Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketa


Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketa (ofizialki FIFA Women's World Cup) emakumezkoen futbolean jokatzen den txapelketarik garrantzitsuena da Olinpiar Jokoetako Futbol Txapelketaren parean dago. 1991ean izan zuen lehenengo ekitaldia eta lau urtean behin jokatzen da. Estatu Batuetako selekzioak lau garaipen lortu ditu eta Alemaniako selekzioak bi. 2019 artean Estatu Batuek beti lortu dute podiumean sartzea, 2023an ez ordea.

Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketa
FIFA Women's World Cup
Konfederazioa FIFA
Sorrera 1991
Taldeak 32 (2023an)
Garaipen gehien Ameriketako Estatu Batuak Estatu Batuak (4)
Txapelduna Espainia Espainia (2023)
Webgunea webgune ofiziala

Brasilgo emakumezkoen selekzioak garaipenik lortu ez badu ere txapelketako golegile nagusia Marta (17 golekin) da[1] eta txapelketa gehien jokatu dituena Formiga (7 txapelketa), biak ala biak brasildarrak. Beste jokalari aipagarri batzuk honako hauek dira: Birgit Prinz (Alemania), Hope Solo (AEB), Kristine Lilly (AEB), Homare Sawa (Japonia), Carli Lloyd (AEB), Abby Wambach (AEB), Megan Rapinoe (AEB) eta Sun Wen (Txina).

2023an bi futbolari euskaldun izan ziren txapeldunak Espainiako selekzioarekin, Irene Paredes eta Oihane Hernandez[2].

Historia

aldatu
 
Estatu Batuek lau txapelketa lortu dituzte.

FIFAren lehendakaria izan zen João Havelangeek bultzatu zuen Emakumezkoen Munduko Txapelketa egiteko egitasmoa. Hamabi talde aurkeztu ziren 1991ean eta Txinan jokatu zen txapelketa. Estatu Batuetako selekzioa izan zen lehenengo txapelduna. 1995ean ere hamabi talde izan ziren Suedian eta europarren arteko finalean Norvegia nagusitu zen.

Hurengo bi ekitaldiak Amerikako Estatu Batuetan jokatu ziren, lehenengoan etxekoak nagusitu ziren Txinari penalti jaurtiketatan irabazita eta bigarrenean Alemaniak irabazi zuen "urrezko golari" esker. Gizonezzkoetan eta emakumezkoetan Munduko Txapelketa lortzen duen lehenengo selekzioa izan zen.

2007an berriz ere Txinara itzuli zen txapelketa eta alemaniarrek bigarren garaipena eskuratu zuten jarraian. 2011ekoa Alemanian jokatu zen eta etxekoak faborito ziren arren Japoniak eta Estatu Batuek jokatu zuten finala. Japoniarrek penalti jaurtiketetan lortu zuten garaipena.

2015ean Kanadan jokatu zen Munduko Futbol Txapelketa eta final ikusgarri batean Estatu Batuak nagusitu zitzaion Japoniari. 2019an Frantzian jokatu zen eta Estatu Batuetako selekzioak laugarren titulua eskuratu zuen, Herbehereen aurka jokatutako finalean.

2023an Espainia eta Ingalaterra iritsi ziren finalera, biak ere lehenengo aldiz. Ingelesak ziren faborito, baina espainiarrek gol bakarrarekin irabazi zuten finala. Bi euskal jokalari izan ziren munduko txapeldun, Irene Paredes legazpiarra eta Oihane Hernandez sopelarra.

Podiuma

aldatu
     
 
 
 
  AEB
1991, 1999, 2015, 2019
     
 
 
 
  Alemania
2003, 2007
     
 
 
 
  Norvegia
1995
     
 
 
 
  Japonia
2011
     
 
 
 
  Espainia
2023

Palmaresa

aldatu
Urtea Egoitza Txapelduna Emaitza Finalista Hirugarrena Emaitza Laugarrena
1991 Txina   Estatu Batuak 2-1   Norvegia   Suedia 4-0   Alemania
1995 Suedia   Norvegia 2-0   Alemania   Estatu Batuak 2-0   Txina
1999 Estatu Batuak   Estatu Batuak 0-0 (pen:5-4)   Txina   Brasil 0-0 (pen:5-4)   Norvegia
2003 Estatu Batuak   Alemania 2-1 (u.g.)   Suedia   Estatu Batuak 3-1   Kanada
2007 Txina   Alemania 2-0   Brasil   Estatu Batuak 4-1   Norvegia
2011 Alemania   Japonia 2-2 (pen:3-1)   Estatu Batuak   Suedia 2-1   Frantzia
2015 Kanada   Estatu Batuak 5-2   Japonia   Ingalaterra 1-0   Alemania
2019 Frantzia   Estatu Batuak 2-0   Herbehereak   Suedia 2-1   Ingalaterra
2023 Australia
Zeelanda Berria
  Espainia 1-0   Ingalaterra   Suedia 2-0   Australia
  • (u.g.), "urrezko gola".
  • (pen), penalti jaurtiketan.

