Irailaren 3
data
Irailaren 3a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta berrogeita seigarren eguna da, 247.a bisurteetan. 119 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1902 – Bilboko Euskalduna ontziolan lehen itsasontzia ureratu zuten.
- 1980 – ETAk Antonio Fernandez Guzman Bilboko portuko gidaria hil zuen Santurtzin.
Mundua
aldatu- 301 – San Marinoko errepublika sortu zen, gaur egun existitzen den errepublika zaharrena.
- 1713 – Terrassa (Katalunia): Borboien tropek hiribildua okupatu, su eman eta arpilatu zuten hiru egunetan zehar.
- 1783 – Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra: Parisko ituna sinatuz amaitu zen.
- 1939 –
- Frantziak eta Britainia Handiak (beste batzuen artean) gerra deklaratu zioten Alemaniari.
- SS Winnipeg itsasontzia, Espainiar Errepublikako 2.200 errefuxiatuarekin, Txilera iritsi zen. Pablo Neruda olerkariak antolatu zuen bidaia.
- 1998 – Swissair konpainiako hegazkin batek istripua izan eta Kanadako kostaldeen aurreko itsasora erori zen, 229 hildako.
- 2004 – Beslango eskolako sarraskia: errusiako armada indarrez sartu zen txetxeniar erradikalek bahituta zeukaten eskolan, 344 hildako eraginez, gehienak haurrak eta irakasleak.
- 2006 – 2.000 etorkinetik gora ailegatu ziren Kanarietara asteburu bakar batean, inoizko kopururik handiena.
- 2010 – Zeelanda Berriko Christchurch hirian 7,1 graduko lurrikarak kalte materialak eragin zituen.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1980 – Atlantic City filma estreinatu zen, Louis Mallek zuzendu eta Burt Lancaster, Susan Sarandon, Kate Reid, Robert Joy, Hollis McLaren, Michel Piccoli eta Al Waxman aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2004 – Alejandro Amenábar txiletar-espainiar zinema zuzendariaren Mar adentro filma estreinatu zen.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2007 – Euskaltube, bideoak jarri eta ikusteko euskarazko ataria, abian jarri zen.
Mundua
aldatuKirolak
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuJaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1705 – Frantzisko Tomas Agirre, Montehermosoko III. markesa, arabar aitoren seme eta politikaria (h. 1759).
- 1722 – Manuel Ignacio Altuna, Azkoitiko Zalduntxoetako bat (h. 1762).
- 1793 – José Ventura Agirre-Solarte, bizkaitar merkatari, bankari eta politikaria (h. 1842).
- 1801 – Martin Luis Etxeberria Iturralde, Lehen Karlistaldiko nafar brigadier karlista (h. 1838).
- 1868 – Serapio Huitzi Lazkano, nafar ingeniaria eta idazlea (h. 1953).
- 1876 –
- Federiko Belaustegigoitia, euskal idazlea (h. 1947).
- Federiko Eskauriaza, Begoñako Errepublikako azken alkatea (h. 1950).
- 1886 – Jean Elitxagarai, euskal arraunlaria (h. 1987).
- 1895 – François Elitxagarai, euskal arraunlaria.
- 1897 – Francisco Belaustegigoitia, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria (h. 1981).
- 1899 – Errose Bustintza, euskal idazlea, abertzalea eta euskaltzalea (h. 1953).
- 1919 – Pedro Alconero, bizkaitar futbolaria (h. 1963).
- 1937 – Miguel Iguaran, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1945 – Rosa Soroa, gipuzkoar erraketista.
- 1947 – Jose Alustiza, gipuzkoar belar hockeyko jokalari ohia.
- 1955 –
- Xabier Erize, nafar filologoa, soziolinguista, historialaria eta kudeatzailea, Lleidan.
- Laurent Malet, lapurtar aktorea.
- Pierre Malet, lapurtar aktorea.
- Fito Rodriguez, euskal idazlea eta EHU eta UEUko irakaslea.
- 1956 – Maria Jose Beaumont, nafar abokatua, Itoizko Koordinakundearen sortzailea, bozeramailea eta abokatua.
- 1957 – Walter Wendelin, ezker abertzalearen eta Askapenaren kide internazionalista, Zürichen.
- 1959 – Bernard Ruiz-Picasso, lapurtar poeta, Pablo Picassoren iloba.
- 1963 – Luis Carlos León, nafar beisbol eta softbol jokalari ohia.
- 1964 – Luis Fernando Fernández, bizkaitar futbolari ohia, Zamoran.
- 1969 – José María Pulido, bizkaitar beisbol eta softbol jokalari ohia.
- 1970 – Iosune Cousillas Aramendi, gipuzkoar Irakaslea, euskal ekintzailea eta feminista.
- 1971 – Samuel Caro, PSNko nafar politikaria.
- 1972 – Jorge Sola, nafar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1974 – David Tijero, bizkaitar idazlea.
- 1975 – Xavier Ipharragerre, lapurtar futbolari ohia.
- 1978 – André Hirigoien, lapurtar pilotua.
- 1979 – Alazne Etxeberria, gipuzkoar antzezlea.
- 1989 – Josu Santamaría, bizkaitar futbolaria.
- 1992 – Jon Ander Aranburu, gipuzkoar saskibaloi jokalaria.
- 1993 – Jone Guarrotxena, bizkaitar futbolaria.
- 1995 – Iñigo Ibargoien, gipuzkoar futbolaria.
- 1997 – Javi Areso, nafar futbolaria.
- 1999 – Gabriel Lizarraga, nafar futbolaria.
Mundua
aldatu- 1392 – Filippo Maria Visconti, italiar aristokrata (h. 1447).
- 1499 – Diana Poitierskoa, Frantziako aristokrata nabarmena, Henrike II.a Frantziakoaren maitalea (h. 1566).
- 1615 – Mary Bradbury, Salemgo sorginkeria prozesuan kondenatua izan zen baina exekuziotik ihes egitea lortu zuen emakumea (h. 1700).
- 1695 – Pietro Antonio Locatelli, italiar musikagile eta biolinista (h. 1764).
- 1707 – Johann Peter Süssmilch, alemaniar apaiza (h. 1767).
- 1728 – Matthew Boulton, ingeles fabrikatzailea, James Watten bazkidea (h. 1809).
- 1734 – Joseph Wright Derbykoa, ingeles margolaria (h. 1797).
- 1781 – Eugène de Beauharnais, frantziar printze eta militarra (h. 1824).
- 1803 – Prudence Crandall, Estatu Batuetako emakumeen boto-ematearen eta afro-amerikarren eskubideen aldeko maistra eta ekintzailea (h. 1890).
- 1810 – Paul Kane, irlandar-kanadar margolaria (h. 1871).
- 1813 – József Eötvös, idazle eta politikari hungariarra (h. 1871).
- 1814 – James Joseph Sylvester, ingeles matematikaria (h. 1897).
- 1828 – Caroline de Barrau, frantziar hezitzailea, feminista, aktibista eta filantropoa (h. 1888).
- 1849 – Federico Loygorri, andaluziar militar eta politikaria (h. 1915).
- 1851 – Olga Konstantinovna, Greziako erregina ezkontidea (h. 1926).
- 1856 – Louis Sullivan, estatubatuar arkitektoa (h. 1924).
- 1859 – Jean Jaurès, frantziar buruzagi sozialista (h. 1914).
- 1868 – Mary Parker Follett, estatubatuar gizarte-ekintzaile eta kudeaketa-aditua (h. 1933).
- 1869 – Fritz Pregl, esloveniar-austriar kimikaria, 1923ko Kimikako Nobel Saria (h. 1930).
- 1873 – Charles Allan Gilbert, estatubatuar artista eta ilustratzailea (h. 1929).
- 1874 – Carl Størmer, norvegiar geofisikari eta matematikaria, aurora polarretan aditua (h. 1957).
- 1875 – Ferdinand Porsche, austriar ingeniaria, Porsche automobilen enpresaren sortzaileetako bat (h. 1951).
- 1877 – Yann-Vari Perrot, bretainiar presbistero abertzalea (h. 1943).
- 1894 – Luigi Platé, italiar auto gidaria (h. 1975).
- 1899 – Frank Macfarlane Burnet, australiar birologoa immunologian egindako ekarpenagatik ezaguna, 1960ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1985).
- 1900 – Urho Kekkonen, Finlandiako presidentea (h. 1986).
- 1904 – André Jacquemin, frantziar margolari eta grabatzailea (h. 1992).
- 1905 – Carl David Anderson, estatubatuar fisikaria, 1936ko Fisikako Nobel Saria (h. 1991).
- 1907 – Encarnación Fuyola Miret, Espainiako Bigarren Errepublikako maistra eta Espainiako Alderdi Komunistako militantea (h. 1982).
- 1909 – Elise Harmon, estatubatuar fisikaria, kimikaria eta asmatzailea (h. 1985).
- 1910 – Maurice Papon, frantziar goi-funtzionario eta politikaria (h. 2007).
- 1913 – Alan Ladd, estatubatuar aktorea (h. 1964).
- 1920 – Chabuca Granda, perutar sortzailea (h. 1983).
- 1923 – Mort Walker, estatubatuar komikigilea (h. 2018).
- 1924 – Jordi Sarsanedas, kataluniar idazlea (h. 2006).
- 1925 – Miguel Sánchez-Mazas, espainiar filosofo eta matematikaria (h. 1995).
