Eskisto-gas
Eskisto-gasa, batzuetan arbel-gasa, gas natural mota bat da, eskistoa (edo arbela) ugari dagoen lurretan ustiatzen dena. Gas mota hau eskisto buztintsu sedimentarioetan dago, nahiz eta eskistoaren barne arrokatsuak iragazkortasun txikikoa izan. Horregatik, gas hau erauzteko haustura hidrauliko deituriko teknika erabili behar da[1].
Gas hori 400 metro eta 5000 metro artean izan ohi da, eta zulaketa handiak egin behar dira erauzi ahal izateko. Gas hori hasi zen ateratzen Coloradon, Wyomingen, Utahn nahiz Texasen. Leku horiek fabrika handiak dituzte[erreferentzia behar], metodo horrekin ateratako gasa kontsumitzen dutenak. Estatu Batuetan 2008 eta 2012 artean, haustura hidraulikoaren erabilera %40 gehitu da. Hausturaren metodoa hasi zenetik 2011 arte, 2,5 milioi haustura egin dira mundu osoan. Aurrerantzean arazo larria sortuko dela uste da, hurrengo 20 urteetan gasaren eskaria %30 igoko dela aurreikusi delako, eta, beraz, haustura hidraulikoa egiten duten instalazio gehiago beharko delako munduan.
Euskal Herrian
aldatuEAEn, Energiaren Euskal Erakundeak sustatu egin ditu eskisto-gas bilaketa lanak[2], batez ere Araban. Patxi Lopez lehendakariak 2011ko urrian iragarri zuen EAEko gas-kontsumoa 60 urtez segurtatzeko adina gas zegoela Arabako lautadan[3]. Kalkuluen arabera 184,5 mila miloi metro kubiko gas egongo lirateke bertan, EAEko urteko kontsumoa baino 60 aldiz handiagoa[4]. Eusko Jaurlaritzak Texasko Heyco enpresarekin elkarlana aurrikusten du lehenengo zulaketak egoteko[5].
Gutxienez, hiru zulaketa egin dira bertan[6], horietako bat Subillan eta beste bat Mandoiana herriaren alboan[6].
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatu- ↑ Eskisto bituminosoa, Tranqueville Graux (Frantsesez)
- ↑ Eskisto-gasa, etorkizuna? 2012/02/01 Irazabalbeitia, Inaki Elhuyar
- ↑ Eskisto-gasa, etorkizuna?[Betiko hautsitako esteka] Irazabalbeitia, Inaki Elhuyar
- ↑ Euskadi anuncia el hallazgo de gas para cinco años de consumo español, El Pais aldizkaria, 2011-10-15
- ↑ [1], Courrier International, 2011-10-18
- ↑ a b Araban arbel-gasa ateratzeko hirugarren zuloari alegazioak jarri dizkiote, behar adina ikerketarik egin ez delakoan artikulua Argia.com gunean, 2012-01-10