Errumaniar Akademia

zientzien akademia

Errumaniar Akademia (errumanieraz: Academia Română) Errumanian 1866ko urtarrilaren 13an sortutako erakunde kulturala da. Hasieran Errumaniar Elkarte Literarioa izena zuen. Ikerketen eta jakintza arlo desberdinak jasotzen ditu: artistikoak, zientifikoak, literarioa. Akademiak 181 partaide ditu; bizitza osorako aukeratuak dira.[1] Egoitza nagusia Bukaresteko Calea Victoriein dago.

Errumaniar Akademia
Datuak
Motazientzien akademia, sarbide irekiko argitaletxea, akademia nazionala eta liburutegia
HerrialdeaErrumania
Jarduera
KidetzaCommittee on Space Research (en) Itzuli, International Union of Academies (en) Itzuli, Coalition for Advancing Research Assessment (en) Itzuli, All European Academies (en) Itzuli, InterAcademy Partnership (en) Itzuli eta International Science Council (en) Itzuli
Eskumendekoak
Agintea
LehendakariaIonel Valentin Vlad
Idazkari orokorraVictor Voicu (en) Itzuli
Osatuta
Historia
Sorrera1866ko apirilaren 1a
Sortzailea
webgune ofiziala
Errumaniar Akademiaren liburutegia.

Historia

aldatu

Akademia C. A. Rosettiren ekimenez sortu zen, 1866ko apirilaren 1an. Hasierako izena Societatea Literară Română zen. Erakunde berriaren partaide guztiak garaiko errumaniar gizartearen pertsonalitateak ziren. Sortu eta handik gutxira bi izen aldaketa ezagutu zituen Akademiak: Societatea Academică Romînă, 1867an eta Academia Română, 1879an; azken hau Karlos I.a Errumaniakoa tronuan egon zen bitartean.

Egungo Presidentea Ionel Valentin Vlad da.

Helburuak

aldatu

Akademiaren helburu nagusiak hauek dira:

  • Hizkuntzaren zaintza eta garapena
  • Errumaniar literaturaren babesa
  • Errumaniako historia lantzea
  • Zientzia ikerketa esparru desberdinetan.

Proiektuak

aldatu

Beste artean hauek dira nagusiak:

  • Errumaniar hizkuntzaren hiztegi azaldua (Dicţionarul explicativ al limbii române)
  • Errumaniar literaturaren hiztegia
  • Errumaniar herriaren historia.

Sailak

aldatu

Akademiak 14 sail ditu:[2]

  • Filologia eta literatura
  • Zientzia historikoak eta arkeologikoak
  • Matematika zientziak
  • Fisika zientziak
  • Kimika zientziak
  • Biologia zientziak
  • Geonomika zientziak
  • Biologia zientziak
  • Teknika zientziak
  • Nekazari zientziak
  • Medikuntza zientziak
  • Ekonomika, juridiko eta soziologia zientziak
  • Filosofia, teologia, psikologia y pedagogia
  • Arte, arkitektura eta ikusentzunezkoak
  • Zientzia eta informatik teknologia.

Presidenteak

aldatu

Akademiko ospetsuak

aldatu

Kanpoko partaideak

aldatu

Akademiaren partaide batzuk beste herrialdetakoak izan dira. Esaterako:

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu