Gazprom (errusieraz: Газпро́м) Errusiako sozietate anonimo bat da, batez ere, gas naturala ateratzen, prozesatzen eta garraiatzen jarduten duena. Munduan gas gehien ateratzen eta esportatzen duen enpresa da. Horrez gainera, 2005etik munduko petrolio-merkatuaren aktore nagusietako bat da. Enpresaren izena errusierazko Газовая промышленность (Gazovaya Promyshlennost, «Gas Industria») deituraren akronimoa da[1].
Gazprom |
---|
|
|
Mota | enpresa estatala, negozioa, konpainia eta kapital irekiko enpresa |
---|
Jarduera sektorea | gas industry (en) , extraction of petroleum (en) , Satelite bidezko komunikazioa, Telekomunikazioa, telephone company (en) , ISPa eta International Standard Industrial Classification (en) |
---|
Herrialdea | Errusia |
---|
|
Honen parte | MICEX Index (en) , MICEX 10 (en) eta RTS Index (en) |
---|
Eskumendekoak | Gazprom EP International B.V. (en) , Nigaz (en) , YugoRosGaz (en) , Slovenský plynárenský priemysel (en) , Baltic LNG (en) , Nord Stream AG (en) , RosUkrEnergo (en) , Bosphorus Gaz Corporation (en) , Gazprom Export (en) , Gazprom Avia (en) , FC Zenit San Petersburgo, Gazprombank (en) , Gazprom Neft (en) , SeverEnergia (en) , Sibur (en) , Mosenergo (en) , Novatek (en) , Stroytransgaz (en) , Gazprom Armenia (en) , Gazprom Transgaz Belarus (en) , Overgas (en) , Vemex (en) , Eesti Gaas (en) , Gasum (en) , VNG – Verbundnetz Gas (en) , Securing Energy for Europe (en) , Wingas (en) , Prometheus Gas (en) , Panrusgáz (en) , BorsodChem (en) , Latvijas Gāze (en) , Volzhsky synthetic fiber plant (en) , Moravia Gas Storage (en) eta Belgazprombank (en) |
---|
Enplegatuak | 466.000 (2018) |
---|
|
Lehendakaria | Viktor Zubkov (en) |
---|
Zuzendari exekutiboa | Alexey Miller (en) |
---|
Zuzendaria | Alexey Miller (en) |
---|
|
|
|
Egoitza nagusi
|
|
|
Legezko forma | open joint-stock company (en) |
---|
Jabea | Federal Agency for State Property Management (en) eta Rosneftegaz (en) |
---|
Zeren jabe | FC Zenit San Petersburgo, Nord Stream AG (en) , Obskaya–Bovanenkovo Line (en) , Gazprom Neft (en) , Mosenergo (en) , FC Orenburg (en) , Northgas (en) , Petrovsky (small arena) (en) , Sakhalin Energy (en) , TyumenNIIgiprogas (en) , WIGA Transport Beteiligungs-GmbH & Co. KG (en) eta Nord Stream 2 AG (en) |
---|
|
Aktiboak | 23.352.185.000.000 ₽ (2020) |
---|
Kapital berekia | 14.804.732.000.000 ₽ (2020) |
---|
Diru-sarrerak | 6.321.559.000.000 ₽ (2020) |
---|
Irabazi garbia | 162.407.000.000 ₽ (2020) |
---|
Ustiapen-mozkina | 614.851.000.000 ₽ (2020) |
---|
Burtsa-kapitalizazioa | 3.100.000.000.000 ₽ (2017ko abenduaren 31) |
---|
Balore-burtsa | Moscow Exchange (en) |
---|
|
Sorrera | 1989 |
---|
Sortzailea | |
---|
Jasotako sariak | |
---|
webgune ofiziala |
Gazprom 1989an sortu zen, Sobietar Batasuneko Gas Industriaren Ministerioa enpresa bilakatu zenean, aktibo guztiak atxikiz. Geroago enpresaren zati bat pribatizatu zen, baina, gaur egun ere, Errusiako Gobernua da akziodun nagusia. 2011n 513.000 milioi m³ gas natural ekoitzi zituen, hots, munduko ekoizpenaren %17 eta Errusiakoaren %83. Horrezaz gain, 32,28 milioi tona petrolio eta 12,07 millioi tona gas kondentsatu produzitu zituen[2].
Enpresak ustiatzen dituen gas hobirik garrantzitsuenak Ob golkoan daude, Siberiaren mendebaldeko Jamalia-Nenetsia lurraldean. Etorkizunean Jamal penintsula bihur liteke eskualdeko ekoizle nagusi. Gazpromek 158.200 km inguruko gasbide sarea du, munduko handiena.