- 1926 –
- Alison Lurie, estatubatuar eleberrigilea (h. 2020).
- 1928 – Gaston Thorn, luxenburgoar politikaria, Europako Batzordeko presidentea (h. 2007).
- 1929 –
- Carlo Clerici, italiar jatorriko suitzar txirrindularia (h. 2007).
- Irene Papas, greziar aktorea (h. 2022).
- 1931 – Samir Amin, egiptoar ekonomialari marxista (h. 2018).
- 1934 – Xavier Darasse, frantziar musikaria (h. 1992).
- 1935 – Fernando de Trazegnies Granda, Perutar abokatu, idazle, historialari eta genealogista.
- 1936 – Zine El Abidine Ben Ali, Tunisiako presidentea (h. 2019).
- 1938 –
- Caryl Churchill, britainiar antzerkigilea.
- Ryōji Noyori, japoniar kimikaria, 2001eko Kimikako Nobel Saria.
- 1940 –
- Eduardo Galeano, uruguaiar kazetari eta idazlea (h. 2015).
- Brian Lochore, zeelandaberritar errugbilaria (h. 2019).
- 1941 – Sergei Dovlatov, errusiar kazetari eta idazlea (h. 1990).
- 1947 –
- Kjell Magne Bondevik, Norvegiako lehen ministroa.
- Mario Draghi, italiar bankari, ekonomista eta politikaria, Europako Banku Zentralaren presidente eta Italiako lehen ministroa.
- Gérard Houllier, frantziar futbolari eta entrenatzailea (h. 2020).
- 1948 – Levy Mwanawasa, Zambiako presidentea (h. 2008).
- 1950 – Miguel Altieri, txiletar agroekologia irakaslea.
- 1953 – Jean-Pierre Jeunet, frantziar zinema zuzendaria eta gidoigilea.
- 1959 – José Luis Laguía, espainiar txirrindulari ohia.
- 1962 – Nikolai Denkov, Bulgariako lehen ministroa.
- 1963 – Guido Imbens, herbeheretar-estatubatuar ekonomialaria, 2021eko Ekonomiako Nobel Saria.
- 1965 –
- Vilborg Davíðsdóttir, islandiar idazle eta kazetaria.
- Charlie Sheen, estatubatuar aktorea.
- 1967 – Daron Acemoğlu, turkiar-estatubatuar ekonomialaria, 2024ko Ekonomiako Nobel Saria.
- 1969 – Nao Bustamante, estatubatuar performancelaria eta multimedia artista.
- 1971 –
- Kiran Desai, indiar idazlea.
- Peter Fox, reggae eta hip hop estiloetako alemaniar musikaria.
- 1972 – Natalia Estrada, espainiar aktore eta telebista aurkezlea.
- 1974 – Clare Kramer, estatubatuar aktorea.
- 1975 – Redfoo, estatubatuar DJa, abeslaria eta rapperra.
- 1977 – Stephen Laybutt, australiar futbolaria (h. 2024).
- 1978 –
- Tinkara Kovač, esloveniar abeslaria.
- Alba Vergés, kataluniar ekonomialari eta politikaria.
- 1979 – Melissa Mars, frantziar abeslaria.
- 1981 – Bracha van Doesburgh, herbehereetar aktorea.
- 1984 – Paz de la Huerta, estatubatuar aktorea.
- 1985 – Yūki Kaji, japoniar ahots bikoiztaile, aktore eta J-pop abeslaria.
- 1988 - Carla Suárez Navarro, espainiar tenislari ohia.
- 1993 – Dominic Thiem, austriar tenislaria.
- 1994 – María Mercedes Coroy, guatemalar aktore kaktxikela.
- 1996 – Neilson Powless, estatubatuar txirrindularia, oneida leinukoa.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1834 – Juan José Maria Jandiola, bizkaitar abokatu eta politikaria (j. 1774).
- 1891 – Lucas Etxeberria, arabar ingeniaria (j. 1831).
- 1942 – Rubén Ruiz Ibarruri, Dolores Ibarruri Pasionariaren semea eta Armada Gorriko gudaria, Stalingraden (j. 1920).
- 1949 – Pablo Fermin Irigarai "Larreko", nafar mediku eta idazlea (j. 1869).
- 1970 – Saturnino Legarda, nafar organista eta musikagilea (j. 1896).
- 2002 – Fernando Murua Quintana, Fernandito, La Polla Records musika taldeko bateria-jotzailea (j. 1962).
- 2007 – Santiago Zubieta, bizkaitar futbolaria, Madrilen (j. 1908).
- 2011 – Josefa Molera, nafar zientzialaria eta kimikaria (j. 1921).
- 2021 – Olatz Vázquez, bizkaitar kazetari eta argazkilaria (j. 1994).
Mundua
aldatu- 1120 – Gerardo Sasso, San Joan Ordenaren sortzailea (j. c. 1040).
- 1402 – Gian Galeazzo Visconti, italiar aristokrata (j. 1351).
- 1592 – Robert Greene, ingeles poeta, antzerkigile eta eleberrigilea (j. 1558).
- 1597 – Jakobe Badengoa, Badengo printzesa (j. 1558).
- 1658 – Oliver Cromwell, ingeles politikari eta militarra (j. 1599).
- 1711 – Élisabeth Chéron, jakintza alor anitzeko frantziar emakumea (j. 1648).
- 1747 – Kristina Luisa Oettingen-Oettingengoa, Brunswick-Lüneburgeko dukesa (j. 1671).
- 1792 – Marie-Thérèse-Louise de Savoie-Carignan, Lamballeko printzesa, frantziar aristrokrata (j. 1749).
- 1858 – Étienne-Bruno-Marie d'Arbou, frantziar apaiz katolikoa, Baionako apezpikua izandakoa (j. 1778).
- 1877 – Adolphe Thiers, Frantziako Hirugarren Errepublikako presidentea (j. 1797).
- 1883 – Ivan Turgeniev, errusiar idazlea (j. 1818).
- 1890 – Vasile Alecsandri, errumaniar olerkari, antzerkigile, politikari eta diplomazialaria (j. 1821).
- 1918 – Fania Kaplan, judu jatorriko militante eserista, Lenin hiltzen saiatzearren ospetsua (j. 1890).
- 1939 – Edvard Westermarck, finlandiar soziologo eta antropologo soziala (j. 1862).
- 1948 – Edvard Beneš, Txekoslovakiako presidentea (j. 1884).
- 1962 –
- Dorothy Brookshaw, kanadar atleta, 4x100 metroko probetan aditua (j. 1912).
- Edward Estlin Cummings, estatubatuar olerkaria (j. 1894).
- 1963 – Louis MacNeice, irlandar idazlea (j. 1907).
- 1969 – Luis Antonio Bolín, espainiar abokatu eta kazetari faxista (j. 1894).
- 1970 – Alan Wilson, estatubatuar abeslari eta egile abeslaria, Canned Heat taldeko kidea (j. 1943).
- 1974 – Aurora Bertrana, katalan idazle eta biolin-jotzailea (j. 1892).
- 1981 – Rensis Likert, estatubatuar psikologo eta kudeaketa-aditua, Likert eskalaren sortzailea (j. 1903).
- 1982 – Cristina Valls, mallorcar aktorea, XX. mendearen lehen erdiko Mallorcako antzerkiaren bultzatzaileetako bat (j. 1901).
- 1983 – Piero Sraffa, italiar ekonomialaria (j. 1898).
- 1987 – Morton Feldman, estatubatuar musikagilea (j. 1926).
- 1989 – Gaetano Scirea, italiar futbolaria (j. 1953).
- 1991 – Frank Capra, italiar-estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1897).
- 1992 – Barbara McClintock, estatubatuar genetista, 1983ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1902).
- 1994 – Berta Hansson, suediar artista eta hezitzailea (j. 1910).
- 1995 – Fernando Montero Moliner, Katalan Herrietako filosofoa (j. 1922).
- 2007an desagertua – Steve Fossett, estatubatuar milionario eta abenturazalea (j. 1944).
- 2008 - Françoise Demulder, frantziar gerra-fotokazetaria, World Press Photo saria irabazi zuen lehen emakumea (j. 1947).
- 2012 –
- Michael Clarke Duncan, estatubatuar aktorea (j. 1957).
- Sun Myung Moon, Batasunaren Elizaren korear sortzailea (j. 1920).
- 2016 –
- Maria Isabel Barreno, portugaldar feminista, historialaria, filosofoa eta idazlea (j. 1939).
- Jean-Christophe Yoccoz, frantziar matematikaria (j. 1957).
- 2017 –
- John Ashbery, estatubatuar poeta, AEBetako poetarik esanguratsuenetakoa (j. 1927).
- Joan Colom, kataluniar argazkilaria (j. 1921).
- 2022 –
- Eva Børresen, alemaniar-norvegiar zeramikaria (j. 1920).
- Carme Giralt i Rosés, kataluniar irakaslea, hezkidetza, eskultismo laikoa eta tokiko politikaren alde lan egin zuena (j. 1940).
- 2023 –
- Carme Junyent, kataluniar hizkuntzalaria (j. 1955).
- Amando de Miguel, espainiar soziologoa (j. 1937).
- 2024 –
- Vladimir Bure, errusiar igeririlaria (j. 1950).
- Mónica del Raval, prostituta eta aktorea (j. 1964).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Santu kristauak: Arrate eta Gregorio.
- Sehaska egutegiko izendegia: Arrate, Sarri eta Sarria.
Kanpo estekak
aldatu