Maiatzaren 9
data
Maiatzaren 9a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hogeita bederatzigarren eguna da, 130garrena bisurteetan. 236 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1521 – Asparrotseko jaunak gidaritzapean, armada nafar-gaskoia Nafarroan sartu zen.
- 1978 – ETAk, bi guardia zibil erail zituen Donostian.
- 1980 – ETAk Antonio Moreno Nuñez polizia nazionala hil zuen Santurtzin.
Mundua
aldatu- 1271 – Bederatzigarren Gurutzadan, Eduardo I.a Ingalaterrakoa Akren lehorreratu zen.
- 1386 – Windsorko Ituna sinatu zuten Portugal eta Ingalaterrak
- 1502 – Cristobal Colonek bere Ameriketarako laugarren eta azken bidaiari hasiera eman zion.
- 1688 – Austria-Hungariako Inperioak Transilvania Turkiarrei kendu zien.
- 1936 – Etiopia Italiak anexionatu zuen.
- 1940 – Adolf Hitlerrrek eutanasia legeztatu zuen.
- 1950 – Robert Schumannek bere izena daraman plana (Schumann Plana aurkeztu zuen. Europako Ekonomia Erkidegoa sortzeko lehen pausoa, geroago Europako Batasuna izango dena.
- 1978 – Aldo Moro, Italiako lehen ministroa, hilda topatu zuten, Brigate Rosse talde armatuak bahituta bi hilabete eduki ondoren.
- 2004 – Txetxeniako presidentea, Akhmad Kadyrov, mina baten leherketaren ondoren hil zen.
- 2006 – Kataluniako gobernuaren hirukoaren apurketa, PSCk, ERC gobernutik kanporatzerakoan.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1958 – Alfred Hitchcock ingeles zinema zuzendariaren Vertigo filma AEBetan estreinatu zen, nazioarteko estreinaldia urte hartako Donostiako Zinemaldian izan zelarik.
- 1986 – Loinatz Abesbatza sortu zen Beasainen eta Andre Maria Zeruratuaren parrokian egin zuten aurkezpena.
Mundua
aldatu- 1911 – Vatikanoak Gabriele D'Annunzioren lanak Index Librorum Prohibitorumean sartu zituen.
- 1980 – Friday the 13th ("Ostiral 13a") filma estreinatu zen, Sean S. Cunninghamek zuzendu eta Betsy Palmer, Adrienne King, Harry Crosby, Laurie Bartram, Jeannine Taylor, Kevin Bacon, Mark Nelson, Robbi Morgan eta Ari Lehman aktoreek antzeztu zuten.
- 2001 – Baz Luhrmann australiar zinema zuzendariak zuzendu eta Nicole Kidman eta Ewan McGregor aktoreek antzeztutako Moulin Rouge! filma estreinatu zen.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 2016 – Merkurioren trantsitua izan zen.
Kirolak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2012 – Bilboko Athletic Kluba euskal taldeak Atlético de Madrid taldearen aurka Bukarest hiriko Arena Națională estadioan jokatutako UEFA Europa League txapelketako finalean 3-0 galdu zuen.
Mundua
aldatu- 1982 – Severiano Ballesteros golflariak Frantziako Opena irabazi zuen.
- 2011 – Italiako Giroan mendate bat jaistean erorikoa izanda Wouter Weylandt belgikar txirrindularia hil zen.
Jaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1712 – Juan Antonio Zelaia, nafar militar, diplomazialari eta funtzionarioa, Guayaquilgo gobernadorea (h. 1776).
- 1838 – Felicia Olabe, Gasteizko mezenas garrantzitsua eta ongilea (h. 1912).
- 1892 – Zita Borboi-Parmakoa, Austriako azken enperadorearen emaztea, zenbait urtez Lekeition erbestean bizi izandakoa, Toscanan (h. 1989).
- 1896 – Gregorio Suberbiola, nafar sindikalista anarkista (h. 1924).
- 1925 – Carlos Sobrini, nafar arkitektoa (h. 2020).
- 1933 – José Ramón Azkarate, bizkaitar txirrindularia.
- 1936 – José María Loizaga Viguri, bizkaitar enpresaburua, (h. 2020).
- 1937 – Rafael Moneo, nafar arkitektoa, Pritzker sariduna.
- 1944 – Dorita Ruiz, Euskal Herrian aritutako espainiar maistra eta pedagogoa, adimen-urritasundun ikasleak eskoletan integratzen aitzindaria.
