Jersey[1] (ingelesez: Jersey, ˈdʒɜrzi ahoskatua; frantsesez: Jersey, ʒɛʁzɛ ahoskatua; jerseyeraz: Jèrri, dʒɛri ahoskatua), ofizialki Jerseyko Bailegoa (ingelesez: Bailiwick of Jersey; frantsesez: Bailliage de Jersey; jerseyeraz: Bailliage dé Jèrri) Mantxako kanaleko uharte eta koroaren dependentzia da, Normandiatik 22,5 kilometrotara eta Ingalaterratik 161 kilometrotara dagoena. Anglo-normandiar uharteak izeneko uhartediko uharterik handiena da. Izan ere, 116 km2 ditu, eta 88.200 biztanle zituen 2005ean (normandiar jatorrikoak gehienak). Saint Helier du hiriburu (28.000 biztanle inguru). Jerseyko hizkuntza nagusiak ingeles eta Normandiako frantsesa dira.

Jerseyko Bailegoa
Bailiwick of Jersey
Bailliage de Jersey
Ereserkia: God Save the King

Jerseyko bandera

coat of arms of Jersey (en) Itzuli
Uk map jersey.png
Geografia
Hiriburua
eta hiri handiena
Saint Helier
49°11′9″N 2°6′36″W
Azalera116 (219.)
KontinenteaEuropa
Administrazioa
Gobernu-sistemaMonarkia konstituzionala
ErregeaKarlos III.a
Jerseyko MinistroburuaJohn Le Fondré (en) Itzuli
LegebiltzarraJerseyko Estatuen Biltzarra
Demografia
Biztanleria105.500
Dentsitatea892,55 bizt/km² (12.)
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ekonomia
Historia
Sorrera data: 1651ko abenduaren 12a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+44
ISO 3166-1 alpha-2JE
ISO 3166-1 alpha-3JEY
Ordu eremua
ElektrizitateaBS 1363 (en) Itzuli
Internet domeinua.je
Mont Orgueil gaztelua 13. mendean eraiki zuten, Jersey frantses inbasioetatik babestearren.

Lauki luzearen itxura du uharteak; iparraldean garaiak dira itsasertz labartsuak, eta hegoaldea berriz apalagoa da. Arrantza eta nekazaritza (tomatea, patata, fruituak, eta abar) lantzen dira, eta granitoa ustiatzen da. Nekazaritzak eta loregintzak Britainia Handian dute merkatu nagusia. Ezaguna da hango behi arraza, izen berekoa. Ingeles kolonia izanik ere, bertako eta berezko dituzten lege eta ohiturek arautzen dute uhartea; estatuen biltzarra da erakunde legegilea baina teniente gobernari ingelesek hautatzen dutena da administrazio burua. Alemaniarren mende egon zen 1945ean, ingelesak iritsi ziren arte.

      Datu klimatikoak (Jersey, 84 m, 1981–2010)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 14.0 18.0 20.3 25.0 28.0 33.0 33.9 36.0 30.2 26.0 21.0 16.0 36.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.3 8.4 10.4 12.5 15.8 18.4 20.4 20.6 18.7 15.4 11.7 9.2 14.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 4.3 3.8 5.3 6.5 9.3 11.8 13.9 14.3 12.9 10.6 7.5 5.0 8.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -10.3 -9.0 -3.3 -1.6 0.0 5.9 9.0 7.7 6.0 -2.6 -3.0 -4.0 -10.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 93.1 68.9 66.1 56.4 55.6 47.5 44.6 49.5 63.9 103.4 105.4 113.9 865.8
Eguzki orduak 66.6 91.6 134.0 196.5 236.7 245.4 252.7 235.3 184.6 118.8 79.9 63.2 1904.8
Iturria (1): Met Office[2]
Iturria (2): Voodoo Skies[3]


Jerseyko multzoa

aldatu

Beste uharte txikiago eta biztanlerik gabeko batzuekin batera osatzen du Jerseyko multzoa (ingelesez: Bailiwick of Jersey; frantsesez: Bailliage de Jersey):

  1. Jersey
  2. Minquiers
  3. Écréhous
  4. Pierres de Lecq
  5. Les Dirouilles
  6. La Motte

Parrokiak

aldatu

Txantiloi:Main

 
Jerseyko parrokiak

Administratiboki, uhartea 12 parrokitan banaturik dago, denak itsasertzean daudenak:

Jersey abelgorria

aldatu

Jersey uhartean esne bikaina eman dezan hazitako behi mota, jatorriz Ingalaterrakoa dena. Behi horiek oso arinak dira, asko jaten dute, eta 15-20 bat litro esne ematen dute egunean. Ganadu mota hori erraz egokitzen da klima desberdinetan, eta toki askotara hedatu da horri esker; Hego Amerikara, Frantziara, Australiara, Estatu Batuetara.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


Erreferentziak

aldatu