Grimm anaiak idazle alemaniarrak ziren: zaharrena, Jacob (Hanau, 1785eko urtarrilaren 4a - Berlin, 1863ko irailaren 20a); gazteena, Wilhelm (Hanau, 1786ko otsailaren 24a - Berlin, 1859ko abenduaren 16a]) .

Wilhelm Grimm ezkerrean eta Jacob Grimm eskuinean (1855, Elisabeth Jerichau-Baumann)

Alemanez egindako lehen literatur ekoizletzat jotzen dituzte adituek, ordu arte germaniar hizkuntz batu idatzirik ez zegoela kontuan hartuta. Izan ere, anaiek Deutsches Wörterbuch ("Aleman hiztegia") hiztegian lan egin zuten, aleman "modernoa"ren lehenengoetakoa.

Bizitza

aldatu

Hogei urterekin, Jacobek liburuzaintza lanak egin zituen Kassel hirian eta Wilhelm liburutegi berean idazkaria izan zen.

Gotingako unibertsitatean biak irakasleak izan ziren; bertatik 1837an kaleratu zituzten, Hannoverreko Ernesto Augusto I.a erregearen aurka protesta egin zutelako. Hurrengo urtean, Berlingo Humboldt Unibertsitatean hasi ziren eskolak ematen.

Haur-literaturaren historian idatzitako ipuin ospetsuenen artean, Grimm anaiek egindakoak daude, "Edurnezuri", "Loti ederra" edo "Errauskine" tartean.

1812an, Alemaniako ipuinen bilduma argitaratu zuten, Kinder- und Hausmärchen izenburupean ("Haurren eta etxekoen ipuinak"). 1814an beste sorta bat kaleratu zuten.

Ipuin hautatuak

aldatu

Zineman

aldatu

1937an, Walt Disneyk haien liburuetako “Edurnezuri” zinemako pantailara pasatu zuen eta 1950ean, “Errauskine”.

Euskaratuak

aldatu

Grimm anayak. Ipuñak (1929, Verdes-Atxirika). Lau lauŕlekotan (pezetatan) salgai jarri zuten.Grimm anaienetik itzulitako Ipuinok hauek izan ziren, hamalau: «Antxumiak eta otsua»; «Eduŕne Zuriñe»; «Txano txu goŕija»; «Jone zuŕa»; «Oyaneko e txe txuba»; «Eduŕzuriñe ta Loragoŕiñe»; «Amordia, aŕantzalia ta emaztia»; «Buru argija»; «Brema´ko abeslarijak»; «Bakaldun belea»; «Guzuŕa aŕua da»; «Lo luzia»; «Zorigaiztokua».[1]

Geroxeago beste hanbat itzulpen egin dira.

Erreferentziak

aldatu
  1. Altuna Gabiola, Ander. (2011). Joseba Altuna Aldasoro "Amilgain" : 1887-1971 Bizitzako zertzeladak. (1. argit. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servico Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 978-84-457-3166-6. PMC 879362725. (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu