Etiopiar egutegia
Etiopiar egutegia (amhareraz: የኢትዮጵያ ዘመን አቆጣጠር yä'Ityoṗṗya zämän aḳoṭaṭär), edo Ge'ez egutegia Etiopiako egutegi nagusia da eta baita Eritreako kristauek erabiltzen dutena. Koptoen egutegian oinarritua, urtea abuztuaren 29an edo 30ean hasten dute.
Gregoriotar egutegia ez bezala, 30 eguneko hamabi hilabeteez gain sei egun tartekatuta ditu, hamahirugarren hilabetea osatzen dutenak.
Hilabeteak
aldatuGe'ezez, amhareraz eta tigrinyeraz |
Koptoz | Gregoriotar hasiera |
Seigarren egun tartekatua |
---|---|---|---|
Mäskäräm (መስከረም) | Tut (Thout) | irailaren 11 | irailaren 12 |
Ṭəqəmt(i) (ጥቅምት) | Babah (Paopi) | urriaren 11 | urriaren 12 |
Ḫədar (ኅዳር) | Hatur (Hathor) | azaroaren 10 | azaroaren 11 |
Taḫśaś ( ታኅሣሥ) | Kiyahk (Koiak) | abenduaren 10 | abenduaren 11 |
Ṭərr(i) (ጥር) | Tubah (Tobi) | urtarrilaren 9 | urtarrilaren 10 |
Yäkatit (Tn. Läkatit) (የካቲት) | Amshir (Meshir) | otsailaren 8 | otsailaren 9 |
Mägabit (መጋቢት) | Baramhat (Paremhat) | martxoaren 10 | martxoaren 10 |
Miyazya (ሚያዝያ) | Baramundah (Paremoude) | apirilaren 9 | apirilaren 9 |
Gənbot (ግንቦት) | Bashans (Pashons) | maiatzaren 9 | maiatzaren 9 |
Säne (ሰኔ) | Ba'unah (Paoni) | ekainaren 8 | ekainaren 8 |
Ḥamle (ሐምሌ) | Abib (Epip) | uztailaren 8 | uztailaren 8 |
Nähase (ነሐሴ) | Misra (Mesori) | abuztuaren 7 | abuztuaren 7 |
Ṗagʷəmen/Ṗagume (ጳጐሜን/ጳጉሜ) | Nasi (Pi Kogi Enavot) | irailaren 6 | irailaren 6 |
Oharra: Kontuan izan data hauek 1900eko martxotik 2100eko otsailera arte baino ez dutela balio.