Gazte Abertzaleak (GA) Eusko Alkartasuna alderdiaren gazte erakundea da. Euren hitzetan Euskal Herriaren askapen nazionalaren eta justizia sozialaren lorpenerako lan egiten duen gazte talde eraldatzailea da. Bere burua independentista eta ezkerrekotzat jotzen du. Erakunde honek konpromiso antimilitarista, bakezalea eta bortizkeriaren aurkakoa nabarmendu du sortu zenetik.

Gazte Abertzaleak
Idazkari nagusiaAndoni Iriondo
Sorrera1988
Eremua Euskal Herria
Egoitza nagusiaPortuetxe bidea, 23 1ª Donostia
Ideologia politikoaEzkerrekoa eta Independentista
Nazioarteko kidetzaEuropar Batasuna EFAy
gazteabertzaleak.eus
Eusko Alkartasunaren gazte erakundea

Euskal Herriko zazpi lurraldeetan ditu ordezkaritzak, lurraldetasunaren kontzeptuan murgilduz, bailaren nagusitzea sustatzen dute, muga administratibo ez naturalak ekiditearren.

Nazioartekoari dagokionez, EFAYren (Europako Aliantza Librearen gaztedia) kidea izateaz aparte, sortzaileetariko bat da ere. Gaur egun Europako gazte erakunde honen zuzendaritzako kidea da.

Gaur egun Gazteberri aldizkaria, erakundeaz kanpoentzat egina, argitaratzen dute; lehen, Gaztekari aldizkaria argitaratzen zuten erakundez kanpokoentzat, eta Gazteberri, aldiz, erakunde barnerako.[1]

Ideologia politikoa

aldatu

Gazte Abertzaleen hitzetan, Euskal Herriaren askapen nazionalaren eta justizia sozialaren lorpenerako lan egiten duen gazte talde eraldatzailea da. Gazte erakundeak 5 zutabe sendoz oinarritzen da:

  1. Independentzia VS Zatiketa administratiboa: 7 lurraldeak osotasun ideologiko ezkertiar baten alde lan egiten du. Euskal Herria, hots, zazpi lurraldeetan zabalduriko herri euskalduna birbateratzea du helburu, Euskal Herriari zor zaion errespetu eta aitorpena bideratuz.
  2. Elkartasuna internazionalista VS Zapalketa internazionala: Inor ez zapaltzeko gogoa, zapalduak ez izatekoa lemapean elkartasuna internazionalista gidari, Europako markoan, Euskal Errepublika Soziala eraikitzea dute helburu.
  3. Justizia soziala VS Sistema neoliberala: beste mundu bat posible da goiburuarekin bat datoz. Haien etsaiak kapitalismoa eta indibidualismoa, matxismoa eta patriarkatua, faxismoa eta arrazakeria, intolerantzia eta edozein motatako indarkeria dira. Feminismoa, Justizia soziala eta garapen iraunkorra, zentzurik zabalenean, mundu honetan dauden arazoen giltzarria dela aldarrikatzen dute.
  4. Demokraziaren ezarketa erreala VS Zentzugabeko gidaritza politikoa: Demokraziaren ezarketa erreala aldarrikatzen dute, inongo merkatu eta enpresa handien menpe ez dagoena: hiritarren parte hartzean eta giza eskubideen errespetuan oinarrituta begirune eta tolerantziaren eredu bihurtuko dena.
  5. Formazioa eta ekintza politiko zuzena da haien ardatza, gazte erakunde politikoa baitira. Hauek dira, erakundetako lanarekin batera, sistema eraldatzeko bitartekoak.

Bost ardatz nagusi horiekin batera, aukera berdintasuna, ingurugiroa eta garapen iraunkorra, adierazpen eta pentsamendu askatasuna, lanpostu duina, etxebizitza eskuragarriak, antimilitarismo sendo eta sakona, sexu askatasuna, drogekiko hezkuntza, informazio eta legalizazioa, herrien arteko elkartasuna, demokrazia erreala eta abar aldarrikatzen dute.

Gainera, dinamika suntsigarrietatik eta bortxa estrategietatik urrun ideien gizarteratzea dute helburu euskal gizartearen gehiengoa bat egin bitartean. Izan ere bortxak, etikoki onartezina izateaz gain, ezin irabazi duten bi Estatu boteretsuen kontrako gerra dinamika batera baino ez darama.

Desobedientzia zibila aldarrikatzen du askapen nazional zein sozialerako bide zilegitzat, nahiz eta jakin ez dala lan erraza, Euskal Herriak astintzen duen gatazkak indiferentzia eta pasibitatea eragiten baitu gazte askorengan.[2]

Beraz, Independentzia[3], euskara[4], laikotasuna[5], ekologismoa[6], aniztasuna[7], antimilitarismoa[8], askatasuna[9], bakea[10], feminismoa[11], antifaxismoa[12] eta internazionalismoa[13] dute beren ideologia politikoaren muin.

