Cristina Llorente

valladolidtar abeslari, aktore eta dantzaria

Cristina Llorente (Valladolid, 1985eko ekainaren 15a) valladolidtar abeslaria, aktorea eta dantzaria da.

Cristina Llorente
Bizitza
JaiotzaValladolid1985eko ekainaren 15a (39 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema aktorea eta abeslaria

IMDB: nm2629480 Instagram: cristinallorenteoficial Youtube: UCt-BDkY7v7mVxc8ykiK_8EQ Spotify: 4UlH4mVUXOeHP0sOkuueID Musicbrainz: 263d0765-66b9-4d42-bdcc-9378c183889b Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Cristina Llorente, bost neba-arrebetatik bosgarrena da. Valladoliden jaio zen eta La Rubia auzoan bizi izan zen.[1] 1994an hasi zen aktore eta abeslari gisa, bederatzi urterekin Javier Muñoz musikal-ekoizlea ezagutu zuenean. Hark Ismeneren papera musikal batean egiteko aukeratu zuen. Ordutik, Cristina Llorentek bere ikasketak arte-prestakuntzarekin bateratu zituen, eta hamalau urterekin Londresera joan zen, eta Espainiara itzuli zen adin-nagusitasuna betetzean.[2][3]

Lan ibilbidea

aldatu

Aktore eta abeslari musikaletan

aldatu

Londresetik etorri ondoren musikaletan aritu zen bereziki. Gero, El rey león musikalaren taldean parte hartu zuen, Julie Taymorrek zuzendua (lehena ensamblean eta 2014ko abendutik aurrera, Nala izan zen zazpi denboralditan).[3][4]

2018an El jovencito Frankestein-en bertsio musikalean parte hartu zuen, Ingaren paperean.[3][5]

Abeslari

aldatu

Bestalde, 2007an Permiso para ser yo albuma argitaratu zuen Jana Producciones diskoetxearekin aurkeztua eta Warner Music-ek banatua.[1][6] Disko horren aurkezpena Madrilgo Antzokian egin zen, 2007ko maiatzaren 12an eta 13an, 1.500 ikusleren aurrean.[7] Handik aurrera, 2007ko birari ekin zion Bartzelonan, Luz de Gas aretoan. 2007an eta 2008an kontzertuak egin zituen plaza eta areto handietan: Pachá Madrilen, Plaza Nagusia Valladoliden, Parc del Forum Bartzelonan (Celtas Cortos taldeak gonbidatuta), Plaza Mayor de Santa Perpetua (Bartzelona), Sala Caracol de Madrid, Joxo Cambava, Plaza del Mar, etab.[8] Kontzertu akustikoak ere ematen hasi zen FNACen eskariz, Callaon eta Parquesurren (Madril).

Zinema

aldatu
  • GOOOL 2, Viviendo un sueño” – Zuzendaria Jaume Collet-Serra
  • Seamos Realistas/ Izan gaitezen errealistak” (film laburra) – Zuzendaria Benjamin Lorenzo

Antzerkia

aldatu
  • “Ghost” Madril .Zuzendaria Federico Bellone (Molly) (protagonista) (2019-2020)
  • “El jovencito Frankenstein” Madril. Zuzendaria Esteve Ferrer (protagonista) (Inga) (2018)[3]
  • “El Rey León/ Lehoi Erregea”. Musikala (gaur egun Madrilen Lope de Vega antzokian) Zuzendaria. Julie Taymor. (Nala) (2011-18)[10]
  • “Blancanieves Boulevard”. Musikala (2009-10) (2010-11) Zuzendaria. Javier Muñoz (Protagonista)[11]
  • “Cómplices, el musical/ Konplizeak, musikala”. (2010) Zuzendaria Andreu Castro.
  • Grease, el musical de tu vida” (2010eko bira) Zuzendaria Ricard Reguant.[11]
  • “A, un musical de Nacho Cano/ A, Nacho Canoren musikala”. (2008-2009) Zuzendaria Nacho Cano.[11]
  • “Antígona tiene un plan/ Antigonak badu plan bat”. Musikala (2006-2008) Zuzendaria Javier Muñoz
  • En nombre de la Infanta Carlota/Carlota infantaren izenean”. Musikala (2003-2005), Jana Producciones. Zuzendaria Javier Muñoz (Protagonista)
  • Oscar Wilde-ren “Star’s Child” (2004), Londresko Grange Court Theater-en.

Diskografia

aldatu
  • 2007: Permiso para ser yo

Sariak eta aintzatespenak

aldatu

Aktore

aldatu
  • Max 2007 sarietarako izendatu zuten, musikalean egindako lanagatik. Antigona tiene un plan.[13]
  • 2007an, Garamond Antzokiko Sari Nazionaletan aktore ezagun onenaren saria jaso zuen.[7]

Abeslari

aldatu
  • Llorente 2006ko Musika Interprete Onenaren Telón-Chivas Sarietako finalista izan zen.[7]
  • 2008ko Kameraren Izar Saria ere jaso zuen Miamin, Permiso para ser yo lanagatik Latinoamerikako Abesla Berri Onenaren saria.[1]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu