amaren aldeko amonaren (Caterina Farrés i Sureda) eskutik, bereziki. Horrez gain, margolaritza, eskultura eta musika ikasketa laburrak egin zituen.[3]I

Modernismoa

aldatu

Argitaratutako lehen lanak amodiozko poemak izan ziren, L'Esquella de la Torratxa[4] izeneko aldizkari satirikoan agertuak, Virgili d'Alacseal goitizenaz, 1897tik 1900ra bitarte. Literaturaren munduan ezaguna izaten hasi zen Oloteko Lore Jokoetan bere izenaz izenpetutako lan batzuk saritu zizkiotenean, 1898an; poema bat («El llibre nou») eta bakarrizketa bat («La infanticida») izan ziren. Hautsak harrotu zituen bakarrizketak, bai gaiagatik (haur hilketa), bai idazkeragatik; zalaparta handiagoa sortu zen, gainera, epaimahaiak jakin zuenean emakume batek idatzia zela. Ziurrenik, hargatik hasi zen, handik aurrera, bere lanak Víctor Català itxuraz gizaseme baten ezizenez izenpetzen.[5]

Liburu gisa argitaratu zuen lehen lana Lo cant dels mesos (1901) izan zen. Arrakastarik handiena, baina, Solitud (1905) eleberriarekin lortu zuen. Liburu formatuan argitaratu aurretik, 1904 eta 1905 bitartean, atalka kaleratu zuen Joventut[6] izeneko aldizkari batean. Naturalismoa eta poesia bateratzea lortu zuen landa giroko drama honetan; emakumezko protagonista, Mila, aurkako ingurune sozial batean norberaren bakantasuna aurkitzeko borrokaren isla da. Fastenrath saria[7] irabazi zuenetik, 1909an, zenbait hizkuntzara itzulia izan zen eleberria.

Arrakastak eraginda, idazle gisa jarduteko erabakia hartu zuen Albertek.[5] Geroago, Caires vius (1907) narrazio bilduma eman zuen argitara, ia hamabost urteko isilaldi batera sartu aurretik, ziurrenik Noucentisme mugimenduak erakutsi zuen elitismo intelektualaren eraginez.[8]

Espainiako gerra bitarte

aldatu

Isilaldi literarioa puskatzen hasi zen, 1920an, La mare Balena narrazio bilduma kaleratuta. 1923tik aurrera, narrazio labur batzuk argitaratu zituen, Nostr'Amo izenburuaz, La Novel·la d'Ara bilduman. 1924an sari bat eskuratu zuen Lore Jokoetan, «Cavalls del port» poemarekin.

1926an, Noucentisme mugimendua deuseztatuta zegoelarik, agertoki literarioan leku bat hartzen saiatu zen, Un filme, 3000 metres eleberriarekin.

Espainiako gerrak markatu zuen Alberten bigarren isilaldia, ia hogei urtekoa.

Espainiako gerraren ostean

aldatu

1944ra arte ez zuen beste lanik argitaratu, eta lehena, Retablo, gaztelaniaz idatzitako ipuin bilduma bat izan zen. Bi urte geroago, prosa literarioz osatutako bilduma bat kaleratu zuen, Mosaic (1946) izenburuaz. Handik aurrera, Editorial Selecta argitaletxearekin harreman profesional estu bat sortu zuen; etxe harekin argitaratu zituen azken narrazio bildumak, Vida mòlta (1950), Jubileu (1951), eta bere Lan osoak (1951, 1972).

Ondare literarioa

aldatu

L'Escala herrian Caterina Alberten ibilbide literario bat egin daiteke, herriko Museu de l'Anxova i la Sal museoak antolatua. Ibilbidea 2005ean sortu zuten, Solitud eleberria argitaratu zeneko mendeurrena ospatzeko.[9][10]

Gune publikoak

aldatu

Caterina Alberten izena, edo, gehienetan, Víctor Català haren ezizena, herri ugaritan agertzen da kale, plaza, eraikin edo beste leku publikoak izendatzeko, idazlearen omenez, batik bat Katalunian. Besteak beste, nabarmentzekoak dira haren omenezko kaleak (Víctor Català kaleak, herri hauetan: Figueres, Platja d'Aro, Parest del Vallès), Bartzelonako Nou Barris auzoko Víctor Català eskola, Cadaquéseko edo Sant Martí d'Empúrieseko Víctor Català lorategiak, eta L'Escalako Víctor Català liburutegia.