Historia

aldatu

1988. urtean sortua, Euskal Herriko independentzia aldarrikatzeko sortu zen gazte taldea da. Europan Euskal Errepublikaren sorkuntza bultzatu eta gazteen arteko elkartasuna aldarrikatuz lanean jardun duena. Militarismoaren aurka, bakearen alde, ekologismoa, justizi sozial, giza eskubideen urraketen aurka eta garapen jasankorraren alde egin dute urte guzti hauetan.

2003ko martxoaren 30ean Gazte Abertzaleek beren 15. urteurrena ospatu zuten Tolosan (Gipuzkoa).[14]

2004ko maiatzaren 1 eta 2an Andoni Iruzaeta Miarritzeko (Lapurdi) VII. kongresuan Gazte Abertzaleen idazkari nagusi berretsia izan zen.[15] Hala ere, "arazo pertsonalak" zirela kausa hilabete batzuetara dimisioa aurkezten zuen, eta Gasteizen (Araba) egindako ez ohiko kongresuan Ibon Usandizaga hautatua izan zen idazkari.[16]

Ausardiaz, alternatiba eraikiz. 2007[17]

Otsailaren 24 eta 25ean, Ausardiaz goiburuarekin IX. Biltzar Orokorra egin zuten Debako Lastur auzoan (Gipuzkoa). Han, Ibon Usandizagak utzitako postua hartuta, Harkaitz Millan izendatu zuten idazkari nagusi.

Indarberrituz. 2008[18]

Maiatzak 10 eta 11 bitartean X. ez ohizko Biltzar Orokorra egin zuten Bilbon (Bizkaia), Indarberrituz goiburuarekin. Bertan, Alain Zamorano idazkari nagusi hautatu zuten Gazte Abertzaleetako kideek.

Hamaika ikusitakoak. 2009[19]

Irailak 3an prentsa aurreko baten bitartez XI. Biltzar Nagusiaren berri ematen zen, Hamaika Ikusitakoak goiburuarekin, gazte erakundeak 20 urteren buruan bizi izan dituen bizipen ugari bere erakunde nortasunaren xedea izanik. Biltzar Nagusi hartan Maider Carrere, gazte donostiarra, idazkari nagusi izendatu zuten, erakundeko postu gorenean egongo den lehen emakumea izanik.

Era berean, 12 eta 13ko asteburu horretan bertan, erakundeak Gasteizko (Araba) Jimmy Jazz aretoan, 400 pertsona baino gehiago erakarri zuen kontzertua Delorean eta Rosa Luxemburg taldeek jo zuten beren 20. urteurrena ospatzeko.[20]

Ezarritako parametroetatik haratago. 2012[21]

Abenduaren 9an Bidarrain (Nafarroa Beherea) egindako XII. Biltzarrean Nagusian Haritz Perez pasaitarra izendatu zuten idazkari nagusi. Asteburua Ezarritako parametroetatik haratago goiburuarekin egin zen.

25 urtez Euskal Herriaren alde borrokan. 2014[22][23]

2014ko abenduaren 26an Tolosan (Gipuzkoa) egin zen gazte erakundearen XIII. biltzarra. Militantziak, erakundeko ponentzia politikoen berrikuntzarekin batera, Ibon Garcia idazkari nagusi izendatu zuten, batzordeko beste kideekin batera.

2015eko urtarrilaren 3an Gazte Abertzaleek beren 25. urteurrena ospatu zuten Galdakaon. Han, 25 urtez Euskal Herriaren alde borrokan goiburuarekin, Ibon Garcia idazkariak aurkeztu zuen bere burua. Ekitaldi politikoaren bukaerarekin kontzertuei hasiera eman zitzaion, eta 1000 pertsona baino gehiago biltzea lortu zuten.

Pausoz, pauso, gazteok bidea eginez. 2016[24]

2016ko azaroaren 26 eta 27an Gazte Abertzaleakek XIV. Biltzar Nagusia ospatu zuen Bilbon "Pausoz, pauso, gazteok bidea eginez" goiburuarekin. Biltzarrean militantziak Asier Gomez aukeratu zuen idazkari nagusi.[25]

Uztaberria. 2019[26]

2019ko martxoaren 2an Gazte Abertzaleakek XV. Biltzar Nagusia ospatu zuen Gasteizen "Uztaberria" lelopean. Bertan militantziak, ildo politikoa eguneratu zuen, non ekimen politikoari dagokionean EH Bilduren baitan Fronte Zabala indartzeko eta ezkerreko indepedentismoarekin elkarlanean jarraitzea berretsi zen. Eta aldi berean erakundeko karguak berritu ziren, Andoni Iriondo idazkari nagusi izendatuz. [27]

Harremanak

aldatu

Gazte erakundea nahiz eta Eusko Alkartasunaren gazteria izan, autonomiaz gozatzen du bere ideia politiko propioak garatzeko. Helburu komunak partekatzen dituzte bi erakundeek, baina lanketa ezberdinak ere badituzte hainbat gaietan, Gazte Abertzaleak organizazio autonomiaz gozatzen baitu euren iniziatiba propioak gauzatzeko. Ordezkariak ditu EAko exekutiba lokaletan, lurralde koordinadoretan, eta bere idazkari nagusia Eusko Alkartasunaren Nazio Batzordeko kide da.[28]

Gazte Abertzaleek beste bi erakundeekin harreman sakonak mantentzen dituzte:

"Gazteok Bai" eta "EFAY"ren sortzaileetariko bat da.[31] Bilboko festetan, besteak beste, Aberrigintzan kultur elkartea bezalako erakundeekin bat egiten du.

Era berean, euskal diaspora onartzen dute, bere delegazio nagusia Gazte Abertzaleak-Argentina izanik.[32]

Azkeneko urtean, 2010ean GaztEHerria mugimenduaren sorreran parte hartu zuen, 2010eko martxoaren 11an publikoki aurkeztu zutena beste eragileekin batera.[33] Bertan Durangon egin zen jaialdi erraldoi baten berri emateaz gain, bestelako ekimenak ere iragarri zituzten. Horietako bat maiatzaren 28an Bruselan eginiko manifestaldia izan zen. Manifestaldi hau antolatzeko nazioarteko hainbat eragileren laguntza izan zuten.

Euskal Herriko Gazte Kontseiluko (EHGK) kidea izan zen[34] eta gaur Gazte Abertzaleak Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko kidea[35] izateaz aparte, bertako Batzorde Iraunkorreko bokalia bat du.[36] Gainera, Espainiako Gazte Kontseiluko kidea izateari beti uko egin dio.

Idazkari nagusien zerrenda

aldatu
Urte hasiera Urte bukaera Izena Herria
1988 1990 Sabin Arana Getxo
1990 1992 Fernando Velasco Gasteiz
1992 1994 Yon Goikoetxea Oiartzun
1994 1996 Jon Ander Arrieta Errenteria
1996 1998 Pello Urizar Arrasate
1998 2002 Martin Aranburu Zumarraga
2002 2004 Andoni Iturzaeta Tolosa
2004 2007 Ibon Usandizaga Bilbo
2007 2008 Harkaitz Millan Donostia
2008 2009 Alain Zamorano Ortuella
2009 2012 Maider Carrere Donostia
2012 2014 Haritz Pérez Pasaia
2014 2016 Ibon Garcia Galdakao
2016 2019 Asier Gomez Bilbo
2019 Orain Andoni Iriondo Donostia

