Gorillas in the Mist
Gorillas in the Mist: The Story of Dian Fossey (euskaraz Gorilak Lainopean: Dian Fosseyren Istorioa) 1988ko Michael Apted ingeles zinema zuzendariak landutako biografia filma bat da. Dian Fossey estatubatuar naturalistak Afrikan Gorilak ikertzen egindako laneei buruzko filma da, Dian Fossey eta Harold T.P. Hayes idazlearen izenburu bereko Gorillas in the Mist liburuan oinarritua dagoena. Sigourney Weaver, Bryan Brown, Julie Harris, John Omirah Miluwi, Iain Cuthbertson, Constantin Alexandrov eta Iain Glen aktoreek antzeztu zuten.
Oscar Sarietarako bost izendapen jaso zituen, emakumezko aktore onenaren saria eta egokitutako gidoi onenaren sariak irabaziz. Maurice Jarre-en soinu bandak Golden Globe saria irabazi zuen.
Argumentua
aldatuDian Fossey (Sigourney Weaver) estatubatuar naturalista arrisku bizian dagoen espezie baten errolda burutzeko Afrikara iritsi berria da: mendietako gorilak. Bertako gidari batek lagundurik lanari ekingo dio. Laster, lan hutsa zena Gorilekiko miresmen pertsonala bilakatuko da, haiekin ohitu eta hurbiltzeaz gain beren ohiturak eta jokaera aztertuko dituelarik. Mendiko gorilak babesteko asmoz, Fossey doktoreak herrialdeko agintari nahiz legez kanpoko ehiztariekin dexenteko liskarrak izango ditu, azken hauek gorilakumeak ezkutuan harrapatu eta zoologikoetara saltzeaz gain gorila helduak bertan akabatu eta euren gorputz atalak turistentzako souvenir edo oroigarri bezala saltzeko erabiltzen dituztelako. Ekintza ugari burutzen ditu legez kanpoko ehiztarien kontra. Hauek, azkenean, hil egiten dute.
Dian Fosseyren erailketa ez da inoiz argitu.
Aktoreak
aldatu- Sigourney Weaver: Dian Fossey
- Bryan Brown: Bob Campbell
- Julie Harris: Roz Carr
- John Omirah Miluwi: Sembagare
- Iain Cuthbertson: Louis Leakey doktorea
- Constantin Alexandrov: Van Veeten
- Iain Glen: Brendan