- 1948 –
- Miguel Angel Olaberri, nafar apaiz katolikoa.
- Ramón Rabanera, arabar politakaria, Arabako Ahaldun Nagusi ohia.
- 1951 – Mikel Zalbide, euskal hizkuntzalari eta soziolinguista.
- 1953 – Niko Etxart, zuberoar musikaria.
- 1954 – Paloma Díaz-Mas, Gasteizen bizi den madrildar idazlea.
- 1956 – Esther Galarza, eibartar zeramikaria eta margolaria.
- 1964 – Genar Andrinua, bizkaitar futbolari ohia.
- 1965 – Txema Matanzas, bizkaitar abokatu, politikari eta presoa.
- 1968 – Juan Manuel Barbero, bizkaitar futbolari ohia.
- 1975 – Rubén Sánchez Mohedas, bizkaitar saskibaloi arbitroa.
- 1976 – Chema Jiménez, nafar futbolari ohia.
- 1977 – Iñigo Landaluze, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1978 – Aitziber Porras, arabar errugbilari ohia.
- 1979 – Sonia Ruiz de Azua, EHUko psikiatria irakasle bizkaitarra.
- 1980 –
- Estíbaliz Martínez, arabar gimnasta ohia.
- Ángel Vázquez, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1982 – Javier Casas, bizkaitar futbolaria.
- 1986 – Sergio de Lis, gipuzkoar txirrindulari ohi eta arraunlaria.
- 1995 – Josu Ibarbia, gipuzkoar futbolaria.
- 1997 – Elena Olabe, bizkaitar poeta.
Mundua
aldatu- 1044 – Gregorio Ostiakoa, Erromako San Cosme eta San Damian monasterioaren abadea.
- 1147 – Minamoto no Yoritomo, Kamakura shogunerria edo bakufuaren sortzailea (h. 1199).
- 1170 – Valdemar II.a Danimarkakoa, Danimarkako erregea (h. 1241).
- 1439 – Pio III.a, Aita santua (h.1503).
- 1740 – Giovanni Paisiello, italiar musikagilea (h. 1816).
- 1741 – Gregorio García de la Cuesta, espainiar jenerala (h. 1811).
- 1746 – Gaspard Monge, frantziar matematikaria, geometria deskribatzailearen asmatzailea (h. 1818).
- 1800 – John Brown, estatubatuar abolizionista (h. 1859).
- 1823 – Frederick Weld, Zeelanda Berriko lehen ministroa (h. 1891).
- 1830 – Harriet Rebecca Lane, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (h. 1903).
- 1837 –
- Maria Mazzarello, italiar lekaimea, Andre Maria Laguntzailearen Alaben Institutuaren sortzailea (h. 1881).
- Adam Opel, alemaniar ingeniaria, Opel auto lantegiaren sortzailea (h. 1895).
- 1843 – Anton von Werner, alemaniar margolaria (h. 1915).
- 1860 – James Matthew Barrie, eskoziar idazlea (h. 1937).
- 1866 – Elizabeth Magie, estatubatuar joko diseinatzailea (h. 1948).
- 1874 – Howard Carter, ingeles arkeologo eta egiptologoa (h. 1939).
- 1882 – Henry John Kaiser, estatubatuar industrialaria (h. 1967).
- 1883 – Jose Ortega eta Gasset, espainiar pentsalaria eta idazlea (h. 1955).
- 1887 – Francisco Alonso, espainiar musikagilea (h. 1948).
- 1894 – Benjamin Graham, britainiar inbertsorea, irakaslea eta idazlea (h. 1976).
- 1895 – Lucian Blaga, errumaniar olerkaria (h. 1961).
- 1903 – Anna O. Shepard, estatubatuar arkeologoa (h. 1973).
- 1904 – Gregory Bateson, estatubatuar antropologoa (h. 1980).
- 1905 – Lilí Álvarez, oro-kirolaria, idazle eta kazetaria, Olinpiadetan parte hartu zuen lehen emakume espainiarra (h. 1998).
- 1907 – Baldur von Schirach, alemaniar politikari nazia (h. 1974).
- 1908 – Nikolai Piskunov, sobietar matematikaria, ekuazio diferentzial partzialetan aditua (h. 1977).
- 1909 – Gordon Bunshaft, estatubatuar arkitektoa (h. 1990).