Gazte Abertzaleetako kide ohi ezagunak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. https://web.archive.org/web/20160119215920/http://www.gazteabertzaleak.eus/buletina/
  2. https://web.archive.org/web/20150718050524/http://www.gazteabertzaleak.eus/nortzuk-gara/
  3. http://info.info7.eus/2010/09/17/gazte-abertzaleak-independentziaren-bidean/
  4. http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2015/09/29/vecinos/tolosaldea/tolosako-udalak-bilera-batean-izandako-euskararekiko-jarrera-salatu-dute[Betiko hautsitako esteka]
  5. https://laicismo.org/2009/gazte-abertzaleak-exige-la-retirada-de-crucifijos-y-otros-simbolos-religiosos-en-los-centros-educativos-vascos/48817[Betiko hautsitako esteka]
  6. http://www.28kanala.eus/bideoak/azkenberriak/3585-gazte-abertzaleak-ek-ahtren-lanetako-txikizioa-salatu-du[Betiko hautsitako esteka]
  7. http://ehgam2010.blogspot.com.es/2015/06/gazte-abertzaleak-e28an.html
  8. https://web.archive.org/web/20160304100425/http://www.gazteabertzaleak.eus/bardeetako-poligonoaren-aurkako-xxviii-martxan/
  9. https://web.archive.org/web/20190528160731/http://ahotsa.info/albistea/mozal-legea-salatzeko-gazte-manifestazioa-eginen-da-ostiral-honetan-iruneanhttp://ahaztuak1936-1977.blogspot.com.es/2010/03/gazte-abertzaleak-considera-inadmisible.html
  10. http://sustatu.eus/1388418048349
  11. https://web.archive.org/web/20190528184814/http://www.gazteabertzaleak.eus/alardean-ere-defenda-dezagun-parekidetasuna/
  12. http://ahaztuak1936-1977.blogspot.com.es/2010/03/gazte-abertzaleak-considera-inadmisible.html
  13. http://zaraobedigital.com/not/19660/gazako-genozidioa-dela-eta-nazioarteko-justizia-gorteak-israel-jazartzea-eskatu-du-gazte-abertzaleak-erakundeak/[Betiko hautsitako esteka]http://sustatu.eus/1388418048349
  14. https://web.archive.org/web/20190528190805/http://www.gazteabertzaleak.eus/es/la-propuesta-de-paz-de-gazte-abertzaleak-disponible-aqui/
  15. https://web.archive.org/web/20190528201414/http://www.gazteabertzaleak.eus/gazte-abertzaleak-en-7-biltzar-nagusia/
  16. http://eaargentina.blogspot.com.es/2004/12/nuevo-secretario-general-de-gazte.html
  17. https://web.archive.org/web/20160304083151/http://www.gazteabertzaleak.eus/ausardiaz-etorkizunera/
  18. https://web.archive.org/web/20160304191238/http://www.gazteabertzaleak.eus/x-biltzar-orokorra/
  19. https://web.archive.org/web/20190528170356/http://www.gazteabertzaleak.eus/xi-biltzar-nagusia-hamaika-ikusitakoak/
  20. http://gara.naiz.eus/paperezkoa/20090904/155062/es/Gazte-Abertzaleak-celebrara-su-XI-Congreso-Nacional-12-13-setiembre-Gasteiz
  21. http://gara.naiz.eus/paperezkoa/20121209/376870/es/Gazte-Abertzaleak-elige-Haritz-Perez-nuevo-secretario-general
  22. https://web.archive.org/web/20181009175806/https://www.berria.eus/paperekoa/1869/006/001/2015-01-02/udaberrian_murgilduta.htm
  23. https://web.archive.org/web/20160730021304/http://www.gazteabertzaleak.eus/gazteen-parte-hartzea-sustatu-nahi-dugu-panorama-politikoan/
  24. https://web.archive.org/web/20161128200759/http://www.gazteabertzaleak.eus/gazte-abertzaleaken-xiv-biltzarra/
  25. https://web.archive.org/web/20161128200552/http://www.gazteabertzaleak.eus/gazte-abertzaleakek-urkulluren-gobernu-berriari-gazteriaren-legearekin-konprosimoak-eskatzen-dizkio/
  26. https://web.archive.org/web/20190528153928/http://www.gazteabertzaleak.eus/gazte-abertzaleakek-bere-xv-nazio-biltzarra-ospatuko-du-martxoaren-2-3an-vitoria-gasteizen/
  27. http://www.gazteabertzaleak.eus/gazte-abertzaleak-ek-etapa-berri-bat-ireki-du/
  28. https://web.archive.org/web/20150221093314/http://www.euskoalkartasuna.eus/organizazioa/zuzendaritza-nazionala/kide/ibon-garcia/
  29. https://web.archive.org/web/20160315062705/http://www.bizigay.org/eu/nortzuk-gara/
  30. http://www.gazteabertzaleak.eus/ezker-gaztea/elkarlanean/[Betiko hautsitako esteka]
  31. https://web.archive.org/web/20150812073048/http://efay.eu/history/
  32. http://gaargentina.blogspot.com.es/2007/10/primer-encuentro-de-formacin-poltica.html
  33. http://www.berria.eus/albisteak/39772/euskal_gazte_ezkertiar_independentisten_bilgunea_sortu_dute_gazteherria.htm[Betiko hautsitako esteka]
  34. https://web.archive.org/web/20190528192508/http://www.gazteabertzaleak.eus/ehgk-martxan-da/
  35. https://web.archive.org/web/20120418054115/http://www.egk.org/eus/EGK-ko%20elkarteak%20/ikusi/10/GAZTE%20ABERTZALEAK.html
  36. https://web.archive.org/web/20150923234300/http://www.egk.org/eus/Azken%20berriak/ikusi/564/EGK-k%20Batzorde%20Iraunkorra%20berritu,%20elkarteek%20aurkezturiko%20hainbat%20proposamen%20adostu%20eta%20kide%20berriak%20onartu%20ditu.html

Kanpo estekak

aldatu



Euskal Herriko gazte erakunde politikoak
Aitzina!ErnaiEuzko GaztediGazte AbertzaleakGazteok BaiGazte KomunistakIratzarriJeunes Populaires
Jóvenes Demócratas de NavarraJSE-EgazJuventudes NavarrasMouvement des Jeunes Communistes
Mouvement des Jeunes SocialistesNafarroako Gazte SozialistakNuevas Generaciones del País Vasco