Eduardo Aitorlea
Eduardo Aitorlea[1] Ingalaterrako errege izan zen 1042 eta 1066 bitartean. Wessex Etxeko azken erregea izan zen.
Eduardo Aitorlea | |||
---|---|---|---|
1042 - 1066ko urtarrilaren 5a ← Kanuto Hardeknut - Harold II.a Ingalaterrakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Islip (en) , c. 1005 | ||
Herrialdea | Ingalaterrako Erresuma | ||
Heriotza | Londres, 1066ko urtarrilaren 5a ( urte) | ||
Hobiratze lekua | Westminster abadia | ||
Familia | |||
Aita | Æthelred Zalantzatia | ||
Ama | Emma Normandiakoa | ||
Ezkontidea(k) | Edith Wessexkoa (1045eko urtarrilaren 23a, 1045eko urtarrilaren 23a (egutegi gregorianoa) - 1066ko urtarrilaren 5a) | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Familia | |||
Leinua | House of Wessex (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | The King's School Ely (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa latina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka eta politikaria | ||
Lantokia(k) | Ingalaterra | ||
Santutegia | |||
urtarrilaren 5 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
Eduardo izeneko hirugarren errege saxoia izan arren, ez du tradiziozko zenbakitze latindarra izenean, Ingalaterran, 1066ko konkista normandiarraren ondoren erabili zena. Eduardo Aitorlea edo San Eduardo Aitorlea izenez ezagutzen da. Bere erregealdian Eliza katolikoari emandako babesarengatik, Kanonizatu egin zutenk.
Lehen urteak
aldatuEduardo Oxfordshiren jaio zen, 1005ean, eta Etelredo II.a eta Emma Normandiakoaren semea zen. Normandia etxearekin zuen ahaidetasuna izan zen aurrerago Normandiako Gilenen inbasioaren bultzatzaile nagusia.
Jaio zen garaian, Ingalaterrako parte batean Danimarkako errege-erreginen mende zegoen eta oso maiz jasaten zituen bikingoen erasoak. Svend I.a Ingalaterrako lurrak irrikatzen hasi zenean, lur horiek bere domeinuetara anexionatzea erabaki zuen; erresuma inbaditu eta Londres hartu zuen, 1013ko bukaeran. Etelredok, emazteak eta beren hiru seme-alabek Normandiara, deserrira, egin zuten ihes. Sven handik gutxira hil zen, eta Etelredo tronuratu egin zen, eta 1016an hil zen arte, errege izan zen.
Eduardok 27 urte igaro zituen Normandian, eta edozein eragin anglosaxoitatik urrun hezi zuten. Eragin normandiar hori izugarri nabaritu zen haren erregealdian.
Ingalaterrako errege
aldatu1043an koroatu zuten errege Winchesterreko katedralean. Une oro saiatu zen etengabeko inbasioek eta barneko gerrek jipoitutako erresuman bakea mantentzen. Godwin Wessexekoarengana joan zen, eta hark erregea kontrolpean izatearren, Eduardoren eta Edith haren alaba zaharrenaren ezkontza hitzartu zuen; 1045ean ezkondu ziren.
Eduardo eta haren aitaginarrebaren arteko liskarrek goreneko maila izan zuten Canterburyko artzapezpiku izateko Roberto de Jumieges normandiarra hautatu zutenean.
Godwin 1053an hil zen, eta bere ondasunak Harold semeari utzi zizkion. Eduardok harreman onak izan zituen Haroldekin. 1063an, Eduardok armadaren gidaritza eman zion, eta bere erregealdiko ekintza militar bakarra eraman zuen aurrera: azken erresuma galestar independenteen aurkako gerra; erresumak Ingalaterran sartu ziren kanpainaren amaieran.
Ez zuen seme-alabarik izan, eta haren iloba bakarra, Eduardo Deserriratua, 1057an hil zen; horren ondorioz, koinatu Haroldek ondorengo izateko aukera gehien zituen.
Eduardo Westminster jauregian hil zen, 1066ko urtarrilean, hark aginduta eraiki zen Westminster abadia kontsakratzera iritsi baino lehen. Harold berehalaxe hautatu zuten Ingalaterrako errege.
Alderdi historikotik begiratuta, Eduardoren erresuma Goi Erdi Aro ingelesaren eta 1066ren ondorengo normandiarren gobernuaren arteko trantsizio-aldia izan zen. Haren agintaldian, inbaditzaile daniarrek sortutako konderri handiek boterea eta autonomia irabazi zuten, eta aurrerago iritsi zen sistema feudalaren aitzindari izan ziren. Erromako Elizak Britainia Handian zuen eragina areagotu zuen. Hala ere, ez zuen kristautasuna erlijio bakar eta ofizial gisa ezarri.
Kanonizazioa
aldatuEduardo Aitorlea kanonizatzeko lehen bultzadak Henrike II.a Ingalaterrakoaren erregealdian gertatu ziren. Alexandro III.a aita santuak egin zuen erregea kanonizatzeko elizkizuna Erroman, 1161ean. 1163an erregearen gorpua Westminster abadiara eraman zuten Thomas Becket artzapezpikuak egindako zeremonia arranditsu batean.
Aurrerago, Eliza katolikoak errege-erreginen, ezkontza problematikoen, eta banandutako emakumezkoen santu zaindari izendatu zuen. 1348 arte Ingalaterrako zaindari izan zen; urte horretatik aurrera, Done Jurgi izan zen.
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eduardo Aitorlea |