- 1912 – Pedro Armendáriz, mexikar aktorea (h. 1963).
- 1914 –
- Carlo Maria Giulini, italiar orkestra eta opera-zuzendaria (h. 2005).
- Hank Snow, kanadar-estatubatuar country abeslaria (h. 1999).
- 1920 – Richard Adams, ingeles eleberrigilea (h. 2016).
- 1921 – Sophie Scholl, Alemania naziaren aurka eratutako Arrosa Zuria erresistentzia mugimendu baketsuko kidea (h. 1943).
- 1924 – Bulat Xalvovitx Okudzhava, errusiar idazle eta kantaria (h. 1997).
- 1927 – Manfred Eigen, alemaniar fisikari eta kimikaria, 1967ko Kimikako Nobel Saria (h. 2019).
- 1928 – Pancho Gonzales, estatubatuar tenislaria (h. 1995).
- 1930 –
- André Cherpillod, esperanto hizkuntzaren aldeko frantziar intelektuala.
- Susan Leeman, estatubatuar endokrinologoa, neuroendokrinologiaren sortzaileetako bat.
- 1936 –
- Albert Finney, britainiar aktorea (h. 2019).
- Glenda Jackson, ingeles aktorea (h. 2023).
- Ernest Shonekan, Nigeriako estatuburua (h. 2022).
- 1939 – Ralph Boston, estatubatuar atleta, luzera jauzian espezializatua (h. 2023).
- 1940 – James L. Brooks, judu jatorriko estatubatuar zinema zuzendaria, ekoizlea eta gidoigilea.
- 1943 –
- Moisés Hassan, nikaraguar gerrillari eta politikaria.
- Manuel Pérez Martínez, Cura Pérez, espainiar apaiza eta Kolonbiako ELN gerrillako buruzagia (h. 1998).
- 1945 – Jupp Heynckes, alemaniar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1946 – Candice Bergen, estatubatuar aktorea.
- 1947 –
- Michael Levitt, Hegoafrikan jaiotako britainiar biofisikaria eta unibertsitateko irakaslea, 2013ko Kimikako Nobel Saria.
- Víctor Ullate, espainiar dantzaria eta koreografoa.
- 1949 –
- Billy Joel, estatubatuar rock-musikagile eta kantaria.
- Ibrahim Baré Maïnassara, Nigerko presidentea (h. 1999).
- Andreu Martín, kataluniar idazle eta gidoigilea, nobela beltzean espezializatua.
- 1959 – János Áder, Hungariako presidentea.
- 1960 – Johnny Paul Koroma, Sierra Leonako estatuburua (h. 2017).
- 1961 –
- John Corbett, estatubatuar aktorea eta country abeslaria.
- Fuensanta Coves, Andaluziako Parlamentuko lehendakaria.
- 1962 – Beatriz Gimeno, LGTBI eskubideen aldeko ekintzaile feminista lesbiana eta politikari espainiarra.
- 1966 – Marco Antônio da Silva, Marquinhos, brasildar futbolari ohia.
- 1967 – Yves Béhar, suitzar diseinatzaile eta enpresaburua.
- 1968 –
- Marie-José Pérec, frantziar atleta ohia, 200 eta 400 metroko lasterketetan aditua.
- Nataša Pirc Musar, Esloveniako historiako lehen emakume presidentea.
- 1969 – Hugo Maradona, argentinar futbolaria eta futbol-entrenatzailea (h. 2021).
- 1975 –
- Juan Antonio Bayona, kataluniar zinema zuzendaria.
- Chris Diamantopoulos, kanadar aktorea.
- 1978 –
- Bebe, espainiar abeslari eta aktorea.
- Tista Das, indiar aktorea, idazlea eta pertsona transgeneroen eskubideen aldeko ekintzailea.
- Gulimina Mahamuti, sino-estatubatuar piano-jotzailea.
- 1979 –
- Rosario Dawson, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- Artur Małek, poloniar alpinista eta eskalatzailea.
- 1980 – Norihiro Nishi, japoniar futbolari ohia.
- 1981 –
- Kazuyuki Morisaki, japoniar futbolari ohia.
- Koji Morisaki, japoniar futbolari ohia.
- 1987 – Kévin Gameiro, frantziar futbolaria.
- 1988 – Nemanja Bjelica, serbiar saskibaloi jokalaria.
