Abenduaren 31
data
Abenduaren 31 gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta hirurogeita bostgarren eguna da, 366.a bisurteetan. Egun honetan amaitzen da urtea.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1661 – Mauleko sarreran zintzilik zegoen Bernard Goienetxe Matalazen burua kendu eta sekretuan ehortzi zuten herritarrek.
- 1951 – Iratiko Burdinbideak bere azken bidaia egin zuen.
- 1978 – ETAk Jose Luis Vicente Cantón enpresaburua erail zuen Laudion.
- 1982 – Euskal Telebistaren lehen emisioa Karlos Garaikoetxearen mezu batekin.
- 2008 – ETAk bonba autoa lehertarazi zuen Bilboko EiTBren egoitzan kalte ugari sortuz.
Mundua
aldatu- 1229 – Jakue I.a Aragoikoa, Konkistatzailea musulmanen esku zegoen Palma konkistatu zuen
- 1857 – Victoria Erreginak Ottawa hautatu zuen Kanadako hiriburu.
- 1944 – Bigarren Mundu Gerra: Hungariak Alemaniari gerra deklaratu zion.
- 1991 – SESB ofizialki desagertu zen.
- 1998 – Pezeta zirkulaziotik kendu zuten.
- 1999 – Estatu Batuek Panamako Kanalaren administrazioa Panamaren esku utzi zuten.
- 1999 – Boris Yeltsinek Errusiako presidente kargua utzi eta lehen ministro zen Vladimir Putini presidentetza eman zion.
- 2001 – Derrigorrezko soldadutza kendu zuen Espainiak.
- 2009 –
- Lau hildako Finlandiako Espoo hiriko merkataritza gune batean gertatutako tiroketan.
- Afganistanen CIAren 8 agente hil ziren erakunde horren aurkako eraso batean.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1982 – ETB 1 telebista katea lehenbizikoz aireratu zen.
- 2013 – Katakrak ireki zuten Iruñean, Euskal Herriko liburu-denda sozialik handiena.
Mundua
aldatu- 1926 – The General ("Generala" edota "Generaleko makinista") filma estreinatu zen, Clyde Bruckman eta Buster Keatonek zuzendu, eta Buster Keaton berak eta Marion Mack aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1961 – Irlandako Errepublikan RTÉ One telebista katea lehenbizikoz aireratu zen.
- 1970 – Sometimes a Great Notion ("Batzuetan Bihozkada Bat") filma estreinatu zen, Paul Newmanek zuzendu eta berak, Henry Fonda, Lee Remick, Michael Sarrazin eta Richard Jaeckel aktoreek antzeztu zuten.
- 1997 – The Boxer ("Boxeolaria") filma estreinatu zen, Jim Sheridanek zuzendu eta Daniel Day-Lewis, Emily Watson eta Brian Cox aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1879 – Thomas Alva Edisonek goritasunezko lanpara jendaurrean erakutsi zuen lehenbizikoz.
Kirolak
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuJaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1677 – Manuel Sada, Nafarroako erregeordea (h. 1764).
- 1826 – Sabino Goikoetxea, Argos, bizkaitar arkitektoa eta idazlea (h. 1901).
- 1867 – Vicente Berrueta, gipuzkoar margolaria (h. 1909).
- 1872 – Joseph Garat, Baionako alkatea (h. 1944).
- 1876 – Sabino Izeta, gipuzkoar margolaria (h. 1918).
- 1882 – Maria Soledad Moral Santa Cruz, bizkaitar arrain saltzaile, "sardinera", eta ekintzailea (h. 1944).
- 1889 – Jose Miguel Barandiaran, gipuzkoar antropologoa, etnografoa eta apaiza (h. 1991).
- 1896 – Silvestre Peñas, nafar musikagilea eta zuzendaria (h. 1985).
- 1907 – Ramón Lafuente, bizkaitar futbolaria (h. 1973).
- 1910 – Manuel Agüero, bizkaitar toreatzailea (h. 1990).
- 1913 – Imanol Agirre, bizkaitar idazlea (h. 1983).
- 1927 - Antonio Mateo, Irunen bizi izandako asturiar margolaria, Luancon (h. 2012).
- 1930 - Jaime Eraña, bizkaitar futbolaria (h. 2013).
- 1936 – José Antonio Gasca, gipuzkoar saskibaloi entrenatzailea eta Askatuak Saski-Baloi Taldearen sortzailea (h. 1982).
