Europako Aliantza Librearen Gazteria
Europako Aliantza Librearen Gazteria (European Free Alliance Youth, (EFAY), ingelesez) Europako kultura, hizkuntza eta nazio aniztasuna babesten eta sustatzen duten organizazio, mugimendu edo alderdi politiko ezberdinetan parte hartzen duten gazteez osaturiko erakundea da. Beraz, EFAy lurralde, estatu zein europa mailan aktiboki lanean aritzen diren Europa osoko alderdi abertzale eta erregionalisten adar gazteen aliantza da. Bere kideek Europako aniztasunaren ezagutzea eta onarpen gehiago jasotzearen alde lan egiten dute.[1]
Europako Aliantza Librearen Gazteria | |
---|---|
Idazkari nagusia | Llŷr Williams |
Sorrera | 2000 |
Eremua | Europa |
Egoitza nagusia | Boomkwekerijstraat 1, 1000 Brusela, Belgika |
Ideologia politikoa | Sozialdemokrazia, Autonomismoa, Federalismoa, Independentismoa |
Kideak | Europako Gazteen Forua |
efay.eu | |
Europako Aliantza Librearen gazte erakundea |
EFAy ALE (Europako Aliantza Librea, Euskaraz) Europako alderdi politikoaren adar gaztea da. 2000. urtean sortua izan zen Mikel Irujoren eskutik ( Eusko Alkartasunaren Europako Parlamentuko kide ohia), Gazte Abertzaleakeko nazioarteko harremanetarako idazkaria zenean. Gaur egungo bere presidentea Valentina Servera da (Eskozia), 2019an hautatua.[2]
Zuzendaritza (2014-2016)
aldatuArdura | Izena | Erakundea | Herria |
---|---|---|---|
Presidentea | Roccu Garoby | PNC-Ghjuventù | Korsika |
Idazkari Nagusia | Olrik Bouma | FNP Jongerein | Frisia |
Kidea | Eva Paelinck | Jong N-VA | Flandria |
Kidea | Álvaro Goñi | Gazte Abertzaleak | Euskal Herria |
Kidea | Max Zañartu | JERC | Katalan Herriak |
Kidea | Emyr Gruffydd | Plaid Cymru Ifanc | Gales |
Kidea | Pablo Peñuela | JJAA | Andaluzia |
Presidenteen zerrenda
aldatuIzena | Erakundea | Herria | Denbora |
---|---|---|---|
Mikel Irujo Amezaga | Gazte Abertzaleak | Euskal Herria | 2000–2001 |
Pere Aragonés | JERC | Katalan Herriak | 2001–2003 |
Jonas Dutordoir | Prego | Flandria | 2003-2005 |
Lander de Bilbao | Gazte Abertzaleak | Euskal Herria | 2005–2007 |
Rhisiart Tal-e-bot | Kernow X | Kornualles | 2007–2009 |
Jezz Anbleydh | Kernow X | Kornualles | 2009–2010 |
Irati Aizpurua | Gazte Abertzaleak | Euskal Herria | 2010–2011 |
Roccu Garoby | PNC-Ghjuventù | Korsika | 2011–Gaur |
Erakunde kideak
aldatuEuropako 14 estatutan dauden 33 herri ezberdinetako 35 gazte erakunde dira kide.[3]
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) EFAy erakundearen webgunea
- (Ingelesez) EFA erakundearen webgunea[Betiko hautsitako esteka]
- (Ingelesez) EYF erakundearen webgunea