Donostia Arraun Lagunak
C.R.O. Donostia Arraun Lagunak Donostiako arraun-talde bat da, Donostia Arraun Batzordea eta C.R.O. Arraun Lagunak elkarteak 1995an elkartzerakoan sortua. Tostako arrauna eta arraunketa olinpikoa lantzen ditu, emakumezkoetan eta gizonezkoetan.
Traineruari dagokionez, 2007an Donostiako traineru bateratua, Donostiarra, eratzeko hitzarmenaren partaide izan zen, 2017an Kaiarriba Arraun Elkarteak informatu zuen 2012tik hitzarmena bukatuta zela.
Gizonezkoen traineruak
aldatuC.R.O. Arraun Lagunak
aldatuC.R.O. Arraun Lagunak | |
---|---|
Sorrera | 1965-1995 |
Herria | Donostia, Gipuzkoa |
Lehendakaria | Josetxo Fdez. Bakeriza |
Entrenatzailea | Gustavo Canal, Ion Berregi, Xabi Aguirre, Eugenio, Xabi Fernandez |
Patroia(k) | Asier Lopez |
Kolorea(k) | zuria, urdina eta gorria |
Trainerua | Lugañene |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 Euskal Liga 1 Espainiako Txapelketa 1 Euskadiko Txapelketa |
1965ean sorturiko elkartea da. Hasieran aulki mugikorrean jarduten baziren ere, 1970eko hamarkadan trainerua lehen aldiz urteraratu zuten, eta 1971an lehen aldiz parte hartu zuten Kontxako Banderan. Garairik onena 1990eko hamarkadaren hasieran izan zuen. 1991n bost bandera irabaziz eta Kontxan hirugarren geldituz hasi zuen bolada onak 1992an izan zuen jarraipena, Euskadiko eta Espainiako Txapelketak irabazi eta Kontxan berriz ere hirugarren gelditu baitzen.
Arraunlari garrantzitsuenen artean, azpimarratzekoak dira Munduko Txapelketa lortu zuten Eulogio Genova eta Benito Elizalde.
Txapelketak
- Espainiako Traineru Txapelketa (1): 1992
- Euskadiko Traineru Txapelketa (1): 1992
- Euskal Liga (0): laugarren, 1994an.
- Gipuzkoako Batel Txapelketa (2): 1999 eta 2000
Banderak
- Kontxako Bandera (0): hirugarrena 1991 eta 1992an.
- Karmen Eguneko Bandera (2): 1990, 1991
- Zumaiako Bandera (2): 1991, 1992.
- Hondarribiko Bandera (1): 1991.
- Castro Urdialesko Bandera (1): 1991.
- Sestaoko Bandera (1): 1991.
- Fortuna Bandera (1): 1993.
- Dalia Saria (Areeta) (1): 1993
- Donostiarren arteko sailkapen estropada (5): 1988, 1990, 1991, 1992 eta 1994.
Donostiako Arraun Batzordea
aldatuDonostia Arraun Batzordea (arraun munduan Donostia izen hutsez ezagutua), Donostian 1968an sorturiko arraun kluba izan zen. Donostiako arraunean Esperanzak eta Jaizkibelek betetako garaia amaitzean sortu zen, Donostiako trainerua osatzeko ardura hartuz bere gain. 1995ean desagertu zen: hurrengo denboraldirako Arraun Lagunak taldearekin batu egin zen, eta, ondorioz, Donostia Arraun Lagunak sortu zen.
Donostia Arraun Lagunak
aldatuC.R.O. Donostia Arraun Lagunak | |
---|---|
Sorrera | 1995 |
Herria | Donostia, Gipuzkoa |
Lehendakaria | Jose Ramon Gomez Esnal |
Kolorea(k) | zuria eta urdina |
Trainerua | Lugañene |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Euskadiko Txapelketa |
2024: Kontxa | ez |
2023: Liga | ez |
1995ean sortu zen, Donostia Arraun Batzordea eta C.R.O. Arraun Lagunak elkarteak batu ondoren.
1997tik aurrera donostiarren arteko sailkapen estropada irabazi eta Kontxako Banderan hartu zuen parte hainbat urtez, nahiz eta ez zuen lortu aparteko emaitza onik. Seigarrena izan zen 1998 eta 1999an, eta beste guztietan zortzigarrena.
2002an Irungo Santiagotarrak Kirol Elkartearekin batera osatu zuen trainerua.
- Donostiarren arteko sailkapen estropada (7): 1997, 1998, 1999, 2000, 2001, 2006 eta 2007.
- Batera Ikurrina, Portugalete (1): 1998.
- Donostia Arraun Lagunak Bandera (1): 2001
- Ondarroako Bandera (1): 2004
Emakumezkoen trainerua
aldatuArraun Lagunak | |
---|---|
Entrenatzailea | Juan Mari Etxabe |
Patroia(k) | Andrea Astudillo Maialen Muguruza |
Kolorea(k) | zuria eta urdina |
Trainerua | Lugañene |
Palmaresa | 3 Kontxako Bandera 2 Euskotren Liga 1 Espainiako Txapelketa 3 Euskadiko Txapelketa 2 Gipuzkoako Txapelketa 0 Gipuzkoako Liga |
2024: Kontxa | 1.a |
2024 | 1.a (Euskotren Liga) |
Emakumeekin, tostako ontzi txikietan aurrekari batzuk izan zituen batel eta trainerilletan hainbat urtez.
Hala ere, urte batzuk geroago osatu zuten emakumezkoen trainerua lehen aldiz, 2015ean hain zuzen, klubaren 50. urteurrena ospatzen zen urtean. Klub donostiarrek emakumezkoen traineruekin izandako bigarren ekimena izan zen, Ur-Kirolakek 2009an uretaratutako lehen traineruaren ondoren.
Lehen denboraldi horretan (2015an), Donostiarra traineru bateratuaren hitzarmenak eratutako egituraren pean kokatu zen nolabait (50 Aniversario Arraun - Donostiarra izendapena izan zuen), nahiz eta egitura osoa berez Arraun Lagunakena bakarrik zen; alabaina, 2016an ez zen inolako akordiorik lortu Donostiarrarekin, eta klubak bere ekimen bakarrez eta bereiz uretaratu zuen trainerua, Arraun Lagunak - Donostiako berdintasuna izenarekin, eta bere trainerua atera du ondorengo denboraldietan. 2017 denboralditik aurrera, bi traineru donostiar izan dira uretan, Donostiarrak ere bere trainerua atera baitzuen urte horretan.
2018 denboraldirako berritasunak aurkeztu zituen. Diseinuzko elastikoa alde batetik eta traineru berria bestetik, Iriyarena izenekoa, crowdfunding bidez lorturiko diruarekin erositakoa[1].
Postuetan gorantz egin zuen Euskotren Ligan eta Ligako lehen estropada 2018an irabazi zuen: Ondarroako Bandera. 2019an Lekeitioko Bandera irabazi eta bigarrena izan zen ligan. Kontxan ere bigarren egin zuen. 2020an denboraldi apala osatu ondoren 2021ean indartsu ekin zion eta Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak irabazi ondoren aurreneko Liga eskuratu zuen. Oriorekin puntutan berdinduta amaitu arren garaipen kopuruak eman zion txapela. Ondoren Kontxako Banderako irabazlea izan zen, Donostiako traineru baten azken garaipenetik 71 urtetara. Jardunaldi bakarreko eta bi jardunaldietako errekorra ezarri zuten gainera.
2022an Orio eta Arraun Lagunaken arteko lehia estua espero zen baina oriotarrak erraz nagusitu zaizkio Ligan. Kontxako Banderarako sailkapen estropada ordea Arraunek irabazi zuen bigarren urtez jarraian. Lehenengo jardunaldian bi segundu atzetik izan ziren eta bigarren jardunaldian 14 ehuneneko atzetik. 2023an nagusitasun handiz irabazi zituen Liga eta Kontxako Bandera, eta aurrenekoz Zarauzko Ikurriña ere lortu zuen.
2024 denboraldia bikain hasi zuen, Gipuzkoako, Euskadiko eta Espainiako txapelketak irabaziz. Euskotren Ligan nagusitasun osoa izan zuen, 16 jardunalditatik 15 irabaziz eta jokoan egon ziren bandera guztiak eskuratuz.
- Txapelduna (3): 2021, 2023, 2024
- Bigarrena (1): 2019, 2022
- Hirugarrena (1): 2020
- Laugarrena (2): 2017, 2018.
- Sailkapen estropada (3): 2021, 2022, 2024.
- Sailkatua (9): 2016, 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024.
- Txapelduna (3): 2021, 2023, 2024
- Bigarrena (2): 2019, 2022.
- Hirugarrena (2): 2018, 2020.