- 1937 – Francisco Gabika, bizkaitar txirrindularia (h. 2014).
- 1938 – Luis Campoy, nafar politikaria, UPN alderdikoa.
- 1955 – Angel Maria Urdazi, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1956 – Ana Isabel Ugalde, gipuzkoar historialaria eta EHUko irakaslea.
- 1960 – Dina Bilbao, euskal triatleta aitzindaria (h. 1997).
- 1965 – Itziar de Blas, arabar kazetaria eta itzultzailea.
- 1966 – Reyes Carrere, gipuzkoar eskubaloi jokalari eta entrenatzailea eta politikaria.
- 1968 – Javier Pérez, bizkaitar artista plastikoa.
- 1972 – Teresa Zabalza Díez, nafar musikagilea, musikaria eta musika irakaslea.
- 1973 – Jon González Díez, Peli, bizkaitar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1975 – Sendoa Agirre, bizkaitar futbolaria.
- 1982 – David Mouriz, eusko-galiziar saskibaloi jokalari paralinpikoa, Narónen.
- 1985 – Alberto Ongai, nafar pilotari ohia.
- 1993 – Izaro Andres, Izaro, bizkaitar abeslaria.
- 1994 – Asier Usarraga, gipuzkoar errugbilaria.
Mundua
aldatu- 1378 – Kalisto III.a, Aita santua (h. 1458).
- 1491 – Jacques Cartier, frantziar esploratzailea (h. 1557).
- 1514 – Andres Vesalio, flandriar anatomista (h. 1564).
- 1569 – Ana Medici, italiar noblea (h. 1584).
- 1617 – Bartolomé Esteban Murillo, espainiar margolaria (h. 1682).
- 1668 – Herman Boerhaave, herbehereetar sendagilea (h. 1738).
- 1720 – Charles Edward Stuart, Erresuma Batuko eta Irlandako tronuen erregenahia (h. 1788).
- 1738 – Charles Cornwallis, britainiar jenerala (h. 1805).
- 1739 – Étienne-Joseph de Pavée de Villevieille, frantziar apaiz katolikoa, Baionako apezpikua izandakoa (h. 1793).
- 1747 – Gottfried August Bürger, alemaniar olerkaria (h. 1794).
- 1751 – Johann Baptist von Lampi Zaharra, austriar-italiar erretratu egile margolaria (h. 1830).
- 1763 – Pierre-Charles Villeneuve, frantziar militarra (h. 1806).
- 1803 –
- Johann Carl Fuhlrott, alemaniar naturalista eta historiaurrelaria, Neanderthalgo gizakia aurkitzeagatik ospetsua (h. 1877).
- José María Heredia y Heredia, kubatar idazlea (h. 1839).
- 1805 – Marie d'Agoult, frantziar idazlea (h. 1876).
- 1814 – Jules Simon, Frantziako lehen ministroa (h. 1896).
- 1830 – Ismail Paxa, Egiptoko kedivea (h. 1895).
- 1838 – Jules Dalou, frantziar eskultorea (h. 1902).
- 1842 –
- Giovanni Boldini, italiar genero eta erretratu margolaria (h. 1931).
- Ramón Nocedal, espainiar idazle eta politikaria (h. 1907).
- 1844 – Ricardo Balaca, espainiar margolaria (h. 1880).
- 1849 – Adela Breton, ingeles arkeologo, artista eta esploratzailea (h. 1923).
- 1855 – Giovanni Pascoli, italiar poeta lirikoa (h. 1912).
- 1869 – Henri Matisse, frantziar margolari, inprimatzaile eta delineatzailea (h. 1954).
- 1871 – María Villén, espainiar pedagogoa eta irakaslea, Bigarren Errepublikako maistra (h. 1961).
- 1877 – Viktor Dyk, txekiar idazle eta politikari abertzalea (h. 1931).
- 1878 – Horacio Quiroga, uruguaitar idazlea (h. 1937).
- 1880 – George Catlett Marshall, estatubatuar jenerala, 1953ko Bakearen Nobel Saria (h. 1959).
- 1881 – Max Hermann Pechstein, alemaniar margolari eta marrazkigilea (h. 1955).
- 1894 - Isabel Millé Giménez, espainiar ikertzaile, liburuzain eta poetisa (h. 1990).
- 1898 – István Dobi, Hungariako lehen ministro eta estatuburua (h. 1968).
