Igeltsu (materiala)
- Artikulu hau eraikuntza material bati buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Igeltsu (argipena)».
Igeltsua batez ere eraikuntza eta eskulturagintzan erabiltzen den material zuriari deitzen zaio, urarekin nahasten denean azkar gogortzen dena. Lehortu ondoren mortairu eta zementua bezain gogorra geratzen ez denez, konglomeratzaile baino gehiago akabera moduan erabiltzen da.
Igeltsu naturalak (ezpurutasunik gabea), CaSO4 2·H2O, ez du eraikuntzan erabilpenik, baina labean egosiz gero igeltsu erdi hidratatua lortzen da, CaSO4 ½·H2O, eta hau da eraikuntzan erabiltzen den materiala, urarekin nahastuz gogortu egiten baita; birrindua saltzen da azken hau.
Historia
aldatuGizakiak, sua menpean zuelarik, igeltsua prestatzen ikasi zuen, buztina aldera batera utziz; emokatzeko, hormarriak lotu eta etxebizitzetako juntadurak ixteko hasi ziren erabiltzen.
- Antzinako Egipto: K.a. hirugarren milurtekoan Gizako Piramide Handian juntadurak isteko erabili zen igeltsua, baita hilobi anitzetako behe-erliebetan ere. Knossos jauregiak ere baditu igeltsuzko estaldura eta zoruak.
- Çatal-Huyuk: K.a. IX. mendean igeltsu eta kare emokatuak topa ditzakegu, fresko margoekin batera.
- Jeriko zaharra: K. a. VI. mendean igeltsu moldekatua erabili zen.
- Grezia klasikoa: Teofrasto greziar idazleak, harriari buruzko bere tratatuan igeltsua (gipsos) definitzen du, baita igeltsu meatokiak eta erabilpen batzuk ere.
- Erromatarrak: Vitruvio arkitekto eta aztertzaileak igeltsua (gypsum) deskribatzen du, erromatarrek karea eta zementu naturalak erabiltzen zituzten arren.
- Erdi Aroa: Batez ere Paris inguruan estaldura, forjatu eta tabikeetan erabili zen. Arabiarrek Iberiar penintsulan zabaldu zuten erabilpena, igeltsulan landuak egiteko.
- Pizkundea: Dekorazio gisa erabili zen.
- XVIII. mendean zabaldu zen Europan bere erabilpena.
Igeltsuaren faseak labean
aldatuIgeltsu naturala, edo CaSO4 2·H2O, kaltzio sulfatoa eta bi ur molekulek osatzen dute. Tenperatura altuan ur molekulak askatu egiten dira, baina hori gertatu bitartean igeltsuak fase ezberdinak jasaten ditu, eraikuntzan erabiltzen diren igeltsu ezberdinak lortuaz:
- Giro-tenperatura: Igeltsu naturala edo kaltzio sulfato bihidratatua (CaSO4 2·H2O):
- 107 °C: kaltzio sulfato erdi-hidratatua sortzen da (CaSO4 ½·H2O).
- 107 - 200 °C: erdi hidratuaren lehortzea. Aurrekoak baino hartze azkarragoa du. Iztukurako igeltsu komertziala.
- 200 - 300 °C: ur hondarra duen igeltsua. Hartze oso geldoa eta erresistentzia altukoa.
- 300 - 400 °C: hartze azkarreko igeltsua, baina erresistentzia baxukoa.
- 500 - 700 °C: igeltsu anhidroa, hartze oso geldoa edo hartzerik ez duena. Igeltsu-hila.
- 750 - 800 °C: igeltsu hidrauliko hasten da osatzen.
- 800 - 1000 °C: ohiko igeltsu hidraulikoa.
- 1000 - 1400 °C: igeltsu hidraulikoa, kare libre gehiago eta azkarrago hartzen duena.
Motak
aldatuOhiko igeltsuak edo faseanitzak
aldatu- Igeltsu beltza: Ezpurutasun gehiago ditu, ale lodia, kolore grisa. Luzituko lehen geruzan erabili ohi da.
- Igeltsu zuria: Ezpurutasun gutxi, ale fina. Azken luzituan erabiltzen da batez ere.
- Igeltsu gorria: Beste mineralen ezpurutasunak ematen diote kolorea. Oso estimatua da zaharberrikuntzan.
Industria igeltsuak edo labe mekanikokoak
aldatu- Eraikuntza igeltsua.
- Lodia.
- Fina.
- Eskaiola: Kalitate gehiagokoa eta ale finagoa, %90eko purutasunetik gora du.
Gehigarridun igeltsuak
aldatu- Eraikuntzako igeltsua.
- Lodia.
- Fina.
- Igeltsu fin bereziak.
- Igeltsu arindu kontrolatua.
- Azaleko gogortasun handia duen igeltsua.
- Proiekzio mekanikoko igeltsu arina.
- Kola-igeltsuak eta eransgarriak.
Erabilpena
aldatuEraikuntza
aldatu- Luzitu eta erreboko moduan, baita lotzeko eta junturetako pasta bezala.
- Eraikuntzarako elementu aurrefabrikatuak egiteko.
- Isolatzaile termiko moduan.
- Portland zementuaren osagaia da.
Industria
aldatu- Klariona egiteko.
- Azido sulfurikoa lortzeko.
Medikuntza
aldatu- Hortzeatko moldeak prestatzeko, odontologian.
- Hezurren berrikuntza.
Artea
aldatu- Igeltsulanak egiteko, adibidez, igeltsulan mudejarrak
- Iztukadura lortzeko.
- Fresko margoak egiteko oinarri bezala.
- Eskulturak prestatzeko moldeetan.