- Laugarrena (1): 2017
- Irabazitako estropadak (2024 barne): 30
- Parte hartzeak (8): 2017, 2018, 2019, 2020, 2021, 2022, 2023, 2024
- Gipuzkoako Liga (0): laugarren 2016 eta 2017an.
Txapelketak
aldatu- Espainiako Txapelketa (1): 2024.
- Euskadiko Txapelketa (3): 2021, 2022, 2024.
- Gipuzkoako Txapelketa (2): 2021, 2024.
Gainontzeko banderak
aldatuHandiak | Zarauzko Ikurrina (2): 2023, 2024. Getxoko Bandera (2): 2021, 2024. |
Gipuzkoan | Bisiguaren Eguna (1): 2016. Hondarribiko jaitsiera (1): 2020. Oriako jaitsiera (2): 2021, 2024. San Pedroko jaitsiera (3): 2021, 2022, 2023. Donostiarra Bandera (2): 2021, 2024. Hondarribiko Bandera (3): 2021, 2023, 2024. Orioko Bandera (1): 2024. Gertu Eraikuntzako Bandera (1): 2024. |
Bizkaian | Portugaleteko jaitsiera (1): 2018. Bilba Memoriala (Deustu) (1): 2018. Ondarroako Bandera (1): 2018. Lekeitioko Bandera (3): 2019, 2023, 2024. Bilboko Bandera (4): 2021, 2022, 2023, 2024. Santurtziko Bandera (1): 2021. Isuntzaren Bandera (1): 2022. Getxoko Bandera (2): 2021, 2024 Zorrotzaurre uharteari itzulia (1): 2024. Edinor Bandera (1): 2024. Sestaoko Bandera (1): 2024. |
Galizian | Coruña Hiriko Bandera (2): 2023, 2024. Concello de Bueu Bandera (1): 2024. Barbanza Arousa Bandera (1): 2024. Rianxeira Bandera - Boiro (1): 2024. |
Besterik | Caixabank Bandera (2): 2021, 2024. Euskotren Bandera (2): 2023, 2024. |
Denboraldiak
aldatuUrtea | Kontxa | Traineru Liga | GipTx | EusTx | EspTx | Trainerua | Entrenatzaileak | Patroia |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2015 | - | Gipuzkoako Liga: 7. | 6. | - | - | Lugañene | Patxi Olabe
Ekain Iriarte |
June Lakuntza |
2016 | 6. | Gipuzkoako Liga: 4. | 5. | - | - | Lugañene | Patxi Olabe
Ekain Iriarte |
Andrea Astudillo, Inge Ugarte |
2017 | 4. | Euskotren Liga: 4. | 5. | 4. | - | Lugañene | Patxi Olabe
Ekain Iriarte |
Andrea Astudillo |
2018 | 4. | Euskotren Liga: 3. | desk. | - | - | Lugañene / Iriyarena | Patxi Olabe
Ekain Iriarte |
Andrea Astudillo |
2019 | 2. | Euskotren Liga: 2. | 5. | 2. | - | Lugañene | Patxi Olabe
Ekain Iriarte |
Andrea Astudillo |
2020 | 3. | Euskotren Liga: 3. | 3. | 3. | - | Lugañene | Patxi Olabe
Ekain Iriarte |
Andrea Astudillo |
2021 | 1. | Euskotren Liga: 1. | 1. | 1. | - | Lugañene | Juan Mari Etxabe | Andrea Astudillo |
2022 | 2. | Euskotren Liga: 2. | 3. | 1. | - | Lugañene | Juan Mari Etxabe | Andrea Astudillo |
2023 | 1. | Euskotren Liga: 1. | 3. | 3. | - | Lugañene | Juan Mari Etxabe | Andrea Astudillo |
2024 | 1. | Euskotren Liga: 1. | 1. | 1. | 1. | Lugañene | Juan Mari Etxabe | Andrea Astudillo |
Tranerillak
aldatu- Gipuzkoako Trainerilla Txapelketa (2): 2019, 2022.
Batelak
aldatu- Euskadiko Batel Txapelketa (1): 2019.
Arraunketa Olinpikoa
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ «Lehiarako prest, goitik behera berrituta» irutxulo.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-24).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala
- Tornozulotik (Donostiarrak arraunean) Donostiako arraunketari buruzko bloga
- "Gora Arraunak" dokumentala Donostiako arraunaren historiari buruzko kapitulua, 1:30 minutuan hasten da