- 1899 – Silvestre Revueltas, mexikar biolinista eta musikagilea (h. 1940).
- 1905 –
- Guy Mollet, Frantziako lehen ministroa (h. 1975).
- Helen Dodson Prince, estatubatuar astronomoa (h. 2002).
- 1908 – Simon Wiesenthal, austriar arkitektoa, gerra kriminal naziak identifikatu eta lokalizatzen aritzeagatik ezaguna (h. 2005).
- 1911 – John Mulgan, zeelandaberritar idazle, kazetari eta argitaratzailea (h. 1945).
- 1914 – José Manuel Lara Hernández, espainiar argitaratzailea, Planeta argitaletxearen sortzailea (h. 2003).
- 1917 – Carlos Gurméndez, uruguaiar jatorriko espainiar filosofoa (h. 1997).
- 1918 – Gunder Hägg, suediar atleta (h. 2004).
- 1921 –
- André Bareau, frantziar filosofoa eta budismoaren ikertzailea (h. 1993).
- Maurice Yaméogo, Volta Garaiako lehen presidentea (h. 1993).
- 1929 –
- Francesco Alberoni, italiar soziologoa, kazetaria eta soziologia katedraduna (h. 2023).
- Doug Anthony, australiar politikaria (h. 2020).
- 1935 – Salman Saudi Arabiakoa, Saudi Arabiako erregea.
- 1936 – Siw Malmkvist, suediar abeslaria.
- 1937 –
- Juan García Such, espainiar txirrindularia (h. 2009).
- Avram Hershko, israeldar biokimikaria, 2004ko Kimikako Nobel Saria.
- Anthony Hopkins, galestar aktorea.
- Larry Larrañaga, estatubatuar politikaria (h. 2018).
- Milutin Šoškić, serbiar futbol atezaina (h. 2022).
- 1938 – Marien Ngouabi, Kongoko Errepublikako presidentea (h. 1977).
- 1941 –
- Alex Ferguson, eskoziar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Sarah Miles, ingeles zinema, antzerki eta telebistako aktorea.
- 1943 –
- Yawovi Agboyibo, Togoko lehen ministroa (h. 2020).
- John Denver, estatubatuar abeslari, kantautore eta ekintzailea (h. 1997).
- Ben Kingsley, indiar jatorriko britainiar aktorea.
- Pete Quaife, ingeles musikaria eta artista, The Kinks taldeko sortzaileetakoa (h. 2010).
- 1945 – Connie Willis, estatubatuar zientzia-fikziozko idazlea.
- 1946 – Diane von Fürstenberg, belgiar-estatubatuar moda diseinatzailea, bere soineko gurutzatuegatik ezaguna.
- 1947 – Joaquín Araújo, espainiar naturalista, izadiaren denfentsaren aldeko liburu egilea eta Tximino Handia Proiektuaren Espainiako presidentea.
- 1948 –
- Viktor Afanasiev, Errusiako Aire Armadako koronela eta probatako kosmonauta.
- Donna Summer, estatubatuar abeslaria (h. 2012).
- 1949 – Rainer Fetting, alemaniar margolari neoespresionista.
- 1951 – Kenny Roberts, estatubatuar motoziklismoko pilotu ohia.
- 1952 –
- Vaughan Jones, zeelandaberritar matematikaria (h. 2020).
- Jean-Pierre Rives, Casque d'Or, frantziar errugbilaria.
- 1953 – Jane Badler, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- 1954 – Alex Salmond, Eskoziako lehen ministroa (h. 2024).
- 1959 – Val Kilmer, estatubatuar aktorea.
- 1962 – Nélson Luís Kerchner, Nelsinho, brasildar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1964 – Valentina Vargas, txiletar aktorea.
- 1965 – Gong Li, txinatar aktorea.
- 1966 – Matthew W. Taylor, estatubatuar ahots-aktorea.
- 1973 – Amir Karić, esloveniar futbolari ohia.
- 1975 –
- Stephan Lipke, alemaniar-errusiar apezpiku katolikoa eta irakaslea.
- Diana Sacayán, transgeneroen aldeko argentinar ekintzailea (h. 2015).
- 1977 –
- Patricia Guasp, espainiar politikaria.
- Marta Hazas, espainiar aktorea.
- Psy, hegokorear artista.
- 1978 – Tomomi Miyamoto, japoniar futbolari ohia.
- 1980 – Richie McCaw, zeelandaberritar errugbi jokalari ohia.