Dominak

aldatu

Herrialdeka

aldatu
Selekzioa       Guztira
  Estatu Batuak 4 1 3 8
  Alemania 2 1 0 3
  Norvegia 1 1 0 2
  Japonia 1 1 0 2
  Espainia 1 0 0 1
  Suedia 0 1 4 5
  Brasil 0 1 1 2
  Ingalaterra 0 1 1 2
  Txina 0 1 0 1
  Herbehereak 0 1 0 1

Konfederazioka

aldatu
Selekzioa       Guztira
UEFA (Europa) 4 5 5 14
CONCACAF (Ipar-Erdi Amerika) 4 1 3 8
AFC Asia 1 1 0 2
CONMEBOL (Hego Amerika) 0 1 1 2
OFC (Ozeania) 0 0 0 0
CAF (Afrika) 0 0 0 0

Jokalari onenak

aldatu
 
Marta (Brasil) da historiako golegile nagusia.
 
Birgit Prinzek (Alemania) bi txapelketa irabazi zituen eta 2003n "urrezko baloia" eta "urrezko bota" jaso zituen. Historiako bigarren golegilea ere bada.

Hauek dira Munduko Txapelketetako azken faseetan gol gehien sartu dituzten jokalariak:

Golegile nagusiak

aldatu
# Golegile nagusiak Golak Txapelketak
1   Marta 17 2003, 2007, 2011, 2015, 2019
2   Birgit Prinz 14 1995, 1999, 2003, 2007, 2011
  Abby Wambach 14 2003, 2007, 2011, 2015
4   Michelle Akers 12 1991, 1995, 1999
5   Cristiane Rozeira 11 2003, 2007, 2011, 2015, 2019
  Sun Wen 11 1991, 1995, 1999, 2003
  Bettina Wiegmann 11 1991, 1995, 1999, 2003
8   Ann Kristin Aarønes 10 1995, 1999
  Carli Lloyd 10 2007, 2011, 2015, 2019
  Heidi Mohr 10 1991, 1995
  Christine Sinclair 10 2003, 2007, 2011, 2015, 2019

Txapelketa gehien

aldatu
 
Formigak (Brasil) zazpi txapelketa jokatu zituen.
# Jokalariak Parte hartzeak Txapelketak
1   Formiga 7 1995, 1999, 2003, 2007, 2011, 2015, 2019
2   Homare Sawa 6 1995, 1999, 2003, 2007, 2011, 2015
  Marta 6 2003, 2007, 2011, 2015, 2019, 2023
  Christine Sinclair 6 2003, 2007, 2011, 2015, 2019, 2023
  Onome Ebi 6 2003, 2007, 2011, 2015, 2019, 2023

Partehartze gehien

aldatu
 
Kristine Lilly (AEB) da partida gehien jokatu dituen futbolaria.
# Jokalaria Partidak
1   Kristine Lilly 30
2   Formiga 27
3   Abby Wambach 25
  Carli Lloyd 25
5   Julie Foudy 24
  Homare Sawa 24
  Birgit Prinz 24
  Christine Sinclair 24
9   Joy Fawcett 23
  Mia Hamm 23
  Marta 23

Sariak

aldatu

Urrezko baloia

aldatu
 
Homare Sawak (Japonia) sei txapelketa jokatu zituen. 2011n "urrezko baloia" eta "urrezko bota" sariak jaso zituen.
 
Aitana Bonmatí izan zen 2023ko jokalari onena (urrezko baloia).

Urrezko baloia txapelketako jokalari onenari ematen zaion saria da.

Urtea Urrezko baloia Zilarrezko baloia Brontzezko baloia
1991   Carin Jennings   Michelle Akers   Linda Medalen
1995   Hege Riise   Gro Espeseth   Ann-Kristin Aarønes
1999   Sun Wen   Sissi   Michelle Akers
2003   Birgit Prinz   Victoria Svensson   Maren Meinert
2007   Marta   Birgit Prinz   Cristiane Rozeira
2011   Homare Sawa   Abby Wambach   Hope Solo
2015   Carli Lloyd   Amandine Henry   Aya Miyama
2019   Megan Rapinoe   Lucy Bronze   Rose Lavelle
2023   Aitana Bonmatí   Jennifer Hermoso   Amanda Ilestedt

Urrezko bota

aldatu

Txapelketan gol gehien sartu dituen jokalariari ematen zaio.

Urtea Urrezko bota Golak
1991   Michelle Akers 10
1995   Ann-Kristin Aarønes 6
1999   Sun Wen
  Sissi
7
2003   Birgit Prinz 7
2007   Marta 7
2011   Homare Sawa 5
2015   Célia Šašić
  Carli Lloyd
6
2019   Ellen White
  Alex Morgan
  Megan Rapinoe
6
2023   Hinata Miyazawa 5

Urrezko eskularrua

aldatu
 
Hope Solo (Estatu Batuak) bi aldiz aukeratu dute txapelketako atezain onena, 2011 eta 2015ean.

Txapelketako atezainik onenari ematen zaio. 1999an eman zen lehen aldiz.

Urtea Urrezko eskularrua
1999   Gao Hong
  Briana Scurry
2003   Silke Rottenberg
2007   Nadine Angerer
2011   Hope Solo
2015   Hope Solo
2019   Sari van Veenendaal
2023   Mary Earps

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) olivertapia. (2019-06-19). «La brasileña Marta hace historia con su gol 17 en la Copa del Mundo» CNN (Noiz kontsultatua: 2023-08-23).
  2. «Irene Paredes eta Oihane Hernandez, munduko txapeldunak Espainiako selekzioarekin» EITB 2023-08-20 (Noiz kontsultatua: 2023-08-23).

Ikus, ginera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu