Fisika matematikoa fisikako problemetan aplikatzeko metodo matematikoen garapenari dagokio. Journal of Mathematical Physics-ek honela definitzen du eremua: "Matematikak fisikako problemetan aplikatzea eta aplikazio horietarako eta teoria fisikoak formulatzeko metodo matematiko egokiak garatzea". elastikotasuna, akustika, termodinamika, elektrizitatea, magnetismoa eta aerodinamika bezalako gaietan, esate baterako.

Historia

aldatu

Historikoki matematikaren arlo asko fisikako arazoei erantzuna emateko ideiarekin sortu ziren. Kalkulu diferentzialak eta ekuazio diferentzialek, adibidez, interes handia piztu zuten Isaac Newtonek bere lege ospetsuetan, hau da, Newtonen legeetan, erabili ondoren.

Bestalde, Bernhard Riemannek proposatutako Riemannen geometriak ere interes izugarria piztu zuen Albert Einsteinek erlatibitate orokorraren teoria garatzeko geometria mota hau erabili zuenean, hain zuzen ere. Izan ere, Riemannen kurbatura tentsoreak nahiz Ricciren kurbatura tentsoreak zuzenean esku hartzen dute erlatibitatearen teoriatik ekuazio fisiko desberdinetan.

Kanpo estekak

aldatu