- 1989 – Katie Bouman, estatubatuar informatika irakaslea, lehen aldiz zulo beltz baten irudia eratzeko algoritmoa sortzeko prozesuaren burua.
- 1990 – Jennifer Hermoso, espainiar futbolaria.
- 1991 –
- Genki Haraguchi, japoniar futbolaria.
- Majlinda Kelmendi, kosovar judoka.
- 1993 –
- Laura Muir, eskoziar atleta, distantzia ertain eta luzeetan aditua.
- Guillermo Díaz Ibáñez, Willyrex, espainiar youtuberra.
- 1994 – Seydou Aboubacar, bolikostar saskibaloi-jokalaria.
- 1995 –
- Wang Jingbin, txinatar futbolaria.
- Andrea Motis, kataluniar tronpeta-jotzailea, saxofoi-jotzailea eta jazz-kantaria.
- 1995 - Coraline Vitalis, frantziar eskrimalaria.
- 2002 – Adriana Nanclares, mirandar futbolaria.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1604 – Jeronimo Mendieta, arabar elizgizon eta historialaria (j. 1525).
- 1740 – Juan Bautista Anza I.a, gipuzkoar militar eta esploratzailea, Arizonan (j. 1693).
- 1775 – Domingo Basabilbaso, arabar enpresaburu eta politikaria (j. 1709).
- 1795 – Frantzisko Ibero, gipuzkoar arkitektoa (j. 1724).
- 1799 – Armand Joseph Dubernad, lapurtar politikari eta enpresaburua, Morlaixen (j. 1741).
- 1949 – Victoriano Juaristi Sagartzazu, gipuzkoar mediku eta musikagilea (j. 1880).
- 1959 – Domingo Mitxelena, euskal arraunlaria, Kontxako 8 Bandera irabazi zituena (j. 1894).
- 1962 – Julian Apraiz Arias, arabar arkitektoa (j. 1876).
- 1981 – Lezo Urreztieta, euskal itsasgizon, abertzale, mugalari eta kontrabandista (j. 1907).
- 2003 – Antonio Ibáñez Freire, arabar militar eta politikaria, Madrilen (j. 1913).
- 2005 – Begoña Bilbao, euskal idazlea, musikagilea eta euskalaria (j. 1932).
- 2011 – Valentin Solagaistua, getxoztar politikari abertzalea (j. 1937).
- 2013 –
- Imanol Bolinaga, gipuzkoar politikari jeltzalea (j. 1933).
- Alfredo Landa, iruindar aktorea, Madrilen (j. 1933).
- 2015 – Alazne López, bizkaitar dantzaria, Alemanian (j. 1993).
Mundua
aldatu- 348 – Pakomio, egiptoar santu eta eremutarra (j. 292).
- 1280 – Magnus VI.a Norvegiakoa, Norvegiako erregea (j. 1238).
- 1589 – Luis de Morales, Pizkundeko espainiar margolaria (j. c. 1509).
- 1590 – Karlos I.a Borboikoa, Erruango artzapezpikua (j. 1523).
- 1611 – Pedro de Santiago, espainiar erlijiosoa.
- 1651 – Cornelis de Vos, flandriar margolaria (j. 1584).
- 1688 – Frederiko Gilen I.a Brandenburgekoa, Brandenburgoko margrave hauteslea eta Prusiako dukea (j. 1620).
- 1805 – Friedrich Schiller, alemaniar poeta (j. 1759).
- 1806 – Federico Gravina, espainiar militarra (j. 1756).
- 1850 – Louis Joseph Gay-Lussac, frantziar kimikaria (j. 1778).
- 1861 – Peter Ernst von Lasaulx, alemaniar filosofoa (j. 1805).
- 1903 – Paul Gauguin, frantziar margolari eta eskultorea (j. 1848).
- 1909 - Margarete Steiff, alemaniar jostuna, jostailu diseinatzailea eta enpresaburua, Steiff jostailu fabrikaren sortzailea (j. 1847).
- 1915 – François Faber, luxenburgotar txirrindularia (j. 1887).
- 1916 – Thomas Kent, irlandar errepublikarra, 1916ko Pazko Matxinadako buruzagietako bat, fusilatua (j. 1865).
- 1927 – Lucrecia Arana, espainiar zarzuela-abeslaria, tiple-kontraltoa (j. 1867).
- 1931 – Albert Abraham Michelson, alemaniar jatorriko estatubatuar fisikaria, 1907ko Fisikako Nobel Saria (j. 1852).