Modernismoaren aroa

aldatu
  • El cant dels mesos (1901), poemak.
  • Quatre monòlegs (1901), bakarrizketak.
  • Drames rurals (1902), ipuin bilduma.
  • Ombrívoles (1904), ipuin bilduma.
  • Solitud (1905), eleberria.
  • Llibre Blanc-Policromi-Tríptic (1905), poemak.
  • Caires Vius (1907), ipuin bilduma.

Bigarren aroa

aldatu
  • La mare Balena (1920), ipuin bilduma.
  • Un film (3.000 metres), (1926), eleberria.
  • Marines (1928), antologia.
  • Contrallums (1930), ipuin bilduma.

Gerra ondoren

aldatu
  • Retablo (1944), ipuin bilduma, gaztelaniaz.
  • Mosaic (1946), prosa literarioak.
  • Vida mòlta (1950), ipuin bilduma.
  • Jubileu (1951), ipuin bilduma.
  • Lan guztiak (1951).
  • Lan guztiak (1972).

Hil ostean

aldatu
  • Teatre inèdit (1967) Josep Miracle edizioa eta hitzaurrea (Tàrrega, Els llibres d'or).
  • Quincalla. Mil adagis per aprendre vocabulari (2005) Lluís Alberten hautapena eta hitzaurrea, (Bartzelona, Edicions 62, ISBN 978-8429756050).
  • Tots els contes : Volum I (2018) Blanca Llum Vidalen edizioa (Bartzelona, Club Editor, ISBN 978-8473292276).
  • Tots els contes. Volum II (2018) Blanca Llum Vidalen edizioa (Bartzelona, Club Editor, ISBN 978-8473292320).
  • Tots els contes. Volum III (2019) Blanca Llum Vidalen edizioa, Najat El Hachmiren azken hitz batez (Bartzelona, Club Editor, ISBN 978-8473292368).
  • Mosaic III- Intimitats (2021) Blanca Llum Vidalen eta Agnès Pratsen edizioa (Bartzelona, Club Editor, ISBN 978-8473293099).
  • Teatre Reunit (2021) Irene Muñozen edizioa (Tarragona, Arola Edicions, ISBN 978-8412459722).

Euskaraz

aldatu

Txalaparta argitaletxeak Caterina Alberten ipuin bildumetatik ateratako antologia bat argitaratu zuen, 2022an, Atsoa izenburuaz, Blanca Llum Vidalek egindako hautapenarekin. Itzulpena «Sagastibeltza» deituraz sinatu zuen itzultzaile anonimo batek; Cira Crespo historialaren hitzaurrea zeraman edizioak.[11]

Bibliografia

aldatu
  • Jordi Boix eta Lurdes Boix i Llonch (2005) Els Paisatges de Caterina Albert i Paradís - Víctor Català: un itinerari històric i literari a través dels indrets vinculats a l'escriptora de l'Escala. L'Escala, Ajuntament de l'Escala. ISBN 978-8460638111.
  • Assumpta Bassas, Cristina Masanés (2020) Pintar, crear, viure. Dones artistes a l'Alt Empordà (1830-1939). Ajuntament de Figueres. ISBN 978-8412031652.
  • Irene Muñoz i Pairet (2016) Caterina Albert - Víctor Català. Bellcaire d'Empordà, Edicions Vitel·la. ISBN 978-8494383922.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Katalanez) «Caterina Albert i Paradís | enciclopedia.cat» www.enciclopedia.cat (Noiz kontsultatua: 2022-11-14).
  2. a b Ikus Bassas eta Masanés (2020), 61. or.
  3. kus Moñoz (2016), 18-21. or.
  4. L'Esquella de la Torratxa aldizkari errepublikazale satiriko bat zen, oso antiklerikala, 1872 eta 1939 bitarte argitaratu zena. Ikus ARCA.
  5. a b Ikus Bassas eta Masanés (2020), 64. or.
  6. Joventut aldizkari modernista 1900-1906 bitarte kaleratu zen Bartzelonan, Unió Catalanista alderdi politikoaren bozeramaile gisa.
  7. Fastenrath saria Espainiako errege Alfontso XIII.ak sortu zuen,1909an, Johannes Fastenrath poligrafo eta hispanista alemanaren omenez. Ikus Enciclopèdia.cat.
  8. (Katalanez) Catalunya, Universitat Oberta de. El Noucentisme - lletrA - La literatura catalana a internet. (Noiz kontsultatua: 2022-11-19).
  9. (Katalanez) «Caterina Albert (Víctor Català) - Lenín» www.mapaliterari.cat (Noiz kontsultatua: 2022-11-19).
  10. Ikus Boix eta Boix i Llonch (2005).
  11. «Atsoa - Caterina Albert» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-19).

Kanpo estekak

aldatu