- 1981 – Deniz Çakır, turkiar aktorea.
- 1982 – Katalin Bársony, hungariar soziologo eta zinema zuzendaria.
- 1984 – Lucho Fernández Estébañez, espainiar aktorea eta MCa.
- 1985 - Alejandra Salazar, espainiar padel-jokalaria.
- 1986 – Raquel Córcoles, Moderna de Pueblo, espainiar komiki egile eta ilustratzailea.
- 1987 –
- Berta Dávila, galiziar idazlea.
- Seydou Doumbia, bolikostar futbolaria.
- Roland Lamah, belgikar futbolaria.
- 1989 – Mamadou Samb, senegaldar-espainiar saskibaloi jokalaria.
- 1995 –
- Sharmin Akter, bangladeshtar giza eskubideen aldeko ekintzailea.
- Gabrielle Douglas, estatubatuar gimnasta artistikoa.
- 1996 –
- Julie Doucet, kanadar marrazkilari eta artista undergrounda.
- Chika Hirao, japoniar futbolaria.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1819 – Jean Dalbarade, Lapurdiko militarra, kortsario ospetsua (j. 1743).
- 1893 – Antonio Juan Bildosola, bizkaitar abokatu eta kazetaria (j. 1826).
- 1916 – Léon Larribau, euskal herritar errugbilaria, Lehen Mundu Gerran hila (j. 1889).
- 1920 – Antonio Arostegi, nafar ongile eta enpresaburua, Madrilen (j. 1843).
- 1927 – Pedro Navascues, nafar historialari eta idazlea (j. 1903).
- 1936 –
- Antonin Personnaz, lapurtar arte bildumagile eta argazkilaria (j. 1854).
- Miguel Unamuno, euskal idazle eta filosofoa, Salamancan (j. 1864).
- 1939 – Raimundo Lanas, nafar jota abeslaria, Zaragozan (j. 1908).
- 1984 – José Larrañaga, gipuzkoar politikaria, ETAk eraila (j. 1927).
- 1997 – Pablo Barcos, bizkaitar futbolaria, Mexiko Hirian (j. 1913).
- 2016 – José Ángel Sánchez Asiain, bizkaitar enpresaburu eta ekonomialaria, Madrilen (j. 1929).
Mundua
aldatu- 192 – Komodo, erromatar enperadorea.
- 335 – Silvestre I.a, Aita Santua.
- 1384 – John Wyclif, ingeles teologoa eta Eliza Katolikoaren kritikaria, Erreforma Protestantearen aurrekarietakoa (j. c. 1320).
- 1588 – Luis Granadakoa, espainiar domingotarra, predikaria eta idazlea (j. 1504).
- 1691 – Robert Boyle, irlandar filosofo eta zientzialaria (j. 1627).
- 1705 – Katalina Bragantzakoa, Ingalaterrako, Eskoziako eta Irlandako erregina ezkontidea (j. 1638).
- 1719 – John Flamsteed, ingeles astronomoa (j. 1646).
- 1799 – Jean-François Marmontel, frantziar historialari, idazle eta entziklopedista (j. 1723).
- 1830 – Félicité de Genlis, frantziar idazle, harpa-jole eta hezitzailea, Frantziako errege-familiaren irakaslea (j. 1746).
- 1864 – George M. Dallas, Ameriketako Estatu Batuetako 11. presidenteordea (j. 1792).
- 1865 – Fredrika Bremer, suediar idazlea eta aktibista feminista (j. 1801).
- 1872 – Aleksis Kivi, finlandiar idazlea, finlandierazko lehen eleberri esanguratsua idatzi zuena (j. 1834).
- 1875 – Agustín Luengo, extremadurar erraldoia, akromegaliaren ondorioz 2,35 metro garai izatera heldu zen gizasemea (j. 1849).
- 1876 – Katalina Labouré, framtziar moja (j. 1806).
- 1877 – Gustave Courbet, frantziar margolaria (j. 1819).
- 1882 – Léon Gambetta, frantziar politikaria (j. 1838).
- 1891 – Samuel A. Crowther, nigeriar hizkuntzalari eta apaiza (j. 1807?).
- 1907 – Jules de Trooz, Belgikako lehen ministroa (j. 1857).
- 1916 – Alice Ball, estatubatuar zientzilari eta kimikaria, lepraren aurkako garaiko tratamendu eraginkorrenaren garatzailea (j. 1892).
- 1923 – Édouard Stephan, frantziar astronomoa (j. 1837).
- 1939 – Sara Blomfield, ingeles idazle eta filantropoa, haurren eta emakumeen eskubideen alde lan egin zuena (j. 1859).
- 1945 - Leonard Adleman, estatubatuar informatikaria, RSA zifratze algoritmoaren sortzaileetako bat.
- 1950 –
- Charles Koechlin, frantziar musikagilea eta musikako teorikoa (j. 1867).
- Karl Renner, austriar politikaria (j. 1870).
- 1951 – Maksim Litvinov, sobietar iraultzaile, politikari eta diplomazialaria (j. 1876).
- 1962 –
- Charles Galton Darwin, ingeles fisikaria, eugenista, eta Charles Darwinen biloba (j. 1887).
- Juan Granell, espainiar ingeniari eta politikari karlista, Bizkaiko gobernadore zibila (j. 1902).
- 1963 – Francisco Llano de la Encomienda, espainiar jenerala (j. 1877).
- 1966 – Elena Stasova, errusiar militante boltxebikea (j. 1873).
- 1969 – Theodor Reik, austriar-estatubatuar psikoanalista (j. 1888).
- 1977 – Sabah Al-Salim Al-Sabah, Kuwaiteko emirra (j. 1913).
- 1980 –
- Marshall McLuhan, kanadar ingeles irakaslea, filosofoa, literatur kritikaria eta intelektuala (j. 1911).
- Raoul Walsh, estatubatuar zinema-zuzendari eta aktorea (j. 1887).
- 1985 – Ricky Nelson, estatubatuar musikari, abeslari eta aktorea (j. 1940).
- 1990 – Giovanni Michelucci, italiar arkitekto, urbanista eta diseinatzailea (j. 1891).
- 1991 – Georges Poulet, belgikar idazlea (j. 1902).
- 1993 – Zviad Gamsakhurdia, Georgiako presidentea (j. 1939).
- 1995 – María Malla, kataluniar idazle, poeta eta militante anarkista eta anarkosindikalista (j. 1918).
- 1999 – Paul-Alain Léger, frantziar armadako ofizial paraxutista (j. 1920).
- 2002 – Dennis Joseph Enright, ingeles poeta, eleberrigile eta kritikaria (j. 1920).
- 2004 – Gérard Debreu, frantziar ekonomialaria, 1983ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1921).
- 2005 – Joaquín Vallejo Arbeláez, kolonbiar ingeniari, ekonomista, idazle eta politikaria (j. 1912).
- 2006 – Seymour Martin Lipset, estatubatuar soziologo politikoa (j. 1922).
- 2007 –
- Piedad de la Cierva, espainiar zientzialaria (j. 1913).
- Ettore Sottsass, italiar arkitekto eta diseinatzailea (j. 1997).
- 2008 – Donald E. Westlake, estatubatuar idazlea (j. 1933).
- 2010 – Raymond Impanis, belgiar txirrindularia (j. 1925).
- 2012 – Jovette Marchessault, kanadar margolari, eskultore, eleberrigile eta antzerkigilea (j. 1938).
- 2015 – Natalie Cole, estatubatuar abeslari eta aktorea (j. 1950).
- 2019 – Djimrangar Dadnadji, Txadeko lehen ministroa (j. 1954).
- 2020 –
- Robert Hossein, frantziar antzezlea eta antzerki-zuzendaria (j. 1927).
- Dick Thornburgh, estatubatuar legelari eta politikaria (j. 1932).
- 2021 –
- Manuel Charlín, espainiar kontrabandista eta droga-trafikatzailea, Los Charlines klanaren buruzagia (j. 1932).
- Elihu Katz, estatubatuar-israeldar soziologoa (j. 1926).
- Vadim Khamuttskikh, errusiar boleibol jokalaria eta entrenatzailea (h. 2021).
- Betty White, estatubatuar aktorea eta komediantea, telebistako aktoreen artean ibilbiderik luzeena egin duena, 1939az geroztik (j. 1922).
- 2022 – Benedikto XVI.a, Aita santua (j. 1927).
- 2023 –
- Colita, kataluniar argazkilaria (j. 1940).
- Melissa Hoskins, australiar pistako eta errepideko txirrindulari profesionala (j. 1991).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Gabonzahar gaua.
- Erre pui errea.
- Sehaska egutegiko izendegia: Zorione, Zorion eta Silbestre.
Kanpo estekak
aldatu