- 1939 – Mary (Lady Heath), irlandar hegazkinlari eta atleta (j. 1896).
- 1943 – Danielle Casanova, Frantziako militante komunista eta erresistentziako kidea (j. 1909).
- 1949 – Luis II.a Monakokoa, Monakoko printzea (j. 1870).
- 1950 – Esteban Terradas i Illa, kataluniar matematikaria (j. 1883).
- 1951 – Etta Federn, austriar idazle, itzultzaile, pedagogo, militante anarkista, anarkosindikalista eta anarkofeminista (j. 1883).
- 1960 – Pieter Johannes van Rhijn, holandar astronomoa, 26 urtez IAUko burua (j. 1886).
- 1965 – Leopold Figl, Austriako kantzilerra (j. 1902).
- 1968 – Finlay Currie, eskoziar aktorea (j. 1878).
- 1970 – Walter Reuther, estatubatuar sindikalista (j. 1907).
- 1976 – Ulrike Meinhof, Alemaniako ezker erradikaleko militantea, Armada Gorriaren Frakzioaren (RAF) sortzaileetariko bat (j. 1934).
- 1977 – James Jones, estatubatuar idazlea (j. 1921).
- 1978 –
- Giuseppe Impastato, Siziliako politikaria eta irrati esataria, Siziliako mafia salatzeagatik ezaguna (j. 1948).
- George Maciunas, lituaniar-estatubatuar artista, galeria jabea eta publizitate-eragilea (j. 1931).
- Aldo Moro, Italiako lehen ministroa (j. 1916).
- 1979 – Gabriel Ramanantsoa, Madagaskargo 2. presidentea (h. 1979).
- 1981 –
- Nelson Algren, estatubatuar idazlea (j. 1909).
- Margaret Lindsay, estatubatuar aktorea (j. 1910).
- 1985 – Edmond O'Brien, estatubatuar aktorea (j. 1915).
- 1986 –
- Ánxel Fole, galiziar idazlea (j. 1903).
- Tenzing Norgay, nepaldar alpinista eta xerpa, Edmund Hillaryrekin batera, Everestera iritsi zen lehen gizakia (j. 1914).
- 1993 –
- Carolina Henriette MacGillavry, holandar kimikari eta kristalografoa (j. 1904).
- Freya Stark, britainiar esploratzaile eta idazlea (j. 1893).
- 1994 – Anni Albers, alemaniar ehungintzako-diseinatzailea, margolaria eta diseinatzailea (j. 1899).
- 1995 – Jimmy Raney, estatubatuar jazz gitarra-jotzailea (j. 1927).
- 1997 – Marco Ferreri, italiar zinema zuzendaria, gidoigilea eta aktorea (j. 1928).
- 2001 – Nikos Sampson, Zipreko presidentea (j. 1935).
- 2004 – Akhmad Kadirov, Txetxeniar Errepublikako presidentea, eraila (j. 1951).
- 2010 – Lena Horne, estatubatuar abeslari, aktore, dantzari eta eskubide zibilen mugimenduko aktibista (j. 1917).
- 2011 –
- Lidia Gueiler, Boliviako presidentea (j. 1921).
- Alicia Jurado, argentinar idazle eta akademikoa (j. 1922).
- Wouter Weylandt, belgikar txirrindularia, eroriko baten ondorioz (j. 1984).
- 2015 – Kenan Evren, Turkiako presidentea (j. 1917).
- 2018 – Per Kirkeby, daniar margolaria (j. 1938).
- 2020 – Little Richard, estatubatuar rock kantaria, gitarrista eta pianista, Chuck Berryrekin batera, rock and rollaren aitzindaria (j. 1932).
- 2021 – José Manuel Caballero Bonald, espainiar poeta, nobelista eta saiakera-idazlea (j. 1926).
- 2022 – John Henry Coates, australiar matematikaria (j. 1945).
- 2023 – Antonio Carbajal, mexikar futbol atezaina (j. 1929).
- 2024 –
- Roger Corman, estatubatuar kultuzko zinema ekoizle eta zuzendaria (j. 1926).
- Ivan Ivanji, serbiar eleberrigilea (j. 1929).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Gergori eta Itzaga/Izaga.
- Europako eguna ospatzen da.
- Garaipenaren Eguna, Alemania naziaren errendizioa ospatuz.
Kanpo estekak
aldatu